Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Saila

[protemasbi]  ETEentzako laguntzak: EMAS Ingurumen Kudeaketako Europako Sistemaren Erregistroan berritzeko

Ingurumena eta Lurralde Politika

Argitaratze-data 2014/09/01
Nola egin izapidetze elektronikoa Informazio gehiago
Berriari/oharrari buruzko informazioa:
Gida (PDF , 3.76 MB)
LABURPENA
Xedea

Ez da berrikuntzarako laguntzarik emango bulegokoak baino ez diren jardueretarako (bankuak, aseguruak, higiezinen agentziak, aholkularitzak, etab.), ezta erregistroa berritzearekin lotuta ez dauden urteko auditorietarako ere.

Eskatzaileak (erakundeak zein pertsonak)
  • ETEak (enpresa txiki eta ertainak) Informazio xehatua
    Eskakizunak:
    • Zerga-betebeharrak egunean ordainduta izatea
    • Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak egunean ordainduta izatea
    • Legez eratuta egotea
    • Ekonomia-jardueren epigrafean inskribatuta egotea
    • Ordezkari izateko ahalmen nahikoa izatea

      Merkataritza-sozietateetan (SA eta SM), kooperatiba, elkarte eta fundazioen kasuetan legezko ordezkariak justifikatu egin behar du ordezkari izateko ahalmen nahikoa duela.

Betekizunak eta merezimenduak
  • Aurkeztutako proiektuaren ezaugarriak egiaztatzea
  • Aurkeztutako proiektuaren aurrekontua egiaztatzea
  • Erantzukizun-adierazpena betetzea
Aurrekontuko zuzkidura
500.000 (euro)
Prestazio ekonomikoa

 Prozedura arruntean, honako hauen arabera zehaztuko da zenbatekoa:

a) Proiektuen inbertsioen zenbateko garbiak.

b) Eskabide guztietarako egindako banaketa proportzionala.

Diru-laguntzak gehienez hiru mila (3.000) eurokoak izango dira, proiektuko eta/edo produkzio-zentro bakoitzeko.

Ordainketa-modua:

Diru-laguntza ordainketa batean emango da, diruz lagundutako inbertsioa bete eta ordaindu dela justifikatu eta gero, pertsona onuradunak eskabide aurkeztu ostean.

Diru-laguntzak lortzen dutenek agiri bidez egiaztatuko dute diruz lagundutako inbertsioa, sei hilabeteko epean proiektua amaitzen denetik. Behin hori bete dutela egiaztatuta, ordaintzeko agindua emango da.

Edonola ere, diru-laguntza ordaintzeko agindua eman aurretik, onuradunek zerga-betebeharrak beteta eta Gizarte Segurantzaren kuotak ordainduta dituztela egiaztatzen duten ziurtagiriak aurkeztuko dituzte.

Deitzen duen erakundea
  • Eusko Jaurlaritza > Ingurumena eta Lurralde Politika
Ebazten duen erakundea
  • Ingurumena eta Lurralde Politika > Ingurumen Sailburuordetza
ESKAERA ETA BESTE IZAPIDE BATZUK
  • Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea

    Eskaerari jarraian adierazten den dokumentazioa erantsi beharko zaio:

    • Proiektuaren datuen inprimakia.
    • Datu ekonomikoen inprimakia (kalkulu-orrian).
    • Erantzukizunpeko adierazpena, erakundean botereak dituen pertsonak sinatua.
    • Eskabidea erakundearen ziurtagiriarekin barik beste batekin egiten bada, ordezkatzeko ahalorde-agiria aurkeztu beharko da, erantzukizunpeko adierazpenena sinatzen duen pertsonak emandakoa, eta enpresa eratzeko eskriturak.
    • Eskabide telematikoa egiten duena ez bada erantzukizunpeko adierazpena sinatzen duena, paragrafo honetako c) atalean aipatutakoa, ordezkaritza-agiri bat erantsi beharko da, web orrian dagoen ereduaren arabera.
    • Jarduera-lizentzia, baldin eta instalazioak halakorik behar badu.
    • Zerga-betebeharrak betetzen dituela egiaztatzen duen agiria, eta gizarte segurantzako kuotak ordainduta dituela egiaztatzen duena. Ez dira zertan aurkeztu beharko, baldin eta eskabidean eskatzaileak berariaz baimena ematen badu organo kudeatzaileak datuok egiaztatu ditzan.
    • Aukeran, eta inprimakiko puntuak argitzeko asmoz, proiektua azaltzeko txosten bat, aurrekontuak edo eskatzaileak nahi duen dokumentazioa aurkeztu ahal izango dira. 
    Aurkeztu beharreko dokumentuak
Berariazko izapideak
Izapide hauek Administrazioak hala eskatzen dizunean bete behar dituzu.
  • Hirugarrenaren datuen alta edo aldaketa Ogasun eta Finantza Saileko erregistroan

    Administrazioak laguntzak eta diru-laguntzak ordaindu ahal izateko, Eusko Jaurlaritzako Ogasun eta Finantza Saileko Kontrol Ekonomikoko Bulegoaren datu-basean sartuta egon beharko duzu.

    Aurkeztu beharreko dokumentuak
  • Justifikazioa

    Ezarritako baldintzak betetzen dituzula eta aurreikusitako helburuak lortzen dituzula justifikatzeko, beharrezko dokumentazioa aurkeztu beharko duzu adierazitako lekuetan.

    Aurkeztu beharreko dokumentuak
Beste izapide batzuk
Izapide hauek aukerakoak dira. Zeure ekimenez egin ditzakezu edo Administrazioak horretarako aukera daukazula jakinarazten dizunean.
  • Eskaera zuzendu

    Eskaerak ez baditu betetzen deialdiaren arauan ezarritako baldintzak, organo eskudunak 10 eguneko epea emango dizu akatsak zuzentzeko. Ez badituzu zuzentzen, Administrazioak eskaeran atzera egin duzula suposatuko du.

    Agiri hauek aurkez ditzakezu:

    • Administrazioak eskatzen dizkizun agiriak, zuzentzeko eskaera jakinarazten baldin bazaizu
    • beharrezkotzat jotzen dituzun agiriak, nahiz eta administrazioak ez eskatu
    Aurkeztu beharreko dokumentuak
  • Jakinarazpenetarako datuak aldatzea

    Espedientea ireki badago, jakinarazpenetarako datuak, hizkuntza eta tramitazio kanala aldatu ditzakezu.

    Aurkeztu beharreko dokumentuak
  • Atzera egitea

    Ebazpena eman baino lehen, eskabidean atzera egiteko aukera dago.

    Atzera egin arren, babesten zaituzten eskubideak mantenduko dira, eta beste prozedura baten erabiltzeko aukera izango da.

    Informazio gehigarria: 30/1992 Legea, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearena (90. eta 91. artikuluetan)

    Aurkeztu beharreko dokumentuak
  • Uko egin

    Ebazpena eman ondoren, uko egiteko aukera dago. Uko eginez gero, babesten zaituzten eskubideak galtzen dira.

    Informazio gehigarria: 30/1992 Legea, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearena (90. eta 91. artikuluetan)

    Aurkeztu beharreko dokumentuak
EBAZPENA ETA ERREKURTSOAK
Diru-laguntza emateko modua
Lehiaketa
Isilbidearen ondorioak
Ez onartzea
Ebazpena emana
Ebazpena (PDF , 173.2 KB) [2014/12/30]
Errekurtsoak
  • Gora jotzeko errekurtsoa

    Gora jotzeko errekurtsoa administrazio-errekurtsoa da eta, administrazio-organo bati hierarkikoki haren mende dagoen beste organo batek emandako egintza berrikusteko eta zuzentzeko eskatzeko erabiltzen da.

    Zer egintzaren aurka jartzen da?

    • Administrazio-bideari bukaera ematen ez dioten egintzen aurka.
    • Zuzenean edo zeharka auziaren muina erabakitzen duten edo prozedurak aurrera egitea eragozten duten izapidezko egintzen aurka.

    Zer organori jartzen zaio?

    • Errekurritutako egintza ematen duen organoari edo horrek hierarkian gorago daukan hurrengoari.

    Zer epe daukazu errekurtsoa jartzeko?

    • Hilabete 1, egintza espresu bat errekurritzen baduzu.
    • 3 hilabete, presuntziozko egintza bat errekurritzen baduzu.

     Zer epe dauka administrazioak ebazteko?

    •  3 hilabete.

     Epe horretan ez bazaizu ebazpena jakinarazten:

    • Errekurtsoa baietsitzat joko da presuntziozko egintzaren kasuan.
    • Errekurtsoa ezetsitzat joko da egintza espresuaren kasuan.

     Zer errekurtso jar dezakezu gero?

    • Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, bide judizialetik.
    • Berrikusteko errekurtso berezia, salbuespenez.

    Informazio gehiago, hemen: 30/1992 Legea, Herri-administrazioen araubide juridikoaren eta administrazio-prozedura erkidearena (VII. titulua, Egintzak administrazio-bidetik berrikustea)

     

    Aurkeztu beharreko dokumentuak
KONTAKTUA
Harremanetarako datuak

Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua

Tramitazio elektronikoan arazorik baduzu, erabiltzaileentzako arreta zentroaren telefonoa erabili dezakezu: 945 01 68 38