Diru-laguntzen Plan Estrategikoa

2018ko Sailaren diru-laguntzen Plan Estrategikoa

Hezkuntza Sailaren 2018 urterako Diru-laguntzen Plan Estrategikoak Sail honen lau Sailburuordetzek eta hamar Zuzendaritzek kudeatzen dituzten diru-laguntza deialdi guztiak jasotzen ditu, eta laguntza hauen aplikazioarekin lortu nahi diren helburuak eta eraginak ere zehazten dira.

Izaera programatikoa duen Plan hau Hezkuntza Sailaren politika antolatzeko tresna da, diru-laguntzen bidez, gizartearen intereserako den jarduera bat sustatzea jomuga duten jardun-arloetan.

Orotara, 58 diru-laguntza lerro ditu egun Hezkuntza sailak, eta horien kopuru osoa 155.262.436 eurokoa da 2018 urterako. 58 deialdi horien artean nabarmentzekoak dira, besteak beste, eskolaratzeko beka eta laguntzak, unibertsitate-bekak, Lanbide Heziketako zein unibertsitateko ikasleen mugikortasuna errazteko laguntzak, irakasleen prestakuntzarako deialdiak, ikerketa sustatzeaz arduratzen direnak, Lanbide Heziketako ikastetxeetarako ekimendua eskuratzea helburu dutenak edo udal titulartasuneko eskoletan instalazioak egokitzera bideratuta dauden diru-laguntzak.