[PTT]  Lurralde-proiektu turistikoetarako laguntzak - 2015

Ekonomiaren Garapena eta Lehiakortasuna

LABURPENA
Xedea

Euskadiko helmugen erakargarritasuna eta kalitatea hobetzen duten turismo-proiektuak garatzen laguntzeko programa-esparrua ezartzea eta, horretarako, turismo-fluxu berriak dinamizatzea eta sortzea.

Diruz lagundu ahalko dira proiektu-mota hauek garatzeko egiten diren jardunak:

  • Helmugen erakargarritasuna hobetzen duten turismoko lurralde-proiektuak. Proiektu horien ezaugarriak II. eranskinean jasota daude.
  • Berrikuntzaren bidez eta turismo jasangarria eta arduratsua garatuz, helmugen kalitatea eta lehiakortasuna hobetuko duten proiektuak. III. eranskinean proiektu hauen ezaugarriak ageri dira:
    • Basquetourrek sustatutako eta kudeatutako helmugen lehiakortasuna hobetzeko proiektuak.
    • Kalitate-kudeaketako eta ingurumen-kudeaketako erreferentzialak ezartzeko proiektuak.
    • Jasangarritasuneko erreferentzialak ezartzeko proiektuak
Eskatzaileak (erakundeak zein pertsonak)
  • Udalak, tokiko erakunde autonomoak, tokiko erakunde publiko enpresarialak eta titulartasun publikoko merkataritza-sozietateak.
  • Kuadrillak eta mankomunitateak, garapen-agentziak, landa-garapeneko elkarteak, turismo-partzuergoak, fundazioak, beste erakunde eta elkarte batzuk.
Betekizunak eta merezimenduak
  • Orokorrak Informazio xehatua
    • Entitate onuradunek eskumen edo helburuen artean turismo-jarduera garatzea eta sustatzea izango dituzte.
    • Honako erakunde hauek baztertuta geldituko dira laguntza-programa honetatik:
      • ETEak, horien taldekatzeak, sektore-elkarteak, kirol-elkarteak, irabazi-asmokoak direnak eta aldundiak eta Eusko Jaurlaritzaren eta foru-aldundien mendeko diren edo horiekin lotura duten izaera juridikoa daukaten sozietate publikoak.
      • Ogasunarekiko eta Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak egunean ez dituzten erakundeak. Aipatutako betebeharrak betetzen direla automatikoki ziurtatuko du, behar beste aldiz, Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Sailak.
      • Diru-laguntza publikoak eskuratu ahal izateko zigor penal edo administratiboren baten edo horretarako ezgaitzen dituen lege-debekuren baten eraginpean dauden erakundeak, edo sexu bazterkeriagatik zigortuta daudenak, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunari buruzko otsailaren 18ko 4/2005.
Aurrekontuko zuzkidura
1.280.000 euros
Prestazio ekonomikoa
Deitzen duen erakundea
  • Ekonomiaren Garapena eta Lehiakortasuna > Merkataritza eta Turismo Sailburuordetza
Ebazten duen erakundea
  • Ekonomiaren Garapena eta Lehiakortasuna / Merkataritza eta Turismo Sailburuordetza > Turismo Zuzendaritza
ESKAERA ETA BESTE IZAPIDE BATZUK
  • Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea

    Ebazpen hau argitaratu ondorengo eguneko 09:00etan hasiko da eskaerak aurkezteko epea eta 2015eko irailaren 4ean amaituko da, 12:00etan.

    Ez dira onartuko dagokion erregistroan emandako sarrera eskabideak aurkezteko epearen azken eguneko 12:00ak baino beranduagoko sarrera daukaten eskabideak.

     

    Aurkeztu beharreko dokumentuak
Beste izapide batzuk
Izapide hauek aukerakoak dira. Zeure ekimenez egin ditzakezu edo Administrazioak horretarako aukera daukazula jakinarazten dizunean.
  • Jakinarazpenetarako eta komunikazioetarako datuak aldatzea

    Jakinarazpenetarako datuak, hizkuntza eta tramitazio kanala alda ditzakezu, baldin eta espedientea zabalik badago.

    Aurkeztu beharreko dokumentuak
  • Dokumentazioa zuzentzea

    Eskaerak deialdiko arauan ezarritako betekizunak betetzen ez baditu, organo eskudunak 10 eguneko epea emango dizu akatsak zuzentzeko. Zuzentzen ez badituzu, Administrazioak eskaeran atzera egin duzula ulertuko du.

    Agiri hauek aurkez ditzakezu:

    • Administrazioak eskatu dizkizun agiriak, baldin eta zuzentzeko errekerimendua jakinarazi badizu.
    • Beharrezkotzat jotzen dituzun agiriak, nahiz eta Administrazioak ez eskatu.
    Aurkeztu beharreko dokumentuak
  • Atzera egitea

    Ebazpena eman baino lehen, eskabidean atzera egiteko aukera dago.

    Atzera egin arren, babesten zaituzten eskubideak mantenduko dira, eta beste prozedura baten erabiltzeko aukera izango da.

    Informazio gehigarria: 30/1992 Legea, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearena (90. eta 91. artikuluetan)

    Aurkeztu beharreko dokumentuak
  • Uko egitea

    Noiz egin diezaioket uko laguntza bati?

    Ebazpena eman ondoren, edozein momentutan.

    Zer gertatzen da nire eskubideekin?

    Uko egiten baduzu, galdu egingo dituzu prozedura honetan babesten zaituzten eskubideak

    Informazio gehigarria: 30/1992 Legea, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearena (90. eta 91. artikuluetan)

    Aurkeztu beharreko dokumentuak
EBAZPENA ETA ERREKURTSOAK
Ebazteko epea
6 hilabeteko epean laguntza eskabidea aurkeztu zen hurrengo egunetik zenbatuta
Diru-laguntza emateko modua
Lehiaketa
Isilbidearen ondorioak
Gaitzetsiak
Errekurtsoak
  • Gora jotzeko errekurtsoa

    Gora jotzeko errekurtsoa administrazio-errekurtsoa da. Honen bidez, administrazio-organo bati eskatzen zaio hierarkikoki haren mende dagoen beste organo batek emandako egintza berrikusteko eta zuzentzeko.

    Zer egintzaren aurka jartzen da?

    • Administrazio-bideari bukaera ematen ez dioten egintzen aurka.
    • Zuzenean edo zeharka auziaren muina erabakitzen duten edo prozedurak aurrera egitea eragozten duten izapidezko egintzen aurka.

    Zer organori jartzen zaio?

    • Errekurritutako egintza ematen duen organoari edo haren goragokoari.

    Zer epe daukazu errekurtsoa jartzeko?

    • Hilabete, egintza espresu bat errekurritzen baduzu.
    • 3 hilabete, presuntziozko egintza bat errekurritzen baduzu.

    Zer epe dauka Administrazioak ebazteko?

    • 3 hilabete.

    Epe horretan Administrazioak ez badizu ebazpena jakinarazten:

    • Errekurtsoa baietsitzat joko da, baldin eta presuntziozko egintza errekurritu baduzu.
    • Errekurtsoa ezetsitzat joko da, baldin eta egintza espresu bat errekurritu baduzu.

     Zer errekurtso jar dezakezu gero?

    • Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, bide judizialetik.
    • Berrikusteko errekurtso berezia, salbuespenez.

    Informazio gehiago: 30/1992 Legea, Herri-administrazioen araubide juridikoaren eta administrazio-prozedura erkidearena (VII. titulua, Egintzak administrazio-bidetik berrikustea),

    Aurkeztu beharreko dokumentuak
KONTAKTUA
Harremanetarako datuak

ARABAKO LURRALDE ORDEZKARITZA
Samaniego, 2
01008 Vitoria-Gasteiz
Tfno 945 01 70 55
e-posta: gema-etxenike@euskadi.eus

BIZKAIAKO LURRALDE ORDEZKARITZA
General Concha, 23
48010 Bilbao
Tfno 94 403 14 81
e-posta: g-ibarzabal@euskadi.eus

GIPUZKOAKO LURRALDE ORDEZKARITZA
Easo, 10
20006 Donostia-San Sebastián
Tfno 943 02 25 64
e-posta: m-etxebeste@euskadi.eus

 

Aplikazio informatikoari buruzko kontsulta teknikoak
Tfno 945 01 62 693
e-posta: ejie-industria@ejie.eus

Kodea
10206