Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Saila

Turismo-enpresen modernizazioari eta lehiakortasunaren hobekuntzari laguntzak-MET 2015

[MET_2015]

Ekonomiaren Garapena eta Lehiakortasuna

LABURPENA
Xedea

Programa honen xedea turismo-enpresen hobekuntza bultzatzea da, honako hau lortzeko: bezeroei eta merkatura bideratutako kalitatezko turismo-eskaintza lehiakorrago baten garapena erraztea; Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologien (IKT) harrera eta ezarpena bultzatzea, enpresen eta bezeroen arteko interakzioa eta turismo-negozioen eraginkortasuna hobetzeko; turismoko enpresa, zerbitzu eta produktu berrien sorkuntza eta ezarpena bultzatzea, merkatuan berritzaileak izanik eta/edo hainbat enpresaren arteko lankidetzatik eta baterako ekimenetik sortu badira, hori guztia gizarte-, ekonomia- eta ingurumen-iraunkortasunaren irizpideak kontuan izanik.



Eskatzaileak (erakundeak zein pertsonak)
  • ETEak (enpresa txiki eta ertainak)
  • Enpresaburu indibidual edo autonomoa
  • Sozietate zibila
  • Ondasun-erkidegoa
Betekizunak eta merezimenduak
  • Orokorrak Informazio xehatua
    • Programa honetan bildutako laguntzak eskuratu ahal izango dituzte pertsona fisikoek, sozietate zibilek eta enpresek (mikroenpresak eta enpresa txiki eta ertainek), betiere Euskal Autonomia Erkidegoan jardueran aritzeko eskatzen diren legezko baldintzak betetzen badituzte; jarduerek honako tipologia hauetako batean kokatuta egon beharko dute:
      • Turismo-alojamenduko enpresak.
      • Jatetxeak, tabernak, kafetegiak eta antzeko establezimenduak.
      • Bidaia-agentziak.
      • Turismo-garraioko enpresak.
      • Turismo aktiboko enpresak.
      • Kongresuak antolatzen dituzten enpresa profesionalak.
      • Turismo-giden enpresak.
    • Era berean, Espainiako Turismoko Kalitatearen Q marka lortzeko eta/edo berritzeko laguntzak eskuratu ahal izango dituzte, aurreko tipologiez gain, upategiek, sagardotegiek eta txakolin-upategiek, baldin eta aurreko atalean bildutako betekizunak betetzen badituzte eta bisitagarriak baldin badira.
    • Erakundeek jarduera egikaritzen egon beharko dute eskaria egiten duten unean, Euskal Autonomia Erkidegoan, eta
    • Ogasunarekiko eta Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak egunean egon.
    • 2014ko uztailaren 29tik laguntza-eskabidea aurkezten den eguneraino egindako inbertsioak onartuko dira, betiere eskabidea deialdiaren ebazpenean ezarritako epearen barruan aurkeztu bada.
    • Eskaera bakarra aurkeztu ahal izango da establezimendu eta deialdi bakoitzeko.
    • 6.1.b) artikuluan aurreikusitako laguntzak lortu nahi dituzten enpresek egiaztatu beharko dute establezimenduek laguntza-eskaeraren xede den jardueran gutxienez ere 3 urteko antzinatasuna dutela laguntza-eskaera egin zen egunean. Aldi horretan familia-oinordetzagatik egindako titulartasun-aldaketak onartuko dira (odolkidetasun edo ezkontza-ahaidetasuneko 4. mailara arte).
    • Instalazio elektrikoak, argiztapena, isolamendua eta girotzea, ur sanitarioaren eta energiaren kontsumoak, eta energia-etiketatzeari lotutako etxetresna elektrikoen eskuraketa xede dituzten edo horiei lotuta dauden inbertsioak, energiaren-eraginkortasunaren irizpideak kontuan izanik egin beharko dira, eta etxetresna elektrikoen kasuan zorrotzenak izan beharko dute. Era berean, eta hala dagokionean, ingurumen-inpaktuak saihesteko edo gutxitzeko beharrezkoak diren neurriak hartzeko ahalegina egingo da.
    • Diru-laguntzaren xede den ekipamenduak, altzariek eta tresneriak berriak izan beharko dute, enpresaren/establezimenduaren aktibora bildu beharko dira eta enpresan gutxienez 3 urte eman beharko dituzte jardunean.
    • Diruz lagundutako webguneek eguneratuta egon beharko dute gutxienez ere 3 urteko aldian.
    • Informatika-ekipamendua, laguntzaren xede den ekimena garatzeko beharrezkoa denean bakarrik lagunduko da diruz, eta hori justifikatu egin beharko da.
    • Ez dute laguntzarik jasoko diruz laguntzeko jardunari zuzenean lotuta ez dauden gastu-kontzeptuek, eta inola ere honako kasu hauek:
      • Lurren, eraikinen, lokalen eta garraio-elementuen erosketa.
      • Enpresaren gastu korronteak, baita sukalde- eta jantoki-gastuak ere (baxera, mahai-tresnak, beirateria eta lanabes txikiak).
      • Berrikuspen- eta mantentze-gastuak.
      • Aseguruak, administrazio-baimenengatiko, lizentziengatiko edo antzekoengatiko tasak, edozein zerga edo tributuren ordainketa.
      • Konektibitate-gastuak.
      • Leasing edo renting eragiketen bidez lortutako aktiboak ezta enpresa eskatzaileak fabrikatu, egin edo garatu dituenak ere.
Aurrekontuko zuzkidura
699.396,54 euros
Deitzen duen erakundea
  • Ekonomiaren Garapena eta Lehiakortasuna > Merkataritza eta Turismo Sailburuordetza
Ebazten duen erakundea
  • Ekonomiaren Garapena eta Lehiakortasuna / Merkataritza eta Turismo Sailburuordetza > Turismo Zuzendaritza
ESKAERA ETA BESTE IZAPIDE BATZUK
  • Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea

    Ebazpen hau argitaratu ondorengo eguneko 09:00etan hasiko da eskaerak aurkezteko epea eta 2015eko abustuaren 11ean amaituko da, 12:00etan.

    Ez dira onartuko dagokion erregistroan emandako sarrera eskabideak aurkezteko epearen azken eguneko 12:00ak baino beranduagoko sarrera daukaten eskabideak.

     

    Aurkeztu beharreko dokumentuak
Beste izapide batzuk
Izapide hauek aukerakoak dira. Zeure ekimenez egin ditzakezu edo Administrazioak horretarako aukera daukazula jakinarazten dizunean.
  • Jakinarazpenetarako eta komunikazioetarako datuak aldatzea

    Jakinarazpenetarako datuak, hizkuntza eta tramitazio kanala alda ditzakezu, baldin eta espedientea zabalik badago.

    Aurkeztu beharreko dokumentuak
  • Dokumentazioa zuzentzea

    Eskaerak deialdiko arauan ezarritako betekizunak betetzen ez baditu, organo eskudunak 10 eguneko epea emango dizu akatsak zuzentzeko. Zuzentzen ez badituzu, Administrazioak eskaeran atzera egin duzula ulertuko du.

    Agiri hauek aurkez ditzakezu:

    • Administrazioak eskatu dizkizun agiriak, baldin eta zuzentzeko errekerimendua jakinarazi badizu.
    • Beharrezkotzat jotzen dituzun agiriak, nahiz eta Administrazioak ez eskatu.
    Aurkeztu beharreko dokumentuak
  • Atzera egitea

    Ebazpena eman baino lehen, eskabidean atzera egiteko aukera dago.

    Atzera egin arren, babesten zaituzten eskubideak mantenduko dira, eta beste prozedura baten erabiltzeko aukera izango da.

    Informazio gehigarria: 30/1992 Legea, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearena (90. eta 91. artikuluetan)

    Aurkeztu beharreko dokumentuak
  • Uko egitea

    Noiz egin diezaioket uko laguntza bati?

    Ebazpena eman ondoren, edozein momentutan.

    Zer gertatzen da nire eskubideekin?

    Uko egiten baduzu, galdu egingo dituzu prozedura honetan babesten zaituzten eskubideak

    Informazio gehigarria: 30/1992 Legea, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearena (90. eta 91. artikuluetan)

    Aurkeztu beharreko dokumentuak
EBAZPENA ETA ERREKURTSOAK
Ebazteko epea
6 hilabeteko epean laguntza eskabidea aurkeztu zen hurrengo egunetik zenbatuta
Diru-laguntza emateko modua
Lehiaketa
Isilbidearen ondorioak
Gaitzetsiak
Errekurtsoak
  • Gora jotzeko errekurtsoa

    Gora jotzeko errekurtsoa administrazio-errekurtsoa da. Honen bidez, administrazio-organo bati eskatzen zaio hierarkikoki haren mende dagoen beste organo batek emandako egintza berrikusteko eta zuzentzeko.

    Zer egintzaren aurka jartzen da?

    • Administrazio-bideari bukaera ematen ez dioten egintzen aurka.
    • Zuzenean edo zeharka auziaren muina erabakitzen duten edo prozedurak aurrera egitea eragozten duten izapidezko egintzen aurka.

    Zer organori jartzen zaio?

    • Errekurritutako egintza ematen duen organoari edo haren goragokoari.

    Zer epe daukazu errekurtsoa jartzeko?

    • Hilabete, egintza espresu bat errekurritzen baduzu.
    • 3 hilabete, presuntziozko egintza bat errekurritzen baduzu.

    Zer epe dauka Administrazioak ebazteko?

    • 3 hilabete.

    Epe horretan Administrazioak ez badizu ebazpena jakinarazten:

    • Errekurtsoa baietsitzat joko da, baldin eta presuntziozko egintza errekurritu baduzu.
    • Errekurtsoa ezetsitzat joko da, baldin eta egintza espresu bat errekurritu baduzu.

     Zer errekurtso jar dezakezu gero?

    • Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, bide judizialetik.
    • Berrikusteko errekurtso berezia, salbuespenez.

    Informazio gehiago: 30/1992 Legea, Herri-administrazioen araubide juridikoaren eta administrazio-prozedura erkidearena (VII. titulua, Egintzak administrazio-bidetik berrikustea),

    Aurkeztu beharreko dokumentuak
KONTAKTUA
Harremanetarako datuak

ARABAKO LURRALDE ORDEZKARITZA
Samaniego, 2
01008 Vitoria-Gasteiz
Tfno 945 01 70 55
e-posta: gema-etxenike@euskadi.eus

BIZKAIAKO LURRALDE ORDEZKARITZA
General Concha, 23
48010 Bilbao
Tfno 94 403 14 81
e-posta: g-ibarzabal@euskadi.eus

GIPUZKOAKO LURRALDE ORDEZKARITZA
Easo, 10
20006 Donostia-San Sebastián
Tfno 943 02 25 64
e-posta: m-etxebeste@euskadi.eus

 

Aplikazio informatikoari buruzko kontsulta teknikoak
Tfno 945 01 62 693
e-posta: ejie-industria@ejie.eus

Kodea
1010202