Genero-indarkeriaren biktima diren emakumeentzako dirulaguntzak

[genero_indarkeria_biktimak_laguntzak]

Deskribapena


Xedea

Dirulaguntza ematea bikotekideak edo bikotekide ohiak gauzatutako genero-indarkeriaren biktima diren emakumeei, tratu txarretatik irten eta independentzia ekonomikoa zein gizarte-inklusioa errazteko, hain zuzen.

Aurrekontuko zuzkidura

1.100.000 euros anuales

Prestazio ekonomikoa

Dirulaguntzaren zenbatekoak:

Dirulaguntzaren zenbatekoa kalkulatzeko eskatzaileak desgaitasunik duen eta duen maila eta bere ardurapean dituen pertsonak eta pertsona horiek desgaitasuna duten izango da kontuan.

Emakumea, bere ardurapean
inor ez duena

Emakumea, familiako edo
adingabe bat ardurapean duena

Emakumea, familiako edo
adingabe bi ardurapean dituena

Desgaitasunik ez duen emakumea

2.556 €

5.112 €

7.668 €

% 33 edo gehiagoko desgaitasuna duen familiako edo
adingabe bat
ardurapean duen emakumea

7.668 €

10.224 €

% 33 edo gehiagoko desgaitasuna duen
emakumea

5.112 €

7.668 €

10.224 €

% 33 edo gehiagoko desgaitasuna duen emakumea,
% 33 edo gehiagoko desgaitasuna
duen familiako
edo adingabe bat
duena bere ardurapean

10.224 €

10.224 €

% 65 edo gehiagoko desgaitasuna duen emakumea, % 65
edo gehiagoko desgaitasuna
duen familiako edo adingabe bat duena bere ardurapean.

10.224 €

10.224 €

 

Ordainketa-modua:

Laguntza dena batera ordainduko da, dirulaguntzak emateko ebazpena jaso (postaz edo posta elektronikoz, zuk aukeratutakoaren arabera) eta egun gutxira. Laguntza eskaera egiterakoan emakumeak aukeratutako kontuan ordainduko da dirua. Hortaz, kontuak aktibo egon beharko du gutxienez dirua sartu arte.

 

Nori dago zuzenduta


Genero-indarkeriaren biktima diren emakumeak.

Betekizunak

  • Erasotzailearekin edo ustezko erasotzailearekin behin betiko amaitu izana bikote-harremana.
  • Genero-indarkeriaren biktima izatearen egiaztapena (babesteko agindua, kondena-epaia edo, salbuespenez, Fiskaltzaren txostena) edukitzea. Eskabidea egiterakoan indarrean egon beharko du egiaztapenak eta urtebetetik beherako antzinatasuna izan beharko du indarrean sartu zen egunetik.
  • Euskal Autonomia Erkidegoko udalerriren batean erroldatuta egotea eta benetan bertan bizitzea, gutxienez sei hilabetez etengabe.
  • Enplegu gabe egotea, lan-kontraturik ez izatea.
  • Ez laguntza hau, ez eta genero-indarkeriaren biktimentzako Gizarteratze Aktiboko Errenta jaso ez izana.
  • Zorrik ez izatea dena delako foru-ogasunarekin, ez eta Gizarte Segurantzarekin.
  • Gehieneko diru-sarreren muga ez gainditzea; hain zuzen, indarrean dagoen lanbide arteko gutxieneko soldataren %75ari dagokiona, aparteko bi ordainsariri dagokien zati proportzionala kontuan izan gabe.

Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • Enplegua eta Gizarte Politikak > Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailburua

Ebazten duen erakundea

  • Enplegua eta Gizarte Politikak / Gizarte Politiketako Sailburuordetza > Gizarte Zerbitzuen Zuzendaritza

Kontaktu-informazioa


Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua

Tramitazio elektronikoan arazorik baduzu, erabiltzaileentzako arreta zentroaren telefonoa erabili dezakezu: 945 01 68 38

Kodea

0082402

Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea


  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
  1. Bete eta inprimatu itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa.
  3. Aurkeztu dokumentazio guztia adierazitako lekuren batean.

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

3 hilabete

Diru-laguntza emateko modua

Lehiaketarik gabe

Isilbidearen ondorioak

Baietsiak

Beste tramite batzuk