[HEZKOOP]  Kooperatiba edo fundazio diren itunpeko sareko ikastetxeetan inbertsioak finantzatzeko diru-laguntzetarako deialdia (HEZKOOP-2015).

Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura

Argitaratze-data 2015/03/26
Eskabidea eta ondorengo izapidetze guztiak era elektronikoan soilik egingo dira.
LABURPENA
Xedea

Itunpeko ikastetxeen titular diren irakaskuntza-kooperatiba edo -fundazioek sinatutako maileguen finantziaziorako laguntzen deialdia, hezkuntza-erabilerako higiezinak erostera bideratutako inbertsioak egiteko edo indarrean dagoen legediak eskatutako baldintzetara egokitzeko eraikuntza, zabaltze, ordezte eta egokitze lanak egiteko.

Diru-laguntzen xede izango dira Euskal Autonomia Erkidegoan kokatutako ikastetxeetan egindako inbertsioetarako sinatutako maileguak.

Eskatzaileak (erakundeak zein pertsonak)
  • Euskal Autonomia Erkidegoko unibertsitateaz kanpoko ikastetxe pribatu edo itunpekoak Informazio xehatua
    Eskakizunak:
    • Ordezkari izateko ahalmen nahikoa izatea

      Merkataritza-sozietateetan (SA eta SM), kooperatiba, elkarte eta fundazioen kasuetan legezko ordezkariak justifikatu egin behar du ordezkari izateko ahalmen nahikoa duela.

    • Haur Hezkuntza, Lehen Hezkuntza, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza eta Hezkuntza Bereziko mailetan itundutako ikastetxeetarako: Fundazioa edo Irakaskuntza-kooperatiba gisa eratuta egotea.
    • Batxilergoko eta Lanbide Heziketako ikastetxea izatea, baldin eta bazkide nagusien artean aurreko atalean zerrendatutako baldintzak beteko dituen Haur Hezkuntzako, Lehen Hezkuntzako, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako eta Hezkuntza Bereziko ikasketa mailaren bat eskaini eta itunduta duen zentro kooperatiboren bat badute.
    • Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak egunean ordainduta izatea
    • Zerga-betebeharrak egunean ordainduta izatea
Betekizunak eta merezimenduak
  • Edozein administrazio edo erakunde publiko nahiz pribaturi helburu berbererako eskatutako diru-laguntza, laguntza, diru-sarrera edo bestelako baliabideen berri ematea. Halakoren bat lortuz gero, horren berri ere ematea. Informazio xehatua

    Eskabidean, dagokion erantzukizunpeko adierazpena markatu behar da. Beste laguntzarik jaso ez dela aitortuz gero, ez dago dokumentaziorik aurkeztu beharrik.

    Bestelako finantziazio-iturriren bat eduki edo eskatuz gero, "Beste finantziazio-iturriak" inprimakia aurkeztu behar da eskabidearekin batera.

  • Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak eta haren erakunde autonomoek emandako izaera bereko laguntzen edo diru-laguntzen esparruan hasi eta oraindik izapidetzen ari den edozein itzultze- edo zigor-prozeduraren eraginpean ez egotea. Informazio xehatua

    Ez dago agiririk aurkeztu beharrik baldintza hori betetzen dela egiaztatzeko.

  • Pertsona edo erakunde eskatzaileak ez izatea diru-laguntza edo laguntza publikoak lortzeko aukera galtzea dakarren zigor- edo administrazio-arloko zehapenik; eta, ez egotea laguntza horiek jasotzeko ezgaitzen duten lege-debekuen eraginpean, beren beregiko erreferentzia egiten zaielarik Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legeko azken xedapenetako seigarrenaren arabera sexu-diskriminazioa egin izanagatiko lege-debekuei. Informazio xehatua

    Ez dago agiririk aurkeztu beharrik baldintza hori betetzen dela egiaztatzeko.

  • Proiektuaren azalpen teknikoak egitea
Aurrekontuko zuzkidura
12.800.000,00 (euro)
Prestazio ekonomikoa

Agindu honen ondorioetarako diruz lagundu daitezke 2. artikuluan zehaztutako ikastetxeetako titularrek finantza-erakundeekin sinatutako maileguak, deialdi honetan finkatutako baldintzetan, 50.000 euro edo gehiagoko zenbatekoarekin eta inbertsioa amaitzeko epea 2008ko ekainaren 1a eta 2014ko abenduaren 31 artekoa denean.

Ordainketa-modua:

Emandako diru-laguntzaren zenbatekoa zatikako ordainketa bidez ordainduko zaie onuradunei hiruhilekoa amaitutakoan, behin onuradunek dagokion hiruhilekoan dagoeneko amaitutako kantitateak kreditu-erakundeei ordaindu dizkietela egiaztatzen dutenean. Ordainketa horiek ez dute dagokion aldian sortutako kuotaren zenbatekoa gaindituko.

Deitzen duen erakundea
  • Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura > Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailburua
Ebazten duen erakundea
  • Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura > Administrazio eta Zerbitzuen Sailburuordetza
ESKAERA ETA BESTE IZAPIDE BATZUK
  • Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea

    Diru-laguntza eskatutako inbertsio edo obra bakoitzeko eskaera bana aurkeztu beharko da. Hainbat inbertsioetarako mailegu bera aurkezten den kasuetan, eskaeran adierazi beharko da.

    Aurkeztu beharreko dokumentuak
Berariazko izapideak
Izapide hauek Administrazioak hala eskatzen dizunean bete behar dituzu.
  • Justifikazioa

    Ezarritako baldintzak betetzen dituzula eta aurreikusitako helburuak lortzen dituzula justifikatzeko, beharrezko dokumentazioa aurkeztu beharko duzu adierazitako lekuetan.

    Aurkeztu beharreko dokumentuak
Beste izapide batzuk
Izapide hauek aukerakoak dira. Zeure ekimenez egin ditzakezu edo Administrazioak horretarako aukera daukazula jakinarazten dizunean.
EBAZPENA ETA ERREKURTSOAK
Ebazteko epea
Agindua hau EHAAn agitaratu eta sei hilabeteko epean.
Isilbidearen ondorioak
Gaitzetsiak
Errekurtsoak
  • Gora jotzeko errekurtsoa

    Gora jotzeko errekurtsoa administrazio-errekurtsoa da. Honen bidez, administrazio-organo bati eskatzen zaio hierarkikoki haren mende dagoen beste organo batek emandako egintza berrikusteko eta zuzentzeko.

    Zer egintzaren aurka jartzen da?

    • Administrazio-bideari bukaera ematen ez dioten egintzen aurka.
    • Zuzenean edo zeharka auziaren muina erabakitzen duten edo prozedurak aurrera egitea eragozten duten izapidezko egintzen aurka.

    Zer organori jartzen zaio?

    • Errekurritutako egintza ematen duen organoari edo haren goragokoari.

    Zer epe daukazu errekurtsoa jartzeko?

    • Hilabete, egintza espresu bat errekurritzen baduzu.
    • 3 hilabete, presuntziozko egintza bat errekurritzen baduzu.

    Zer epe dauka Administrazioak ebazteko?

    • 3 hilabete.

    Epe horretan Administrazioak ez badizu ebazpena jakinarazten:

    • Errekurtsoa baietsitzat joko da, baldin eta presuntziozko egintza errekurritu baduzu.
    • Errekurtsoa ezetsitzat joko da, baldin eta egintza espresu bat errekurritu baduzu.

     Zer errekurtso jar dezakezu gero?

    • Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, bide judizialetik.
    • Berrikusteko errekurtso berezia, salbuespenez.

    Informazio gehiago: 30/1992 Legea, Herri-administrazioen araubide juridikoaren eta administrazio-prozedura erkidearena (VII. titulua, Egintzak administrazio-bidetik berrikustea),

    Aurkeztu beharreko dokumentuak
KONTAKTUA
Kodea
0190302