Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio Saila

Genero ikuspegia udal plangintzan eta hirigintzan integratzeko diru-languntzak

[diru-languntza genero ikuspegia udal plangintzan eta hirigintzan integratzeko]

Deskribapena


Xedea

Helburua da diru-laguntzak emateko arauak ezartzea eta deialdia egitea, 2017ko ekitaldirako, udal plangintzan eta hirigintzan genero-ikuspegia integratzeko.

Analisien, diagnostikoen eta ondorioen dokumentuak egiteko behar den laguntza teknikoa kontratatzeak eragiten dituen gastuak finantzatuko dira, barnean hartuta hirigintza-tresnak hobetzeko proposamenak edo neurri zuzentzaileak, genero-ikuspegiari dagokion aldetik, eta, zehatzago esanda, hauek:

  1. Eraikuntzako eta urbanizazioko ordenantzak proposatzea, edo
  2. Hirigintza-planeamendurako, genero-ikuspegia duten tresnak proposatzea.

Aurrekontuko zuzkidura

200.000 euros

Prestazio ekonomikoa

-Diruz laguntzeko moduko gastuak eta diru-laguntzen zenbatekoa.

  1. Diru-laguntzan sartuko dira, aurrekontu-kreditua agortu arte, 1.2 artikuluan aipatutako dokumentua idazteko zerbitzu-sarien % 75.
  2. Enkargatutako dokumentuaren benetako kostua alde batera utzita, diru-laguntzarako, kontuan hartu behar diren gehieneko zerbitzu-sariak (H) kalkulatzeko, kontuan hartuko da udalerriko edo jardun-eremuko biztanleria (P), formula honetaz baliatuta:
    • H= 175 x √P
    • Edonola ere, kontuan hartuko den gutxieneko biztanle-kopurua 700ekoa izango da, baita udalerri txikiagoetarako ere.
    • Diru-laguntza ez da inola ere 30.000 euro baino gehiago izango.
  3. Baina BEZa edo bestelako zergak ez dira inola ere diruz lagunduko.

- Diru-laguntzak esleitzeko irizpideak

  1. Proiektuko memoria 6 puntuz baloratuko da gehienez.
  2. Hiritarrek parte hartzeko programa 2 puntuz baloratuko da gehienez.
  3. Parte diren areetako langileak prestatzeko proposamena 2 puntuz baloratuko da gehienez.
  4. Diruz laguntzeko, proposamenek 5 puntu lortu behar dituzte gutxienez.

Ordainketa-modua:

  1. Lehen ordainketa batean, emandako diru-laguntzaren % 20ri dagokiona, esleipen-ebazpena jakinarazi eta gehienez hilabeteko epean.
  2. Bigarren eta azken ordainketan, diru-laguntza justifikatu ondoren emandako diru-laguntzan ordaintzeke dagoen zenbatekoari dagokiona; horretarako, gehienez ere 2018ko urriaren 31 arte, https://euskadi.eus/nirekudeaketak egoitza elektronikoan, agindu honen 1.2 artikuluan aipatutako dokumentuaren ale bat aurkeztu beharko da, agiri hauekin batera:
    1. Justifikazio-memoria, bai egindako parte hartzeko prozesuarena, bai lanean parte hartu behar zuten langileen berdintasuneko prestakuntzarena.
    2. Ordaindutako zerbitzu-sarien ziurtagiria.

Egindako justifikazioa ez bada heltzen eskabidean aurkeztutako aurrekontura, ordaintzeko, kontuan hartuko da diruz lagundu daitekeen gehieneko aurrekontua, 14. artikuluan aipatua, eta 12. artikuluan adierazitakoa.

Nori dago zuzenduta


Euskal Autonomia Erkidegoko udalak

TOKI-ERAKUNDEAREN IZENEAN ESKAERA EGITEAN KONTUAN HARTU BEHARREKOA

Erabiltzailea kanal elektronikoan sartu eta Xlnets sistemaren bidez identifikatuko da, eskaera-inprimakia eskuratzeko. Identifikazio-zenbakiaren bidez, Ordezkarien Erregistroan bete beharreko inprimakiaren prozedurarako erabiltzaileak indarrean dituen ordezkaritzak eskuratuko dira. Erabiltzailearen balidazioa egindakoan, “eskaera elektronikoa” pantailan sartuko da.

Eskaera egiteko aukerak:

1.- Titularra:

“Titularra” aukeraren bidez eskuratzen bada eskaera, hori txartelaren titularraren izenean agertuko da. “Hurrengoa” sakatuz gero, automatikoki kargatzen diren “datu pertsonalak” izango dira eskaera elektronikoa egiten ari den erabiltzaileari dagozkionak.

2.- Ordezkaria:

Erabiltzailea Ordezkarien Erregistroan toki-erakundearen ordezkari gisa agertu beharko da, aukera hori sakatu ahal izateko.

Eskakizunak:

  • Euskal autonomia-erkidegoko udaletxea izatea egiaztatzeko | Euskal Autonomia Erkidegoko udala izatea

Betekizunak

  • Beste finantziazio-iturriren bat badagoen edo ez egiaztatzeko, bateragarriak diren kasuetan | Edozein administrazio edo erakunde publiko nahiz pribaturi helburu berbererako eskatutako diru-laguntza, laguntza, diru-sarrera edo bestelako baliabideen berri ematea. Halakoren bat lortuz gero, horren berri ere ematea.

  • Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak eta haren erakunde autonomoek emandako izaera bereko laguntzen edo diru-laguntzen esparruan hasi eta oraindik izapidetzen ari den edozein itzultze- edo zigor-prozeduraren eraginpean ez egotea.

  • Pertsona edo erakunde eskatzaileak ez izatea diru-laguntza edo laguntza publikoak lortzeko aukera galtzea dakarren zigor- edo administrazio-arloko zehapenik; eta, ez egotea laguntza horiek jasotzeko ezgaitzen duten lege-debekuen eraginpean, beren beregiko erreferentzia egiten zaielarik Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legeko azken xedapenetako seigarrenaren arabera sexu-diskriminazioa egin izanagatiko lege-debekuei.

  • Aurreko urteko deialdian laguntza hori jaso ez izana, laguntza horri berariaz uko egin ezean.

  • Ezin izango dira diru-laguntzen onuradun izan diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 13. artikuluko 2. paragrafoan jasotako gorabeheraren batean aurkitzen diren erakundeak.

Araudia


Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • Ingurumena, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza > Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Sailburua

Ebazten duen erakundea

  • Ingurumena, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza > Lurralde Plangintzaren Sailburuordetza

Kontaktu-informazioa


Lurralde Plangintzaren, Hirigintzaren eta Hiri Berroneratze Zuzendaritza.

Tfnoa.:  945-01.98.60 / 945-01.98.38 / 945-01.99.19

e-maila: h-biurrun@euskadi.eus; sonia-abecia@euskadi.eus; sol-gutierrez@euskadi.eus

Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua

Kodea

1044901

Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea


Titularra udala soilik izan daiteke, bere CIFarekin; ezin da pertsona fisiko bat inoiz izan.

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

Hiru hileko gehieneko epean, eskabideak aurkezteko epea amaitzen denetik aurrera

Diru-laguntza emateko modua

Lehiaketa

Isilbidearen ondorioak

Gaitzetsiak

Ebazpena emana

Beste tramite batzuk