2015. Klima-aldaketa eta atmosfera. Garapen jasangarria sustatzeko ekintzak gauzatzen dituzten udalei, mankomunitateei, beste toki-entitate batzuei, toki-erakunde autonomoei, tokiko garapen-agentziei eta tokiko merkataritza-sozietateei diru-laguntzak.

[herrijasangarriak_at]

Deskribapena


Xedea

Honako helburu hauek sustatzen dituzten ekintzak izango dira diruz lagungarri:
1) Inguru-airearen kalitatea hobetzea, partikulekin (PM10, PM2.5) eta nitrogeno dioxidoarekin (NO2) lotuta.
2) Zarata-mapak egitea 100.000 biztanletik beherako udalerrietan; betiere, mapa horien proiektuak 2016ko abenduaren 31 baino lehen onartu badira, Euskal Autonomia Erkidegoko hots-kutsadurari buruzko urriaren 16ko 213/2012 Dekretuan ezarritakoarekin bat; halaber, zarata arintzeko proiektuak egitea.
Zarata arintzeko ekintzen kasuan, pantaila akustikoak eraiki beharra egonez gero, zarata-murrizketan berdinketa dagoenean, aldeko balorazioa jasoko dute pantaila begetalen proposamenek.
3) Berotegi-efektuko gasen isurpen garbiak murriztea.
Berariaz lehenetsiko dira ekoizpen-zikloan hondakin-materialak erabiltzea aurreikusten duten eta fabrikazioan energia asko kontsumitzen duten produktuak ordezten dituzten proiektuak; nekazaritzan hondakin-uren araztegietako lohia berrerabiltzea, kasurako.
4) Udal-eraikinak birgaitu behar direnerako, gauzatu beharreko ekintzen azterlan xehatuak egitea, birgaitzeari eta hiri-berroneratze eta -berritzeari buruzko 8/2013 Legearen gidalerroak betetzeko. Aurretiazko planek honako atalase hauek lortzeko bideak jaso beharko dituzte:
- Gutxienez 57 puntu global lortzea, eta gutxienez 57 puntu lortzea energiaren kapituluan, eraikinaren eraikuntza-tipologiara gehien egokitzen den eraikuntza eta birgaitze jasangarriko gidaren arabera.
- Inguratzailearen osaerak % 20 eta % 50 bitartean hobetu beharko du eraikinaren itxituren transmisio-faktorea, araudiak eskatutakoaren aldean (C1:0,73Wm2/K, D1: 0,66Wm2/k).
- Inguratzailearen osaerak bermatu beharko du eraikinaren berokuntzaren energia-eskaera % 10 eta % 20 bitartean hobetzen dela, araudiak eskatutakoaren aldean.
5) Klima-aldaketaren ondorioak murriztea (egokitzapena) eta ekosistemen erresilientzia hobetzea, honako argitalpen honetan jasotakoen moduko ekintzen bidez: Udalsarea 21 Lan-koadernoa, 12. zk.: Klima-aldaketara egokitzeko udal-programak egiteko gidaliburua eta Euskadiko Hirigintzaren Plangintzari buruzko eskuliburua klima-aldaketa arintzeko eta klima-aldaketara egokitzeko. Esaterako, honako hauek:
5.1- bero-uharteen fenomenoak murriztea.
5.2- gaur egun guztiz edo zati batean artifizializaturik dauden ibaiertzak berroneratzea, helburutzat ibaiertzeko landaredia berreskuratzea eta ibaiaren inguruko lurzoruaren egoera eta iragazkortasuna hobetzea edukita, epe luzera uholdeak prebenitzeko; betiere, ekintza horiek aldez aurretik adostu badira, Uraren Euskal Agentziarekin dagokion lankidetza-protokoloa sinatuz.
6) Klima-aldaketara egokitzeko ekintza-planak egitea, udalerrian epe luzera (gutxienez, hogei urtera) urrakortasun-egoerak murrizteko.
7) Baldin eta erakunde eskatzaileak 5 urte baino gutxiagoko epean azpiegitura berriak edo hirigintza-planak gauzatzeko asmoa badu, diruz lagundu ahal izango da klima-aldaketarekin lotutako afekzio-azterketa, urrakortasuna murrizteko neurri zuzentzaileak ezartzekoa.

Honako ekintza hauek, berriz, ezin izango dira diruz lagundu:


- Klima-aldaketan eta airearen kalitatean eragin txikia duten ekintzak; besteak beste, bizikletentzako aparkalekuak jartzea, kaleak oinezkoentzako bihurtzea, edo bidegorriak eraikitzea, mugikortasun-eragileen (ekoizleen eta erakarleen; tartean, bizilekuak, ikastetxeak, industrialdeak, kiroldegiak, etab.) arteko loturarik ez dakartenak.
- Argiak ordeztera bideratutako proiektuak, energia-auditoretzak eta argiztapena eguneratzeko proiektuak.
- Galdarak ezartzea edo ordeztea, lehen zeudenek baino isurpen gutxiago eragin arren.
- Hondakinak kudeatzeko ekintzak, agindu honetan bertan berariaz aipatutakoak izan ezik.
- Azterlanak edo diagnostikoak (mugikortasun-planak, adibidez), agindu honetan berariaz aipatutakoak izan ezik.
- Eta, bereziki, ez dute diru-laguntzarik jasoko azpiegitura eraikitzea dakarten ekintzek, baldin eta ez badira kontuan hartu irizpide ekologikoak eta hiriko ingurumena hobetzeko irizpideak, ez badira paisaian txertatzeko eta ingurune naturalaren gaineko eragina txikiagotzeko ahaleginak egin, edo ez badira biodibertsitatearen kontserbazioarekin bateragarriak.

Azpiegiturek materialen beharra izanez gero, eraikuntzan materialen gutxienez % 50 birziklatuak izango dira; nagusiki, agregakin birziklatuak eta zepak.

 

Aurrekontuko zuzkidura

550.000 eur

Prestazio ekonomikoa

Diru-laguntzen zenbatekoak ezin izango ditu ondokoak gainditu:

7.000 biztanletik gorako udalerriz gaindiko eremuak edo toki-entitateak

Diruz lagundu daitezkeen gastuen % 50

7.000 biztanletik beherako udalerriz gaindiko eremuak edo toki-entitateak

Diruz lagundu daitezkeen gastuen % 80


Proiektu bakoitzak 80.000 euro jaso ahalko ditu gehienez diru-laguntza gisa, honako salbuespen hauekin:

b.1.- Klima-aldaketara egokitzeari loturiko planak eta azterlanak egiteko diru-laguntzaren gehieneko zenbatekoa 15.000 eurokoa izango da. Zarata-mapen kasuan, diru-laguntza 10.000 eurokoa izango da, gehienez ere. Birgaitzeko proiektuen aurretiko xehetasun-azterlanen kasuan, diru-laguntzaren gehieneko zenbatekoa 6.000 eurokoa izango da.

b.2.- Ibilgailuei buruzko proiektuen kasu zehatzean, diru-laguntzaren gehieneko zenbatekoa 4.000 eurokoa izango da hamar plaza baino gutxiagoko ibilgailu bakoitzeko, eta 20.000 eurokoa ibilgailu handiago bakoitzeko.

Diru-laguntzak esleitzeko eta kuantifikatzeko irizpideak:

Proiektu guztietan, zarata-mapetan izan ezik:

a) Jardunaren izaera berritzaile eta estrategikoa, Ingurumen eta Lurralde Politika Sailaren estrategia, plan eta programekin bat: gehienez, 25 puntu.
Estrategikotzat joko dira, besteak beste, honako hauek:
- Tokiko Agenda 21eko tokiko ekintza-planaren onespena osoko bilkuraren erabakiz (edo baliokidea), eta TA21 prozesuaren ebaluazio- eta jarraipen-txostena. Alderdi hori ofizioz egiaztatuko da Udalsarea 21eko kide diren udaletan.
- Erosketa eta kontratazio publiko berdearen irizpideak txertatzea.
Zehazki, egokitzapenaren esparruan estrategikotzat joko da, halaber, egokitzapen-plana edukitzearekin koherentea den ekinbidea eta eskaeran ziurtatutako zaurgarritasunarekin koherentea den ekinbidea edo plana; etxegintzan, berriz, eraikinak energia-kontsumo handia eta energia-eraginkortasuna txikia izatea.

b) Ekintzaren emaitzak (aurreikusitako inpaktua, eragindako biztanleria, eta beste ingurumen-arlo batzuen gaineko eragina, positiboa edo negatiboa): gehienez, 35 puntu.

c) Proiektuaren kalitate teknikoa eta ekonomikoa (proiektua azaltzeko memoria tekniko eta ekonomiko xehatuen kalitatea, eta, hala dagokionean, kalkuluak eta aurkeztutako murrizketak), ekintzaren kostua/etekina erlazioa, diagnostikoa eta jarraipen-proposamena: gehienez, 40 puntu.
Berotegi-efektuko gasen isurpenen arloko ekintzei dagokienez, kostua/etekina erlazioaren irizpidea lehenetsiko da (murrizketaren tona-kopurua diruz lagunduko den inbertsioko euroko), baita fabrikazioan energia-kontsumo handia duten produktuen kontsumoa murrizteko hondakinak berrerabiltzearena ere, ongarriak kasurako, kalkuluak behar bezala egiaztatu badira.

Zarata-mapak egiteko:

a) Jardunaren izaera estrategikoa, Ingurumen eta Lurralde Politika Sailaren estrategia, plan eta programekin bat: gehienez, 5 puntu.
Estrategikotzat joko dira, besteak beste, honako hauek:
- Tokiko Agenda 21eko tokiko ekintza-planaren onespena osoko bilkuraren erabakiz (edo baliokidea), eta TA21 prozesuaren ebaluazio- eta jarraipen-txostena. Alderdi hori ofizioz egiaztatuko da Udalsarea 21eko kide diren udaletan.
- Erosketa eta kontratazio publiko berdearen irizpideak txertatzea.

b) Udalerriko biztanle kopurua, eta trantsizio akustikoko eremuak egotea edo ez: gehienez, 45 puntu.

c) Proposamenaren kalitate teknikoa (eskaintza ekonomiko xehatu bat egotea, barne-koherentzia, proposatutako metodologia, aurretiazko diagnostikoa eginda izatea, etab.), eta proiektuaren bideragarritasun ekonomikoa: gehienez, 25 puntu.

d) Udalerriek zonakatze akustikoa izatea: gehienez, 10 puntu.

e) Lehendik azterlanak, zarata-mapak edo diagnostikoak egin dituzten udalerriak, airearen kalitatearen ekintza-plana ezartzeko prozesua hasita dutenak: gehienez, 10 puntu.

f) Zaratak herritarrei sortzen dizkien eragozpenei buruzko ebaluazioa sartuta izatea zarata-maparen barruan: gehienez, 5 puntu.

Ordainketa-modua:

a) Ordainketaren lehen aurrerakina, diru-laguntzaren % 25, diru-laguntza onartu ostean.

b) Ordainketaren bigarren aurrerakina, diru-laguntzaren % 25, 2016ko urriaren 31 baino lehen.

Bigarren ordainketa egin aurretik, erakunde onuradunak diru-laguntzaren bigarren ordainketa agintzeko inprimakia behar bezala beteta igorri beharko du; aipatutako inprimakia Euskal Autonomia Erkidegoko Herri Administrazioaren egoitza elektronikoan egongo da eskuragarri. Diruz lagundutako jardunaren betetze-maila jasoko du aipatutako agiriak, eta egoitza elektronikoaren «Nire Kudeaketak» atalaren bidez igorriko da Ingurumen Sailburuordetzara (https://euskadi.eus).

c) Hirugarren ordainketa, diru-laguntzaren % 50, 2017ko ekitaldian egingo da, aginduan ezarritako frogagiriak aurkeztu eta aztertu ondoren.

Informazio gehigarria

Nori dago zuzenduta


EAEko udalak

Eskakizunak:

  • Euskal autonomia-erkidegoko udaletxea izatea egiaztatzeko | Euskal autonomia-erkidegoko udaletxea izatea

Mankomunitateak

Eskakizunak:

  • Zerga betebeharrak betetzen direla egiaztatzeko. | Zerga-betebeharrak egunean ordainduta izatea

  • Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak betetzen direla egiaztatzeko | Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak egunean ordainduta izatea

  • Ordezkaritza-ahalorde nahikoa egiaztatzeko | Ordezkaritza-ahalorde nahikoa izatea

Eskualdeak edo beste toki-erakundeak

Toki-erakunde autonomoak

Tokiko garapen-agentziak

TRADUCIR -Entidades dedicadas fundamentalmente a las tareas de intermediación y de promoción y apoyo al desarrollo económico.

Eskakizunak:

  • Zerga betebeharrak betetzen direla egiaztatzeko. | Zerga-betebeharrak egunean ordainduta izatea

  • Ordezkaritza-ahalorde nahikoa egiaztatzeko | Ordezkaritza-ahalorde nahikoa izatea

  • Erakundea legez eratuta edo dagokion erregistroan inskribatuta dagoela egiaztatzeko | Legez eratuta egotea

  • Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak betetzen direla egiaztatzeko | Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak egunean ordainduta izatea

Sozietate anonimoa

Eskakizunak:

  • Merkataritza-sozietateak legez eratuta daudela edo dagokien erregistroan inskribatuta daudela egiaztatzeko | Legez eratuta egotea

  • Zerga betebeharrak betetzen direla egiaztatzeko. | Zerga-betebeharrak egunean ordainduta izatea

  • Ordezkaritza-ahalorde nahikoa egiaztatzeko | Ordezkaritza-ahalorde nahikoa izatea

  • Ekonomia-jardueren gaineko zergaren epigrafea egiaztatzeko | Ekonomia-jardueren epigrafean inskribatuta egotea:

  • Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak betetzen direla egiaztatzeko | Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak egunean ordainduta izatea

Erantzukizun mugatuko sozietatea

Eskakizunak:

  • Ekonomia-jardueren gaineko zergaren epigrafea egiaztatzeko | Ekonomia-jardueren epigrafean inskribatuta egotea

  • Merkataritza-sozietateak legez eratuta daudela edo dagokien erregistroan inskribatuta daudela egiaztatzeko | Legez eratuta egotea

  • Zerga betebeharrak betetzen direla egiaztatzeko. | Zerga-betebeharrak egunean ordainduta izatea

  • Ordezkaritza-ahalorde nahikoa egiaztatzeko | Ordezkaritza-ahalorde nahikoa izatea

  • Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak betetzen direla egiaztatzeko | Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak egunean ordainduta izatea

Betekizunak

  • Diru-laguntzaren xede den jarduna egitea onartzen duen erabakia | Diru-laguntzaren xede den jarduna egitea onartzen duen erabakia

  • Aurkeztutako proiektuaren aurrekontua egiaztatzeko | Aurkeztutako proiektuaren ezaugarriak akreditatzea

  • Erantzukizunpeko adierazpena | Erantzukizunpeko adierazpena bete.

  • Eskatutako diru-laguntzaren oinarrizko datuak | Eskatutako diru-laguntzaren oinarrizko datuak

  • Aurkeztutako proiektuaren deskribapen teknikoa egiaztatzeko | Aurkeztutako proiektuaren ezaugarriak akreditatzea

Araudia


Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • Ingurumena, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza / Ingurumen Sailburuordetza > Natura Ondare eta Klima Aldaketa Zuzendaritza

Ebazten duen erakundea

  • Ingurumena, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza > Ingurumen Sailburuordetza

Kontaktu-informazioa


IHOBE line 900 15 08 64

Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua

Kodea

1009402

Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea


Eskaera egiten duen erakundearen ezaugarriak eta burutu nahi den ekintza kontutan harturik, eskaera guztiekin batera, ezinbestez, jarraian adieraziko diren agiriak aurkeztu beharko dira:

a) «Erantzukizunpeko adierazpena» inprimakia, behar bezala beteta.

b) «Aurrekontua» inprimakia, behar bezala beteta. Aurrekontua kontu-sailen arabera banakatu beharko da, kontzeptuak argi bereizita.
c) Laguntza eskatzen den jardun-lerroari dagokion «Proiektuaren memoria» inprimakia.

d) Erakundeko idazkariak emandako ziurtagiria, diru-laguntzaren xede den jarduna egitea onartzen duen erabakia jasotzen duena.Eskualde-erakundeek egiaztatu beharko dute udaletako alkateek diru-laguntza eskatu den jarduera gauzatzeko berariaz izendatu dituztela.

Udal-eraikinen etorkizuneko birgaikuntzan gauzatu beharreko ekintzen azterlan xehatuei buruzko klima-aldaketa eta atmosferaren lerroko ekintzei dagokienez, diru-laguntza eskatzen duten jarduna garatuko den eraikinaren behin betiko ziurtagiri energetikoaren kopia ere erantsi beharko dute, bai eta udalaren idazkariak egindako ziurtagiri bat ere, eraikin horretan 2014ko ekitaldian guztira zenbat energia eta erregai kontsumitu diren jasotzen duena. Halaber, berotegi-efektuko gasen isurpenak murriztera bideratutako klima-aldaketa eta atmosferaren lerroko ekintzei dagokienez, diru-laguntza eskatzen den jarduerari dagokion isurpen-murrizketa zehazteko egindako hipotesiak, kalkuluak edo estimazioak jasota eta azalduta dauden frogagiria atxiki beharko da.

Martxan jarritako ekintzek aurrezkia sortzen badute, jakinarazitako aurrezkiak zehazteko egindako hipotesien eta kalkuluen frogagiria atxiki beharko da.

 

Eskatzaileek, borondatez, eta puntuazio handiagoa lortze aldera, honako agiri hauek aurkeztu ahalko dituzte eskaerarekin batera:

a) Proiektua, aurreproiektua eta/edo eskaintza teknikoa, jardunen xehetasuna eta faseen arabera banakatutako aurrekontua jasota.

b) Klima-aldaketa eta atmosferaren gaineko ekintzen kasuan, erakundeko idazkariak emandako ziurtagiria, Airearen Kalitatearen Ekintza Plana edota klima-aldaketarekin zerikusia duen beste edozer plan, programa edo ordenantza ezartzeko prozesua hasteko udalaren osoko bilkuran hartutako erabakia jasotzen duena.

c) Hala badagokio, Tokiko Agenda 21en Tokiko Ekintza Plana eta/edo Tokiko Ekintza Planaren Ebaluazio eta Jarraipen txostena.

d) zehaztutako balorazio-irizpide guztiak behar bezala aplikatzeko beharrezkotzat jotzen diren argibideak.

  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

Ingurumeneko sailburuordeak,ebazpena emango du, eta interesdunei jakinaraziko zaie, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuta, gehienez sei hilabeteko epean, agindu hau argitaratu eta biharamunetik aurrera.

Diru-laguntza emateko modua

Lehiaketa

Isilbidearen ondorioak

Ez onartzea

Ebazpena emana

Bigarren ordainketaren agindua


Bigarren ordainketa egin aurretik (diru-laguntzaren % 25ekoa) erakunde onuradunak (2016ko urriaren 31 baino lehen) "bigarren ordainketa agintzeko" inprimakia behar bezala beteta aurkeztu beharko du

  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Justifikazioa


Entitate onuradunek jasotako diru-laguntza betearazi eta justifikatu beharko dute, 2017ko abenduaren 31 baino lehenago, salbu eta Eskolako Agenda 21eko proiektuen kasuan. Azken horiei dagokienez, proiektuaren amaierako dokumentazioa aurkeztu beharko dute.

Horretarako, honako agiri hauek aurkeztu beharko dituzte bitarteko elektronikoz https://euskadi.eus/nirekudeaketak webgunean:

a) Toki-erakundearen idazkariak egindako ziurtagiria, non diru-laguntzaren xedea eta helburua bete direla adierazten den.

b) Euskal Autonomia Erkidegoko Herri Administrazioaren egoitza elektronikoan eskuragarri dagoen laguntza eskatzen den jardun-lerroari dagozkion ekintzak azaltzen dituen memoria, haien ezaugarri nagusiak eta ingurumen-arloko helburuen betetze-maila azalduta. Ingurumen-onurei dagokienez, a priori jarritako helburuak kontuan hartuta ingurumenaren gaineko eraginak eta presioak benetan zenbateraino gutxitu diren zehaztuko da.

c) Diruz lagundutako gastua benetan egin dela egiaztatzen duten fakturak edo ordainagiriak.

d) Diru-sarreren eta gastuen zerrenda, eta, izanez gero, helburu bererako beste diru-laguntza, laguntza edo sarrera batzuk jaso izanaren adierazpena.

e) Diruz lagundutako ekimenaren berri emateko egindako komunikazio- eta publizitate-ekintzei buruzko memoria deskriptiboa.

f) Proiektuan sortutako materialen kopia.

 

 
  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Beste tramite batzuk