Berrikertu 2015. Giza kapital ikertzailea sartzeko laguntzak

Ekonomiaren Garapena eta Lehiakortasuna

LABURPENA
Xedea

Agindu honen helburua da giza kapital ikertzailea sartzeko Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sareko eragileetan eta enpresetan, itzuli behar ez diren diru-laguntzen bitartez, langile ikertzaileak kontratatzeko.

Eskatzaileak (erakundeak zein pertsonak)
  • Onuradunak Informazio xehatua
    1. Agindu honetan ezarritako diru-laguntzen onuradun honako hauek izan daitezke: 
      1. Enpresak: ETEak edo enpresa handiak, bai eta enpresa-elkarteak ere. 
      2. Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sareko (ZTBES) kide diren eragileak, , eta, Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sarearen osaera arautu eta eguneratzen duen ekainaren 23ko 109/2015 Dekretuan ezarritakoaren arabera egiaztatuak, kategoria hauetan: 
        • ikerkuntza kooperatiboko zentroak
        • teknologia-zentroak
        • enpresetako I+G unitateak
    2. Agindu honen ondorioetarako, honako hauek definitu dira(2015eko Aginduaren3. Artikuloa) 
      • Enpresa: irabazteko asmoarekin jarduera ekonomikoren bat egiten duen erakunde juridiko oro. De minimis laguntzak aplikatzeari buruzko 1407/2013 (EB) Erregelamenduari dagokionez, erakunde berak izatez edo zuzenbidez kontrolatzen dituen erakundeak enpresa bakartzat hartu behar dira. 
      • Enpresa txiki eta ertainak (ETE): mikroenpresak, enpresa txikiak eta ertainak zehazteko 2003ko maiatzaren 6an Batzordeak emandako 2003/361/EE Gomendioaren arabera. 
      • Enpresa handia: enpresa txiki eta ertainen kategoriatik kanpo geratzen den edozein. 
      • Enpresa-elkartea: irabazi-asmorik gabeko enpresa-elkarte sektoriala, eskaera aurkeztean eratuta eta dagokion erregistroan inskribatuta dagoena eta baliozkoa, eta, besteak beste, bere sektorerako ikerketako eta garapeneko proiektuak eta jardunak egiten dituena
Betekizunak eta merezimenduak
  • Onuradunak Informazio xehatua

    Betekizunak.

    1. Erakunde onuradunek EAEn kokatuta egon beharko dute, edo EAEn ekoizpen-zentro bat izan beharko dute.
    2. Erakunde onuradunek zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak beteta izan behar dituzte.
    3. Ezin izango dira erakunde onuradun izan Diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 13. artikuluan zehazten diren egoeretako batean dauden erakundeak.
    4. Erakunde onuradunek ezin izan dituzte jaso estatuko laguntza-araubide hauetakoren baten ondoriozko laguntza bateraezinik eta legez kanpokorik: Araba I, Araba II eta Araba III (CR 48/99, CR 49/99 eta CR 58/99); Gipuzkoa I, Gipuzkoa II eta Gipuzkoa III (CR 50/99, CR 53/99 eta CR 59/00); eta Bizkaia I, Bizkaia II, Bizkaia III (CR 52/99, CR 54/99 eta CR 60/00), salbu eta itzuli egin badituzte edo kontu blokeatu batean gordailutu badituzte interes eta guzti.
    5. Erakunde onuradunak ez dira egon behar zigor- eta administrazio-arloan diru-laguntza edo laguntza publikoak lortzeko aukera galtzearekin zigortuta, ez eta hartarako ezgaitzen duen legezko debekuaren eraginpean ere, sexu-diskriminazioaren ondoriozko debekuak barne, 4/2005 Legearen (otsailaren 18koa, Emakumeen eta Gizonen arteko Berdintasunerakoa) azken xedapenetatik seigarrenean xedaturikoari jarraikiz.
    6. Agindu honek arautzen dituen laguntzak erakunde onuradunei eman eta, hala dagokionean, ordaindu aurretik, ezinbestekoa izango da Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak eta haren erakunde autonomiadunek emandako izaera bereko laguntzen edo diru-laguntzen esparruan hasi den eta oraindik izapidetzen ari den edozein itzulketa- edo zehapen-prozedura amaitzea.
    7. Laguntza hauen onuradun izateko baldintzak betetzeari eutsi egin beharko zaio, emandako diru-laguntza guztia likidatu arte.

     

    DIRU-LAGUNTZA JASO DEZAKETEN JARDUERAK

    Erakunde onuradunek egingo dituzten I+G proiektuetan lan egiteko langile ikertzaileen kontratazioa lagundu ahal izango da diruz. Diruz lagunduko diren jarduerak gauzatzeko datak: 2015eko urtarrilaren 1etik 2015eko abenduaren 30a arte.

     

    Betekizunak

    1. Erakunde onuradunek behar bezala justifikatu beharko dute langile ikertzaileak kontratatzeko beharra, egingo dituzten I+G jarduerak garatzeko.
    2. Ikertzailearen kontratazioa ikerketa-jarduera garatuko duen EAEko ekoizpen-zentroan egin beharko da.
    3. I+G jarduerak EAEn dituzten instalazioetan egin beharko dituzte zuzenean erakunde onuradunek.
    4. Kontratatu beharreko ikertzaileak, agindu honen ondorioetarako, betekizun hauek bete beharko ditu:
      1. Enpresentzat eta enpresa-erakundeentzat: unibertsitate-titulua eta I+G proiektuekin lotuta dagoen eta froga daitekeen lanbide-esperientzia, gutxienez 2 urtekoa; edo, bestela, doktore-titulua izan beharko du.
      2. Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sareko (ZTBES) eragileentzat: doktore-titulua izan beharko du.
    5. Kontratazioa kalitate-baldintzetan egin beharko da, kontratatutako pertsonaren profilarekin bat datorren ordainsaria bermatzeko. Zentzu horretan, urteko gutxieneko kostu hauek ezartzen dira (ordainsari gordina gehi Gizarte Segurantzako enpresa-kostua):
      1. 20.000 euro, 2 urteko esperientzia duen ikertzaile batentzat.
      2. 40.000 euro, 10 urtetik gorako esperientzia eta/edo doktore-titulua dituen ikertzaile batentzat
    6. Horrez gain, kontratazio berriek hau bete beharko dute:
      1. Ikertzaileak erakundearekin formalizatuko duten lehenengo kontratua aurkezten den deialdiaren urtean egin beharko da, eta gutxienez 12 hilabeteko iraupena izango du.
      2. EAEko enpresa bateko ikerketa-talde batetik datorren eta aurretiaz gehienez ere hiru alditan diruz lagunduta egon den kontratua izan duen ikertzailearekin eginiko kontratuek ezin izango dute diru-laguntzarik jaso.
      3. Erakunde onuradunek egiaztatu beharko dute kontratua formalizatu aurreko 12 hilabeteetan ez dutela lan-arloko kontratu-loturarik izan proposatutako ikertzailearekin.
      4. Erakunde onuradunek kontratatzeko 3 pertsona aurkeztu ahal izango dituzte gehienez. Lehentasun-hurrenkera adierazi beharko dute, eta saiatuko dira emakumeen eta gizonen arteko oreka bermatzen, guztiak ere gaitasun, konpetentzia eta prestakuntza egokiarekin.
      5. Gutxienez 2 lanpostu gordeko dira % 33ko edo hortik gorako desgaitasuna duten pertsonak kontratatzeko.
Aurrekontuko zuzkidura
2.000.000 euro
Prestazio ekonomikoa

Laguntzen gehieneko zenbatekoa (2015eko azaroaren 11ko aginduaren 7.artikulua)

Kontratazio bakoitzagatik erakunde onuradun bakoitzari eman beharreko laguntzen ehunekoak hauek izango dira gehienez:

  1. Enpresak:
    1. % 60 ETEentzat.
    2. % 50 gainerako enpresentzat: Enpresa handiak eta enpresa-elkarteak.
  2. Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sareko (ZTBES) eragileak: % 50.
  3. Diru-laguntzaren gehieneko zenbatekoak, diru-laguntza jaso dezakeen kontratazio bakoitzeko, ezin izango ditu kopuru hauek gainditu:
    1. 18.000 euro, 2 urteko edo hortik gorako ikerketa-esperientzia daukan ikertzaile batentzat.
    2. 30.000 euro, 10 urtetik gorako ikerketa-esperientzia edo doktore-titulua duen ikertzaile batentzat.
    3. Erakunde onuradunen kategoria bakoitza finantzatzera bideratutako diru-zuzkidura onesten diren eskaerei erantzuteko behar bestekoa izango da, aurreko paragrafoan ezarritako baldintzetan, 10. artikuluan aurrez ikusitako eskaeren ebaluaziotik ondorioztatzen den hurrenkerari jarraituz, aurrekontu-kreditua agortu arte 

 

DIRU-LAGUNTZA JASO DEZAKETEN GASTUAK¿

Aginduaren 5. Artikuloak aipatzen du. Diru-laguntza jaso dezakeen gastutzat hartuko da ikertzailea kontratatzeko kostua: soldata-ordainsari gordina gehi Gizarte Segurantzako enpresa-kuota

 

LAGUNTZEN IZAERA ETA DIRU-LAGUNTZA EMATEKO PROZEDURA

Aginduaren 6. Artikuloak aipatzen du

  1. Itzuli beharrik gabekoak izango dira laguntzak, eta publikotasun-, lehia- eta objektibotasun-printzipioei jarraituz emango dira.
  2. Diru-laguntza emateko, lehiarik gabeko konkurrentzia-prozedura erabiliko da, erakunde onuradunen kategoria bakoitzeko.
  3. Agindu honen 8. artikuluan aipatutako dokumentazio guztia behar bezala aurkeztu ostean, arau honetan eskatzen diren betekizun guztiak betetzen dituztenean, orduan onetsiko dira eskaerak, eta 7. artikuluan zehaztutako zenbatekoen arabera esleituko zaizkie diru-laguntzak

 

DIRU-LAGUNTZEN ORDAINKETA. (Aginduaren 12. Artikuloa biltzen da)

Diru-laguntza bi zatitan ordainduko da, era honetan:

  1. Emandako diru-laguntzaren % 50 diru-laguntza emateko ebazpena jakinarazi ostean ordainduko da, ebazpena jaso eta 15 egun naturaleko epea igarota uko adierazirik ez bada.
  2. Gainerako % 50a urteko programa amaitu ostean ordainduko da. Ordainketa egin ahal izateko, lehenengo, diru-laguntza justifikatzeko dokumentazioa aurkeztu beharko da Teknologia eta Estrategia Zuzendaritzan edo lurralde-ordezkaritzetan, diru-laguntza jaso duten jarduerak egin direla egiaztatzeko
Deitzen duen erakundea
  • Ekonomiaren Garapena eta Lehiakortasuna > Teknologia, Berrikuntza eta Lehiakortasun Sailburuordetza
Ebazten duen erakundea
  • Ekonomiaren Garapena eta Lehiakortasuna > Teknologia, Berrikuntza eta Lehiakortasun Sailburuordetza
ESKAERA ETA BESTE IZAPIDE BATZUK
  • Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea

    Aginduaren 8. Artikuloa aipatzen da.

    Eskabideak aurkezteko epea hasiko da 2015eko azaroaren 17ko 9:00etan eta amaituko da 2015eko abenduaren 18ko 12:00etan.

    Aurkeztu beharreko dokumentuak
EBAZPENA ETA ERREKURTSOAK
Ebazteko epea
6 hilabete, Ebazpena EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.
Diru-laguntza emateko modua
Lehiaketarik gabe
Isilbidearen ondorioak
Gaitzetsiak
Errekurtsoak
  • Gora jotzeko errekurtsoa

    Gora jotzeko errekurtsoa administrazio-errekurtsoa da. Honen bidez, administrazio-organo bati eskatzen zaio hierarkikoki haren mende dagoen beste organo batek emandako egintza berrikusteko eta zuzentzeko.

    Zer egintzaren aurka jartzen da?

    • Administrazio-bideari bukaera ematen ez dioten egintzen aurka.
    • Zuzenean edo zeharka auziaren muina erabakitzen duten edo prozedurak aurrera egitea eragozten duten izapidezko egintzen aurka.

    Zer organori jartzen zaio?

    • Errekurritutako egintza ematen duen organoari edo haren goragokoari.

    Zer epe daukazu errekurtsoa jartzeko?

    • Hilabete, egintza espresu bat errekurritzen baduzu.
    • 3 hilabete, presuntziozko egintza bat errekurritzen baduzu.

    Zer epe dauka Administrazioak ebazteko?

    • 3 hilabete.

    Epe horretan Administrazioak ez badizu ebazpena jakinarazten:

    • Errekurtsoa baietsitzat joko da, baldin eta presuntziozko egintza errekurritu baduzu.
    • Errekurtsoa ezetsitzat joko da, baldin eta egintza espresu bat errekurritu baduzu.

     Zer errekurtso jar dezakezu gero?

    • Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, bide judizialetik.
    • Berrikusteko errekurtso berezia, salbuespenez.

    Informazio gehiago: 30/1992 Legea, Herri-administrazioen araubide juridikoaren eta administrazio-prozedura erkidearena (VII. titulua, Egintzak administrazio-bidetik berrikustea),

    Aurkeztu beharreko dokumentuak
KONTAKTUA
Harremanetarako datuak

Kontaktu Telefonikoa



 

Eusko Jaurlaritza - Ekonomia Garapena eta Lehiakortasuna
Teknologia eta Estrategia Zuzendaritza
Tfno.: 945 01 99 49
E-Mail: ro-murillas@euskadi.eus

Gipuzkoako Lurralde Ordezkaritza
Tfno.: 943 02 25 57
E-Mail: a-aramburuorbea@ euskadi.eus

Bizkaiko Lurralde Ordezkaritza
Tfno.: 94 403 14 08
E-Mail: mj-markaida@ euskadi.eus

Arabako Lurralde Ordezkaritza
Tfno.: 945 01 70 52
E-Mail: jd-garcia@ euskadi.eus

Kontaktu Presentziala



 

Eusko Jaurlaritza - Ekonomia Garapena eta Lehiakortasuna
Teknologia eta Estrategia Zuzendaritza
Donostia-San Sebastian,1
01010 Vitoria-Gasteiz

Gipuzkoako Lurralde Ordezkaritza
Easo, 10
20006 Donostia-San Sebastián

Bizkaiko Lurralde Ordezkaritza
General Concha, 23
48010 Bilbao

Arabako Lurralde Ordezkaritza
Samaniego, 2
01008 Vitoria-Gasteiz

Kodea
45403