2015ko deialdia enpresa-proiektu berriak abian jartzeko laguntzak

[APE_P]

Deskribapena


Xedea

Tokiko ekintzailetza-proiektuen esparruan negozio-ideia zehaztua duten ekintzaileek enpresa-proiektu berriak abian jar ditzaten bultzatzeko laguntzak arautzeko oinarriak ezartzea

Aurrekontuko zuzkidura

600.000 euros
Prestazio ekonomikoa
  • Sustatzaileak: Enpresa-proiektu berriak martxan jartzeko gehienez ere 1.500 euroko laguntza emango zaio sustatzaile bakoitzari. Zenbateko hori % 15 areagotuko da 18 urte baino gehiago eta 25 urte baino gutxiago badituzte (eskaera aurkezten duten unean), eta beste % 15 emakumeak badira.
  • Erakunde laguntzaileek 1.000 euroko diru-laguntza jasoko dute laguntzen duten sustatzaile bakoitzeko, betiere baldintzak betetzen badituzte eta diru-laguntza esleitu bazaie.

Deskribapen

  • 200.000 euro 18 urtetik gorako eta 25 urtetik beherako gazteei laguntzak emateko erabiliko dira.
  • 160.000 euro 25 urteko edo gehiagoko pertsonei laguntzak emateko erabiliko dira. 
  • 240.000 € selekzioaren finantzaketarako eta erakunde laguntzaileen aldetik akonpainamendurako.

 

Ordainketa-modua:

SUSTATZAILEAK

Erakunde laguntzaileek emango dizkiete onuradunei diru-laguntzak, honela:

- Lehenengo ordainketa (esleitutako diru-laguntzaren % 50), emateko ebazpenaren ostean, betiere bideragarritasun-plana osatu eta enpresa-proiektua ezartzeko aholkularitza-prozesua hasi ondoren.

- Bigarren ordainketa (gainerako % 50a), ekonomia-jardueren gaineko zergan alta eman ondoren. Ordainketa egin aurretik, ekintzaileak erakunde laguntzaileari aurkeztu behar dio ekonomia-jardueren gaineko zergan emandako altaren kopia eta amaierako memoria, egindako jardueren xehetasunak adierazita. Horretarako hiru hilabeteko epea du, laguntzeko prozesua amaitutako egunetik zenbatzen hasita. Laguntzaz arduratutako erakundeak memoria hori baliozkotu beharko du.

ERAKUNDE LAGUNTZAILEAK

Sustatzaileak hautatzeko, laguntzeko eta tutoretza-lanak egiteko erakunde laguntzaileei eman beharreko diru-laguntza Ebazpena eman ondoren ordainduko zaie. Ebazpen horretan zehaztuko da, hain zuzen, laguntza jasoko duten ekintzaileen kopurua eta emango zaien diru-laguntzaren zenbatekoa.

Nori dago zuzenduta


  • Pertsona fisikoak Informazio xehatua

    Enpresa edo negozio berri bat ezartzeko bideragarritasun-plana duten ekintzaileak, eta proiektu hori abian jartzeko behar diren jarduerak egin nahi dituztenak, arduraldi esklusiboan, eta erakunde laguntzaile batek gainbegiratuta eta haren tutoretzapean, Lanbide – Euskal Enplegu Zerbitzuak horretarako baimena aldez aurretik emanda.

    Lanbide-EEZn erakunde laguntzaile gisa jarduteko baimena eskatzen duten erakundeek profil hau izango dute: Lanbideko zuzendari nagusiaren 2012ko uztailaren 26ko Ebazpenaren bidez (abuztuaren 29ko EHAAn  argitaratua) araututako Eskualdeko Enplegu Planak egiteko eta egikaritzeko laguntzen deialdietan parte hartu duten EAEko udalerriak, udalerrien elkartzeak, koadrillak, eta haiei lotutako edo haien mendeko erakundeak.

  • Betekizunak

    • SUSTATZAILEAK
    • EAEn erroldatuta egotea eta EAEn benetan bizitzea.
    • Langabeak izatea eta Lanbiden enplegu-eskatzaile gisa izena emanda egotea.
    • Erakunde laguntzaile baimenduetako baten aholkularitza-prozesuan sartuta egotea.
    • Enpresa edo negozio berri bat ezartzeko bideragarritasun-plan bat izatea, dagokion erakunde laguntzaileak baliozkotua.Enpresa-jarduerak EAEn izan beharko du egoitza soziala eta fiskala, eta lantokiak ere bertan egon beharko du.
    • Esklusiboki enpresa edo negozioa martxan jartzeko jardueretan aritzea.
    • Enpresa edo negozioa abian jartze aldera deialdi honen kudeaketan parte hartzen duten erakunde laguntzaileek definitutako aholkularitza emateko eta laguntzeko jarduera guztietara bertaratzea.

      Sustatzaileek laguntzeko eta/edo tutoretza jasotzeko prozesua behar baino lehenago bertan behera utziz gero, jasotako diru-laguntza osoa edo haren zati bat itzuli beharko dute.

    • Helburu bererako beste laguntzarik ez jasotzea.
    • Ekonomia-jardueren gaineko zergan alta ematea 3 hilabeteko epean, negozioa abian jartzeko tutoretza eman eta laguntze aldera diruz lagundutako prozesua amaitutako egunetik zenbatzen hasita. Ekintzaileek EJZn alta aitortzen ez badute horretarako adierazitako epean, diru-laguntzaren bigarren ordainketa jasotzeko eskubidea galduko dute.
    • Lanbide-EEZk 2013 edo 2014 ekitaldietarako eginiko ekintzaileentzako laguntza-deialdietan jarduera berriak martxan jartzeko aurreikusitako laguntzarik jaso ez izana.
    • Onuradunek erakunde laguntzaileari aurkeztu beharko diote hiru hilabeteko epean, laguntzeko prozesua amaitutako egunetik zenbatzen hasita, ekonomia-jardueren gaineko zergan emandako altaren kopia, bai eta amaierako memoria ere, egindako jardueren xehetasunak adierazita. Laguntza garatu duen erakundeak baliozkotu behar du memoria hori, eta haren edukiak lan-planaren zein lortutako emaitzen planaren jarraipena egitea ahalbidetu behar du. Sustatzaileek laguntzeko eta/edo tutoretza jasotzeko prozesua behar baino lehenago bertan behera utziz gero, jasotako diru-laguntza osoa edo haren zati bat itzuli beharko dute.
    • ERAKUNDE LAGUNTZAILEAK
    • Eskualdeko Enplegu Planak egiteko eta egikaritzeko laguntzen deialdietan parte hartu izana. Deialdi horiek arautu ziren 2012ko maiatzaren 9ko Aginduaren bidez (EHAAn maiatzaren 23an argitaratua) eta Lanbide – Euskal Enplegu Zerbitzuaren Administrazio Kontseiluaren 2012ko uztailaren 26ko erabakiaren bidez (Lanbideren zuzendari nagusiaren ebazpena, EHAAn abuztuaren 29an argitaratua).

    • 2 urteko esperientzia, ekintzaileei laguntzeko eginkizunetan.
    • Sustatzailee iaguntza emateko langile egokiak eta nahikoak izatea.
    • Akreditazioak

      • - Erakundearen ziurtagiria, laguntza-eginkizunetarako gaitasun teknikoari eta materialari buruzkoa. Horren bidez egiaztatuko da esperientzia, eta jardueraz arduratuko diren langileak zerrendatuko dira.

      • - Proiektua, honako hauek jasotzen dituena: aholkularitza-prozesuetan egingo diren jarduerak; jarduera bakoitzean (ideiak/ekintzak) laguntza jasotzeko aurreikusitako pertsona-kopurua, eta 25 urtekoak edo gutxiagokoak eta hortik gorakoak bereizita.
      • Erakunde laguntzaileek 30 egun balioduneko epea izango dute, ebazpena jakinarazten denetik aurrera, ekintzaileekin laguntza eta/edo tutoretza-eginkizunetan hasteko. Hiru hilabeteko iraupena izango dute.
      • Lanbide - Euskal Enplegu Zerbitzuari jakinarazi behar zaizkio honako informazio hauek:
        • Helburu berberarekin beste edozein administrazio publiko edo erakunde publiko nahiz pribatutatik diru-laguntzak edo laguntzak jasoz gero, horren berri ematea.
        • Diru-laguntza ematerakoan kontuan hartutako edozein egoera aldatzen bada, aldaketa objektiboa zein subjektiboa izan, horren berri ematea.
        • Diruz lagundutako jardueren xedean edo izaeran funtsezko eragina duen edozein gertaerajakinaraztea.
        • Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak eta haren erakunde autonomoek, zuzenbide pribatuko erakunde publikoek eta sozietate publikoek emandako izaera bereko laguntzen edo diru-laguntzen esparruan hasita dagoen eta oraindik izapidetzen ari den edozein itzultze- edo zehapen-prozedura jakinaraztea.
      • Onuradunei ez zaie esleitutako laguntzarik ordainduko, baldin eta, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak edo bere erakunde autonomoek emandako izaera bereko diru-laguntzengatik, zigor-prozedura batean edo diru-laguntzak itzultzeko prozedura batean sartuta badaude, eta prozedura horiek oraindik ere izapidetzen ari badira.
      • Deialdi honetan aurreikusitako laguntzak lortzeko aukerarik ez dute izango diru-laguntzak edo laguntza publikoak jasotzeko aukera galtzearekin zigor- edo administrazio-arloan zigortuta dauden pertsona fisikoek, eta horretarako ezgaitzen duten legezko debekuen eraginpean daudenek. Halakoetan sartzen dira otsailaren 18ko 4/2005 Legeak, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerakoak, adierazitakoari jarraituz, sexu-diskriminazioagatik emandako zigor eta debekuak.

    Erakundeak


    Deitzen duen erakundea

    • Lanbide - Euskal Enplegu Zerbitzua > Lanbideko Zuzendari Orokorra - Euskal Enplegu Zerbitzua

    Ebazten duen erakundea

    • Lanbide - Euskal Enplegu Zerbitzua > Lanbideko Zuzendari Orokorra - Euskal Enplegu Zerbitzua

    Kontaktu-informazioa


    Harremanetarako telefonoak: 943 596 222 - 943 596 223 - 943 596 224  - 943 596 225

    Helbide elektronikoa: lanbide.donostia2@lanbide.net

    Kodea

    10061

    Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea


    Ebazpena eta errekurtsoak


    Ebazteko epea

    Erakunde laguntzaileentzat: Hilabete, eskaera egindako egunetik zenbatzen hasita, erabakia hartzeko eta jakinarazteko. Pertsona sustatzaileentzat: 6 hilabete, eskaera egindako egunetik zenbatzen hasita, erabakia hartzeko eta jakinarazteko.

    Diru-laguntza emateko modua

    Lehiaketarik gabe

    Isilbidearen ondorioak

    Baietsiak

    Hirugarrenaren datuen alta edo aldaketa Ogasun eta Finantza Saileko erregistroan