Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerkuntzako eta Enplegu eta Gizarte-gaietako sailburuen 2012ko urriaren 3ko baterako agindua, gazteen prestakuntzarako eta txandakako enplegurako HEZIBI programaren oinarri arautzaileak ezarri zituena.2015

[HEIZBI-enpresa]

Deskribapena


Xedea

Prestakuntza eta Laneko HEZIBI programaren oinarri arautzaileak ezartzea, alternantziako lanbide-heziketa eredua garatuta. Lanbide-heziketako ikasleei eta langabezian dauden pertsonei zuzendua dago, lanbide-gaitasunak hobe ditzaten. Horretarako, profesionaltasun-ziurtagiri bat edo lanbide-heziketako titulu bat eskuratzen dute, enpresan ordainpean egiten duten lan-jarduerarekin txandakatuta. Era horretan, enpresen beharrak eta langileek hartutako gaitasunak bat etor daitezen laguntzen da.

Aurrekontuko zuzkidura

400.000
Prestazio ekonomikoa

Baldintzak betetzen dituzten eskaerak ebatziko dira espedientea osatzen den neurrian, harik eta baliabide ekonomikoak amaitzen diren arte

Diruz lagundutako jardunei dagozkien laguntza-eskabideei erantzuterik ez badago ekitaldi horren aurrekontu-kredituak kontuan hartuta, eskabide horiek hurrengo ekitaldiko aurrekontu-kredituei esleitu ahal izango zaizkie, eskabidea berriz ere aurkeztu gabe, baldin eta jardun horiek agindu honetan laguntzak lortzeko ezarritako eskakizunak betetzen badituzte» 

2.000 euro programaren babespean sinatutako prestatzeko eta ikasteko kontratu-urte bakoitzeko.¿

Ordainketa-modua:

Eman ondoren, honela gauzatuko da diru-laguntzaren ordainketa:

– % 30 kontratua hasteko urtean

– gainontzeko % 70a hurrengo ekitaldian, kontratuaren azken hilabetearen barruan.% 70a hurrengo ekitaldian, behin kontratuaren lehenengo urtea igarota, dagokion justifikazio-txostena aurkeztu ondoren.

Kasu bakoitzean, kontratuaren jarraipena eta amaiera Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak egiaztatuko ditu

 

Nori dago zuzenduta


  • ETEak (enpresa txiki eta ertainak) Informazio xehatua
    Eskakizunak:
    • Zerga betebeharrak betetzen direla egiaztatzeko. | Zerga-betebeharrak egunean ordainduta izatea
    • Merkataritza-sozietateak legez eratuta daudela edo dagokien erregistroan inskribatuta daudela egiaztatzeko | Legez eratuta egotea
    • Ekonomia-jardueren gaineko zergaren epigrafea egiaztatzeko | Ekonomia-jardueren epigrafe honetan inskribatuta egotea:
    • Ordezkaritza-ahalorde nahikoa egiaztatzeko | Ordezkaritza-ahalorde nahikoa izatea
    • Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak betetzen direla egiaztatzeko | Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak egunean ordainduta izatea
  • Pertsona fisikoak Informazio xehatua
    Eskakizunak:
    • Eskatzailearen bizilekuari buruzko datuak egiaztatzeko | Bizilekua hemen izatea:
    • Zerga betebeharrak betetzen direla egiaztatzeko. | Zerga-betebeharrak egunean ordainduta izatea
    • Pertsona fisikoaren nortasuna egiaztatzeko | Pertsona fisikoaren nortasuna
  • Betekizunak

    • Edozein administrazio edo erakunde publiko nahiz pribaturi helburu berbererako eskatutako diru-laguntza, laguntza, diru-sarrera edo bestelako baliabideen berri ematea. Halakoren bat lortuz gero, horren berri ere ematea.

    • Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak eta haren erakunde autonomoek emandako izaera bereko laguntzen edo diru-laguntzen esparruan hasi eta oraindik izapidetzen ari den edozein itzultze- edo zigor-prozeduraren eraginpean ez egotea.

    • Pertsona edo erakunde eskatzaileak ez izatea diru-laguntza edo laguntza publikoak lortzeko aukera galtzea dakarren zigor- edo administrazio-arloko zehapenik; eta, ez egotea laguntza horiek jasotzeko ezgaitzen duten lege-debekuen eraginpean, beren beregiko erreferentzia egiten zaielarik Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legeko azken xedapenetako seigarrenaren arabera sexu-diskriminazioa egin izanagatiko lege-debekuei.

    • Baztertuta geratuko dira estatu-mailako laguntza-erregimenen barruan legez kontrako edo bateraezintzat jo diren laguntza hauetako bat jaso duten erakundeak, laguntza bera eta dagozkion interesak kontu blokeatu batera bueltatu edo sartu ez badituzte: Araba I, Araba II eta Araba III (CR 48/99, CR 49/99 eta CR 58/99), Gipuzkoa I, Gipuzkoa II eta Gipuzkoa III (CR 50/99, CR 53/99 eta CR 59/00), Bizkaia I, Bizkaia II, Bizkaia III (CR 52/99, CR 54/99 eta CR 60/00).

    • Prestakuntza

    • Enpresak

    Erakundeak


    Deitzen duen erakundea

    • Enplegua eta Gizarte Politikak > Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailburua
    • Lanbide - Euskal Enplegu Zerbitzua > Lanbideko Zuzendari Orokorra - Euskal Enplegu Zerbitzua

    Ebazten duen erakundea

    • Lanbide - Euskal Enplegu Zerbitzua > Lanbideko Zuzendari Orokorra - Euskal Enplegu Zerbitzua

    Finantzatzen duen erakundea

    • Europako Gizarte Funtsa (EGF)

    Kontaktu-informazioa


     

    Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea


    Ebazpena eta errekurtsoak


    Ebazteko epea

    Agindu honen baldintzak betetzen dituzten eskaerak espedientea osatu ahala ebatziko dira, profesionaltasun-ziurtagiriei lotutako prestakuntza-proiektuak onartzeko baliabide ekonomikoak agortu arte. Prozeduraren ebazpena emateko eta jakinarazteko gehieneko epea sei hilabetekoa izango da gehienez, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren erregistroan sartzen den egunetik aurrera kontatzen hasita.

    Diru-laguntza emateko modua

    Lehiaketarik gabe

    Isilbidearen ondorioak

    Onartzea

    Hirugarrenaren datuen alta edo aldaketa Ogasun eta Finantza Saileko erregistroan


    Justifikazioa