Adkzioen prebentzio komunitarioko programak garatzeko eta arlo horretan jokabide osasungarriak bultzatzeko laguntzak

[adikzio-prebentzio-komunitario]

Osasuna

LABURPENA
Xedea

Kapitulu honen xedea da EAEko toki erakundeei emango zaizkien diru-laguntzak arautzea, 2015ean honakoak garatzeko: arriskuak eta kalteak prebenitzeko eta murrizteko programak eta esku-hartzeak, eta jokabide osasungarriak bultzatzeko programak eta esku-hartzeak. Programa eta esku-hartze horiek adikzioen edo droga-mendekotasunen alorreko tokiko planetan egon behar dute; baina plan horiek onartuta edo prestatzeko prozesuan egon daitezke. Udalek banaka edo mankomunatuta prestatu eta garatu behar dituzte planak, eta ekintza egituratu eta koordinatuen multzo ordenatu bat osatu behar dute.

 

Zuzenean edo erakunde espezializatuekin lankidetzan bere lurralde esparruan adikzioen prebentzio komunitariorako programak kudeatzen dituzten toki-erakundeak bildu ahal izango dira adikzioen prebentzio komunitariorako proiektuak garatzeko laguntzetara. Halako programatzat hartuko dira, gizarte-komunitatearen gaitasuna sustatzeko helburua dutenak, adikzioen fenomenoa lantzeko jarduerak garatzen dituztenak, arlo horretan jokabide osasungarriak bultzatzen dituztenak eta osasunerako hezkuntza sustatzen dutenak.

Eskatzaileak (erakundeak zein pertsonak)
  • EAEko toki erakundeak
Betekizunak eta merezimenduak
  • Edozein administrazio edo erakunde publiko nahiz pribaturi helburu berbererako eskatutako diru-laguntza, laguntza, diru-sarrera edo bestelako baliabideen berri ematea. Halakoren bat lortuz gero, horren berri ere ematea. Informazio xehatua

    Eskabidean, dagokion erantzukizunpeko adierazpena markatu behar da. Beste laguntzarik jaso ez dela aitortuz gero, ez dago dokumentaziorik aurkeztu beharrik.

    Bestelako finantziazio-iturririk eduki edo eskatuz gero, "Beste finantziazio-iturriak" inprimakia aurkeztu behar da eskabidearekin batera.

     

  • Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak eta haren erakunde autonomoek emandako izaera bereko laguntzen edo diru-laguntzen esparruan hasi eta oraindik izapidetzen ari den edozein itzultze- edo zigor-prozeduraren eraginpean ez egotea. Informazio xehatua

    Ez dago agiririk aurkeztu beharrik baldintza hori betetzen dela egiaztatzeko.

  • Pertsona edo erakunde eskatzaileak ez izatea diru-laguntza edo laguntza publikoak lortzeko aukera galtzea dakarren zigor- edo administrazio-arloko zehapenik; eta, ez egotea laguntza horiek jasotzeko ezgaitzen duten lege-debekuen eraginpean, beren beregiko erreferentzia egiten zaielarik Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legeko azken xedapenetako seigarrenaren arabera sexu-diskriminazioa egin izanagatiko lege-debekuei Informazio xehatua

    Ez dago agiririk aurkeztu beharrik baldintza hori betetzen dela egiaztatzeko

  • Baztertuta geratuko dira estatu-mailako laguntza-erregimenen barruan legez kontrako edo bateraezintzat jo diren laguntza hauetako bat jaso duten erakundeak, laguntza bera eta dagozkion interesak kontu blokeatu batera bueltatu edo sartu ez badituzte: ¿ Araba I, Araba II eta Araba III (CR 48/99, CR 49/99 eta CR 58/99) ¿ Gipuzkoa I, Gipuzkoa II eta Gipuzkoa III (CR 50/99, CR 53/99 eta CR 59/00) ¿ Bizkaia I, Bizkaia II, Bizkaia III (CR 52/99, CR 54/99 eta CR 60/00 Informazio xehatua

    Ez dago agiririk aurkeztu beharrik baldintza hori betetzen dela egiaztatzeko. Eskabidean, dagokion erantzukizunpeko adierazpena markatu behar da.

  • Azken zerga-ekitaldietan Minimis erregimenari atxikitako laguntzarik jaso izanez gero, jakinaraztea Informazio xehatua

    Eskabidean, dagokion erantzukizunpeko adierazpena markatu behar da.Beste laguntzarik jaso ez dela aitortuz gero, ez dago dokumentaziorik aurkeztu beharrik.

    Bestelako finantziazio-iturririk eduki edo eskatuz gero, "Beste finantziazio-iturriak - Minimis" inprimakia aurkeztu behar da eskabidearekin batera.

Aurrekontuko zuzkidura
561.215 euros
Prestazio ekonomikoa

Muga

Eman beharreko laguntzak zehaztu eta horien zenbatekoa kalkulatzeko, kopuru hauek biderkatu beharko dira: batetik, onartutako aurrekontuaren % 75 eta, bestetik, programa baloratzean lortutako puntuak kalkulatuta sortzen den ehunekoa, programa batek artikulu honen arabera lor ditzakeen puntuekiko. Nolanahi ere, laguntzaren zenbatekoa ezin da izan eskatutako kopurua baino handiagoa.

Osasun Sailak aurreko artikuluan ezarritako moduan onartutako aurrekontuaren % 75 finantzatu dezake, gehienez ere. Onartutako aurrekontutzat hartuko da aurkeztutako programaren aurrekontu osoa. Eskabidean deskribatutako programa osatzen duten proiektu guztietarako egokia eta doitua izan behar du aurrekontuak. Programaren zuzeneko kostuak bakarrik onartuko dira. Programa bakoitzak ez du jasoko kapitulu honi dagokion diruaren % 10a baino gehiago.

Ordainketa-modua:

Ordainketa zatika egingo da: lehen % 80a laguntza onartzean ordainduko da, eta gainerako % 20a, berriz, diru-laguntza justifikatzeko memoria bidali baino lehen. Memoria hori 2016ko martxoaren 1a baino lehen bidali behar da Osasun Sailaren Osasun Publikoaren eta Adikzioen Zuzendaritzara; bertan jaso beharko dira: diruz lagundutako programa zenbateraino bete den, programaren garapenaren balorazio kualitatiboa, eta erakunde onuradunek adikzioei lotuta garatzen dituzten beste jarduera batzuei buruzko informazioa.

Deitzen duen erakundea
  • Osasuna / Osasun Sailburuordetza > Osasun Publikoaren eta Adikzioen Zuzendaritza
Ebazten duen erakundea
  • Osasuna > Osasun Sailburuordetza
ESKAERA ETA BESTE IZAPIDE BATZUK
  • Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea

    Diru-laguntza eskatzeko, eskaera-orria aurkeztu behar da, aurkeztu beharreko agirien jarraibideetan deskribatzen den dokumentazioarekin batera. Izapidetzea erlaitzetan zehazten diren bideetako edozein erabiliz abiarazi daiteke (presentziala eta elektronikoa). Izapidetzea bide batetik edo bestetik abiarazteak ez du esan nahi izapidetzearekin bide horretatik jarraitu behar denik. Izapidetzearen jarraipena, hautatutako bidea presentziala baldin bada, fitxa honetan zehazten da. Hautatutako bidea telematikoa baldin bada, berriz, Nire kudeaketak ataletik jarraitu behar da izapidetzea.

    Aurkeztu beharreko dokumentuak
Berariazko izapideak
Izapide hauek Administrazioak hala eskatzen dizunean bete behar dituzu.
  • Justifikazioa

    Diru-laguntzaren xedea bete dela justifikatu ahal izateko, eta jasotako dirua behar bezala aplikatu dela justifikatu ahal izateko, erakundeek hemen agertzen den dokumentazioa paperean edo elektronika bidez aurkeztuko dute.

    Aurkeztu beharreko dokumentuak
Beste izapide batzuk
Izapide hauek aukerakoak dira. Zeure ekimenez egin ditzakezu edo Administrazioak horretarako aukera daukazula jakinarazten dizunean.
EBAZPENA ETA ERREKURTSOAK
Ebazteko epea
2015eko azaroaren 30a baino lehen ebatzi behar dira Agindu honen bidez emango diren diru-laguntza eskabideak.
Diru-laguntza emateko modua
Lehiaketa
Isilbidearen ondorioak
Ez onartzea
Errekurtsoak
  • Gora jotzeko errekurtsoa

    Gora jotzeko errekurtsoa administrazio-errekurtsoa da eta, administrazio-organo bati hierarkikoki haren mende dagoen beste organo batek emandako egintza berrikusteko eta zuzentzeko eskatzeko erabiltzen da.

    Zer egintzaren aurka jartzen da?

    • Administrazio-bideari bukaera ematen ez dioten egintzen aurka.
    • Zuzenean edo zeharka auziaren muina erabakitzen duten edo prozedurak aurrera egitea eragozten duten izapidezko egintzen aurka.

    Zer organori jartzen zaio?

    • Errekurritutako egintza ematen duen organoari edo horrek hierarkian gorago daukan hurrengoari.

    Zer epe daukazu errekurtsoa jartzeko?

    • Hilabete 1, egintza espresu bat errekurritzen baduzu.
    • 3 hilabete, presuntziozko egintza bat errekurritzen baduzu.

     Zer epe dauka administrazioak ebazteko?

    •  3 hilabete.

     Epe horretan ez bazaizu ebazpena jakinarazten:

    • Errekurtsoa baietsitzat joko da presuntziozko egintzaren kasuan.
    • Errekurtsoa ezetsitzat joko da egintza espresuaren kasuan.

     Zer errekurtso jar dezakezu gero?

    • Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, bide judizialetik.
    • Berrikusteko errekurtso berezia, salbuespenez.

    Informazio gehiago, hemen: 30/1992 Legea, Herri-administrazioen araubide juridikoaren eta administrazio-prozedura erkidearena (VII. titulua, Egintzak administrazio-bidetik berrikustea)

     

    Aurkeztu beharreko dokumentuak
  • Aukerako berraztertzeko errekurtsoa

    Aukerako berraztertzeko errekurtsoari buruzko informazioa

    Zer egintzaren aurka jartzen da?

    • Administrazio-bideari bukaera ematen ez dioten egintzen aurka.

    Zer organori jartzen zaio?

    • Errekurritutako egintza ematen duen organoari.

    Zer epe daukazu errekurtsoa jartzeko?

    •  Hilabete 1, egintza espresu bat errekurritzen baduzu.
    • 3 hilabete, presuntziozko egintza bat errekurritzen baduzu.

     Zer epe dauka administrazioak ebazteko?

    •  Hilabete 1.

     Epe horretan ez bazaizu ebazpena jakinarazten, errekurtsoa ezetsitzat joko da.

    •  Zer errekurtso jar dezakezu gero?

     Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, bide judizialetik.

    Informazio gehiago, hemen: 30/1992 Legea, Herri-administrazioen araubide juridikoaren eta administrazio-prozedura erkidearena (VII. Titulua, Egintzak administrazio-bidetik berrikustea)

     

    Aurkeztu beharreko dokumentuak
KONTAKTUA