[ARTE_DISEINU]  Arte plastikoetako eta diseinuko lanbide-irakaskuntzako ikastetxe baimenduei diru-laguntzak emateko deialdia (2015).

Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura

LABURPENA
Xedea

Deialdi honen xedea da Arte Plastikoetako eta Diseinuko titulartasun pribatuko lanbide-irakaskuntzako ikastetxe baimenduei diru-laguntzak emateko deialdia egitea, 2014-2015 ikasturteko – irailetik abuztura- langile-kostuak finantzatzeko.

Eskatzaileak (erakundeak zein pertsonak)
  • Arte Plastikoetako eta Diseinuko Lanbide-irakaskuntza ikastetxe baimenduak Informazio xehatua
    Eskakizunak:
    • Ikastetxeak egunean izan beharko ditu zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzakoak.
    • Diru-laguntza emateko kontuan izandako baldintzak aldatuz gero, horren berri emateko konpromisoa hartzen du.
    • 2014-2015eko ikasturtean ez du jaso bestelako diru-laguntzarik Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailetik.
Betekizunak eta merezimenduak
  • Pertsona edo erakunde eskatzaileak ez izatea diru-laguntza edo laguntza publikoak lortzeko aukera galtzea dakarren zigor- edo administrazio-arloko zehapenik; eta, ez egotea laguntza horiek jasotzeko ezgaitzen duten lege-debekuen eraginpean, beren beregiko erreferentzia egiten zaielarik Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legeko azken xedapenetako seigarrenaren arabera sexu-diskriminazioa egin izanagatiko lege-debekuei. Informazio xehatua

    Ez dago agiririk aurkeztu beharrik baldintza hori betetzen dela egiaztatzeko.

Aurrekontuko zuzkidura
82.197,00 (euro)
Deitzen duen erakundea
  • Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura / Hezkuntza Sailburuordetza > Ikastetxeen Zuzendaritza
Ebazten duen erakundea
  • Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura > Hezkuntza Sailburuordetza
ESKAERA ETA BESTE IZAPIDE BATZUK
Berariazko izapideak
Izapide hauek Administrazioak hala eskatzen dizunean bete behar dituzu.
  • Justifikazioa

    Ezarritako baldintzak betetzen dituzula eta aurreikusitako helburuak lortzen dituzula justifikatzeko, beharrezko dokumentazioa aurkeztu beharko duzu adierazitako lekuetan.

    Aurkeztu beharreko dokumentuak
Beste izapide batzuk
Izapide hauek aukerakoak dira. Zeure ekimenez egin ditzakezu edo Administrazioak horretarako aukera daukazula jakinarazten dizunean.
EBAZPENA ETA ERREKURTSOAK
Ebazteko epea
Ikastetxeen Zuzendaritzak egindako proposamena ikusita, Hezkuntzako sailburuordeak emango du diru-laguntzen gaineko ebazpena. Ebazpen hori emateko epea sei hilabetekoa da, agindu hau argitaratu eta biharamunetik aurrera.
Diru-laguntza emateko modua
Lehiaketa
Isilbidearen ondorioak
Ez onartzea
Errekurtsoak
  • Gora jotzeko errekurtsoa

    Gora jotzeko errekurtsoa administrazio-errekurtsoa da eta, administrazio-organo bati hierarkikoki haren mende dagoen beste organo batek emandako egintza berrikusteko eta zuzentzeko eskatzeko erabiltzen da.

    Zer egintzaren aurka jartzen da?

    • Administrazio-bideari bukaera ematen ez dioten egintzen aurka.
    • Zuzenean edo zeharka auziaren muina erabakitzen duten edo prozedurak aurrera egitea eragozten duten izapidezko egintzen aurka.

    Zer organori jartzen zaio?

    • Errekurritutako egintza ematen duen organoari edo horrek hierarkian gorago daukan hurrengoari.

    Zer epe daukazu errekurtsoa jartzeko?

    • Hilabete 1, egintza espresu bat errekurritzen baduzu.
    • 3 hilabete, presuntziozko egintza bat errekurritzen baduzu.

     Zer epe dauka administrazioak ebazteko?

    •  3 hilabete.

     Epe horretan ez bazaizu ebazpena jakinarazten:

    • Errekurtsoa baietsitzat joko da presuntziozko egintzaren kasuan.
    • Errekurtsoa ezetsitzat joko da egintza espresuaren kasuan.

     Zer errekurtso jar dezakezu gero?

    • Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, bide judizialetik.
    • Berrikusteko errekurtso berezia, salbuespenez.

    Informazio gehiago, hemen: 30/1992 Legea, Herri-administrazioen araubide juridikoaren eta administrazio-prozedura erkidearena (VII. titulua, Egintzak administrazio-bidetik berrikustea)

     

    Aurkeztu beharreko dokumentuak
KONTAKTUA
Kodea
0096703