2015. Euskal Autonomia Erkidegoko enplegatuen prestakuntza finantziatzeko diru-laguntza: toki-administrazioak, foru-administrazioak eta Euskal Herriko Unibertsitatea.

IVAP - Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundea

LABURPENA
Xedea

Diru-laguntzak esleitzea enplegatuen prestakuntza-plan edo programak aurkezten dituzten EAEko administrazio publikoei, 2015eko ekitaldian.

Eskatzaileak (erakundeak zein pertsonak)
  • Tokiko Administrazioa Informazio xehatua
    Eskakizunak:
    • Ordezkaritza-ahalorde nahikoa egiaztatzeko | Entitatearen ordezkaritza
  • Foru Administrazioa Informazio xehatua
    Eskakizunak:
    • Ordezkaritza-ahalorde nahikoa egiaztatzeko | Entitatearen ordezkaritza
  • Euskal Herriko Unibertsitatea Informazio xehatua
    Eskakizunak:
    • Ordezkaritza-ahalorde nahikoa egiaztatzeko | Entitatearen ordezkaritza
    • Administrazio eta zerbitzuetako langileei dagokionez
  • Mankomunitateak Informazio xehatua
    Eskakizunak:
    • Ordezkaritza-ahalorde nahikoa egiaztatzeko | Entitatearen ordezkaritza
  • Kuadrillak Informazio xehatua
    Eskakizunak:
    • Ordezkaritza-ahalorde nahikoa egiaztatzeko | Entitatearen ordezkaritza
Betekizunak eta merezimenduak
  • Aurkeztutako proiektuaren deskribapen teknikoa egiaztatzeko | Prestakuntza-plan edo programa bat aurkeztea
Aurrekontuko zuzkidura
745.000 (euro)
Prestazio ekonomikoa
ErakundeakMugak
EAEko foru-administrazioak345.000€
EAEko udal-administrazioak335.000€
Euskal Herriko Unibertsitatea (administrazio eta zerbitzuetako langileak)    65.000€
  
  • Erakunde bati esleitzen zaion laguntzak ezingo du gainditu erakundearen prestakuntza-plan edo programaren kostuaren %50a.
  • Eskatutako zenbatekoan batura aurreikusitako zuzkidura baino handiagoa bada, honako proportzio hau hartuko da kontuan: entitate bakoitzak duen langile-kopurua, mota bereko entitate eskatzaile guztietako langile-kopuruaren aldean.
Ordainketa-modua:
  • %80a, prestakuntza-plan edo programak gauzatzeagatiko diru-laguntzak esleitzen dituen ebazpena argitaratzen denean. Ordainketa hori planaren edo programaren kontura emandako entregatzat hartuko da.
  • Gainerako %20a, plana edo programa bete dela justifikatu ondoren.
  • Egindako justifikaziotik ondorioztatzen bada prestakuntza-plana edo programa ez dela bete edo zati batean bakarrik bete dela, ondorio den likidazioa egingo da, planaren betearazpen-maila eta kontura jasotako diru-kopurua kontuan hartuta.
  • Erakundeak egokitu zaiona baino gehiago jaso badu, itzuli egin beharko du behar ez den bezala jasotako kopuru hori.
Deitzen duen erakundea
  • IVAP - Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundea > IVAPeko Zuzendaritza
Ebazten duen erakundea
  • IVAP - Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundea > IVAPeko Zuzendaritza
ESKAERA ETA BESTE IZAPIDE BATZUK
Berariazko izapideak
Izapide hauek Administrazioak hala eskatzen dizunean bete behar dituzu.
  • Hirugarrenaren datuen alta/aldaketa Ogasun eta Finantza Saileko erregistroan

    Administrazioak laguntzak eta diru-laguntzak ordaindu ahal izateko, Eusko Jaurlaritzako Ogasun eta Finantza Saileko Kontrol Ekonomikoko Bulegoaren datu-basean sartuta egon beharko duzu.

    Aurkeztu beharreko dokumentuak
  • Justifikazioa

    Prestakuntza-plana edo -programaren betearazpena justifikatzea

    Aurkeztu beharreko dokumentuak
Beste izapide batzuk
Izapide hauek aukerakoak dira. Zeure ekimenez egin ditzakezu edo Administrazioak horretarako aukera daukazula jakinarazten dizunean.
EBAZPENA ETA ERREKURTSOAK
Ebazteko epea
Sei hilabete
Diru-laguntza emateko modua
Lehiaketa
Isilbidearen ondorioak
Ez onartzea
Errekurtsoak
  • Aldez aurreko errekimendua

    Ebazpen honen aurka, ezin da errekurtsorik jarri administrazio-bidean, hala ezarrita baitago Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan.

    Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzietako Epaitegiari aurkez dakioke administrazioarekiko auzi-errekurtsoa. Errekurtsoa jartzeko epea bi hilabetekoa izango da, ebazpena argitaratu eta biharamunetik hasita, aipaturiko 29/1998 Legearen 46. artikuluak ezarri bezala.

    Hala ere, aldez aurretik, erakunde honi errekerimendua egin ahal izango zaio, egintza ezeztatu dezan. Errekeritzeko epea bi hilabetekoa izango da ebazpena argitaratu eta biharamunetik hasita. Errekerimendua IVAPeko zuzendariari zuzendu beharko zaio, idazki arrazoitu baten bidez. Errekerimendua jaso eta hilabeteko epean erantzunik ematen ez bazaio, ukatutzat joko da (29/1998 Legearen 44. artikulua). Aurretik errekerimendua izan bada, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzeko epea, berariazko akordioa jasotzen den edo presuntzioz ezeztatuta jotzen den egunaren biharamunetik aurrera hasiko da.

    Aurkeztu beharreko dokumentuak
KONTAKTUA
Harremanetarako datuak

Telefono bidezko arreta:
Ordutegia
Astelehenetik ostiralera, 8:30etik 14:30era.

Telefono zenbakiak:
9450 17621

Kodea
0096402