2015ko deialdia diru laguntzen ekintzaileei laguntzeko enpresa-ideia bat garatzeko

[APE_I_eusk]

Deskribapena


Xedea

Ekintzailetzaren tokiko proiektuen esparruan, berariaz enpresa-ideiaren bat sortzen, aztertzen eta egituratzen diharduten balizko ekintzaileei 2015ean emango zaizkien laguntzak arautzeko oinarriak ezartzea.

Aurrekontuko zuzkidura

450.000 euros
Prestazio ekonomikoa
  • Sustatzaileak: Enpresa-ideia bat garatzeko laguntza gehienez ere 1.000 eurokoa izango da sustatzaile bakoitzeko.

Zenbateko hori % 15 areagotuko da 18 urte baino gehiago eta 25 urte baino gutxiago badituzte (eskaera aurkezten duten unean), eta beste % 15 emakumeak badira.

  • Erakunde laguntzaileek 300 euroko diru-laguntza jasoko dute lagundutako pertsona bakoitzeko (ezarritako baldintzak bete behar ditu eta diru-laguntza esleituta izan behar du).

Deskripzioa

-360.000 € ekintzaileei laguntzak emateko.

  • 200.000 euro 18 urtetik gorako eta 25 urtetik beherako gazteei laguntzak emateko erabiliko dira.
  • 160.000 euro 25 urteko edo gehiagoko pertsonei laguntzak emateko erabiliko dira.

-90.000 € erakunde laguntzaileak finantzatzeko, hautaketa- eta laguntza-lanak egin ditzaten.

 

 

Ordainketa-modua:
  • Ordainketa bakarra egingo zaie onuradunei, Lanbidek baimendutako erakunde laguntzaileek laguntza horiek esleitu ondoren.
  • Sustatzaileak hautatzeko, laguntzeko eta tutoretza-lanak egiteko erakunde laguntzaileei eman beharreko diru-laguntza Ebazpena eman ondoren ordainduko zaie. Ebazpen horretan zehaztuko da, hain zuzen, laguntza jasoko duten ekintzaileen kopurua eta emango zaien diru-laguntzaren zenbatekoa.

Nori dago zuzenduta


  • Pertsona fisikoak Informazio xehatua

    Ekintzaileak, negozio-ideia bat izanik, jardueraren edozein arlotan, berau aztertu eta garatu nahi dutenak, berariazko arduraldi erregimenean, erakunde laguntzaileak ikuskaritzapean eta tutoretzapean. Lanbide-EEZk aurretiaz emango du eginkizun horietarako baimena.

    Lanbide-EEZn erakunde laguntzaile gisa jarduteko baimena eskatzen duten erakundeek profil hau izango dute: Lanbideren zuzendari nagusiaren 2012ko uztailaren 26ko ebazpenaren bidez (EHAAn abuztuaren 29an argitaratua) araututako Eskualdeko Enplegu Planak egiteko eta egikaritzeko laguntzen deialdietan parte hartu duten EAEko udalerriak, udalerrien elkartzeak, koadrilak, eta haiei lotutako edo haien mendeko erakundeak.

  • Betekizunak

    • SUSTATZAILEAK
    • EAEn erroldatuta egotea eta benetan bizitzea.
    • Langabeak izatea eta Lanbiden enplegu-eskatzaile gisa izena emanda egotea.
    • Erakunde laguntzaile baimenduetako baten aholkularitza-prozesuan sartuta egotea.
    • Enpresa edo negozio berri bat edozein jarduera-arlotan garatzeko ideia bat izatea.
    • Ekonomia-jardueren gaineko zergan eta langile autonomoen araubide berezian lehendik alta eman ez izana.
    • Enpresa-ideia aztertzeko eta garatzeko zereginetan arduraldi esklusiboan jardutea
    • Enpresa-ideia sortze eta garatze aldera deialdi honen kudeaketan parte hartzen duten erakunde laguntzaileek definitutako aholkularitza emateko eta laguntzeko jarduera guztietara bertaratzea.

      Sustatzaileek laguntzeko eta/edo tutoretza jasotzeko prozesua behar baino lehenago bertan behera utziz gero, jasotako diru-laguntza osoa edo haren zati bat itzuli beharko dute.

    • Helburu bererako beste laguntzarik ez jasotzea.
    • Lanbide-EEZk 2013 eta 2014 ekitaldietarako eginiko ekintzaileentzako laguntza-deialdietan aurreikusitako laguntzarik jaso ez izana.
    • Laguntzen onuradunek erakunde laguntzailean aurkeztu beharko dute, laguntza- eta/edo tutoretza-lanak amaitu eta hurrengo hilabetean, laguntza jaso duten epean enpresa-proiektuaren bideragarritasuna aztertzeko eginiko lanen memoria, baita proiektuaren bideragarritasunari buruzko txostena ere. Laguntza eta/edo tutoretza-lanak egin dituen erakundeak sinatu beharko du dokumentazioa.
      Tutoretza-prozesua bertan behera uzten bada hori amaitu baino lehen, jarduera eten den unera arte eginiko ekintzen memoria aurkeztu beharko da.

      Aurreikusitako epeetan diru-laguntza justifikatzen ez bada, emandako diru-laguntza guztia itzuli beharko da.
    • ERAKUNDE LAGUNTZAILEAK Eskualdeko Enplegu Planak egiteko eta egikaritzeko laguntzen deialdietan parte hartu izana. Deialdi horiek arautu ziren 2012ko maiatzaren 9ko Aginduaren bidez (EHAAn maiatzaren 23an argitaratua) eta Lanbide ¿ Euskal Enplegu Zerbitzuaren Administrazio Kontseiluaren 2012ko uztailaren 26ko erabakiaren bidez (Lanbideren zuzendari nagusiaren ebazpena, EHAAn abuztuaren 29an argitaratua). 2 urteko esperientzia ekintzaileei laguntza emateko eginkizunetan. Sustatzaileei laguntza emateko langile egokiak eta nahikoak izatea.

      - Erakundearen ziurtagiria, laguntza-eginkizunetarako gaitasun teknikoari eta materialari buruzkoa. Esperientzia egiaztatu eta jardueraz arduratuko diren langileak zerrendatzen dira bertan.

      - Proiektua, honako hauek jasotzen dituena: aholkularitza-prozesuetan egingo diren jarduerak; jarduera bakoitzean (ideiak/ekintzak) laguntza jasotzeko aurreikusitako pertsona-kopurua, eta sexuaren arabera, 25 urtekoak edo gutxiagokoak eta hortik gorakoak bereizita.

    • Erakunde laguntzaileek 30 egun balioduneko epea izango dute, ebazpena jakinarazten denetik aurrera, ekintzaileekin laguntza eta/edo tutoretza-lanetan hasteko. Hiru hilabeteko iraupena izango dute. Sustatzaileek laguntzeko eta/edo tutoretza jasotzeko prozesua behar baino lehenago bertan behera utziz gero, jasotako diru-laguntza osoa edo haren zati bat itzuli beharko dute.
    • Helburu berberarekin beste edozein administrazio publiko edo erakunde publiko nahiz pribatutatik diru-laguntzak edo laguntzak jasoz gero, horren berri ematea.
    • Diru-laguntza ematerakoan kontuan hartutako edozein egoera aldatzen bada, aldaketa objektiboa zein subjektiboa izan, horren berri ematea.
    • Diruz lagundutako jardueren xedean edo izaeran funtsezko eragina duen edozein gertaera jakinaraztea.
    • Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak eta haren erakunde autonomoek, zuzenbide pribatuko erakunde publikoek eta sozietate publikoek emandako izaera bereko laguntzen edo diru-laguntzen esparruan hasita dagoen eta oraindik izapidetzen ari den edozein itzultze- edo zehapen-prozedura jakinaraztea.
    • Aurreikusitako epeetan diru-laguntza justifikatzen ez bada, emandako diru-laguntza guztia itzuli beharko da.
  • Deialdi honetan aurreikusitako laguntzak lortzeko aukerarik ez dute izango diru-laguntzak edo laguntza publikoak jasotzeko aukera galtzearekin zigor- edo administrazio-arloan zigortuta dauden pertsona fisikoek, eta horretarako ezgaitzen duten legezko debekuen eraginpean daudenek. Halakoetan sartzen dira otsailaren 18ko 4/2005 Legeak, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerakoak, adierazitakoari jarraituz, sexu-diskriminazioagatik emandako zigor eta debekuak.
  • Onuradunei ez zaie esleitutako laguntzarik ordainduko, baldin eta, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak edo bere erakunde autonomoek emandako izaera bereko diru-laguntzengatik, zigor-prozedura batean edo diru-laguntzak itzultzeko prozedura batean sartuta badaude, eta prozedura horiek oraindik ere izapidetzen ari badira.
  • Erakundeak


    Deitzen duen erakundea

    • Lanbide - Euskal Enplegu Zerbitzua > Lanbideko Zuzendari Orokorra - Euskal Enplegu Zerbitzua

    Ebazten duen erakundea

    • Lanbide - Euskal Enplegu Zerbitzua > Lanbideko Zuzendari Orokorra - Euskal Enplegu Zerbitzua

    Kontaktu-informazioa


    Enplegu Sustapena Lanbide – San Martzial

    Harremanetarako telefonoak:- 943596223 - 943596224 - 943596225 - 943596222

    Helbide elektronikoa: lanbide.donostia2@lanbide.eus

     

    Kodea

    10060

    Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea


    Ebazpena eta errekurtsoak


    Ebazteko epea

    Erakunde laguntzaileentzat: Hilabete, eskaera egindako egunetik zenbatzen hasita, erabakia hartzeko eta jakinarazteko. Pertsona sustatzaileentzat: 6 hilabete, eskaera egindako egunetik zenbatzen hasita, erabakia hartzeko eta jakinarazteko.

    Diru-laguntza emateko modua

    Lehiaketarik gabe

    Isilbidearen ondorioak

    Baietsiak

    Hirugarrenaren datuen alta edo aldaketa Ogasun eta Finantza Saileko erregistroan