Alderdi politikoekin lotura duten fundazio eta elkarteentzako diru-laguntzak (2016)

[Alderdi politikoekin lotura duten elkarteak]

LABURPENA
Xedea

Agindu honen xedea da Eusko Legebiltzarrean ordezkatuta dauden alderdi politikoekin lotura duten fundazio eta elkarteentzako 2016ko diru-laguntzetara biltzeko dei egitea. Diru-laguntza horiek emateko modua 2015eko ekainaren 30eko 119/2015 Dekretuak (2015eko uztailaren 9ko EHAA, 128. zk.) eta honen hutsen zuzenketak (2015eko irailaren 8ko EHAA, 170. Zk.) arautzen dute.

Eskatzaileak (erakundeak zein pertsonak)
  • Fundazioak Informazio xehatua
    Eskakizunak:
    • Legez eratuta egotea
    • Ordezkaritza-ahalorde nahikoa izatea
    • Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak egunean ordainduta izatea
    • Zerga-betebeharrak egunean ordainduta izatea
  • Elkarteak Informazio xehatua
    Eskakizunak:
    • Legez eratuta egotea
    • Ordezkaritza-ahalorde nahikoa izatea
    • Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak egunean ordainduta izatea
    • Zerga-betebeharrak egunean ordainduta izatea
Betekizunak eta merezimenduak
  • Edozein administrazio edo erakunde publiko nahiz pribaturi helburu berbererako eskatutako diru-laguntza, laguntza, diru-sarrera edo bestelako baliabideen berri ematea. Halakoren bat lortuz gero, horren berri ere ematea. Informazio xehatua

    Eskabidean, dagokion erantzukizunpeko adierazpena markatu behar da. Beste laguntzarik jaso ez dela aitortuz gero, ez dago dokumentaziorik aurkeztu beharrik.

    Bestelako finantziazio-iturriren bat eduki edo eskatuz gero, "Bestalako diru-lgauntzak" inprimakia aurkeztu behar da eskabidearekin batera.

  • Eusko Legebiltzarrean ordezkatuta dauden alderdi politikoekin lotura izatea. Informazio xehatua

    Eusko Legebiltzarrean ordezkatuta dauden alderdi politikoek osatutako formazio politikoekin lotura duten fundazioak eta elkarteak ere onuradunak izan ahalko dira.

    Halaber, Eusko Legebiltzarrean ordezkatuta dauden formazio politikoak osatzen dituzten alderdi politikoekin lotura duten fundazioak eta elkarteak ere onuradunak izan ahalko dira, edozein frogabidez ziurtatzen bada mendekotasuna duen alderdi politikoaren Legebiltzarrean dituen eserlekuak edo berau ezagutzeko era.

    Eusko Legebiltzarrean ordezkatuta dagoen alderdi politiko edo formazio politiko berarekiko lotura duten fundazio eta/edo elkarteen artean, bakar bat izan ahalko da dekretu honetan araututako diru-laguntzen onuraduna. Eusko Legebiltzarrean ordezkatuta dagoen alderdi politiko edo formazio politiko berarekiko lotura duten fundazio eta/edo elkarte bat baino gehiagok diru-laguntzok eskatzen dituenean, lortutako puntuaziorik handiena lortzen duenak izango da onuraduna. Eusko Legebiltzarrean ordezkatuta dauden formazio politikoak osatzen dituzten alderdi politikoekin lotura duten fundazioak eta/edo elkarteak ezingo dira dekretu honetan araututako diru-laguntzen onuradunak izan, formazio politiko berarekin lotura duen beste fundazio edo elkarte batek eskatu baditu.

  • Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan edo Euskal Autonomia Erkidegoko Elkarteen Erregistro Orokorrean izena emanda egotea. Informazio xehatua

    Administrazioak ofizioz kontsultatuko du betekizun hau betetzen duzun ala ez.

  • Beren estatutuetan jasota dituzten interes orokorreko helburuetako bat kultur arloko proiektu, programa edo jarduerak garatzea izatea.
  • Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak eta haren erakunde autonomoek emandako izaera bereko laguntzen edo diru-laguntzen esparruan hasi eta oraindik izapidetzen ari den edozein itzultze- edo zigor-prozeduraren eraginpean ez egotea. Informazio xehatua

    Ez dago agiririk aurkeztu beharrik baldintza hori betetzen dela egiaztatzeko.

  • Pertsona edo erakunde eskatzaileak ez izatea diru-laguntza edo laguntza publikoak lortzeko aukera galtzea dakarren zigor- edo administrazio-arloko zehapenik; eta, ez egotea laguntza horiek jasotzeko ezgaitzen duten lege-debekuen eraginpean, beren beregiko erreferentzia egiten zaielarik Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legeko azken xedapenetako seigarrenaren arabera sexu-diskriminazioa egin izanagatiko lege-debekuei. Informazio xehatua

    Ez dago agiririk aurkeztu beharrik baldintza hori betetzen dela egiaztatzeko.

  • Diruz lagundu daitezkeen jardueretako batzuk egitea edo egiteko asmoa izatea.
Aurrekontuko zuzkidura
282.500
Prestazio ekonomikoa

Hurrengo gastu hauek ez dira diruz lagunduko:

  • Higiezinetako obren gastua.
  • Ekipamendu-gastuak, fundazio edo elkarte onuradunaren ondarea handitzea eragingo duten gastuak direla ulertuta, adibidez: makinak, altzariak, informatikako ekipoak eta garraiorako elementuak eskuratzea.
  • Amortizazio-gastuak.
  • Zerga-gastuak.
  • Irakasle, hizlari eta aurkezleen ordainsariak, jasotzailea diru-laguntzaren onuraduna den fundazioko edo elkarteko zuzendaritza-organoetako kidea bada.

Ondorengo gastuak diruz lagundu ahal izango dira, jarraian adieraziko ditugun mugekin:

  • Protokolo- eta ordezkaritza-gastuak: emandako diru laguntzaren zenbatekoaren % 5, gehienez.
  • Bidaia-, janari-, dieta-, garraio- eta lokomozio-, ostatu- eta bertaratze-gastuak: Zerbitzuen ordainezko kalte-ordainei buruzko otsailaren 2ko 16/1993 Dekretuan zehaztutakoaren arabera lagunduko dira diruz, gehienez.

Emandako diru-laguntzak ez du inolaz ere diruz lagundu daitezkeen gastuen aurrekontuko % 70 gaindituko, ezta fundazioak edo elkarteak eskatutako zenbatekoa ere.

Ordainketa-modua:

Emandako diru-laguntzak ordainketa bakar batean ordainduko dira, diru-laguntza justifikatzeko dokumentazioa aurkeztu ondoren.

Deitzen duen erakundea
  • Eusko Jaurlaritza
Ebazten duen erakundea
  • Eusko Jaurlaritza
ESKAERA ETA BESTE IZAPIDE BATZUK
Berariazko izapideak
Izapide hauek Administrazioak hala eskatzen dizunean bete behar dituzu.
  • Hirugarrenaren datuen alta edo aldaketa Ogasun eta Finantza Saileko erregistroan

    Administrazioak laguntzak eta diru-laguntzak ordaindu ahal izateko, Eusko Jaurlaritzako Ogasun eta Finantza Saileko Kontrol Ekonomikoko Bulegoaren datu-basean sartuta egon beharko duzu.

    Aurkeztu beharreko dokumentuak
  • Justifikazioa

    Diru-laguntza honen onuradunek, diruz lagundutako programako jarduerak bukatzen diren egunetik hasi eta bi hilabeteko epean gehienez ere, eta nahitaez 2016ko abenduaren 31 baino lehen, diru-laguntza justifikatzeko dokumentazioa.

    Aurkeztu beharreko dokumentuak
Beste izapide batzuk
Izapide hauek aukerakoak dira. Zeure ekimenez egin ditzakezu edo Administrazioak horretarako aukera daukazula jakinarazten dizunean.
EBAZPENA ETA ERREKURTSOAK
Ebazteko epea
Sei hilabeteko epean deialdi-agindu hau indarrean jartzen denetik aurrera
Diru-laguntza emateko modua
Lehiaketa
Isilbidearen ondorioak
Ez onartzea
Ebazpena emana
Errekurtsoak
  • Gora jotzeko errekurtsoa

    Gora jotzeko errekurtsoa administrazio-errekurtsoa da. Honen bidez, administrazio-organo bati eskatzen zaio hierarkikoki haren mende dagoen beste organo batek emandako egintza berrikusteko eta zuzentzeko.

    Zer egintzaren aurka jartzen da?

    • Administrazio-bideari bukaera ematen ez dioten egintzen aurka.
    • Zuzenean edo zeharka auziaren muina erabakitzen duten edo prozedurak aurrera egitea eragozten duten izapidezko egintzen aurka.

    Zer organori jartzen zaio?

    • Errekurritutako egintza ematen duen organoari edo haren goragokoari.

    Zer epe daukazu errekurtsoa jartzeko?

    • Hilabete, egintza espresu bat errekurritzen baduzu.
    • 3 hilabete, presuntziozko egintza bat errekurritzen baduzu.

    Zer epe dauka Administrazioak ebazteko?

    • 3 hilabete.

    Epe horretan Administrazioak ez badizu ebazpena jakinarazten:

    • Errekurtsoa baietsitzat joko da, baldin eta presuntziozko egintza errekurritu baduzu.
    • Errekurtsoa ezetsitzat joko da, baldin eta egintza espresu bat errekurritu baduzu.

     Zer errekurtso jar dezakezu gero?

    • Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, bide judizialetik.
    • Berrikusteko errekurtso berezia, salbuespenez.

    Informazio gehiago: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen V. titulua, II. kapitulua, Administrazio-errekurtsoak

    Aurkeztu beharreko dokumentuak
KONTAKTUA
Kodea
0082503