2015-2016 ikasturtean Lanbide Heziketako prestakuntza-zikloetarako sarbide-probak prestatzeko ikastaroak emateko deialdia.

[sarbideproba]

Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura

LABURPENA
Xedea

Agindu honen xedea da Euskal Autonomia Erkidegoko itunpeko ikastetxe pribatuentzako diru-laguntza deialdia egitea Lanbide Heziketako erdi eta goi mailako zikloetarako sarbide-probak prestatzeko ikastaroak antolatu eta irakatsi ditzaten 2015-2016 ikasturtean. Ikastaroak 18 urtetik gorako herritarrei zuzendurik egongo dira, hain zuzen ere, lanbide heziketako zikloak ikasi nahi baina horretarako beharrezko titulaziorik ez dutenentzat.

Eskatzaileak (erakundeak zein pertsonak)
  • Lanbide Heziketako zikloak eta Batxilergoa irakasten duten EAEko itunpeko ikastetxe pribatuak Informazio xehatua
    Eskakizunak:
    • Betetzen dituela indarreko legediak laguntza hauek jasotzeko ezarritako baldintzak.
    • Klaustroak eskaera eta ondoriozko jarduerak ezagutzen dituela eta proiektu horrek ikastetxearen barne-antolakuntzan izan dezakeen ondorioaren erantzukizuna bere gain hartzen duela.
    • Ordezkaritza Organo Gorena eskaerarekin bat etortzen dela, osatzen duten ekintzak ezagutzen eta onartzen dituela, eta proiektua egiteko behar diren neurriak hartzeko eta Ikastetxearen Urteko Plangintzan sartzeko konpromisoa hartzen duela, diru-laguntza emanda izango balitz.
Betekizunak eta merezimenduak
  • Erakunde eskatzaileak ez dagoela diru-laguntza edo laguntza publikoak jasotzeko gaitasunik gabe uzten duten lege-debekuen eraginpean, beren-beregi sexu-diskriminazioagatiko lege-debekuen eraginpean.
  • Erakunde eskatzaileak ez izatea diru-laguntza edo laguntza publikoak lortzeko aukera galtzea dakarren zigor- edo administrazio-arloko zehapenik; eta, ez egotea laguntza horiek jasotzeko ezgaitzen duten lege-debekuen eraginpean, beren beregiko erreferentzia egiten zaielarik Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legeko azken xedapenetako seigarrenaren arabera sexu-diskriminazioa egin izanagatiko lege-debekuei.
  • Erakunde eskatzaileak egunean dituela indarrean dauden xedapenek ezartzen dituzten zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak, arauz zehaztu bezala.
  • Benetakoak direla eskabide honetan eta erantsitako dokumentuetan jasotako datuak.
  • Entitate eskatzaileak bere gain hartzen duela, erabakian kontuan hartutako baldintzetako eragiten dien edozein zirkunstantzia aldatuz gero, aldaketa hori jakinarazteko konpromisoa.
  • Erakunde eskatzailea ez da laguntzarik jasotzen ari xede eta helburu berarekin Administrazio Publikoen edo erakunde pribatuen eskutik.
Aurrekontuko zuzkidura
235280 (euro)
Prestazio ekonomikoa
Ordainketa-modua:

Epe bitan egingo da; lehenengoa, jaso beharreko diru guztiaren % 40, deialdiaren ebazpena notifikatzen den biharamunetik aurrera, hamabost eguneko epean, erakunde onuradunek esanbidezko ukapena egiten ez badiote;  eta geratzen den zenbatekoaren bigarren ordainketa, berriz, ikastetxeek azken txostena eta txosten ekonomikoa aurkeztu eta ebaluatu ondoren.

Aplikatu beharreko araudia
BOPV Nº 02096/2015 Deialdiaren araudia
Deitzen duen erakundea
  • Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura / Lanbide Heziketako Sailburuordetza > Heziketa eta Ikaskuntza Zuzendaritza
Ebazten duen erakundea
  • Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura / Lanbide Heziketako Sailburuordetza > Heziketa eta Ikaskuntza Zuzendaritza
ESKAERA ETA BESTE IZAPIDE BATZUK
Berariazko izapideak
Izapide hauek Administrazioak hala eskatzen dizunean bete behar dituzu.
  • Justifikazioa

    Ezarritako baldintzak betetzen dituzula eta aurreikusitako helburuak lortzen dituzula justifikatzeko, beharrezko dokumentazioa aurkeztu beharko duzu adierazitako lekuetan.

    Aurkeztu beharreko dokumentuak
Beste izapide batzuk
Izapide hauek aukerakoak dira. Zeure ekimenez egin ditzakezu edo Administrazioak horretarako aukera daukazula jakinarazten dizunean.
EBAZPENA ETA ERREKURTSOAK
Ebazteko epea
6 hilabetekoa izango da, Agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den biharamunetik kontatzen hasita
Diru-laguntza emateko modua
Lehiaketa
Isilbidearen ondorioak
Ez onartzea
Errekurtsoak
  • Gora jotzeko errekurtsoa

    Gora jotzeko errekurtsoa administrazio-errekurtsoa da eta, administrazio-organo bati hierarkikoki haren mende dagoen beste organo batek emandako egintza berrikusteko eta zuzentzeko eskatzeko erabiltzen da.

    Zer egintzaren aurka jartzen da?

    • Administrazio-bideari bukaera ematen ez dioten egintzen aurka.
    • Zuzenean edo zeharka auziaren muina erabakitzen duten edo prozedurak aurrera egitea eragozten duten izapidezko egintzen aurka.

    Zer organori jartzen zaio?

    • Errekurritutako egintza ematen duen organoari edo horrek hierarkian gorago daukan hurrengoari.

    Zer epe daukazu errekurtsoa jartzeko?

    • Hilabete 1, egintza espresu bat errekurritzen baduzu.
    • 3 hilabete, presuntziozko egintza bat errekurritzen baduzu.

     Zer epe dauka administrazioak ebazteko?

    •  3 hilabete.

     Epe horretan ez bazaizu ebazpena jakinarazten:

    • Errekurtsoa baietsitzat joko da presuntziozko egintzaren kasuan.
    • Errekurtsoa ezetsitzat joko da egintza espresuaren kasuan.

     Zer errekurtso jar dezakezu gero?

    • Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, bide judizialetik.
    • Berrikusteko errekurtso berezia, salbuespenez.

    Informazio gehiago, hemen: 30/1992 Legea, Herri-administrazioen araubide juridikoaren eta administrazio-prozedura erkidearena (VII. titulua, Egintzak administrazio-bidetik berrikustea)

     

    Aurkeztu beharreko dokumentuak
KONTAKTUA
Kodea
0097303