Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Saila

Elkartzen 2016

[Elkartzen 2016]

Ekonomiaren Garapena eta Lehiakortasuna

LABURPENA
Xedea

Euskadin kokatutako enpresek kanpo-merkatuetan garatzen dituzten produktu eta zerbitzuen merkatu-kuota handitzea, aipatutako merkatuetan euskal produktu eta zerbitzuen agerpena sendotzea, eta euskal produktu eta zerbitzuak sustatzeko eta beren irudia hobetzeko ekimenak bultzatzea.

Eskatzaileak (erakundeak zein pertsonak)
  • sektore-elkarteak
Betekizunak eta merezimenduak
  • Hurrengo baldintzak bete behar dituzte Sektore-Elkarteak: Informazio xehatua
    1. Irabazi-asmorik gabeko erakundeak izan beharko dute.
    2. Dagokion elkarte-erregistroan inskribatuta egon beharko dute.
    3. Euskal enpresen ehunekoak %5ekoa izan beharko du, gutxienez.
    4. Sektore edo jarduera bereko enpresak edo zerbitzu-erakundeak bildu beharko dituzte.
    5. Sektorea ordezkatu beharko dute. Sektore bereko elkarte bi edo gehiago dauden kasuetan, Euskal Autonomia Erkidegoan enpresa gehien kokatuta dituen elkartea hartuko da kontuan.
    6. Helburu nagusia edo lehentasunezko helburuetako bat izango da elkartutako enpresak nazioartean zabaltzea eta ezagutzera ematea.
    7. Diru-laguntzak eta laguntzak esleitzeko eta, hala behar bada, ordaintzeko, ezinbestekoa izango da amaituta egotea itzulketa edo zehapen prozedura oro, baldin eta Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak edo horko erakunde autonomoek emandako izaera bereko laguntza edo diru-laguntzengatik hasi bada eta artean izapidetzen ari bada.
    8. Honako hauek ezin izango dituzte Agindu honetan araututako laguntzak baliatu: diru-laguntza edo laguntza publikoak lortzeko aukera galtzearekin administratiboki edo penalki zehatuta dauden erakundeak, eta horretarako ezgaitzen dituen legezko debekuren bat dutenak, sexu-arrazoiengatiko diskriminazioan erori direnak ere barnean hartuta, betiere Emakumeen eta Gizonen arteko berdintasunerako Legearen arabera.

Prestazio ekonomikoa

Diru-laguntzak jaso ditzaketen proiektuak

  1. Jarduera-mota zein den kontuan hartuta, gastu hauetarako emango da laguntza, laguntza-ehuneko hauek erabilita:
    1. Zuzeneko merkataritza-eginkizunak: bisitatuko den herrialdearen kasurako finkatutako bidaia-poltsen %50, gehienez ere.
    2. Alderantzizko merkataritza-eginkizunak: gonbidatutako pertsonen joan-etorriak, egonaldiak eta mantenuak sortutako gastuen %100 gehienez ere; gonbidatutako pertsona bakoitzeko laguntza modura jaso litekeen muga, gehienez ere, jatorriko herrialderako finkatutako bidaia-poltsaren zenbatekoa izango da. Halaber, gehienez ere %100eko laguntza jaso daiteke Nazioartekotze Zuzendaritzaren iritziz merkataritza-jarduera hori behar bezala burutzeko beharrezko diren bestelako gastuengatik (barruko joan-etorriak, bazkari ofizialak, etab.).
    3. Kanpoaldeko feriak: bisitatuko den herrialderako finkatutako bidaia-poltsen %50 gehienez ere eta stand, dekorazio eta antzeko gastuen %50, gehienez ere.
    4. Sustapen- eta hedapen-elementuak: proiektu bakoitzaren zenbatekoaren %50, gehienez ere.
    5. Merkataritza sustatzeko beste jarduera batzuk: proiektu bakoitzaren zenbatekoaren %50, gehienez ere.
  2. Proiektu bakoitzeko emango den diru-laguntza 50.000 eurokoa izango da, gehienez ere; eskatzaile bakoitzak aurkeztutako proiektu multzoari gehienez emango zaiona, berriz, 250.000 eurokoa.

Aurrekontu-zuzkidura

Itzuli beharrik gabeko diru-laguntzak, Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorren kontura. Elkartzen programak arautzen duen aginduan zehaztutako prozeduraren arabera esleituko dira.

Deitzen duen erakundea
  • Ekonomiaren Garapena eta Lehiakortasuna > Industria Sailburuordetza
Ebazten duen erakundea
  • Ekonomiaren Garapena eta Lehiakortasuna / Industria Sailburuordetza > Nazioartekotze Zuzendaritza
ESKAERA ETA BESTE IZAPIDE BATZUK
  • Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea

    Ebazpen hau 2016eko apirilaren 5eko 09:00etan hasiko da eskaerak aurkezteko epea eta 2016eko maiatzaren 13an amaituko da, 12:00etan. 

    Ez dira onartuko dagokion erregistroan emandako sarrera eskabideak aurkezteko epearen azken eguneko 12:00ak baino beranduagoko sarrera daukaten eskabideak. 

    "Eskaera egiteko eta dokumentazioa aurkezteko" izapideak ematen dio hasiera prozedurari; horretarako, interesdunak eskabide-orria aurkeztu behar du modu egokian beteta, horretarako ezarritako epean, hala nola dagokion dokumentazio osagarria 2005eko martxoaren 15eko Aginduan zehazten den arabera.

    Aurkeztu beharreko dokumentuak
EBAZPENA ETA ERREKURTSOAK
Ebazteko epea
Sei hilabete, deialdia EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik kontatzen hasita.
Diru-laguntza emateko modua
Lehiaketa
Isilbidearen ondorioak
Gaitzetsiak
Errekurtsoak
  • Gora jotzeko errekurtsoa

    Gora jotzeko errekurtsoa administrazio-errekurtsoa da. Honen bidez, administrazio-organo bati eskatzen zaio hierarkikoki haren mende dagoen beste organo batek emandako egintza berrikusteko eta zuzentzeko.

    Zer egintzaren aurka jartzen da?

    • Administrazio-bideari bukaera ematen ez dioten egintzen aurka.
    • Zuzenean edo zeharka auziaren muina erabakitzen duten edo prozedurak aurrera egitea eragozten duten izapidezko egintzen aurka.

    Zer organori jartzen zaio?

    • Errekurritutako egintza ematen duen organoari edo haren goragokoari.

    Zer epe daukazu errekurtsoa jartzeko?

    • Hilabete, egintza espresu bat errekurritzen baduzu.
    • 3 hilabete, presuntziozko egintza bat errekurritzen baduzu.

    Zer epe dauka Administrazioak ebazteko?

    • 3 hilabete.

    Epe horretan Administrazioak ez badizu ebazpena jakinarazten:

    • Errekurtsoa baietsitzat joko da, baldin eta presuntziozko egintza errekurritu baduzu.
    • Errekurtsoa ezetsitzat joko da, baldin eta egintza espresu bat errekurritu baduzu.

     Zer errekurtso jar dezakezu gero?

    • Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, bide judizialetik.
    • Berrikusteko errekurtso berezia, salbuespenez.

    Informazio gehiago: 30/1992 Legea, Herri-administrazioen araubide juridikoaren eta administrazio-prozedura erkidearena (VII. titulua, Egintzak administrazio-bidetik berrikustea),

    Aurkeztu beharreko dokumentuak
KONTAKTUA
Harremanetarako datuak

 

Aurrez aurreko harremana

Eusko Jaurlaritza

Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Saila

Nazioartekotze Zuzendaritza

Donostia-San Sebastián 1

01010 Vitoria-Gasteiz

Eusko Jaurlaritza

Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Sailaren Bizkaiko Lurralde Ordezkaritza

Concha Jenerala 23

48010 Bilbao

Eusko Jaurlaritza

Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Sailaren Gipuzkoako Lurralde Ordezkaritza

Easo 10

20006 Donostia-San Sebastián

Eusko Jaurlaritza

Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Sailaren Arabako Lurralde Ordezkaritza

Samaniego kalea 2

01008 Vitoria-Gasteiz

Telefono bidezko harremana

Eusko Jaurlaritza

Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Saila

Nazioartekotze Zuzendaritza

Donostia-San Sebastián 1

01010 Vitoria-Gasteiz

Tel.: 945 01 99 69

Kodea
35903