Garapen jasangarria sustatzeko ekintzak gauzatzen dituzten udalei, mankomunitateei, beste toki-entitate batzuei, toki-erakunde autonomoei, tokiko garapen-agentziei eta tokiko merkataritza-sozietateei diru-laguntzak. Eskolako 21 Agendaren eta Tokiko 21 Agendaren arteko koordinazioa sustatzen duten ekintzak

[herrijasangarriak_ag21]

Deskribapena


Xedea

Diruz lagunduko dira Tokiko 21 Agendaren eta Eskolako 21 Agendaren arteko koordinazioa sustatzen duten ekintzak, betiere 2014ko uztailaren 1etik 2015eko uztailaren 15era bitartean egiten badira. Ekintzen artean, ikasturte bakoitzean, gutxienez eskola arteko foro bat antolatu beharko da, bai eta udal-foro bat ere. Foro horietan, aurreko foroetan hartutako konpromisoen jarraipen-txosten bat aurkeztu beharko da, besteak beste, bai eta beste toki-erakunde batzuetara eraman daitezkeen jardunbide egokiak zehaztu ere.

Aurrekontuko zuzkidura

160.000 eur

Prestazio ekonomikoa

Dirulaguntza muga:

  • 5.000 €, Eskola Jasangarriaren Ziurtagiria indarrean duten ikastetxeentzat.
  • 3.000 €, gainontzeko ikastetxeentzat.

Ordainketa-modua:

Onartutako diru-laguntzaren ordainketa bi aldi hauetan egingo da:

  • Onartutako zenbatekoaren % 70, diru-laguntza onartu ondoren, agindu honen 16 artikuluaren letra a) ezarritakoarekin bat etorriz.
  • Gainerako % 30a, berriz, justifikazioko izapidea behar den bezala bete ondoren ordainduko da.

Informazio gehigarria

Nori dago zuzenduta


EAEko udalak

Eskakizunak:

  • Euskal autonomia-erkidegoko udaletxea izatea egiaztatzeko | Euskal autonomia-erkidegoko udaletxea izatea
  • Erakunde eskatzaileak badu diruz lagundu gabeko gastua estaltzeko adinako gaitasun finantzarioa

  • Udaletako alkateek izendatuta beharko dute izan, diruz lagundu nahi den jarduera burutzeko

Mankomunitateak

Eskakizunak:

  • Zerga betebeharrak betetzen direla egiaztatzeko. | Zerga-betebeharrak egunean ordainduta izatea

  • Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak betetzen direla egiaztatzeko | Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak egunean ordainduta izatea

  • Ordezkaritza-ahalorde nahikoa egiaztatzeko | Ordezkaritza-ahalorde nahikoa izatea
  • Udaletako alkateek izendatuta beharko dute izan, diruz lagundu nahi den jarduera burutzeko

Eskualdeak edo beste toki-erakundeak

Eskakizunak:

  • Udaletako alkateek izendatuta beharko dute izan, diruz lagundu nahi den jarduera burutzeko

Toki-erakunde autonomoak

Eskakizunak:

  • Udaletako alkateek izendatuta beharko dute izan, diruz lagundu nahi den jarduera burutzeko

Tokiko garapen-agentziak

TRADUCIR -Entidades dedicadas fundamentalmente a las tareas de intermediación y de promoción y apoyo al desarrollo económico.

Eskakizunak:

  • Zerga betebeharrak betetzen direla egiaztatzeko. | Zerga-betebeharrak egunean ordainduta izatea

  • Ordezkaritza-ahalorde nahikoa egiaztatzeko | Ordezkaritza-ahalorde nahikoa izatea

  • Erakundea legez eratuta edo dagokion erregistroan inskribatuta dagoela egiaztatzeko | Legez eratuta egotea

  • Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak betetzen direla egiaztatzeko | Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak egunean ordainduta izatea

  • Udaletako alkateek izendatuta beharko dute izan, diruz lagundu nahi den jarduera burutzeko

Sozietate anonimoa

Eskakizunak:

  • Ekonomia-jardueren gaineko zergaren epigrafea egiaztatzeko | Ekonomia-jardueren epigrafean inskribatuta egotea:

  • Merkataritza-sozietateak legez eratuta daudela edo dagokien erregistroan inskribatuta daudela egiaztatzeko | Legez eratuta egotea

  • Zerga betebeharrak betetzen direla egiaztatzeko. | Zerga-betebeharrak egunean ordainduta izatea

  • Ordezkaritza-ahalorde nahikoa egiaztatzeko | Ordezkaritza-ahalorde nahikoa izatea

  • Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak betetzen direla egiaztatzeko | Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak egunean ordainduta izatea

  • Beraien kapital soziala titulartasun publikokoa izatea
  • Bazkide gehienak udalak izatea
  • Udaletako alkateek izendatuta beharko dute izan, diruz lagundu nahi den jarduera burutzeko

Erantzukizun mugatuko sozietatea

Eskakizunak:

  • Ekonomia-jardueren gaineko zergaren epigrafea egiaztatzeko | Ekonomia-jardueren epigrafean inskribatuta egotea

  • Merkataritza-sozietateak legez eratuta daudela edo dagokien erregistroan inskribatuta daudela egiaztatzeko | Legez eratuta egotea

  • Zerga betebeharrak betetzen direla egiaztatzeko. | Zerga-betebeharrak egunean ordainduta izatea

  • Ordezkaritza-ahalorde nahikoa egiaztatzeko | Ordezkaritza-ahalorde nahikoa izatea

  • Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak betetzen direla egiaztatzeko | Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak egunean ordainduta izatea

  • Beraien kapital soziala titulartasun publikokoa izatea
  • Udaletako alkateek izendatuta beharko dute izan, diruz lagundu nahi den jarduera burutzeko

Betekizun orokorrak

  • Beste finantziazio-iturriren bat badagoen edo ez egiaztatzeko, bateragarriak diren kasuetan | Edozein administrazio edo erakunde publiko nahiz pribaturi helburu berbererako eskatutako diru-laguntza, laguntza, diru-sarrera edo bestelako baliabideen berri ematea. Halakoren bat lortuz gero, horren berri ere ematea.

  • Aurkeztutako proiektuaren deskribapen teknikoa egiaztatzeko | Aurkeztutako proiektuaren ezaugarriak akreditatzea

  • Aurkeztutako proiektuaren aurrekontua egiaztatzeko | Aurkeztutako proiektuaren ezaugarriak akreditatzea

  • Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak eta haren erakunde autonomoek emandako izaera bereko laguntzen edo diru-laguntzen esparruan hasi eta oraindik izapidetzen ari den edozein itzultze- edo zigor-prozeduraren eraginpean ez egotea.

  • Pertsona edo erakunde eskatzaileak ez izatea diru-laguntza edo laguntza publikoak lortzeko aukera galtzea dakarren zigor- edo administrazio-arloko zehapenik; eta, ez egotea laguntza horiek jasotzeko ezgaitzen duten lege-debekuen eraginpean, beren beregiko erreferentzia egiten zaielarik Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legeko azken xedapenetako seigarrenaren arabera sexu-diskriminazioa egin izanagatiko lege-debekuei.

Araudia


Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • Ingurumena, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza / Ingurumen Sailburuordetza > Natura Ondare eta Klima Aldaketa Zuzendaritza

Ebazten duen erakundea

  • Ingurumena, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza > Ingurumen Sailburuordetza

Kontaktu-informazioa


IHOBE line 900 15 08 64

Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua

Kodea

1009601

Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea


Eskaera egiten duen entitatearen ezaugarriak eta burutu nahi den ekintza kontutan harturik, eskabide guztiekin batera, ezinbestez, honako agiri hauek aurkeztu beharko dira. Euskal Autonomia Erkidegoko Herri Administrazioaren egoitza elektronikoan eskuragarri egongo dira inprimakien eta memorien ereduak:

  • Laguntza eskatzen den jardun-lerroari dagokion «aurrekontu»-inprimakia behar bezala beteta.
  • Laguntza eskatzen den jardun-lerroari dagokion jarduna azaltzen duen memoria.
  • Entitateko idazkariak emandako ziurtagiria, diru-laguntzaren xede den jarduna egitea onartzen duen erabakia jasotzen duena.

Eskualdeko erakundeei dagokionez, jarduna garatu beharreko udalek berau onartzeko hartutako erabakia ere aurkeztu beharko dute.

Eskatzaileek, borondatez eta puntuazio handiagoa lortze aldera, eskabideekin batera honako agiri haue aurkeztuko dute:

  • Proiektua, aurreproiektua eta/edo eskaintza teknikoa, jardunen xehetasuna eta faseen arabera banakatutako aurrekontu bat jasota.
  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Ebazpena eta errekurtsoak


Diru-laguntza emateko modua

Lehiaketa

Isilbidearen ondorioak

Ez onartzea

Ebazpena emana

Justifikazioa


Entitate onuradunek jasotako diru-laguntza betearazi eta justifikatu beharko dute 2015eko irailaren 15a baino lehen.

Horretarako, honako agiri hauek aurkeztu beharko dituzte bitarteko elektronikoz https://euskadi.net/nirekudeaketak webgunean:

a) Euskal Autonomia Erkidegoko Herri Administrazioaren egoitza elektronikoan eskuragarri dagoen Eskolako Agenda 21en lerroari dagozkion ekintzak azaltzen dituen memoria, haien ezaugarri nagusiak eta ezarritako helburuen betetze-maila azalduta. Memoria horretan, lauki batean bilduko dira ikastetxeek udalei egindako proposamenak, udalek hartutako konpromisoak, eta aurreko ekitaldietan hartutako konpromisoen betetze-mailaren jarraipena. Udalerri bakoitzak, halaber, Eskolako Agenda 21en lerroaren jarduna azaltzeko memorian bildutako koordinazio-gakoei buruzko informazioa eman beharko du.

b) Diruz lagundutako proiektuari dagozkion fakturak.

c) Diru-sarreren eta gastuen zerrenda, xede berarako beste diru-laguntza, laguntza edo diru-sarrerarik jaso diren zehaztuta, hala badagokio, eta, beharrezkoa bada, eskabidea aurkeztu den diru-laguntza programetan BEZa diruz lagun daitekeen ala ez adierazita.

d) Proiektuan sortutako materialen kopia, formatu digitalean; horrekin batera, zerrenda batean, identifikatu egingo da horietatik zein izan daitezkeen material edo baliabide didaktiko erabilgarriak gainerako hezkuntza-komunitatearentzat.

  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Beste tramite batzuk