[ERASMUS PLUS]  Lanbide Heziketaren eremuan ikaskuntzarako KA1 mugikortasun-ekintzak antolatu eta garatzeko diru-laguntzak, ERASMUS + programaren esparruaren barruan.

Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura

LABURPENA
Xedea

Diru-laguntzetarako deialdia egitea, Eramus + Programaren 2015eko deialdiaren barruan onartutako mugikortasun-proiektuak –2015 eta 2016an garatzekoak– batera finantzatzeko. Erasmus + programa horren helburua da, hain zuzen ere, ikaskuntza arrazoia dela langileak eta ikasleak mugitzea. Mugikortasun-programa hauen hartzaileak izango dira Euskal Autonomia Erkidegoko Lanbide Heziketan matrikulatutako ikasleak eta/edo tituludunak (ikasketen azken urtean KA1 eskatu dutenak) edo Euskal Lanbide Heziketako irakasleak.

Baterako finantzaketa horrek, beraz, 2015 eta 2016. urteetan zehar egiten diren mugikortasun-proiektuen aurrekontuaren zati proportzionala estaliko du.

Eskatzaileak (erakundeak zein pertsonak)
  • Pertsona juridiko pribatuak Informazio xehatua
    Eskakizunak:
    • Legez eratuta egotea
    • Ordezkaritza-ahalorde nahikoa izatea
    • Zerga-betebeharrak egunean ordainduta izatea
    • Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak egunean ordainduta izatea
    • Lanbide Heziketaren eremuko mugikortasun-proiektuetan parte hartu beharko dute -hau da, goi-mailako eta erdi-mailako Lanbide Heziketarako Erasmus + Programaren esparruko KA1 ekintzetan-, eta Euskal Autonomia Erkidegoan izan beharko dute egoitza.
Betekizunak eta merezimenduak
  • Erregimen juridiko pribatuko erakunde eta instituzio guztiek parte ahal izango dute deialdi honetan, baldin eta Erasmus + Programaren 2014ko deialdian onartutako proiekturik badute.
  • Pertsona edo erakunde eskatzaileak ez izatea diru-laguntza edo laguntza publikoak lortzeko aukera galtzea dakarren zigor- edo administrazio-arloko zehapenik; eta, ez egotea laguntza horiek jasotzeko ezgaitzen duten lege-debekuen eraginpean, beren beregiko erreferentzia egiten zaielarik Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legeko azken xedapenetako seigarrenaren arabera sexu-diskriminazioa egin izanagatiko lege-debekuei. Informazio xehatua

    Ez dago agiririk aurkeztu beharrik baldintza hori betetzen dela egiaztatzeko.

  • Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak eta haren erakunde autonomoek emandako izaera bereko laguntzen edo diru-laguntzen esparruan hasi eta oraindik izapidetzen ari den edozein itzultze- edo zigor-prozeduraren eraginpean ez egotea. Informazio xehatua

    Ez dago agiririk aurkeztu beharrik baldintza hori betetzen dela egiaztatzeko.

  • Erakunde eskatzaileak kudeatzen duen proiektuan parte hartzen dutenek ezin izango dute proiektu honetarako bakarkako laguntzarik jaso Eusko Jaurlaritzak edo Espainiako Gobernuak kudeatzen duen beste edozein deialdiren bitartez
  • Erakunde eskatzaileak bere egiten du KA1 (KA102 eta KA103 ) ekintzak antolatzeko eta garatzeko diru-laguntzak batera finantzatzeko Aginduan ezarritakoa (ikaskuntzarako mugikortasun-ekintzak dira horiek, goi-mailako eta erdi-mailako Lanbide Heziketako eremuan garatzen direnak ERASMUS + Programaren esparruan); halaber, deialdiko oinarriak osorik ezagutu eta onartzen ditu; eta, laguntza lortuz gero, hitzematen du deialdiko xedeak beteko dituela.
  • Erakunde eskatzaileak behar diren egiaztapenak egingo ditu, hain zuzen ere, ziurtatzeko proiektuan parte hartzen dutenek, norbanako gisa eta proiektu honetarako, Eusko Jaurlaritzaren edo Espainiako Gobernuaren bestelako diru-laguntzarik jasotzen ez dutela.
Aurrekontuko zuzkidura
500.000 (euro)
Prestazio ekonomikoa
Ordainketa-modua:

Diru-laguntza 3 epetan ordainduko da:

  • Proiektu bakoitzerako laguntza osoaren % 10, ebazpena argitaratu ondoren, eta erakundeak sinatutako eta EHPEAra edo HKKMra bidalitako proiektuaren kontratua aurkeztu ondoren.
  • Proiektuaren mugikortasun-ekintza edo -fluxu bakoitzaren % 45, proiektuaren mugikortasun-ekintza edo -fluxu bakoitzerako ereduaren arabera prestatutako behin betiko mugikortasun-plana aurkeztean.
  • Proiektuko mugikortasun-ekintza edo -fluxu bakoitzerako azken % 45a, mugikortasunak egin ahala.
Deitzen duen erakundea
  • Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura / Lanbide Heziketako Sailburuordetza > Heziketa eta Ikaskuntza Zuzendaritza
Ebazten duen erakundea
  • Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura > Lanbide Heziketako Sailburuordetza
ESKAERA ETA BESTE IZAPIDE BATZUK
  • Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea.
    Aurkeztu beharreko dokumentuak
Berariazko izapideak
Izapide hauek Administrazioak hala eskatzen dizunean bete behar dituzu.
  • Justifikazioa

    Ezarritako baldintzak betetzen dituzula eta aurreikusitako helburuak lortzen dituzula justifikatzeko, beharrezko dokumentazioa aurkeztu beharko duzu adierazitako lekuetan.

    Aurkeztu beharreko dokumentuak
  • Hirugarrenaren datuen alta edo aldaketa Ogasun eta Finantza Saileko erregistroan

    Administrazioak laguntzak eta diru-laguntzak ordaindu ahal izateko, Eusko Jaurlaritzako Ogasun eta Finantza Saileko Kontrol Ekonomikoko Bulegoaren datu-basean sartuta egon beharko duzu.

    Aurkeztu beharreko dokumentuak
Beste izapide batzuk
Izapide hauek aukerakoak dira. Zeure ekimenez egin ditzakezu edo Administrazioak horretarako aukera daukazula jakinarazten dizunean.
EBAZPENA ETA ERREKURTSOAK
Ebazteko epea
6 hiilabete
Isilbidearen ondorioak
Ez onartzea
Errekurtsoak
  • Gora jotzeko errekurtsoa

    Gora jotzeko errekurtsoa administrazio-errekurtsoa da eta, administrazio-organo bati hierarkikoki haren mende dagoen beste organo batek emandako egintza berrikusteko eta zuzentzeko eskatzeko erabiltzen da.

    Zer egintzaren aurka jartzen da?

    • Administrazio-bideari bukaera ematen ez dioten egintzen aurka.
    • Zuzenean edo zeharka auziaren muina erabakitzen duten edo prozedurak aurrera egitea eragozten duten izapidezko egintzen aurka.

    Zer organori jartzen zaio?

    • Errekurritutako egintza ematen duen organoari edo horrek hierarkian gorago daukan hurrengoari.

    Zer epe daukazu errekurtsoa jartzeko?

    • Hilabete 1, egintza espresu bat errekurritzen baduzu.
    • 3 hilabete, presuntziozko egintza bat errekurritzen baduzu.

     Zer epe dauka administrazioak ebazteko?

    •  3 hilabete.

     Epe horretan ez bazaizu ebazpena jakinarazten:

    • Errekurtsoa baietsitzat joko da presuntziozko egintzaren kasuan.
    • Errekurtsoa ezetsitzat joko da egintza espresuaren kasuan.

     Zer errekurtso jar dezakezu gero?

    • Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, bide judizialetik.
    • Berrikusteko errekurtso berezia, salbuespenez.

    Informazio gehiago, hemen: 30/1992 Legea, Herri-administrazioen araubide juridikoaren eta administrazio-prozedura erkidearena (VII. titulua, Egintzak administrazio-bidetik berrikustea)

     

    Aurkeztu beharreko dokumentuak
KONTAKTUA
Harremanetarako datuak