2015-2016, 2016-2017 eta 2017-2018 ikasturteetan hezkidetza eta genero-indarkeriaren prebentzioa lantzeko jarduera-proiektuak.

[HEZKIDETZA-50]

Deskribapena


Xedea

Haur Hezkuntza, Lehen Hezkuntza eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza ematen duten EAEko ikastetxeen artean itunpeko 50 ikastetxe aukeratzea gehienez, hezkidetza eta genero-indarkeriaren prebentzioa sustatzeko jarduera-proiektu bat diseina dezaten 2015-2016, 2016-2017 eta 2017-2018 ikasturteetarako. Proiektu horrek bideratu behar die ikastetxean hezkidetza eta genero-indarkeriaren prebentzioa modu global, sistematiko eta integratuan lantzea.

Aurrekontuko zuzkidura

100.000 (euro)

Prestazio ekonomikoa

Ordainketa-modua:

Diru-laguntza bi zatitan ordainduko da:

a) Lehenengo ordainketa, diru-laguntzaren % 60, esleitutako diru-laguntza onartu bezain laster egingo da.

b) Gainerakoa –diru-laguntza osoaren % 40– «Hezkidetza - Diru-laguntzaren justifikazioa» agiria aurkeztu ondoren ordainduko da. Agiri hori 2016ko ekainaren 30a baino lehen aurkeztu beharko da.

Nori dago zuzenduta


Euskal Autonomia Erkidegoko unibertsitateaz kanpoko ikastetxe pribatu edo itunpekoak

Eskakizunak:

  • Zerga betebeharrak betetzen direla egiaztatzeko. | Zerga-betebeharrak egunean ordainduta izatea.

  • Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak betetzen direla egiaztatzeko | Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak egunean ordainduta izatea.

  • EAEko Haur Hezkuntzako, Lehen Hezkuntzako eta Bigarren Hezkuntzako itunpeko ikastetxea izatea.

Betekizunak

  • Beste finantziazio-iturriren bat badagoen edo ez egiaztatzeko, bateragarriak diren kasuetan | Edozein administrazio edo erakunde publiko nahiz pribaturi helburu berbererako eskatutako diru-laguntza, laguntza, diru-sarrera edo bestelako baliabideen berri ematea. Halakoren bat lortuz gero, horren berri ere ematea.

  • Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak eta haren erakunde autonomoek emandako izaera bereko laguntzen edo diru-laguntzen esparruan hasi eta oraindik izapidetzen ari den edozein itzultze- edo zigor-prozeduraren eraginpean ez egotea.

  • Pertsona edo erakunde eskatzaileak ez izatea diru-laguntza edo laguntza publikoak lortzeko aukera galtzea dakarren zigor- edo administrazio-arloko zehapenik; eta, ez egotea laguntza horiek jasotzeko ezgaitzen duten lege-debekuen eraginpean, beren beregiko erreferentzia egiten zaielarik Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legeko azken xedapenetako seigarrenaren arabera sexu-diskriminazioa egin izanagatiko lege-debekuei.

  • Ikastetxeko zuzendaritzaren konpromisoa edukitzea, proiektuaren garapena antolatzeko eta irakasleen inplikazioa eta hezkuntza-komunitatearen partaidetza bultzatzeko

  • Proiektua egiteko OOGren onarpena edukitzea.

  • Proiektua hautatua izanez gero, hura ikastetxearen urteko planean eta geroko urteko memorian txertatzea onartzeko ikastetxeko OOGren erabakia edukitzea.

  • Ikastetxean hezkidetzako eta genero-indarkeriaren prebentzioko arduradun bat edukitzea. Hark horretarako egokiak diren ezaugarriak bete beharko ditu: langile finkoa, ikastetxea ondo ezagutzen duena, sentsibilizatuta dagoena, eta prozesua dinamizatzeko, koordinatzeko eta buru izateko gaitasunak dituena.

  • Berdintasun-ordezkari izango den pertsona bat edukitzea Ordezkaritza Organo Gorenean (OOG).

  • Berdintasunerako Batzordea izatea. Hezkuntza-komunitate osoa ordezkatuta egongo da bertan.

  • Ikastetxearen zuzendariaren ziurtagiria edukitzea, zeinak proiektuarekiko konpromisoa erakusten duen, irakasleek proiektua ezagutzen dutela ziurtatzen duen eta hezkidetza-arduraduna, OOGko berdintasun-ordezkaria eta batzorde mistoa identifikatzen dituen.

  • Ikastetxeko Ordezkaritza Organo Gorenaren ziurtagiria edukitzea: bertan, eskaerarekin ados dagoela adieraziko da, eta konpromisoa hartuko da deialdi honen barruan garatuko den lanaren ondoriozko jarduera-plana ezartzeko eta ikastetxearen urteko planean nahiz urteko memorian

Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • Hezkuntza > Hezkuntza Sailburua

Ebazten duen erakundea

  • Hezkuntza > Hezkuntza Sailburuordetza

Kontaktu-informazioa


Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua

Kodea

1015402

Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea


  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

Hezkuntza sailburuordeak ebazpena emango du, eta elektronikoki jakinaraziko zaie proposamen hori interesdunei sei hilabeteko epean, agindu hau argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.

Isilbidearen ondorioak

Gaitzetsiak

Ebazpena emana

Lehenengo justifikazioa (2015-2016)


Ezarritako baldintzak betetzen dituzula eta aurreikusitako helburuak lortzen dituzula justifikatzeko, beharrezko dokumentazioa aurkeztu beharko duzu adierazitako lekuetan.

  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Bigarren justifikazioa (2016-2017)


2017ko ekainaren 30a baino lehen.

  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Hirugarren justifikazioa (2017-2018)


Ezarritako baldintzak betetzen dituzula eta aurreikusitako helburuak lortzen dituzula justifikatzeko, beharrezko dokumentazioa aurkeztu beharko duzu adierazitako lekuetan.

  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Azken justifikazioa


2018ko ekainaren 30etik abuztuaren 31a arte.

  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Beste tramite batzuk