Enplegua sustatzeko tokiko ekintzetarako 2015eko ekitaldiko laguntza deialdia
[LPE-2015]
- Erakundea:
- Lanbide - Euskal Enplegu Zerbitzua
- Egoera:
Deskribapena
Xedea
Deialdiaren helburua Euskal Autonomia Erkidegoko tokiko erakundeei laguntzak ematea da, jardueraren xedeko lurraldearen garapen sozioekonomikoa bultzatzera eta modernizatzera bideratutako enplegua sortzeko proiektuak martxan jar daitezen, Eusko Jaurlaritzaren 2014-2016 aldirako enplegu-planean ezarritako enpleguaren aldeko tokiko ekintzen helburuarekin eta emakumeen eta gizonen arteko berdintasunaren printzipioarekin bat etorriz.
Diruz lagun daitezkeen jarduerak.
1. MOTA.- Enplegua sustatzea.
2. MOTA.– Kontrataziorako laguntzak
3. MOTA.- Enplegua sortzen laguntzen duten toki-garapenerako beste ekintza batzuk
Informazio Gehiago
Aurrekontuko zuzkidura
20.000.000 eurosDiru kopurua
20.000.000 euro:
- 15.000.000 euroko finantzaketa izango dute aurreko artikuluan ezarritako 1. eta 2. motako jarduketek
- 5.000.000 euroko finantzaketa izango dute 3. motako ekintzek, langabeziak gogorren jotako eskualdeetara eta udalerrietara bideratuta daudenek.
Lurralde-esparru bakoitzari dagokion gehieneko diru-laguntzen aurrekontu-banakapena deialdi honen I. eranskinean ezarritakoaren araberakoa izango da.
Lehen ordainketa: emandako diru-laguntzaren % 70, ebazpena igorri ostean.
Bigarren ordainketa: gainerako % 30 edo justifikazioaren ondoriozko kopurua, behin proiektua amaitu eta gastuak justifikatuta, bederatzi artikuluaren arabera.
Nori dago zuzenduta
Betekizunak
-
Beste finantziazio-iturriren bat badagoen edo ez egiaztatzeko, bateragarriak diren kasuetan | Edozein administrazio edo erakunde publiko nahiz pribaturi helburu berbererako eskatutako diru-laguntza, laguntza, diru-sarrera edo bestelako baliabideen berri ematea. Halakoren bat lortuz gero, horren berri ere ematea.
Edozein administrazio edo erakunde publiko nahiz pribaturi helburu berbererako eskatutako diru-laguntza, laguntza, diru-sarrera edo bestelako baliabideen berri ematea. Halakoren bat lortuz gero, horren berri ere ematea.
Eskabidean, dagokion erantzukizunpeko adierazpena markatu behar da. Beste laguntzarik jaso ez dela aitortuz gero, ez dago dokumentaziorik aurkeztu beharrik.
Bestelako finantziazio-iturriren bat eduki edo eskatuz gero, "Beste finantziazio-iturriak" inprimakia aurkeztu behar da eskabidearekin batera.
- Lehenengo eta bigarren motako jarduerak egiteko, Enplegu eta Gizarte Gaietako sailburuaren 2012ko maiatzaren 9ko Aginduan arauturiko Eskualdeko Enplegu Planen ¿EEP¿ deialdiaren (maiatzaren 23ko EHAA) eta/edo eskualdeko enplegu planetatik eratorritako garapen ekonomikoa eta tokiko enplegu sorrera sustatzeko laguntzen deialdiaren, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren Administrazio Batzordearen erabakiz onartutakoaren ¿Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiaren 2012ko uztailaren 26ko Ebazpenaren bidez argitaratua, abuztuaren 29ko EHAAn¿ onuradun izan diren Euskal Autonomia Erkidegoko mankomunitateek, taldeek, udalerri taldeek edo udalerriek.
- Hirugarren motako ekintzen kasuan, aurreko paragrafoan adierazitako entitateez gain, proiektua bakarka aurkeztu duten udalerriak ere izan ahalko dira onuradun.
- Ez izatea diru-laguntza edo laguntza publikoak jasotzea eragozten dien zehapen penalik edo administrazio-zehapenik, ez egotea horretarako desgaitzen dituen debeku baten pean, sexuagatiko bereizkeriagatik sortutakoak barne, emakumezkoen eta gizonezkoen berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legeari jarraiki.
- Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioak edo haren mendeko erakunde autonomoek ezaugarri bereko beste laguntza edo diru-laguntzaren batzuk eman izana dela-eta horiek itzultzeko edo zigortzeko prozesuren bat oraindik ere izapidetzen ari bada, prozesu hori amaitu egin beharko da erakunde onuradunei laguntzak eman eta ordaindu ahal izateko.
- Emakumeen eta gizonen arteko tratu- edo aukera-berdintasunaren eta bereizkeria ezaren printzipioa aplikatzea bermatuko da lanpostuei loturiko hauta-probetan zein elkarrizketetan.
- Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak egunean izatea.
Araudia
Erakundeak
Deitzen duen erakundea
- Lanbide - Euskal Enplegu Zerbitzua > Lanbideko Zuzendari Orokorra - Euskal Enplegu Zerbitzua
Ebazten duen erakundea
- Lanbide - Euskal Enplegu Zerbitzua > Lanbideko Zuzendari Orokorra - Euskal Enplegu Zerbitzua
Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea
Ebazpena eta errekurtsoak
Ebazteko epea
Sei hilabete, eskaria egiten duzuenetik.
Diru-laguntza emateko modua
Lehiaketarik gabe
Isilbidearen ondorioak
Baietsiak