ENPLEGU LAGUNDUKO JARDUERAK GAUZATZEKO LAGUNTZEN DEIALDIA, DESGAITASUNA DUTEN PERTSONAK LAN-MERKATU ARRUNTEAN LANERATZEN LAGUNTZEKO NEURRI GISA.

[ECA_2015]

Deskribapena

Xedea

Deialdi honen xedea da Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak deialdian bertan ezarritako eskakizunak betetzen dituzten erakundeei enplegu lagunduko jarduerak gauzatzeko 2015. urtean eman ahal izango dizkien laguntzen oinarriak eta araudia ezartzea; desgaitasuna duten eta gizarteratzeko arazo gehien dituzten pertsonak lan-merkatu arruntean sartzen laguntzeko neurri gisa emango dira laguntza horiek.

Aurrekontuko zuzkidura

850.000 €(425.000€- 2015 / 425.000€ - 2016)
Prestazio ekonomikoa

Diru-laguntzaren xedea da erakunde onuradunetako Enplegu Lagunduko Unitatea osatzen duten langileen soldata-kostuak eta Gizarte Segurantzarekikoak finantzatzea, bai eta enplegu lagunduko jarduerarekin lotutako gastu orokorrak, administraziokoak, koordinaziokoak eta joan-etorrienak ere, horiek guztiak 2015eko urtarrilaren 1aren eta abenduaren 31ren artean sortutakoak.

2015eko urtarrilaren 1a eta abenduaren 31 bitarteko tarterako eman ahal izango dira laguntzak. Finantzatuko diren gastu guztiek helburuekiko konpromisoarekin eta horien lorpenarekin lotuta egon beharko dute, bai enplegu-aukeren prospekzioko jarduerari dagokionez, bai eta desgaitasuna duten pertsonak enpresa arruntetan laneratzeari dagokionez ere.

Honakoen arabera ezarriko da diru-laguntzaren zenbatekoa:

-         EAEko lantokietan laneratu diren eta enplegu lagunduko ekintzen xede diren pertsona langileen kopurua horien desgaitasunaren mota eta maila kontuan hartuta. Honakoen arabera ezarriko da kopurua:

● 7.800 euro % 33ko edo maila altuagoko adimen-desgaitasun, gaixotasun mental edo garun-paralisi onartua duen pertsona bati gutxienez urte bateko kontratua egiten zaion bakoitzeko.

● 6.600 euro % 33ko edo maila altuagoko adimen-desgaitasun, gaixotasun mental edo garun-paralisi onartua duen pertsona bati gutxienez sei hilabeteko kontratua egiten zaion bakoitzeko.

● 4.700 euro % 65eko edo maila altuagoko desgaitasun fisiko edo zentzumenezko desgaitasun onartua duen pertsona bati edo % 33ko edo maila altuagoko desgaitasun onartua duen pertsona gor bati edo entzumen-desgaitasuna duen pertsona bati gutxienez urte bateko kontratua egiten zaion bakoitzeko.

● 4.000 euro % 65eko edo maila altuagoko desgaitasun fisiko edo zentzumenezko desgaitasun onartua duen pertsona bati edo % 33ko edo maila altuagoko desgaitasun onartua duen pertsona gor bati edo entzumen-desgaitasuna duen pertsona bati gutxienez sei hilabeteko kontratua egiten zaion bakoitzeko.

● Desgaitasuna duen eta laneratuko den pertsona kontratatua emakumea bada, aurreko paragrafoetan diru-laguntzentzat aurreikusitako zenbatekoak % 10ean handiagotuko dira.

-       Lan-aukeren prospekzio-, bilaketa- eta atzemate-jardueraren bolumena, azterketa-langile bakoitzak arduraldi osoan egindako bisiten bidez zenbat enpresarekin harremanetan jarri diren kontuan hartuta. Gutxienez 100 enpresarekin jarri beharko dute harremanetan, eta gehienez 200ekin. Diru-laguntzaren gehienezko zenbatekoa 39.100 eurokoa izango da, eta bisitatutako enpresen kopuruarekiko proportzioan ezarriko da diruz lagunduko den zenbatekoa.

-         Langile prestatzaileek 2015eko urtarrilaren 1a baino lehenago enpresa arruntetan kontratatutako pertsonekin egingo dituzten jarraipen- eta laguntza-jardueretan, 850 € gehienez jarraitutako pertsona bakoitzeko, pertsona prestatzailearen soldata-kostuaren eta Gizarte Segurantzako kostuaren % 25era bitarte gehienez.

-         Administrazioko, koordinazioko eta joan-etorrien gastu orokorrak eta auditoretza-txostenak eragindakoak diruz lagun daitezke; gehienez ere, Enplegu Lagunduko Unitatea osatzen duten eta diruz lagun daitezkeen pertsonen soldata-kostuen eta Gizarte Segurantzari dagozkionen baturaren % 10.

Emandako zenbatekoak inola ere ez ditu gaindituko enplegu lagunduko jardueretan parte hartzen duten langileen soldata-kostuak eta Gizarte Segurantzari dagozkionak gehi %10 administrazioko, koordinazioko eta joan-etorrien eta auditoretza-txostenak eragindako gastu orokorrengatik.

Eskabideak aurkezteko epea amaitu ondoren, deialdi honetan aurreikusitako baldintzak betetzen dituztenei emango zaie laguntza.

Programa finantzatzeko esleitutako baliabide ekonomikoak ez badira nahikoa onartu diren eskabide guztiei aurre egiteko, deialdiaren 10. artikuluan jasotako balioespen-irizpideen arabera ezarritako lehentasunari jarraiki banatuko dira funtsak. 

Ordainketa-modua:

Bi ordainketa zatikatutan emango dira onartutako diru-laguntzak:

- Lehenengo ordainketa, onartutako diru-laguntzaren % 50ekoa, ebazpena igorri eta erakunde onuradunak diru-laguntza onartutakoan emango da.

- Bigarren ordainketa, gainerako % 50ekoa edo doitzearen ondoren dagokion zenbatekoz, benetan egindako eta egiaztatutako gastuen arabera emango da, eta deialdian ezarritako laneratzeko eta prospekzioko helburuak bete diren kontuan hartuta. Bigarren ordainketa hori ekintzak amaitzean egingo da, eta aldez aurretik amaierako memoria aurkeztu beharko da.

Nori dago zuzenduta

  • Enplegu Zentro Berezitzat Informazio xehatua
    Eskakizunak:
    • Enplegu lagunduko jarduerak gauzatzeko diru-laguntzak jaso ahal izango dituzte EAEko elkarteek, fundazioek eta irabazi asmorik gabeko beste erakunde batzuek eta Enplegu Zentro Bereziek, hala kalifikatuta eta inskribatuta daudenek.
      • Erakundearen eskriturak edo estatutuak.
      • Erakunde hartzailearen deskripzio-memoria: kokalekuaren eta jarduerako lurralde-esparruaren xehetasuna.
    • Helburu sozialen artean, desgaitasuna duten pertsonak laneratzeko edo horientzat enplegua sortzeko helburua izatea.

      Erakundearen eratze-agiria eta, hala badagokio, estatutuak; haren helburu soziala eta kokapena jaso behar ditu.

    • Prospekziogile teknikari eta lan-prestatzaile espezializatuak izatea langileen artean.
      • Lanbide-profila egiaztatzeko dokumentazioa:

      -         Curriculum Vitaea (unitate horretan dabiltzanetatik desgaitasuna daukatenen lan-integrazioa bultzatzeko egindako genero-berdintasuneko prestakuntza aipatuz zehazki)

      -         Lan-kontratua.

      -         Lan-bizitzaren agiria.

      -         Arauzko titulazioa.

      -         Betetako eginkizunen enpresa-ziurtagiria.

    • Esperientzia egiaztagarria izatea desgaitasuna duten eta zailtasun bereziak dituzten pertsonak laneratzeko programetan, herri administrazioek eta/edo Europako Funtsek diruz lagundutakoetan.

      Esperientzia egiaztatzeko memoria.

    • Enplegu lagunduko jarduerak dohainik gauzatzea.

      Erantzukizunpeko adierazpena

    • Zerga-betebeharretan eta Gizarte Segurantzarekikoetan eguneratuta egotea.

      Giz. Seg.-ko ziurtagiria eta Ogasunaren Ziurtagiria.

    • Ez edukitzea diru-laguntza edo laguntza publikoak jasotzea eragozten dien zehapen penalik edo administrazio zehapenik, edo ez egotea horretarako desgaitzen dituen debeku baten pean.

      Erantzukizunpeko adierazpena.

    • Ez edukitzea amaitzeko dagoen itzultze- edo zehapen-prozedurarik.

      Erantzukizunpeko adierazpena.

  • Fundazioak Informazio xehatua
    Eskakizunak:
    • Enplegu lagunduko jarduerak gauzatzeko diru-laguntzak jaso ahal izango dituzte EAEko elkarteek, fundazioek eta irabazi asmorik gabeko beste erakunde batzuek eta Enplegu Zentro Bereziek, hala kalifikatuta eta inskribatuta daudenek.
      • Erakundearen eskriturak edo estatutuak.
      • Erakunde hartzailearen deskripzio-memoria: kokalekuaren eta jarduerako lurralde-esparruaren xehetasuna.
    • Helburu sozialen artean, desgaitasuna duten pertsonak laneratzeko edo horientzat enplegua sortzeko helburua izatea.
      • Erakundearen eratze-agiria eta, hala badagokio, estatutuak; haren helburu soziala eta kokapena jaso behar ditu.
    • Prospekziogile teknikari eta lan-prestatzaile espezializatuak izatea langileen artean.
      • Lanbide-profila egiaztatzeko dokumentazioa:

      -         Curriculum Vitaea (unitate horretan dabiltzanetatik desgaitasuna daukatenen lan-integrazioa bultzatzeko egindako genero-berdintasuneko prestakuntza aipatuz zehazki)

      -         Lan-kontratua.

      -         Lan-bizitzaren agiria.

      -         Arauzko titulazioa.

      -         Betetako eginkizunen enpresa-ziurtagiria.

    • Esperientzia egiaztagarria izatea desgaitasuna duten eta zailtasun bereziak dituzten pertsonak laneratzeko programetan, herri administrazioek eta/edo Europako Funtsek diruz lagundutakoetan.

      Esperientzia egiaztatzeko memoria.

    • Enplegu lagunduko jarduerak dohainik gauzatzea.

      Erantzukizunpeko adierazpena

    • Zerga-betebeharretan eta Gizarte Segurantzarekikoetan eguneratuta egotea.

      Giz. Seg.-ko ziurtagiria eta Ogasunaren Ziurtagiria.

    • Ez edukitzea diru-laguntza edo laguntza publikoak jasotzea eragozten dien zehapen penalik edo administrazio zehapenik, edo ez egotea horretarako desgaitzen dituen debeku baten pean.

      Erantzukizunpeko adierazpena.

    • Ez edukitzea amaitzeko dagoen itzultze- edo zehapen-prozedurarik.

      Erantzukizunpeko adierazpena.

  • Elkarteak Informazio xehatua
    Eskakizunak:
    • Enplegu lagunduko jarduerak gauzatzeko diru-laguntzak jaso ahal izango dituzte EAEko elkarteek, fundazioek eta irabazi asmorik gabeko beste erakunde batzuek eta Enplegu Zentro Bereziek, hala kalifikatuta eta inskribatuta daudenek.
      • Erakundearen eskriturak edo estatutuak.
      • Erakunde hartzailearen deskripzio-memoria: kokalekuaren eta jarduerako lurralde-esparruaren xehetasuna.
    • Helburu sozialen artean, desgaitasuna duten pertsonak laneratzeko edo horientzat enplegua sortzeko helburua izatea.

        Erakundearen eratze-agiria eta, hala badagokio, estatutuak; haren helburu soziala eta kokapena jaso behar ditu .

  • Irabazi-asmorik gabeko erakundeak Informazio xehatua
    Eskakizunak:
    • Ordezkaritza-ahalorde nahikoa egiaztatzeko

  • Betekizunak

    • Enplegu lagunduko oinarrizko unitate bat izatea, gutxienez prospekziogile batek eta lan-prestatzaile batek osatutakoa.
      • Diruz lagundutako denboran zehar Enplegu Lagunduko Unitateak egindako jarduerari buruzko deskripzio-memoria.
      • Enplegu lagunduko jardueretan parte hartu duten prospekziogileen eta lan-prestatzaileen zerrenda.
    • Desgaitasuna duten eta zailtasun bereziak dituzten pertsonak lan-merkatu arruntean laneratzeko helburuak lortzea.
      • Enplegu lagunduko jardueren xede izan diren desgaitasuna duten pertsonen zerrenda; sartu berri direnak eta lehenago laneratutakoen jarraipenak direnak bereizi behar dira.
      • Laneratutako desgaitasuna duten pertsonei egindako lan-kontratuen kopiak.
      • Arreta jaso duten pertsonen desgaitasun-ziurtagiria, dagokion organo eskumendunak emandakoa.
      • Enplegu lagunduko jarduerak egin diren enpresekin izenpetutako lankidetza-hitzarmenak, Ebazpenarekin batera emango den ereduaren arabera.
    • Enplegu-aukeren prospekzio-, bilaketa- eta atzemate-jarduerak gauzatzea, egindako bisiten bidez kontaktatutako enpresen arabera.
      • Egindako prospekzio-jardueren eta kontaktatutako enpresen erregistroa.

    Erakundeak

    Deitzen duen erakundea

    • Lanbide - Euskal Enplegu Zerbitzua > Lanbideko Zuzendari Orokorra - Euskal Enplegu Zerbitzua

    Ebazten duen erakundea

    • Lanbide - Euskal Enplegu Zerbitzua > Lanbideko Zuzendari Orokorra - Euskal Enplegu Zerbitzua

    Kontaktu-informazioa

    Enpresetarako Zerbitzuen Arloa:

    enpresa.zerbitzuak@lanbide.eus

    945 18 13 57

    Kodea

    01365

    Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea

    Ebazpena eta errekurtsoak

    Ebazteko epea

    Ebazteko epea sei hilabetekoa izango da gehienez deialdi hau EHAAn argitaratzen den egunetik zenbatzen hasita.

    Diru-laguntza emateko modua

    Lehiaketa

    Isilbidearen ondorioak

    Gaitzetsiak