2015. Jasangarritasunerako hezkuntza.Garapen jasangarria sustatzeko ekintzak gauzatzen dituzten udalei, mankomunitateei, beste toki-entitate batzuei, toki-erakunde autonomoei, tokiko garapen-agentziei eta tokiko merkataritza-sozietateei diru-laguntzak.

[herrijasangarriak_ag21]

Deskribapena


Xedea

Diruz lagundu ahalko dira Tokiko Agenda 21en eta Eskolako Agenda 21en arteko koordinazioa sustatzen duten ekintzak, 2015eko uztailaren 1etik 2016ko uztailaren 15era bitartean egiten badira. Ekintza horien artean, honako hau egon beharko da: ikasturte bakoitzean, gutxienez eskola arteko foro bat eta udal-foro bat antolatzea. Foro horietan, aurreko foroetan hartutako konpromisoen jarraipen-txosten bat aurkeztu beharko da, besteak beste, bai eta beste toki-erakunde batzuetara eraman daitezkeen jardunbide egokiak zehaztu ere.

Aurrekontuko zuzkidura

160.000 eur

Prestazio ekonomikoa

Laguntzak ez dira izango diruz lagundu ahal diren gastuen % 50etik gorakoak, ezta 16.000 eurotik gorakoak ere, erakunde onuradun bakoitzeko.

Jasangarritasunerako hezkuntzaren lerroko diru-laguntzak esleitzeko eta kuantifikatzeko irizpideak honako hauek izango dira:

  • Zenbateko finko bat esleituko da, honako irizpide hauei jarraiki:
    • Ikastetxea duten bost udalerri edo gutxiago biltzen dituzten mankomunitateak, bestelako toki-erakundeak, tokiko organismo autonomoak edo tokiko merkataritza-sozietateak: 1.500 euro.
    • Ikastetxea duten bost udalerri baino gehiago biltzen dituzten mankomunitateak, bestelako toki-erakundeak, tokiko organismo autonomoak edo tokiko merkataritza-sozietateak: 2.000 euro.
    • Diru-laguntzak bakarka eskatzen dituzten udalerriak: 500 euro.
  • Aurreko zenbakian aipatutako zenbatekoak esleitu ondoren, gainerako zenbatekoak honela banatuko dira:
    • % 80, erakunde eskatzailearen eragin-eremuan Eskolako Agenda 21ean parte hartzen duen ikastetxe kopuruaren arabera, eskaerak aurkezteko epea amaitutakoan.
    • % 20, erakunde eskatzailearen eragin-eremuan Eskolako Agenda 21ean parte hartzen duen ikasle kopuruaren arabera, eskaerak aurkezteko epea amaitutakoan.

        Eskolako Agenda 21ean parte hartzen duen ikastetxe eta ikasle kopuruaren datuak ofizioz egiaztatuko dira.

Ordainketa-modua:

Onartutako diru-laguntzaren ordainketa bi aldi hauetan egingo da:

  • diru-laguntzaren % 50, laguntza onartutakoan.
  • gainerako zatia, proiektuaren azken dokumentazioa aurkeztu ondoren, eta, betiere, 2016ko irailaren 15a baino lehen.

Informazio gehigarria

Nori dago zuzenduta


EAEko udalak

Eskakizunak:

  • Euskal autonomia-erkidegoko udaletxea izatea egiaztatzeko | Euskal autonomia-erkidegoko udaletxea izatea

Mankomunitateak

Eskakizunak:

  • Zerga betebeharrak betetzen direla egiaztatzeko. | Zerga-betebeharrak egunean ordainduta izatea

  • Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak betetzen direla egiaztatzeko | Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak egunean ordainduta izatea

  • Ordezkaritza-ahalorde nahikoa egiaztatzeko | Ordezkaritza-ahalorde nahikoa izatea

Eskualdeak edo beste toki-erakundeak

Toki-erakunde autonomoak

Tokiko garapen-agentziak

TRADUCIR -Entidades dedicadas fundamentalmente a las tareas de intermediación y de promoción y apoyo al desarrollo económico.

Eskakizunak:

  • Zerga betebeharrak betetzen direla egiaztatzeko. | Zerga-betebeharrak egunean ordainduta izatea

  • Erakundea legez eratuta edo dagokion erregistroan inskribatuta dagoela egiaztatzeko | Legez eratuta egotea

  • Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak betetzen direla egiaztatzeko | Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak egunean ordainduta izatea

  • Ordezkaritza-ahalorde nahikoa egiaztatzeko | Ordezkaritza-ahalorde nahikoa izatea

Sozietate anonimoa

Eskakizunak:

  • Ekonomia-jardueren gaineko zergaren epigrafea egiaztatzeko | Ekonomia-jardueren epigrafean inskribatuta egotea:

  • Merkataritza-sozietateak legez eratuta daudela edo dagokien erregistroan inskribatuta daudela egiaztatzeko | Legez eratuta egotea

  • Zerga betebeharrak betetzen direla egiaztatzeko. | Zerga-betebeharrak egunean ordainduta izatea

  • Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak betetzen direla egiaztatzeko | Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak egunean ordainduta izatea

  • Ordezkaritza-ahalorde nahikoa egiaztatzeko | Ordezkaritza-ahalorde nahikoa izatea

Erantzukizun mugatuko sozietatea

Eskakizunak:

  • Ekonomia-jardueren gaineko zergaren epigrafea egiaztatzeko | Ekonomia-jardueren epigrafean inskribatuta egotea

  • Merkataritza-sozietateak legez eratuta daudela edo dagokien erregistroan inskribatuta daudela egiaztatzeko | Legez eratuta egotea

  • Zerga betebeharrak betetzen direla egiaztatzeko. | Zerga-betebeharrak egunean ordainduta izatea

  • Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak betetzen direla egiaztatzeko | Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak egunean ordainduta izatea

  • Ordezkaritza-ahalorde nahikoa egiaztatzeko | Ordezkaritza-ahalorde nahikoa izatea

Betekizunak

  • Erantzukizunpeko adierazpena | Erantzukizunpeko adierazpena bete

  • Eskatutako diru-laguntzaren oinarrizko datuak | Eskatutako diru-laguntzaren oinarrizko datuak

  • Jardueraren txostena eta aurrekontua | Aurkeztutako proiektuaren ezaugarriak akreditatzea

  • Azken zerga-ekitaldietan minimis erregimenari atxikitako laguntzarik jaso izanez gero, jakinaraztea.

  • Diru-laguntzaren xede den jarduna egitea onartzen duen erabakia

Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • Ingurumena, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza / Ingurumen Sailburuordetza > Natura Ondare eta Klima Aldaketa Zuzendaritza

Ebazten duen erakundea

  • Ingurumena, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza > Ingurumen Sailburuordetza

Kontaktu-informazioa


IHOBE line 900 15 08 64

Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua

Tramitazio elektronikoan arazorik baduzu, erabiltzaileentzako arreta zentroaren telefonoa erabili dezakezu: 945 01 68 38

Kodea

1009603

Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea


Eskaera egiten duen erakundearen ezaugarriak eta burutu nahi den ekintza kontutan harturik, eskaera guztiekin batera, ezinbestez, jarraian adieraziko diren agiriak aurkeztu beharko dira:
a) «Erantzukizunpeko adierazpena» behar bezala beteta.

b) Laguntza eskatzen den jardun-lerroari dagokion «Memoria eta aurrekontua» inprimakia, behar bezala beteta.

c) Erakundeko idazkariak emandako ziurtagiria, diru-laguntzaren xede den jarduna egitea onartzen duen erabakia jasotzen duena.

Eskualde-erakundeek egiaztatu beharko dute udaletako alkateek diru-laguntza eskatu den jarduera gauzatzeko berariaz izendatu dituztela.

Eskatzaileek, borondatez, eta puntuazio handiagoa lortze aldera, honako agiri hauek aurkeztu ahalko dituzte eskaerarekin batera:

a) Proiektua, aurreproiektua eta/edo eskaintza teknikoa, jardunen xehetasuna eta faseen arabera banakatutako aurrekontua jasota.

b) Hala badagokio, Tokiko Agenda 21en Tokiko Ekintza Plana eta/edo Tokiko Ekintza Planaren Ebaluazio eta Jarraipen txostena.

c) zehaztutako balorazio-irizpide guztiak behar bezala aplikatzeko beharrezkotzat jotzen diren argibideak.

 

  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

Ingurumeneko sailburuordeak ebazpena emango du, eta interesdunei jakinaraziko zaie, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuta, gehienez sei hilabeteko epean, agindu hau argitaratu eta biharamunetik aurrera.

Diru-laguntza emateko modua

Lehiaketarik gabe

Isilbidearen ondorioak

Ez onartzea

Ebazpena emana

Justifikazioa


Entitate onuradunek jasotako diru-laguntza betearazi eta justifikatu beharko dute 2016ko irailaren 15a baino lehen.

Horretarako, honako agiri hauek aurkeztu beharko dituzte bitarteko elektronikoz https://euskadi.eus/nirekudeaketak webgunean:

a) Euskal Autonomia Erkidegoko Herri Administrazioaren egoitza elektronikoan eskuragarri dagoenjasangarritasunerako hezkuntzaren lerroari dagozkion ekintzak azaltzen dituen memoria, haien ezaugarri nagusiak eta ezarritako helburuen betetze-maila azalduta. Memoria horretan, lauki batean bilduko dira ikastetxeek udalei egindako proposamenak, udalek hartutako konpromisoak, eta aurreko ekitaldietan hartutako konpromisoen betetze-mailaren jarraipena, hala nola hautemandako jardunbide egokiak. Udalerri bakoitzak, halaber, jasangarritasunerako hezkuntzaren lerroaren jarduna azaltzeko memorian bildutako koordinazio-gakoei buruzko informazioa eman beharko du.

b) Diruz lagundutako proiektuari dagozkion fakturak.

c) Diru-sarreren eta gastuen ziurtagiriak, eta, izanez gero, helburu berarako beste diru-laguntza, laguntza edo sarrera batzuk jaso izanaren adierazpena.

d) Proiektuan sortutako ikasmaterialen  eta dibulgaziozkoen kopia, formatu digitalean; horrekin batera, zerrenda batean,  adieraziko da horietatik zein izan daitezkeen material edo baliabide didaktiko erabilgarriak hezkuntza-komunitatearentzat.

 

  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Beste tramite batzuk