Enplegua sustatzeko tokiko ekintzetarako 2015eko ekitaldiko laguntza deialdia

[LPE-2015]

Deskribapena


Xedea

Deialdiaren helburua Euskal Autonomia Erkidegoko tokiko erakundeei laguntzak ematea da, jardueraren xedeko lurraldearen garapen sozioekonomikoa bultzatzera eta modernizatzera bideratutako enplegua sortzeko proiektuak martxan jar daitezen, Eusko Jaurlaritzaren 2014-2016 aldirako enplegu-planean ezarritako enpleguaren aldeko tokiko ekintzen helburuarekin eta emakumeen eta gizonen arteko berdintasunaren printzipioarekin bat etorriz.

Diruz lagun daitezkeen jarduerak.

1. MOTA.- Enplegua sustatzea.
2. MOTA.– Kontrataziorako laguntzak
3. MOTA.- Enplegua sortzen laguntzen duten toki-garapenerako beste ekintza batzuk 

Informazio Gehiago

Aurrekontuko zuzkidura

20.000.000 euros
Prestazio ekonomikoa

Diru kopurua

20.000.000 euro:

  • 15.000.000 euroko finantzaketa izango dute aurreko artikuluan ezarritako 1. eta 2. motako jarduketek
  • 5.000.000 euroko finantzaketa izango dute 3. motako ekintzek, langabeziak gogorren jotako eskualdeetara eta udalerrietara bideratuta daudenek.

Lurralde-esparru bakoitzari dagokion gehieneko diru-laguntzen aurrekontu-banakapena deialdi honen I. eranskinean ezarritakoaren araberakoa izango da.

Ordainketa-modua:

Lehen ordainketa: emandako diru-laguntzaren % 70, ebazpena igorri ostean.

Bigarren ordainketa: gainerako % 30 edo justifikazioaren ondoriozko kopurua, behin proiektua amaitu eta gastuak justifikatuta, bederatzi artikuluaren arabera.

Nori dago zuzenduta


  • Euskal Autonomia Erkidegoko udalak
  • Mankomunitateak
  • Kuadrillak
  • Betekizunak

    • Beste finantziazio-iturriren bat badagoen edo ez egiaztatzeko, bateragarriak diren kasuetan | Edozein administrazio edo erakunde publiko nahiz pribaturi helburu berbererako eskatutako diru-laguntza, laguntza, diru-sarrera edo bestelako baliabideen berri ematea. Halakoren bat lortuz gero, horren berri ere ematea.

    • Lehenengo eta bigarren motako jarduerak egiteko, Enplegu eta Gizarte Gaietako sailburuaren 2012ko maiatzaren 9ko Aginduan arauturiko Eskualdeko Enplegu Planen ¿EEP¿ deialdiaren (maiatzaren 23ko EHAA) eta/edo eskualdeko enplegu planetatik eratorritako garapen ekonomikoa eta tokiko enplegu sorrera sustatzeko laguntzen deialdiaren, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren Administrazio Batzordearen erabakiz onartutakoaren ¿Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiaren 2012ko uztailaren 26ko Ebazpenaren bidez argitaratua, abuztuaren 29ko EHAAn¿ onuradun izan diren Euskal Autonomia Erkidegoko mankomunitateek, taldeek, udalerri taldeek edo udalerriek.
    • Hirugarren motako ekintzen kasuan, aurreko paragrafoan adierazitako entitateez gain, proiektua bakarka aurkeztu duten udalerriak ere izan ahalko dira onuradun.
    • Ez izatea diru-laguntza edo laguntza publikoak jasotzea eragozten dien zehapen penalik edo administrazio-zehapenik, ez egotea horretarako desgaitzen dituen debeku baten pean, sexuagatiko bereizkeriagatik sortutakoak barne, emakumezkoen eta gizonezkoen berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legeari jarraiki.
    • Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioak edo haren mendeko erakunde autonomoek ezaugarri bereko beste laguntza edo diru-laguntzaren batzuk eman izana dela-eta horiek itzultzeko edo zigortzeko prozesuren bat oraindik ere izapidetzen ari bada, prozesu hori amaitu egin beharko da erakunde onuradunei laguntzak eman eta ordaindu ahal izateko.
    • Emakumeen eta gizonen arteko tratu- edo aukera-berdintasunaren eta bereizkeria ezaren printzipioa aplikatzea bermatuko da lanpostuei loturiko hauta-probetan zein elkarrizketetan.
    • Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak egunean izatea.

    Erakundeak


    Deitzen duen erakundea

    • Lanbide - Euskal Enplegu Zerbitzua > Lanbideko Zuzendari Orokorra - Euskal Enplegu Zerbitzua

    Ebazten duen erakundea

    • Lanbide - Euskal Enplegu Zerbitzua > Lanbideko Zuzendari Orokorra - Euskal Enplegu Zerbitzua

    Kontaktu-informazioa


    Dirección de Activación Laboral: tokiko.garapena@lanbide.net

    Kodea

    10092

    Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea


    Ebazpena eta errekurtsoak


    Ebazteko epea

    Sei hilabete, eskaria egiten duzuenetik.

    Diru-laguntza emateko modua

    Lehiaketarik gabe

    Isilbidearen ondorioak

    Baietsiak

    Hirugarrenaren datuen alta edo aldaketa Ogasun eta Finantza Saileko erregistroan