Lan eta Justizia Saila

[birgizarteratze]  2015eko Euskal Autonomia Erkidegoan preso dauden pertsonak gizarteratzeko eta laneratzeko proiektuak

Herri Administrazioa eta Justizia

LABURPENA
Xedea

2015ean Euskal Autonomia Erkidegoan preso dauden pertsonak gizarteratzeko eta lan-munduan txertatzeko proiektuetarako diru-laguntzak ematea.

Eskatzaileak (erakundeak zein pertsonak)
  • Irabazi-asmorik gabeko erakunde Informazio xehatua
    Eskakizunak:
    • Egoitza soziala eta zerga-egoitza Euskal Autonomia Erkidegoan edukitzea.
    • Tributuekiko betebeharretan egunean egon behar du.

      Administrazioak ofizioz kontsultatuko du baldintza hau betetzen duzun.

    • Egunean egon beharko du Gizarte Segurantzarekiko betebeharretan.

      Administrazioak ofizioz kontsultatuko du baldintza hau betetzen duzun.

    • Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak eta haren erakunde autonomoek emandako izaera bereko laguntzen edo diru-laguntzen esparruan hasi eta oraindik bideratzeko dagoen edozein itzultze-edo- zehapen-prozeduraren batean ez egotea edo amaitu izana.

      Ez dago agiririk aurkeztu beharrik baldintza hori betetzen dela egiaztatzeko.

    • Erakunde eskatzailea legez eratua eta EAEko dagokion erregistroan inskribatuta egon behar da.

      Administrazioak ofizioz kontsultatuko du baldintza hau betetzen duzun.

    • Emakumeen eta Gizonen arteko Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legeraen amaierako seigarren xedapenean xedatutakoarekin bat, diru-laguntzak edo laguntza publikoak eskuratzea eragozten duen zehapen administratibo edo penalik ez izatea, ezta horretarako legezko inolako debekurik ere, sexu-bereizkeriagatik eragindakoak barne.

      Ez dago agiririk aurkeztu beharrik baldintza hori betetzen dela egiaztatzeko.

Betekizunak eta merezimenduak
  • Proiektuak modalitate zehatz bati buruzkoak izan beharko dira. Informazio xehatua
    1. Programatutako irteerak eta auzolandegiak.
    2. Egoitza- eta alojamendu-baliabideak.
    3. Mendekotasuna gainditzeko baliabideak droga mendekotasuna duten pertsonentzat.
    4. Prestakuntza eta trebakuntza zentroak.
    5. Lanerako orientazio- eta laguntza-zentroak.
  • Espetxean bertan hasten diren proiektuak Espetxeko Zuzendaritzek onartu behar dute.
  • Erabiliko den metodologia erabateko laguntzarena izango da.
  • Proiektuak 2015. urtean egingo dira. Informazio xehatua

    Baldintzak proiektuak burutu aurretik eta diruz laguntzeko aldian bete beharko dira.

  • Proiektuan arrazoitu beharko da zer ekarpen egingo dion proiektu horrek presoentzako gizarteratze eta laneratzeari. Informazio xehatua

    Eskabidean argi eta garbi arrazoitu beharko da, alde batetik, zer ekarpen egingo dion programa horrek presoentzako gizarteratze eta laneratze prozesuari; eta, bestetik, zenbat preso izango diren onuradun 2015. urtean.

  • Xede bera duten eta bestelako administrazio edo erakunde publiko zein pribatuei eskatutako eta, hala badagokio, haietatik jasotako diru-laguntza, laguntza, diru-sarrera edo baliabideei buruzko berri ematea. Informazio xehatua

    Eskabidean, dagokion erantzukizunpeko adierazpena markatu behar da. Beste laguntzarik jaso ez dela aitortuz gero, ez dago dokumentaziorik aurkeztu beharrik.

    Bestelako finantziazio-iturririk eduki edo eskatuz gero, "Beste finantziazio-iturriak" inprimakia aurkeztu behar da eskabidearekin batera.

  • Eskaeran eta harekin batera aurkeztutako dokumentuetan agertzen diren datuak egiazkoak direla, eta diru-laguntza jasotzeko indarrean dagoen araudian ezarritako baldintzak betetzen dituela. Informazio xehatua

    Eskabidean, dagokion erantzukizunpeko adierazpena markatu behar da.

  • Proiektuaren kostua egiaztatu beharko da. Informazio xehatua

    Erakundeek proiektua betetzeko beharko den gastuaren aurrekontu zehatza aurkeztu beharko dute diru-atalka bereizturik. Proiekturako beste finantza-iturririk izanez gero, zehaztu egin beharko da, eta halakorik ez badago, zinpeko adierazpen baten bidez adierazi beharko da ez duela ez baliabide propiorik ez kanpokorik proiektua finantzatzeko.

Aurrekontuko zuzkidura
400.000 euros
Prestazio ekonomikoa

Diru-laguntza jaso dezaketen jarduerak espetxetik kanpoko baliabideekin burutuko dira eta ondorengo aukeretakoren bat izango da:

1.- Programatutako irteerak eta auzolandegiak.

2.- Egoitza eta alojamendu-baliabideak.

3.- Mendekotasuna gainditzeko baliabideak droga mendekotasuna duten pertsonentzat.

4.- Prestakunta eta trebakuntza zentroak.

5.- Lanerako orientazio eta laguntza zentroak.

 

Proiektuak 2015ean burutuko dira.

Baldintzak proiektuak burutu aurretik eta diruz laguntzeko aldian bete beharko dira.

Aurkeztu den proiektua gauzatzeko beharrezkoak diren gastuak dira diru-laguntza jaso dezaketenak eta bukatu den proiektu batenak edo 2015. urtean zehar egiten direnenak izan daitezke gastu horiek. Zerrendatutako modalitateetan, hurrengoak izango dira diru-laguntza jaso dezaketen gastuak:

a) Programatutako irteerak eta auzolandegiak: joan-etorrietako gastuak (erregaia, bide-sariak, aparkalekua eta garraio publikoa), ostatu eta mantenu gastuak.

b) Egoitza eta alojamendu-baliabideak eta mendekotasuna duten pertsonentzako mendekotasuna gainditzeko baliabideak: higiezinak eta lokalak mantentzeko gastuak, horien alokairuak, preso daudenen mantenu-gastuak eta baliabideetara atxikitutako langileen ordainsariak.

c) Prestakuntza eta trebakuntza zentroak eta lanerako orientazio eta laguntza-zentroak: higiezinak eta lokalak mantentzeko gastuak, horien alokairuak, informatikako materiala, suntsigarriak, tailer eta ikastaroetako materiala, eta baliabideetara atxikitako langileen ordainsariak.

Emandako diru-laguntzaren guztizko zenbatakotik, ehuneko hamarra (%10) funtzionamenduko eta administrazioko gastuetarako izan daiteke, baina soldatak eta ordainsaria alde batera utzita, baldin eta programa garatzeko ezinbestekoak ez badira eta azalpen memorian horrela jasota ez badago.

Espetxeetan hasten diren proiektuetan, diru-laguntza jasoko dute erakundeak kanpoko baliabideetara zein pertsona eraman behar den aukeratzeko egiten dituzten aldizkako bisitan sortzen dituzten gastuek.

Erakundeek gehienez hiru eskabide aurkeztu ahal izango dute.

Erakundeek ezin izango dute 80.000 euro baino gehiago eskatu. Erankunderen batek zenbateko hori gainditzen duen eskabide bakarra aurkeztuz gero, eskabide hori ezetsi egingo da. Erakunderen batek eskabide bat baino gehiago aurkeztu eta sarrera ematen zaien hurrenkeraren arabera aurkeztu duen lehenengo eskabideak gehienezko zenbatekoa gaindituz gero, eskabide guztiak ezatsiko dira. Eskabide horrek zenbatekoa gainditzen ez badu, sarrera ematen zaien hurrenkeraren arabera aurkeztutako eskabideen zenbatekoak batuko dira eta gehienezko zenbateko hori gainditzen duen eskabidea ezetsi egingo da eta, hala badagokio, ondoren aurkeztutakoa.

Proiektu bakoitzari eman ahal zaion gehienezko diru-laguntza 50.000 eurokoa izango da.

Ordainketa-modua:
  • Diru-laguntza emateko ebazpena jakinarazi ondoren, diru-laguntzaren %75a ordainduko da.
  • Gainontzeko %25a, berriz, justifikatzeko dokumentuak aurkeztu ondoren ordainduko da, diruz lagundutako jarduera amaitu eta gehienez ere bi hilabeteko epean.

Dena den, aurreko paragrafoan esandakoa gorabehera, laguntza ematearen aldeko ebazpena argitaratu baino lehen amaituta dauden jarduerei dagozkien diru-laguntzak osorik eman daitezke, ordainketa bakarraren bidez, baldin eta, eskabidearekin batera, aurreko paragrafoan adierazitako justifikatzeko agiriak aurkezten badira.

Deitzen duen erakundea
  • Herri Administrazioa eta Justizia / Justizia Sailburuordetza > Justizia Zuzendaritza
Ebazten duen erakundea
  • Herri Administrazioa eta Justizia / Justizia Sailburuordetza > Justizia Zuzendaritza
ESKAERA ETA BESTE IZAPIDE BATZUK
Berariazko izapideak
Izapide hauek Administrazioak hala eskatzen dizunean bete behar dituzu.
  • Hirugarrenaren datuen alta/aldaketa Ogasun eta Finantza Saileko erregistroan

    Administrazioak laguntzak eta diru-laguntzak ordaindu ahal izateko, Eusko Jaurlaritzako Ogasun eta Finantza Saileko Kontrol Ekonomikoko Bulegoaren datu-basean sartuta egon beharko duzu.

    Aurkeztu beharreko dokumentuak
  • Laguntza Onartzea

    Emandako laguntzarekin konforme baldin bazaude, ondorengo inprimakia betez onar dezakezu. Administrazioak ordainketa egiteko egin beharreko izapideekin jarraituko du.

    Aurkeztu beharreko dokumentuak
  • Justifikazioa

    Justifikazioak bi alde izango ditu: materiala, eta horretarako erakundeek justifikatzeko memoria aurkeztu beharko dute (ez da diru-laguntza eskabidearekin batera aurkeztu behar den proiektuaren memoria) eta ekonomikoa, justifikatzeko kontua aurkeztuz egingo delarik.

    Aurkeztu beharreko dokumentuak
Beste izapide batzuk
Izapide hauek aukerakoak dira. Zeure ekimenez egin ditzakezu edo Administrazioak horretarako aukera daukazula jakinarazten dizunean.
EBAZPENA ETA ERREKURTSOAK
Ebazteko epea
Ebazpena ebazteko eta jakinarazteko epea sei hilabetekoa izango da, agindua indarrean jartzen denetik hasita.
Diru-laguntza emateko modua
Lehiaketa
Isilbidearen ondorioak
Ez onartzea
Errekurtsoak
  • Gora jotzeko errekurtsoa

    Gora jotzeko errekurtsoa administrazio-errekurtsoa da eta, administrazio-organo bati hierarkikoki haren mende dagoen beste organo batek emandako egintza berrikusteko eta zuzentzeko eskatzeko erabiltzen da.

    Zer egintzaren aurka jartzen da?

    • Administrazio-bideari bukaera ematen ez dioten egintzen aurka.
    • Zuzenean edo zeharka auziaren muina erabakitzen duten edo prozedurak aurrera egitea eragozten duten izapidezko egintzen aurka.

    Zer organori jartzen zaio?

    • Errekurritutako egintza ematen duen organoari edo horrek hierarkian gorago daukan hurrengoari.

    Zer epe daukazu errekurtsoa jartzeko?

    • Hilabete 1, egintza espresu bat errekurritzen baduzu.
    • 3 hilabete, presuntziozko egintza bat errekurritzen baduzu.

     Zer epe dauka administrazioak ebazteko?

    •  3 hilabete.

     Epe horretan ez bazaizu ebazpena jakinarazten:

    • Errekurtsoa baietsitzat joko da presuntziozko egintzaren kasuan.
    • Errekurtsoa ezetsitzat joko da egintza espresuaren kasuan.

     Zer errekurtso jar dezakezu gero?

    • Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, bide judizialetik.
    • Berrikusteko errekurtso berezia, salbuespenez.

    Informazio gehiago, hemen: 30/1992 Legea, Herri-administrazioen araubide juridikoaren eta administrazio-prozedura erkidearena (VII. titulua, Egintzak administrazio-bidetik berrikustea)

     

    Aurkeztu beharreko dokumentuak
KONTAKTUA
Harremanetarako datuak