LH1 - Elkargokideen trebakuntza

[LanHitz 2015 LH1]

Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura

Eskabideak aurkezteko epea otsailaren 9an amaituko da
LABURPENA
Xedea

Profesionalen elkargoetako kideek beren jarduera profesionalean euskara gero eta gehiago erabiltzea, 2015ean zehar.

Eskatzaileak (erakundeak zein pertsonak)
  • Pertsona juridiko pribatuak Informazio xehatua
    Eskakizunak:
    • Ekonomia-jardueren epigrafe honetan inskribatuta egotea
    • Zerga-betebeharrak egunean ordainduta izatea

      Zergak Euskal Autonomia Erkidegotik kanpo ordaintzen dituzten pertsona juridikoek bakarrik aurkeztu beharko dute eskakizun hau betetzen dutelako ziurtagiria.

    • Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak egunean ordainduta izatea
    • Euskalduntzen edo euskara-planen aholkulari jarduten duen entitatea ez izatea

      Euskalduntzen edo euskara-planen aholkularitza-lanetan nagusiki jarduten duen entitatea ez izatea.

    • Ordezkaritza-ahalorde nahikoa izatea

      Merkataritza-sozietate (SA eta SM), kooperatiba, elkarte eta fundazioen kasuetan, legezko ordezkariak justifikatu egin behar du ordezkaritza-ahalorde nahikoa duela.

       

    • Kapital soziala nagusiki publikoa duen entitatea ez izatea

      Herri administrazio batek edo gehiagok jarritako kapitala denetara entitatearen kapital sozial osoaren erdia baino gehiago duen entitatea ez izatea.

      Zalantzarik izanez gero, entitate eskatzaileari errekerimendua egingo zaio lehenbailehen argitzeko.

    • Legez eratuta egotea
    • Euskal Autonomia Erkidegoan egoitza duen elkargo profesionala izatea
Betekizunak eta merezimenduak
  • EAEn lantokiren bat izatea Informazio xehatua

    Urteko kudeaketa-plana EAEko lantokiren batean gauzatu behar da eta horren datuak Planhitz aplikazioan adieraziko dira.

  • Proiektuaren auto-finantzazioa gutxienez % 40koa izatea Informazio xehatua

    Entitate eta proiektuaren inguruko beste datu batzuk izeneko formularioan, aurrekontuari dagokion atalean, adierazi behar da zein den autofinantzazio-maila.

  • Agerpen publikoetako materialetan HPSren babesa adierazi behar da Informazio xehatua

    Diru-laguntzaren jasotzaile direnek diruz lagundutako programa, proiektu edo jardueren ondorioz agerpen publikoetan erabiltzeko diren iragarki-txarteletan, argazkietan eta gainerako material idatzietan, entzunezkoetan eta elektronikoetan Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailaren menpeko Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak eskainitako babesa adierazi beharko dute, horretarako logotipo normalizatua erabiliz. Arestian zerrendatutako material horiek guztiek gutxienez euskaraz egon beharko dute.

  • Edozein administrazio edo erakunde publiko nahiz pribaturi helburu berbererako eskatutako diru-laguntza, laguntza, diru-sarrera edo bestelako baliabideen berri ematea. Halakoren bat lortuz gero, horren berri ere ematea. Informazio xehatua

    Eskabidean, dagokion erantzukizunpeko adierazpena markatu behar da. Beste laguntzarik jaso ez dela aitortuz gero, ez dago dokumentaziorik aurkeztu beharrik.

    Bestelako finantziazio-iturririk eduki edo eskatuz gero, "Beste finantziazio-iturriak" inprimakia aurkeztu behar da eskabidearekin batera.

     

  • Pertsona edo erakunde eskatzaileak ez izatea diru-laguntza edo laguntza publikoak lortzeko aukera galtzea dakarren zigor- edo administrazio-arloko zehapenik; eta, ez egotea laguntza horiek jasotzeko ezgaitzen duten lege-debekuen eraginpean, beren beregiko erreferentzia egiten zaielarik Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legeko azken xedapenetako seigarrenaren arabera sexu-diskriminazioa egin izanagatiko lege-debekuei Informazio xehatua

    Ez dago agiririk aurkeztu beharrik baldintza hori betetzen dela egiaztatzeko

  • Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak eta haren erakunde autonomoek emandako izaera bereko laguntzen edo diru-laguntzen esparruan hasi eta oraindik izapidetzen ari den edozein itzultze- edo zigor-prozeduraren eraginpean ez egotea. Halaber, itzulketa-prozedura horietatik eratorritako diru-laguntzak itzultzeko betebeharra bete ez dutenei ezin zaie diru-laguntzarik eman, ezta ordaindu ere. Informazio xehatua

    Ez dago agiririk aurkeztu beharrik baldintza hori betetzen dela egiaztatzeko.

Aurrekontuko zuzkidura
100.000
Prestazio ekonomikoa

Egitasmo bakoitzak jasotako puntuazioaren eta araztutako aurrekontuaren arabera, eta kontuan izanik 18.7 artikuluak ezartzen dituen gastuak eta mugak, zehaztuko da proiektu bakoitzari dagokion diru-laguntzaren zenbatekoa. Emango diren diru-laguntzen gehieneko zenbatekoa aurrekontu araztuaren gaineko % 60koa izango da. Halaber, ezingo zaie eskatu baino gehiago esleitu.

Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak pertsona edo entitate eskatzailearen proposamena bertan behera utziko du 40 (berrogei) puntu baino gutxiago jasotzen dituzten jardueren kasuan, edota balorazio-batzordeak esleipen-proposamena prestatu ondoren, pertsona edo entitate jakin bati esleitu behar zaion diru-kopurua guztira bi mila (2.000) euro baino gutxiagokoa balitz.

Pertsona edo entitate bakoitzak gehienez 35.000 euro jasoko ditu deialdiaren multzo bietara aurkeztuta ere.

Bikain-Euskararen Kalitate Ziurtagiria sortzen duen Aginduak ezarritako ebaluazio-prozesua  2014an burutu eta horren ondorioz Bikain-Euskararen Kalitate Ziurtagiria eskuratu duten pertsona edo entitate eskatzaileei diru-kopuru gehigarria emango zaie ziurtatutako mailaren arabera, baldin eta deialdi honetako baldintzak betetzen badituzte eta diru-laguntza eskuratzeko lortu beharreko gutxieneko puntuak lortzen badituzte:

Bikainengatiko kopuru gehigarriak
Ziurtatutako mailaKopuru gehigarria
Oinarrizko maila1.000 €
Maila ertaina3.000 €
Goi-maila5.000 €

Nolanahi ere, hasierako kalkuluen emaitzen kopurua deialdiaren diru-zuzkidura baino handiagoa bada, entitateek jaso beharreko diru-laguntza kopurua hainbanatu egingo da, proportzioan, deialdiaren aurrekontu baliabideetara egokitzeko.

Ordainketa-modua:

Esleitutako diru-laguntzen ordainketak bi zatitan egingo dira:

a) Lehenengo ordainketan diru-laguntza osoaren ehuneko hirurogeita bost (% 65) ordainduko da, diru-laguntza onartutzat ematen den egunean hasi eta bi (2) hilabeteko epean.

b) Bigarren ordainketan, hala badagokio, gainerako ehuneko hogeita hamabosta (% 35) ordainduko da, diru-laguntza onartutzat ematen den egunean hasi eta bi (2) hilabeteko epean. Bigarren ordainketa 2016ko aurrekontuen kontura egingo da.

Deitzen duen erakundea
  • Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura / Hizkuntza Politikarako Sailburuordetza > Hizkuntza Ikerketa eta Koordinaziorako Zuzendaritza
Ebazten duen erakundea
  • Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura > Hizkuntza Politikarako Sailburuordetza
ESKAERA ETA BESTE IZAPIDE BATZUK
Berariazko izapideak
Izapide hauek Administrazioak hala eskatzen dizunean bete behar dituzu.
  • Hirugarrenaren datuen alta edo aldaketa Ogasun eta Finantza Saileko erregistroan

    Administrazioak laguntzak eta diru-laguntzak ordaindu ahal izateko, Eusko Jaurlaritzako Ogasun eta Finantza Saileko Kontrol Ekonomikoko Bulegoaren datu-basean sartuta egon beharko duzu.

    Aurkeztu beharreko dokumentuak
  • Laguntza onartzea

    Diru-laguntza esleitu zaiola adieraziz bidalitako jakinarazpena jaso eta hamar (10) egun balioduneko epean diru-laguntzaren eskatzaileak berariaz eta idatziz uko egin ezean, diru-laguntza onartutzat emango da.

    Deialdi honetan ez da derrigorrezkoa esleipena berariaz onartzea. Uko egin nahi izanez gero, izen bereko izapidearen barruan dagoen formularioa erabili.

    Aurkeztu beharreko dokumentuak
  • Justifikazioa

    Ezarritako baldintzak betetzen dituzula eta aurreikusitako helburuak lortu dituzula justifikatzeko, beharrezko dokumentazioa aurkeztu beharko duzu adierazitako lekuetan.

    Aurkeztu beharreko dokumentuak
Beste izapide batzuk
Izapide hauek aukerakoak dira. Zeure ekimenez egin ditzakezu edo Administrazioak horretarako aukera daukazula jakinarazten dizunean.
EBAZPENA ETA ERREKURTSOAK
Ebazteko epea
Ebazpena Agindua Euskal herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunean hasi eta sei hilabeteko epean interesdunei jakinaraziko zaie.
Diru-laguntza emateko modua
Lehiaketa
Isilbidearen ondorioak
Ez onartzea
Errekurtsoak
  • Gora jotzeko errekurtsoa

    Gora jotzeko errekurtsoa administrazio-errekurtsoa da. Honen bidez, administrazio-organo bati eskatzen zaio hierarkikoki haren mende dagoen beste organo batek emandako egintza berrikusteko eta zuzentzeko.

    Zer egintzaren aurka jartzen da?

    • Administrazio-bideari bukaera ematen ez dioten egintzen aurka.
    • Zuzenean edo zeharka auziaren muina erabakitzen duten edo prozedurak aurrera egitea eragozten duten izapidezko egintzen aurka.

    Zer organori jartzen zaio?

    • Errekurritutako egintza ematen duen organoari edo haren goragokoari.

    Zer epe daukazu errekurtsoa jartzeko?

    • Hilabete, egintza espresu bat errekurritzen baduzu.
    • 3 hilabete, presuntziozko egintza bat errekurritzen baduzu.

    Zer epe dauka Administrazioak ebazteko?

    • 3 hilabete.

    Epe horretan Administrazioak ez badizu ebazpena jakinarazten:

    • Errekurtsoa baietsitzat joko da, baldin eta presuntziozko egintza errekurritu baduzu.
    • Errekurtsoa ezetsitzat joko da, baldin eta egintza espresu bat errekurritu baduzu.

     Zer errekurtso jar dezakezu gero?

    • Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, bide judizialetik.
    • Berrikusteko errekurtso berezia, salbuespenez.

    Informazio gehiago: 30/1992 Legea, Herri-administrazioen araubide juridikoaren eta administrazio-prozedura erkidearena (VII. titulua, Egintzak administrazio-bidetik berrikustea),

    Aurkeztu beharreko dokumentuak
KONTAKTUA
Harremanetarako datuak

Hizkuntza Ikerketa eta Koordinaziorako Zuzendaritzarekin harremanetan jartzeko:

Helbide elektronikoa: lanhitz@ej-gv.es

Telefono bidez: Itziar Gallastegi (945 018115) eta Edurne Pérez de San Román (945 018105).