Udalei bake, bizikidetza eta giza eskubideen programetarako dirulaguntzak 2017 urterako

Jaurlaritzaren Lehendakaritza

LABURPENA
Xedea

Ebazpen honen xedea da EAEko toki-erakundeek giza eskubideen, bake eta bizikidetza arloan garatzen dituzten programak eta ekimenak diruz laguntzeko laguntzen 2017ko deialdia egitea, norgehiagoka-araubidearen arabera.

Eskatzaileak (erakundeak zein pertsonak)
  • EAEko udalak Informazio xehatua

    Euskal Autonomia Erkidegoko udalek eta gainontzeko toki-erakundeek eska ditzakete laguntzok.

    Eskakizunak:
    • Ordezkaritza-ahalorde nahikoa egiaztatzeko | Ordezkaritza-ahalorde nahikoa izatea
Betekizunak eta merezimenduak
  • Edozein administrazio edo erakunde publiko nahiz pribaturi helburu berbererako eskatutako diru-laguntza, laguntza, diru-sarrera edo bestelako baliabideen berri ematea. Halakoren bat lortuz gero, horren berri ere ematea. Informazio xehatua
    009744-

    Eskabidean, dagokion erantzukizunpeko adierazpena markatu behar da. Beste laguntzarik jaso ez dela aitortuz gero, ez dago dokumentaziorik aurkeztu beharrik.

    Bestelako finantziazio-iturriren bat eduki edo eskatuz gero, "Beste finantziazio-iturriak" inprimakia aurkeztu behar da eskabidearekin batera.

     

  • Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak eta haren erakunde autonomoek emandako izaera bereko laguntzen edo diru-laguntzen esparruan hasi eta oraindik izapidetzen ari den edozein itzultze- edo zigor-prozeduraren eraginpean ez egotea. Informazio xehatua

    Ez dago agiririk aurkeztu beharrik baldintza hori betetzen dela egiaztatzeko.

Aurrekontuko zuzkidura
300.000 (euro)
Prestazio ekonomikoa

Diru-laguntzak lehiaketa bidez eman edo ukatuko dira, eta irizpide haztatu hauek hartuko dira kontuan:

1. Proiektuaren bideragarritasun tekniko eta ekonomikoa. 15 puntu, gehienez.

2. Erakundearen kudeaketa-gaitasuna eta horretan izandako ibilbidea, proiektuari dagokionez. 5 puntu, gehienez.

3. Proiektuaren potentzial estrategikoa, haren egokitasuna, interes soziala eta izan ditzakeen hartzaileak. 20 puntu, gehienez.

4. Noraino koordinatu den hezkuntza-arloarekin eta elkarte-sarearekin, edo administrazio publikoren bat noraino sartu den proiektuaren garapenean. 20 puntu, gehienez.

5. Aurrekontu argia eta egokia. 15 puntu, gehienez.

6. Giza Eskubideen gaineko nazioarteko erakundeen esku-hartze ildo, estrategia eta helburuak noraino hartu diren kontuan eta noraino jokatu den haiekiko koherenteki, batez ere Nazio Batuen Giza Eskubideen aldeko Goi Komisarioaren Bulegoak hartutakoekin (www.ohchr.org): 15 puntu, gehienez.

7. Genero-ikuspegiaren trataera, garatu beharreko proiektuetan. 10 puntu, gehienez.

Diru-laguntza emateko beharrezkoa izango da, aurreko baremoei jarraikiz, gutxienez 45 puntu lortzea.

Ordainketa-modua:

Ordaintzeko modua.

1.– Deialdi honen babesean ematen den diru-laguntza honela ordainduko da:

a) Lehenengo ordainketan, emandako diru-laguntzaren % 50 ordainduko da, diru-laguntza berariaz onartu eta gero, edo ematen dela jakinarazten denetik hamar eguneko epea igarotzean, berariazko uko-egiterik ez bada aurkezten.

b) Bigarren ordainketa 2018an egingo da. Bertan, emandako diru-laguntzaren erabilera (hurrengo artikuluan zehazten den bezala) Biktimen eta Giza Eskubideen Zuzendaritzari justifikatu eta gero egindako likidazioaren ondoriozko zenbatekoa ordainduko da.

Deitzen duen erakundea
  • Jaurlaritzaren Lehendakaritza / Bakegintza eta Bizikidetzarako Idazkaritza Nagusia > Biktimen eta Giza Eskubideen Zuzendaritza
Ebazten duen erakundea
  • Jaurlaritzaren Lehendakaritza / Bakegintza eta Bizikidetzarako Idazkaritza Nagusia > Biktimen eta Giza Eskubideen Zuzendaritza
ESKAERA ETA BESTE IZAPIDE BATZUK
Berariazko izapideak
Izapide hauek Administrazioak hala eskatzen dizunean bete behar dituzu.
  • Justifikazioa

    Justifikazio-agiriak aurkezteko epea 2017ko martxoaren 31ean bukatuko da.

    Aurkeztu beharreko dokumentuak
Beste izapide batzuk
Izapide hauek aukerakoak dira. Zeure ekimenez egin ditzakezu edo Administrazioak horretarako aukera daukazula jakinarazten dizunean.
  • Eskaera zuzendu

    Eskaerak ez baditu betetzen deialdiaren arauan ezarritako baldintzak, organo eskudunak 10 eguneko epea emango dizu akatsak zuzentzeko. Ez badituzu zuzentzen, Administrazioak eskaeran atzera egin duzula suposatuko du.

    Agiri hauek aurkez ditzakezu:

    • Administrazioak eskatzen dizkizun agiriak, zuzentzeko eskaera jakinarazten baldin bazaizu
    • beharrezkotzat jotzen dituzun agiriak, nahiz eta administrazioak ez eskatu
    Aurkeztu beharreko dokumentuak
  • Jakinarazpenetarako datuak aldatzea

    Espedientea ireki badago, jakinarazpenetarako datuak, hizkuntza eta tramitazio kanala aldatu ditzakezu.

    Aurkeztu beharreko dokumentuak
EBAZPENA ETA ERREKURTSOAK
Ebazteko epea
Ebazpen hori sei hilabeteko epean eman eta jakinarazi beharko da, urteko deialdia argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita. Epe horretan berariazko ebazpenik ez bada eman ez jakinarazi, ulertuko da eskaerak ez direla onartuak izan, urriaren 2ko 39/2015 Legeak, Herri Administrazioen Administrazio Prozedura Erkidearenak, 24.1 artikuluan ezarritakoari dagokionez. Horrek ez du esan nahi, ordea, Administrazioak berariaz ebazteko betebeharra ez duenik.
Diru-laguntza emateko modua
Lehiaketa
Isilbidearen ondorioak
Ez onartzea
Errekurtsoak
  • Gora jotzeko errekurtsoa

    Gora jotzeko errekurtsoa administrazio-errekurtsoa da eta, administrazio-organo bati hierarkikoki haren mende dagoen beste organo batek emandako egintza berrikusteko eta zuzentzeko eskatzeko erabiltzen da.

    Zer egintzaren aurka jartzen da?

    • Administrazio-bideari bukaera ematen ez dioten egintzen aurka.
    • Zuzenean edo zeharka auziaren muina erabakitzen duten edo prozedurak aurrera egitea eragozten duten izapidezko egintzen aurka.

    Zer organori jartzen zaio?

    • Errekurritutako egintza ematen duen organoari edo horrek hierarkian gorago daukan hurrengoari.

    Zer epe daukazu errekurtsoa jartzeko?

    • Hilabete 1, egintza espresu bat errekurritzen baduzu.
    • 3 hilabete, presuntziozko egintza bat errekurritzen baduzu.

     Zer epe dauka administrazioak ebazteko?

    •  3 hilabete.

     Epe horretan ez bazaizu ebazpena jakinarazten:

    • Errekurtsoa baietsitzat joko da presuntziozko egintzaren kasuan.
    • Errekurtsoa ezetsitzat joko da egintza espresuaren kasuan.

     Zer errekurtso jar dezakezu gero?

    • Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, bide judizialetik.
    • Berrikusteko errekurtso berezia, salbuespenez.

    Informazio gehiago, hemen: 30/1992 Legea, Herri-administrazioen araubide juridikoaren eta administrazio-prozedura erkidearena (VII. titulua, Egintzak administrazio-bidetik berrikustea)

     

    Aurkeztu beharreko dokumentuak
KONTAKTUA
Kodea
0041304