Alderdi politikoekin lotura duten fundazio eta elkarteentzako diru-laguntzak (2016)
[Alderdi politikoekin lotura duten elkarteak]
Agindu honen xedea da Eusko Legebiltzarrean ordezkatuta dauden alderdi politikoekin lotura duten fundazio eta elkarteentzako 2016ko diru-laguntzetara biltzeko dei egitea. Diru-laguntza horiek emateko modua 2015eko ekainaren 30eko 119/2015 Dekretuak (2015eko uztailaren 9ko EHAA, 128. zk.) eta honen hutsen zuzenketak (2015eko irailaren 8ko EHAA, 170. Zk.) arautzen dute.
-
Fundazioak
Informazio xehatua
Eskakizunak:
- Legez eratuta egotea
- Ordezkaritza-ahalorde nahikoa izatea
- Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak egunean ordainduta izatea
- Zerga-betebeharrak egunean ordainduta izatea
-
Elkarteak
Informazio xehatua
Eskakizunak:
- Legez eratuta egotea
- Ordezkaritza-ahalorde nahikoa izatea
- Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak egunean ordainduta izatea
- Zerga-betebeharrak egunean ordainduta izatea
-
Edozein administrazio edo erakunde publiko nahiz pribaturi helburu berbererako eskatutako diru-laguntza, laguntza, diru-sarrera edo bestelako baliabideen berri ematea. Halakoren bat lortuz gero, horren berri ere ematea.
Informazio xehatua
Eskabidean, dagokion erantzukizunpeko adierazpena markatu behar da. Beste laguntzarik jaso ez dela aitortuz gero, ez dago dokumentaziorik aurkeztu beharrik.
Bestelako finantziazio-iturriren bat eduki edo eskatuz gero, "Bestalako diru-lgauntzak" inprimakia aurkeztu behar da eskabidearekin batera.
-
Eusko Legebiltzarrean ordezkatuta dauden alderdi politikoekin lotura izatea.
Informazio xehatua
Eusko Legebiltzarrean ordezkatuta dauden alderdi politikoek osatutako formazio politikoekin lotura duten fundazioak eta elkarteak ere onuradunak izan ahalko dira.
Halaber, Eusko Legebiltzarrean ordezkatuta dauden formazio politikoak osatzen dituzten alderdi politikoekin lotura duten fundazioak eta elkarteak ere onuradunak izan ahalko dira, edozein frogabidez ziurtatzen bada mendekotasuna duen alderdi politikoaren Legebiltzarrean dituen eserlekuak edo berau ezagutzeko era.
Eusko Legebiltzarrean ordezkatuta dagoen alderdi politiko edo formazio politiko berarekiko lotura duten fundazio eta/edo elkarteen artean, bakar bat izan ahalko da dekretu honetan araututako diru-laguntzen onuraduna. Eusko Legebiltzarrean ordezkatuta dagoen alderdi politiko edo formazio politiko berarekiko lotura duten fundazio eta/edo elkarte bat baino gehiagok diru-laguntzok eskatzen dituenean, lortutako puntuaziorik handiena lortzen duenak izango da onuraduna. Eusko Legebiltzarrean ordezkatuta dauden formazio politikoak osatzen dituzten alderdi politikoekin lotura duten fundazioak eta/edo elkarteak ezingo dira dekretu honetan araututako diru-laguntzen onuradunak izan, formazio politiko berarekin lotura duen beste fundazio edo elkarte batek eskatu baditu.
-
Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan edo Euskal Autonomia Erkidegoko Elkarteen Erregistro Orokorrean izena emanda egotea.
Informazio xehatua
Administrazioak ofizioz kontsultatuko du betekizun hau betetzen duzun ala ez.
- Beren estatutuetan jasota dituzten interes orokorreko helburuetako bat kultur arloko proiektu, programa edo jarduerak garatzea izatea.
-
Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak eta haren erakunde autonomoek emandako izaera bereko laguntzen edo diru-laguntzen esparruan hasi eta oraindik izapidetzen ari den edozein itzultze- edo zigor-prozeduraren eraginpean ez egotea.
Informazio xehatua
Ez dago agiririk aurkeztu beharrik baldintza hori betetzen dela egiaztatzeko.
-
Pertsona edo erakunde eskatzaileak ez izatea diru-laguntza edo laguntza publikoak lortzeko aukera galtzea dakarren zigor- edo administrazio-arloko zehapenik; eta, ez egotea laguntza horiek jasotzeko ezgaitzen duten lege-debekuen eraginpean, beren beregiko erreferentzia egiten zaielarik Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legeko azken xedapenetako seigarrenaren arabera sexu-diskriminazioa egin izanagatiko lege-debekuei.
Informazio xehatua
Ez dago agiririk aurkeztu beharrik baldintza hori betetzen dela egiaztatzeko.
- Diruz lagundu daitezkeen jardueretako batzuk egitea edo egiteko asmoa izatea.
Hurrengo gastu hauek ez dira diruz lagunduko:
- Higiezinetako obren gastua.
- Ekipamendu-gastuak, fundazio edo elkarte onuradunaren ondarea handitzea eragingo duten gastuak direla ulertuta, adibidez: makinak, altzariak, informatikako ekipoak eta garraiorako elementuak eskuratzea.
- Amortizazio-gastuak.
- Zerga-gastuak.
- Irakasle, hizlari eta aurkezleen ordainsariak, jasotzailea diru-laguntzaren onuraduna den fundazioko edo elkarteko zuzendaritza-organoetako kidea bada.
Ondorengo gastuak diruz lagundu ahal izango dira, jarraian adieraziko ditugun mugekin:
- Protokolo- eta ordezkaritza-gastuak: emandako diru laguntzaren zenbatekoaren % 5, gehienez.
- Bidaia-, janari-, dieta-, garraio- eta lokomozio-, ostatu- eta bertaratze-gastuak: Zerbitzuen ordainezko kalte-ordainei buruzko otsailaren 2ko 16/1993 Dekretuan zehaztutakoaren arabera lagunduko dira diruz, gehienez.
Emandako diru-laguntzak ez du inolaz ere diruz lagundu daitezkeen gastuen aurrekontuko % 70 gaindituko, ezta fundazioak edo elkarteak eskatutako zenbatekoa ere.
Emandako diru-laguntzak ordainketa bakar batean ordainduko dira, diru-laguntza justifikatzeko dokumentazioa aurkeztu ondoren.
- Eusko Jaurlaritza
- Eusko Jaurlaritza
-
Eskabidea eta dokumentazioa aurkezteaAurkeztu beharreko dokumentuak
-
Hirugarrenaren datuen alta edo aldaketa Ogasun eta Finantza Saileko erregistroan
Administrazioak laguntzak eta diru-laguntzak ordaindu ahal izateko, Eusko Jaurlaritzako Ogasun eta Finantza Saileko Kontrol Ekonomikoko Bulegoaren datu-basean sartuta egon beharko duzu.
Aurkeztu beharreko dokumentuak
-
Justifikazioa
Diru-laguntza honen onuradunek, diruz lagundutako programako jarduerak bukatzen diren egunetik hasi eta bi hilabeteko epean gehienez ere, eta nahitaez 2016ko abenduaren 31 baino lehen, diru-laguntza justifikatzeko dokumentazioa.
Aurkeztu beharreko dokumentuak
-
Dokumentazioa zuzentzea
Eskaerak deialdiko arauan ezarritako betekizunak betetzen ez baditu, organo eskudunak 10 eguneko epea emango dizu akatsak zuzentzeko. Zuzentzen ez badituzu, Administrazioak eskaeran atzera egin duzula ulertuko du.
Agiri hauek aurkez ditzakezu:
- Administrazioak eskatu dizkizun agiriak, baldin eta zuzentzeko errekerimendua jakinarazi badizu.
- Beharrezkotzat jotzen dituzun agiriak, nahiz eta Administrazioak ez eskatu.
Informazio gehigarria: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 68. artikulua
Aurkeztu beharreko dokumentuak -
Jakinarazpen eta komunikazioetarako datuak aldatzea
Jakinarazpen eta komunikazioetarako datuak, hizkuntza eta tramitazio kanala alda ditzake, baldin eta espedientea zabalik badago.
Aurkeztu beharreko dokumentuak -
Epea luzatzea
Aukera daukazu akatsak zuzentzeko zein dokumentazioa gehitzeko ezarri zaizun epea luza dadin eskatzeko, betiere norgehiagoka-prozedura bat ez bada.
Informazio gehigarria: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 32. artikulua
Aurkeztu beharreko dokumentuak -
Atzera egitea
Ebazpena eman baino lehen, eskabidean atzera egiteko aukera dago.
Atzera egin arren, babesten zaituzten eskubideak mantenduko dira, eta beste prozedura baten erabiltzeko aukera izango da.
Informazio gehigarria: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 94. artikulua
Aurkeztu beharreko dokumentuak -
Uko egitea
Noiz egin diezaioket uko laguntza bati?
Ebazpena eman ondoren, edozein momentutan.
Zer gertatzen da nire eskubideekin?
Uko egiten baduzu, galdu egingo dituzu prozedura honetan babesten zaituzten eskubideak
Informazio gehigarria: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 94. artikulua
Aurkeztu beharreko dokumentuak
-
Gora jotzeko errekurtsoa
Gora jotzeko errekurtsoa administrazio-errekurtsoa da. Honen bidez, administrazio-organo bati eskatzen zaio hierarkikoki haren mende dagoen beste organo batek emandako egintza berrikusteko eta zuzentzeko.
Zer egintzaren aurka jartzen da?
- Administrazio-bideari bukaera ematen ez dioten egintzen aurka.
- Zuzenean edo zeharka auziaren muina erabakitzen duten edo prozedurak aurrera egitea eragozten duten izapidezko egintzen aurka.
Zer organori jartzen zaio?
- Errekurritutako egintza ematen duen organoari edo haren goragokoari.
Zer epe daukazu errekurtsoa jartzeko?
- Hilabete, egintza espresu bat errekurritzen baduzu.
- 3 hilabete, presuntziozko egintza bat errekurritzen baduzu.
Zer epe dauka Administrazioak ebazteko?
- 3 hilabete.
Epe horretan Administrazioak ez badizu ebazpena jakinarazten:
- Errekurtsoa baietsitzat joko da, baldin eta presuntziozko egintza errekurritu baduzu.
- Errekurtsoa ezetsitzat joko da, baldin eta egintza espresu bat errekurritu baduzu.
Zer errekurtso jar dezakezu gero?
- Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, bide judizialetik.
- Berrikusteko errekurtso berezia, salbuespenez.
Informazio gehiago: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen V. titulua, II. kapitulua, Administrazio-errekurtsoak
Aurkeztu beharreko dokumentuak