Oinarrizko Lanbide Heziketaren ituna sinatzeko eta 2015-2016 ikasturterako itundu beharreko unitateak zehazteko deialdia

[ITUNAK-OLH]

Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura

LABURPENA
Xedea

Oinarrizko Lanbide Heziketaren ituna sinatzeko eta 2015-2016 ikasturterako itundu beharreko unitateak zehazteko deialdia egiten da, Euskal Autonomia Erkidegoan baimendutako ikastetxe pribatuei dagokienez.

Eskatzaileak (erakundeak zein pertsonak)
  • Euskal Autonomia Erkidegoko unibertsitateaz kanpoko ikastetxe pribatu edo itunpekoak Informazio xehatua
    Eskakizunak:
    • Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak egunean ordainduta izatea
    • Ordezkari izateko ahalmen nahikoa izatea

      Merkataritza-sozietateetan (SA eta SM), kooperatiba, elkarte eta fundazioen kasuetan legezko ordezkariak justifikatu egin behar du ordezkari izateko ahalmen nahikoa duela.

    • Zerga-betebeharrak egunean ordainduta izatea
    • Itundu beharreko unitate guztiak behar bezala baimenduak izan beharko dira indarrean den araudiari jarraikiz, eta itundu beharreko unitate-kopurua ezin izango da Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailak planifikatuko duen unitate-kopurua baino handiagoa izan.
Betekizunak eta merezimenduak
  • Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak eta haren erakunde autonomoek emandako izaera bereko laguntzen edo diru-laguntzen esparruan hasi eta oraindik izapidetzen ari den edozein itzultze- edo zigor-prozeduraren eraginpean ez egotea. Informazio xehatua

    Ez dago agiririk aurkeztu beharrik baldintza hori betetzen dela egiaztatzeko.

  • Pertsona edo erakunde eskatzaileak ez izatea diru-laguntza edo laguntza publikoak lortzeko aukera galtzea dakarren zigor- edo administrazio-arloko zehapenik; eta, ez egotea laguntza horiek jasotzeko ezgaitzen duten lege-debekuen eraginpean, beren beregiko erreferentzia egiten zaielarik Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legeko azken xedapenetako seigarrenaren arabera sexu-diskriminazioa egin izanagatiko lege-debekuei. Informazio xehatua

    Ez dago agiririk aurkeztu beharrik baldintza hori betetzen dela egiaztatzeko.

Prestazio ekonomikoa
Ordainketa-modua:

Agindu honen bidez araututako diru-laguntzak aldez aurretik ordainduko dira, lau hilabeterik behin.

Deitzen duen erakundea
  • Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura > Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailburua
Ebazten duen erakundea
  • Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura > Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailburua
ESKAERA ETA BESTE IZAPIDE BATZUK
Beste izapide batzuk
Izapide hauek aukerakoak dira. Zeure ekimenez egin ditzakezu edo Administrazioak horretarako aukera daukazula jakinarazten dizunean.
EBAZPENA ETA ERREKURTSOAK
Ebazteko epea
Balorazioko Lurralde Batzordeak batzartu eta aurkeztutako eskabideen ebaluazioa egin ondoren, lehendakariak Balorazio Batzorde Orokorrari helaraziko dio behin-behineko proposamena, eta ikastetxeei jakinarazpena egingo zaie, dagozkien unitateak zehaztuaz, eta, hala badagokio, ukapenaren arrazoiak azalduaz. Proposamen horren aurka ikastetxeek, jakinarazten den egunetik hasita hamar egun naturaleko epean, egokiak iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzakete. Deialdi honen ebazpena sei hilabeteko epean egingo da, eskaerak aurkezteko epea bukatzen denetik zenbatzen hasita; Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuz jakinaraziko da.
Isilbidearen ondorioak
Gaitzetsiak
Errekurtsoak
  • Aukerako berraztertzeko errekurtsoa

    Aukerako berraztertzeko errekurtsoa administrazio-errekurtsoa da. Honen bidez, administrazio-organo bati eskatzen zaio berak emandako egintza berrikusteko eta zuzentzeko.

    Zer egintzaren aurka jartzen da?

    Administrazio-bideari bukaera ematen dioten egintzen aurka.

    Zer organori jartzen zaio?

    Errekurritutako egintza ematen duen organoari.

    Zer epe daukazu errekurtsoa jartzeko?

    • Hilabete, egintza espresu bat errekurritzen baduzu.
    • 3 hilabete, presuntziozko egintza bat errekurritzen baduzu.

    Zer epe dauka Administrazioak ebazteko?

    Hilabete.

    Epe horretan Administrazioak ez badizu ebazpena jakinarazten, errekurtsoa ezetsitzat joko da.

    Zer errekurtso jar dezakezu gero?

    Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, bide judizialetik.

    Informazio gehiago: 30/1992 Legea, Herri-administrazioen araubide juridikoaren eta administrazio-prozedura erkidearena (VII. Titulua, Egintzak administrazio-bidetik berrikustea).

    Aurkeztu beharreko dokumentuak
KONTAKTUA