2015-2016 ikasturtean heziketa-zikloak eskaintza partzialean irakasteko baimena eta horien finantzaketarako deialdia.

[ESPAR]

Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura

LABURPENA
Xedea

Lanbide Heziketa irakasten duten Euskal Autonomia Erkidegoko itunpeko ikastetxe pribatuei dei egitea da honakoa eska dezaten:

  1. 2015-2016 ikasturtean heziketa-zikloak eskaintza partzialean irakasteko baimena, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuak 2010eko martxoaren 22an emandako Aginduari, Lanbide Heziketako zikloak eskaintza partzialean irakastea arautzen duenari jarraituz.
  2. 2015-2016 ikasturtean irakaskuntza hori emateko dirulaguntza, agindu honetan ezarritako baldintzen arabera.

Eskatzaileak (erakundeak zein pertsonak)
  • Euskal Autonomia Erkidegoko unibertsitateaz kanpoko ikastetxe pribatu edo itunpekoak Informazio xehatua
    Eskakizunak:
    • Ikastetxeak legez eratuta daudela eta dagokien erregistroan inskribatuta daudela egiaztatzeko | Legez eratuta eta baimenduta egotea
    • Zerga betebeharrak betetzen direla egiaztatzeko. | Zerga-betebeharrak egunean ordainduta izatea
    • Ordezkaritza-ahalorde nahikoa egiaztatzeko | Ordezkari izateko ahalmen nahikoa izatea
    • Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak betetzen direla egiaztatzeko | Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak egunean ordainduta izatea
    • Ikastetxeak aitortzen du heziketa-ziklo hori eskaintza osoko modalitatean irakasteko baimena daukala.
    • Ordezkaritza Organo Gorena eskabidearekin bat dator. Halaber, aurkeztutako eskaintza ezagutzen eta onartzen du eta proiektua egiteko behar diren neurriak hartzeko eta ikastetxearen Urteko Plangintzan sartzeko konpromisoa hartzen du, onartzen bada.
    • Klaustroak aitortzen du heziketa-zikloen eskaintza partziala eta ondoriozko jarduerak ezagutzen dituela eta proiektu horrek ikastetxearen barne-antolakuntzan izan dezakeen ondorioaren erantzukizuna bere gain hartzen duela.
Betekizunak eta merezimenduak
  • Aurkeztutako proiektuaren deskribapen teknikoa egiaztatzeko | Proiektuaren azalpen teknikoak
  • Erakunde eskatzailea ez da laguntzarik jasotzen ari xede eta helburu berarekin administrazio publikoen edo erakunde pribatuen eskutik.
  • Erakunde eskatzaileak ez izatea diru-laguntza edo laguntza publikoak lortzeko aukera galtzea dakarren zigor- edo administrazio-arloko zehapenik; eta, ez egotea laguntza horiek jasotzeko ezgaitzen duten lege-debekuen eraginpean, beren beregiko erreferentzia egiten zaielarik Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legeko azken xedapenetako seigarrenaren arabera sexu-diskriminazioa egin izanagatiko lege-debekuei.
Aurrekontuko zuzkidura
750.000 (euro)
Prestazio ekonomikoa
Ordainketa-modua:

Diru-laguntzaren ordainketa epe bitan egingo da.

  • Lehenengoa, jaso beharreko diru guztiaren %40, 19.a) artikuluan aipatutako epea igarotakoan egingo da, diru-laguntzari uko egin ez bazaio.
  • Eta geratzen den zenbatekoaren bigarren ordainketa, berriz, 10.3 eta 19.e artikuluetan adierazitako agiriak aurkeztu eta horiek ebaluatu ondoren.

Deitzen duen erakundea
  • Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura > Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailburua
Ebazten duen erakundea
  • Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura / Lanbide Heziketako Sailburuordetza > Heziketa eta Ikaskuntza Zuzendaritza
ESKAERA ETA BESTE IZAPIDE BATZUK
Berariazko izapideak
Izapide hauek Administrazioak hala eskatzen dizunean bete behar dituzu.
  • Justifikazioa

    Ezarritako baldintzak betetzen dituzula eta aurreikusitako helburuak lortzen dituzula justifikatzeko, beharrezko dokumentazioa aurkeztu beharko duzu adierazitako lekuetan.

    Aurkeztu beharreko dokumentuak
Beste izapide batzuk
Izapide hauek aukerakoak dira. Zeure ekimenez egin ditzakezu edo Administrazioak horretarako aukera daukazula jakinarazten dizunean.
EBAZPENA ETA ERREKURTSOAK
Ebazteko epea
6 hilabetekoa izango da, Agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den biharamunetik kontatzen hasita.
Diru-laguntza emateko modua
Lehiaketa
Isilbidearen ondorioak
Ez onartzea
Ebazpena emana
Errekurtsoak
  • Gora jotzeko errekurtsoa

    Gora jotzeko errekurtsoa administrazio-errekurtsoa da eta, administrazio-organo bati hierarkikoki haren mende dagoen beste organo batek emandako egintza berrikusteko eta zuzentzeko eskatzeko erabiltzen da.

    Zer egintzaren aurka jartzen da?

    • Administrazio-bideari bukaera ematen ez dioten egintzen aurka.
    • Zuzenean edo zeharka auziaren muina erabakitzen duten edo prozedurak aurrera egitea eragozten duten izapidezko egintzen aurka.

    Zer organori jartzen zaio?

    • Errekurritutako egintza ematen duen organoari edo horrek hierarkian gorago daukan hurrengoari.

    Zer epe daukazu errekurtsoa jartzeko?

    • Hilabete 1, egintza espresu bat errekurritzen baduzu.
    • 3 hilabete, presuntziozko egintza bat errekurritzen baduzu.

     Zer epe dauka administrazioak ebazteko?

    •  3 hilabete.

     Epe horretan ez bazaizu ebazpena jakinarazten:

    • Errekurtsoa baietsitzat joko da presuntziozko egintzaren kasuan.
    • Errekurtsoa ezetsitzat joko da egintza espresuaren kasuan.

     Zer errekurtso jar dezakezu gero?

    • Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, bide judizialetik.
    • Berrikusteko errekurtso berezia, salbuespenez.

    Informazio gehiago, hemen: 30/1992 Legea, Herri-administrazioen araubide juridikoaren eta administrazio-prozedura erkidearena (VII. titulua, Egintzak administrazio-bidetik berrikustea)

     

    Aurkeztu beharreko dokumentuak
KONTAKTUA
Kodea
0050803