Arautegia

Inprimatu

74/2017 DEKRETUA, apirilaren 11koa, Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Dekretua
  • Organo arau-emailea: Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indargabetua

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 76
  • Hurrenkera-zk.: 1962
  • Xedapen-zk.: 74
  • Xedapen-data: 2017/04/11
  • Argitaratze-data: 2017/04/21

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua; Garraio eta herri lanak
  • Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Sailak

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Lehendakariaren azaroaren 26ko 24/2016 Dekretuak Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazioko sailak sortu, ezabatu eta aldatzen ditu eta horien egitekoak eta jardun-arloak finkatzen ditu. Haren azken xedapenetatik lehenengoan ezartzen denez, sailburuek lehendakariari aurkeztuko dizkiote, 2017ko martxoaren 31 baino lehen, bakoitzaren sailari dagokion araudi organikoari buruzko egitasmoa, onarpena eman diezaien. Sailburuei izendatutako jardun-arlo bakoitzarentzat Jaurlaritzaren programan jasotako helburuei eta programa hori argitu duten irizpideei egokituko zaizkie egitasmook.

Dekretu honen 1. artikuluan zehazten diren funtzioak eta jardun-arloak egokitu egin behar dira horiek gauzatzea ahalbidetuko duen egitura batera, eta, hortaz, Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailak aurkeztutako organigrama bat dator egokitzapen horrekin. Hala, egitura horrek honako hauek hartzen ditu barnean: lehengo Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Saileko organo eta unitate guztiak, salbu eta Merkataritza eta Turismo Sailburuordetzakoak; lehengo Ingurumen, Lurralde Plangintza Saileko Garraio Sailburuordetzako organo eta unitateak, eta lehengo sail horietako unitate eta baliabide material eta giza baliabideak, funtzioak beteko dituztenak dekretu honetan adierazten diren jardun-arloetara atxikita.

Egitura zehazterakoan, honako irizpide hauek hartu dira aintzat: antolamendu-murrizketa eta austeritatea; egiturak lautzea; jardun-arloak biltzea; eduki zabaleko jardun-arloak antolatzea; egiturazkoak ez diren staff-arloak identifikatzea; eta informazio-teknologien aprobetxamendua. Hau da, azaroaren 26ko 24/2016 Dekretuan ezarritako irizpideei jarraitu zaie.

Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailak, aurreikusitako egituraren bidez, garapen industrial eta energetikoa sustatuko du, ekonomiaren motorra eta elementu nagusia den aldetik, eta, horretarako, zenbait garapen-tresna baliatuko ditu: nazioartekotzea; berrikuntza teknologikoa eta industriala; ekintzailetza; nekazaritzako elikagaien garapena, eta azpiegituren garapena. Tresna horiek guztiek etengabeko lotura izango dute motor ekonomiko eta industrialarekin.

Horretarako, saila, batetik, lau sailburuordetzatan egituratu da, bakoitzak jardun-arlo jakin bat duela, eta, bestetik, bi zuzendaritza horizontaletan, sailaren gainerako zuzendaritzei lagunduko dietenak. Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailari atxikita egongo dira, halaber, sektore publikoko zenbait erakunde, sailak gizartean sustatuko dituen politikak garatzeko funtsezko tresna izango direnak.

Ondorioz, Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburuaren proposamenez, lehendakariak aldez aurretik onartuta, eta Gobernu Kontseiluak 2017ko apirilaren 11n egindako bilkuran proposamena aztertu eta onartu ondoren, hauxe

Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailari honako egiteko eta jardun-arlo hauek dagozkio, betiere Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Nagusiari dagozkion eskumenen barruan eta Lehendakariaren azaroaren 26ko 24/2016 Dekretuaren 7. artikulua garatze aldera (24/2016 Dekretua, Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazioko sailak sortu, ezabatu eta aldatzen dituena eta horien egitekoak eta jardun-arloak finkatzen dituena):

  1. Industria-politika eta enpresa-lehiakortasuna.

  2. Berrikuntza eta teknologia.

  3. Euskal gizartean, informazioaren eta ezagutzaren arloko gizartea sustatu eta garatzea, betiere alde batera utzi gabe administrazio eta gobernu elektronikoaren arloko jarduerak.

  4. Industria- eta enpresa-nazioartekotzea.

  5. Energia eta meategiak.

  6. Eskulangintza sustatzea eta indartzea.

  7. Nekazaritza eta abeltzaintza sustatzea eta antolatzea.

  8. Landa-garapena eta haren dibertsifikazio ekonomikoa sustatzea.

  9. Abeltzaintza eta basoak.

  10. Ehiza eta arrantza kontinentala.

  11. Arrantza.

  12. Nekazaritzako, arrantzako eta elikagaigintzako industriak eta merkaturatzea.

  1. Basozaintzako lehen transformazioko industriak.

  2. Nekazaritzako elikagai-politika: nekazaritza-elikagaiak sustatzea, tipifikatzea, horiei jatorri izena ematea eta kalitatea kontrolatzea.

  1. Mahastizaintza eta enologia.

  2. Nekazaritzako eta itsasketa eta arrantzako prestakuntza. Nekazaritzako eta itsas arrantzako lanbide-gaikuntza sustatzea.

  3. Nekazaritza- eta ozeanografia-ikerketa, hargatik eragotzi gabe betetzea Lehendakariaren 24/2016 Dekretuaren 11.1.c) artikuluan ezarritakoa (azaroaren 26ko 24/2016 Dekretua, Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazioko sailak sortu, ezabatu eta aldatzen dituena eta horien egitekoak eta jardun-arloak finkatzen dituena).

  4. Trenbideak.

  5. Bide-sarea.

  6. Lurreko, itsasoko, ibaiko eta kable bidezko garraioak.

  7. Heliportu eta aireportuak.

  8. Portuak eta itsas gaiak.

  9. Sailari atxikita dauden erakunde autonomoak, zuzenbide pribatuko erakunde publikoak eta sozietate publikoak zuzentzea, legeek eta erregelamenduek ezartzen dutenaren arabera.

  10. Legeek eta araudiek emandako gainerako ahalmenak.

Aurreko artikuluan aipaturiko jardun-arloetako eskumenak baliatzeko, Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailak egitura orokor hau hartuko du:

  1. Organo nagusiak:

    1. Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburua.

    1. Kabinete eta Komunikazio Zuzendaritza.

    2. Zerbitzu Zuzendaritza.

    1. Teknologia, Berrikuntza eta Lehiakortasun Sailburuordetza.

    1. Teknologia eta Estrategia Zuzendaritza.

    2. Ekintzailetzaren, Berrikuntzaren eta Informazio Gizartearen Zuzendaritza.

    3. Industria Sailburuordetza.

    1. Industria Garatzeko Zuzendaritza.

    2. Energiaren, Meategien eta Industria Administrazioaren Zuzendaritza.

    3. Nazioartekotze Zuzendaritza.

    4. Nekazaritzako, Arrantzako eta Elikagai Politikako Sailburuordetza.

    1. Landaren eta Itsasertzaren Garapeneko eta Europar Politiketako Zuzendaritza.

    2. Nekazaritza eta Abeltzaintza Zuzendaritza.

    3. Arrantza eta Akuikultura Zuzendaritza.

    4. Elikagaien Kalitate eta Industriako Zuzendaritza.

    5. Azpiegitura eta Garraio Sailburuordetza.

    1. Garraio Plangintzaren Zuzendaritza.

    2. Garraio Azpiegituren Zuzendaritza.

    3. Portu eta Itsas Gaietako Zuzendaritza.

  2. Lurralde-organoak:

    Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Saileko lurralde-ordezkaritzak, lurralde-historiko bakoitzekoak.

  3. Sektore Publikoa:

    Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailari atxikita geratzen dira sektore publikoko honako erakunde hauek:

    1. Zuzenbide pribatuko erakunde publikoak:

    1. Energiaren Euskal Erakundea / Ente Vasco de la Energía. (EEE/EVE).

    2. Red Ferroviaria Vasca- Euskal Trenbide Sarea.

    1. Sozietate publikoak:

    1. Sociedad para la Transformación Competitiva / Erakaldeta Lehiakorrerako Sozietatea, S.A. (SPRI).

    2. Eusko Trenbideak/Ferrocarriles Vascos, S.A. (E.T./FF.VV).

    3. Euskotren Participaciones, S.A.

    4. Euskadiko Kirol Portua, S.A.

    5. Zumaiako Kirol Portua, S.A.

    6. NEIKER, Nekazal Ikerketa eta Garapenerako Euskal Erakundea, A.B., Instituto Vasco de Investigación y Desarrollo Agrario, S.A.

    1. Sektore publikoko fundazioak:

    1. Fundación HAZI Fundazioa.

    2. ELIKA Nekazaritzako Elikagaien Segurtasunerako Euskal Fundazioa- Fundación Vasca para la Seguridad Alimentaria sektore publikoko fundazioa.

  4. Organo kolegiatuak:

    Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailari atxikita daude, beren sortze-arauetan aurreikusitakoaren arabera, kide anitzeko honako organo hauek:

    1. Euskadiko Nazioartekotze Batzordea.

    2. Industria Segurtasunerako Euskal Kontseilua.

    3. Euskadiko Agregakinen Mahaia.

    4. Jasangarritasun Energetikoaren Batzordea.

    5. Landare Osasunaren Batzorde Tekniko Koordinatzailea.

    6. Euskal Autonomia Erkidegoko Bertako Abere-arrazen Kontseilua.

    7. Euskadiko Abeltzaintza Arrazen Koordinazio Batzordea.

    8. Euskadiko Animalien Elikadurarako Batzordea.

    9. Baso Osasuneko Mahaia.

    10. Ehiza Trofeoak Homologatzeko Batzordea.

    11. Euskadiko Ekoizpen Integraturako Koordinazio Batzordea.

    12. Landaberri.

    13. Landa Garapenerako Kontseilu Aholku-emailea.

    14. Euskadiko Nekazaritza eta Elikagaigintzako Kontseilua.

    15. Nekazaritza eta Elikagaigintzako Berrikuntza Foroa.

    16. Nekazaritza eta Elikadura Politikako Batzordea.

    17. Arrantza-arloko Aholku Batzordea.

    18. Euskal Autonomia Erkidegoko Errepideen Plan Orokorraren Batzordea.

    19. Portuen Aholku Kontseiluak.

    20. Euskadiko Portu eta Itsas Gaietako Kontsulta Organoa.

    21. Euskadiko Garraio Agintaritza.

  1. Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburuari honako hauek dagozkio: batetik, Jaurlaritzaren ekainaren 30eko 7/1981 Legearen 26. eta 28. artikuluetan finkaturiko eskumenak baliatzea, eta, bestetik, lehendakariaren azaroaren 26ko 24/2016 Dekretuaren arabera sailari dagozkion funtzio eta jardun-arloetan indarrean dauden legeek egozten dizkiotenak, betiere saileko beste organoren bati esleitu ez bazaizkio (24/2016 Dekretua, Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazioko sailak sortu, ezabatu eta aldatzen dituena eta horien funtzioak eta jardun-arloak finkatzen dituena).

  2. Saileko organo gorena denez, bere gain hartuko ditu saileko organo guztien eta bertako jarduera guztien ordezkaritza, zuzendaritza, koordinazioa eta kontrola.

  3. Sailburuari dagokio, halaber, honako eskumen hauek erabiltzea:

    1. Bere eskumen-eremuko helburu estrategikoak definitu eta haien jarraipena egitea, Gobernu Programan zehaztutako ildo estrategikoen eta programa-konpromisoen arabera.

    2. Izendapen libreko lanpostuak betetzea, aurretiaz deialdi publikoa eginda, bai eta behin-behineko langileak izendatzea ere.

    3. Saileko organoen artean eskuduntzei buruz sortzen diren gatazkak ebaztea eta beste sail eta erakunde batzuekiko eskumen-gaiak planteatzea.

    4. Sailaren erakunde edo agintarien aurka aurkeztutako errekurtsoak ebaztea, non eta beste organo baten eskumena ez diren.

    5. Sailari baimena ematea 1.500.000 eurotik gorako gastuak egiteko, edozein dela ere haien izaera, hargatik eragotzi gabe Gobernu Kontseiluaren eskumenak.

    6. Sailaren kontratazio-organo gisa jardutea, 1.500.000 eurotik gorako lizitazioko oinarrizko aurrekontua duten kontratuetan.

      Halaber, baldintza berdinetan, sailaren eskumena izango da bitarteko propioei enkarguak egitea, betiere Euskal Autonomia Erkidegoko Sektore Publikoaren Kontratazioaren Araubidea ezartzeko uztailaren 27ko 116/2016 Dekretuaren IV. tituluan aurreikusitakoari jarraituz.

    7. Plan, programa eta jarduera garrantzitsuak onartzea, Gobernu Kontseiluak onartu behar dituenak izan ezik.

    8. Sailburuordetzek, Zerbitzu Zuzendaritzak eta Kabinete eta Komunikazio Zuzendaritzak emandako egintza deuseztagarrien kaltegarritasuna deklaratzeko espedienteak ireki eta ebaztea.

    9. Sailburuordetzek, Zerbitzu Zuzendaritzak eta Kabinete eta Komunikazio Zuzendaritzak emandako administrazio-egintza deusez eta deuseztagarriak ofizioz berrikusteko espedienteak ireki eta ebaztea.

  1. Kabinete eta Komunikazio Zuzendaritzari dagokio, zuzenean eta hierarkian sailburuaren menpe, eskudantzia hauek erabiltzea:

    1. Behar duen laguntza eta aholkularitza ematea sailburuari, sailari dagozkion funtzio instituzional eta orokorretan.

    2. Sailaren komunikazio-politika zehaztea, zuzentzea eta koordinatzea eta, ildo horretan, gizarte-komunikabideekiko harremanak garatzea eta zaintzea, sailari lotutako jardueren, erabakien eta politiken hedapena eta zabalkundea errazteko.

    3. Sailburuaren lan-programan (Agenda) zuzeneko laguntza ematea eta programa horren plangintza eta jarraipena egitea, erakundea ordezkatzeko egintzak bereziki kontuan hartuta.

    4. Sailaren organoen ekitaldi publikoak, kanpoko jarduerak eta protokoloa programatzea.

    5. Bere eskumeneko arloetan, bera izango da sailaren eta gainerako sailen arteko harremanetarako organoa. Bera izango da, halaber, gai material horren inguruan eratutako sailen arteko koordinazio-organoekiko harremanetarako organoa.

    6. Organo eskudunaren bitartez, sailaren eta Eusko Legebiltzarraren arteko harremanak koordinatzea eta zaintzea.

    7. Sailaren eta Arartekoaren arteko harremanak bideratzea, Gobernantza Publiko eta Autogobernu Sailaren organo eskudunaren bitartez.

    8. Sailak administrazio, erakunde eta antolakunde desberdinekin dituen elkarrizketa eta, orokorrean, harremanak bideratzea, bai Euskal Autonomia Erkidegoan, bai eta Estatu edo Europar Batasunean ere, beste organo batzuei berariaz esleitutakoak salbu.

    9. Europar Batasunaren Nekazaritza Politika Bateratuak eragindako gastuen Erakunde Ordaintzailearen barne-auditoretza egitea, arau komunitarioen eremuaren barruan.

    10. Sailaren argitalpenak koordinatzea.

    11. Sailaren jardunaldiak, biltzarrak, aurkezpenak eta bestelako jarduera dibulgatzaileak koordinatzea.

  2. Kabinete eta Komunikazioko zuzendariaren egitekoa da bere jardun-eremuan sartutako espedienteen ondoriozko gastua baimentzea, non eta baimen hori ez den beste organo baten eskumenekoa.

  1. Zerbitzu Zuzendaritzari dagokio, zuzenean eta hierarkian sailburuaren menpe, eskudantzia hauek erabiltzea:

    1. Sailburuari ikuspegi bateratua ematea sailaren estrategiei eta funtzionamenduari buruz, hain zuzen ere baliabideak nola esleitu eta politika publikoak eta programak nola ebaluatu erabakitzen laguntzeko, ikuspegi orokor batetik.

    2. Sailaren aholkularitza juridikoa, gainerako zuzendaritzekin lankidetzan. Funtzio horrek honako hauek barne hartzen ditu: a) sailari eragiten dioten gaiei buruzko araudia, aurretiazko azterlan tekniko-juridikoak eta txosten juridikoak zuzendu eta egitea; b) dokumentazio-zerbitzuak eta izaera juridikoko dokumentu-oinarriak kudeatzea; c) nahitaezko txosten juridikoak igortzea, beste organoei esleitu zaizkienak salbu, eta d) Zerbitzu Juridiko Nagusiarekiko solaskide izatea eta Koordinazio Juridikoaren Batzordean saila ordezkatzea. Hala badagokio, aholkularitza-organoei eta sailera atxikitako gainerako erakundeei lankidetza eta babesa emango die.

    3. Jurisdikzio-prozeduren jarraipena eta kontrola egitea, eta Auzibide Zuzendaritzarekiko harremana zaintzea, sailak parte hartzen duen gaietan, eta, hala badagokio, gai horien gaineko ebazpenen jarraipena eta kontrola egitea.

    4. Gobernu Kontseiluari edo bere organo eskuordetuei aurkeztu behar zaizkien espediente eta gaiak izapidetu eta kontrolatzea, bai eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian edo beste edozein egunkari ofizialetan argitaratu behar diren xedapenak eta administrazio-egintzak izapidetu eta kontrolatzea ere.

    5. Saileko zerbitzu orokorrak antolatzea eta administratzea, sailburuordetza eta zuzendaritzen sistemak eta lan-metodoak koordinatzea, eta sailak Jaurlaritzako beste atalekin dituen administrazio-harremanak koordinatzea.

    6. Kontratazio-espedienteak eta baliabide propioei eta zerbitzu teknikoei egin beharreko enkarguak izapidetzea.

    7. Sailaren eskumeneko arloetan, ekonomiari buruzko azterlan eta memoriak programatzea, koordinatzea, eta, hala badagokio, egitea.

    8. Europar Batasunaren Nekazaritza Politika Bateratuak eragindako gastuen Erakunde Ordaintzailearen kontabilitatea, arau komunitarioen eremuaren barruan.

    9. Itsaso eta Arrantzako Europako Funtsaren egiaztatze-erakunde bitartekari gisa jardutea.

    10. Unean-unean indarrean dauden diru-laguntzen egitarauekin bat etorriz, laguntza edo diru-laguntzen banaketa sailaren ardura izanez gero, delako laguntza edo diru-laguntza horien erabilera egokia bermatzeko behar diren ekintza guztien kudeaketa proposatu eta gauzatzea, saileko zuzendaritzekin lankidetzan.

    11. Sailari dagozkion eskumenak kudeatzea, Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiarekin, antolaketarekin eta informatikarekin lotutako gaietan, bai eta Herri Kontuen Euskal Epaitegiarekiko harremanak kudeatzea ere.

    12. Sailaren jarduna dela-eta sortzen diren ondare-erantzukizuneko prozedurak hasi eta instruitzea, eragindako zuzendaritzekin batera, eta zuzendaritza horiekin lankidetzan aritzea administrazio-errekurtsoak ebazteko lanetan.

    1. Sailari atxikitako egitura profesionala eta giza baliabideak planifikatu eta kudeatzea, eta, horretarako, indarrean dagoen araudiak esleitzen dizkion eskumenak erabiltzea, eta, era berean, langileak prestatzeko eta hobetzeko planak lantzea, ezertan eragotzi gabe Funtzio Publikoko Zuzendaritzari eta HAEE/IVAP Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeari dagozkien eskumenak.

    2. Euskara-atalaren bitartez, sailean euskararen erabileraren normalizazioa eta langileen euskalduntze-prozesua sustatzea. Euskara-atalak aplikatu beharreko hizkuntza-irizpideak zehaztuko ditu eta horien jarraipena egingo, Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzaren irizpideei jarraikiz. Atal horrek, halaber, eta sailari dagokionez, Eusko Jaurlaritzaren Euskararen Erabilera Normalizatzeko V. Planaren jarraipena eta ebaluazioak egingo ditu, bai eta Urteko Kudeaketa Planarenak ere, eta, gainera, VI. Normalizazio Planaren helburuak zehaztuko ditu.

    3. Sailak langile-premien inguruan egindako aurreikuspenak ebaluatzea, eta sailaren plantillak eta lanpostu-zerrendak prestatzeko proposamenak egitea.

    4. Lanpostuen banaketa fisikoarekin, ekipamenduarekin eta eraberritze-lanekin zerikusia duten saileko unitate guztien jardunak zuzentzea; hala ere, Gobernantza Publiko eta Autogobernu Sailari gai horretan esleitutako eskumenak errespetatuko dira. Saileko bulegoen barne-erregimena zaindu eta babestea, eta sailari atxikitako ondarea eta bere ekipamenduak administratu eta kontserbatzea.

    5. Proposamenak egitea saileko zerbitzuen eta sailean erabiltzen diren lan-sistemen eta -metodoen barne-antolaketaz, arrazionalizazioaz, aplikazio informatikoez, administrazio digitalaz eta informatizazioaz, saileko beste organoekin eta Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioko organo eskudunekin batera koordinatuta.

    6. Erregistro Orokorra, Artxibategia, Liburutegia eta sailaren gainerako dokumentazio-zentroak kudeatzea.

    7. Sailean kalitate-ereduak diseinatu eta garatzea.

    1. Eusko Jaurlaritzak kudeaketa-aurreratuaren, modernizazioaren, administrazio elektronikoaren, gobernantzaren eta berrikuntzaren arloetan garatutako proiektu orokorretan parte hartzea, eta proiektu horiek sailean sustatzea.

    1. Sailean herritarrentzako informazio- eta arreta-zerbitzuek egoki-egoki funtzionatzen dutela bermatzea (arretarako 2. eta 3. maila), eta Zuzenean-Herritarren Arreta Zerbitzuarekiko harremanak egokiro antolatzea, bere eskumeneko arloetan solaskide operatiboak daudela bermatuz.

    2. Informazio-, estatistika-, azterketa- eta analisi-sistemen arloan kudeaketa eta koordinazioa gauzatzea.

    3. Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legean eta Eusko Jaurlaritzak onetsitako Berdintasunerako Planean aurreikusitako neurriak bete daitezela sustatu eta koordinatzea, eta, horretarako, lankidetzan aritzea sailaren zuzendaritza, atal, organismo, erakunde, sozietate eta organoekin.

    4. Informazioaren argitaratze aktiboa, informazio publikoa eskuragarri izateko eskubidea baliatuz egindako eskaerei ematen zaizkien erantzunak eta sailaren datu publikoen zabalkundea koordinatu eta horien guztien jarraipena egitea, betiere gardentasun-politikarekiko koherentziaz.

    5. Koordinatzea sailak herritarrekin interakzioan aritzeko jarritako bide elektronikoak, eta bide presentzial edo birtualak sustatzea herritarrek parte har dezaten arauak planifikatzeko eta prestatzeko prozesuetan, bai eta politikak eta zerbitzu publikoen kalitatea ebaluatzeko prozesuetan ere. Halaber, bide horien guztien jarraipena egitea.

    6. Sailaren Segurtasun eta Osasun Unitatearen jardunak zuzentzea, betiere eragotzi gabe Prebentzio Zerbitzuak bere eskumenak betetzea.

  2. Zerbitzu zuzendaria sailaren kontratazio-organoa izango da, 1.500.000 euroko eta hortik beherako oinarrizko lizitazio-aurrekontua duten kontratuetan; halaber, eskuduna izango da, baldintza berdinetan, baliabide propioei enkarguak egiteko, betiere Euskal Autonomia Erkidegoko Sektore Publikoaren Kontratazioaren Araubidea ezartzeko ekainaren 27ko 116/2016 Dekretuaren IV. tituluan aurreikusitakoari jarraituz. Bi kasuetan, gastua egiteko baimena eman beharko du, gainera. Eginkizun izango du, era berean, bere jardun-eremuan sartutako espedienteen ondoriozko gastua baimentzea, betiere baimen hori ematea beste organo baten eskumenekoa ez bada.

  3. Zerbitzu zuzendariari atxikitzen zaio sailaren Estatistikarako Organo Berezia.

  4. Zerbitzu zuzendariari dagokio sailaren aurrekontu-aurreproiektua prestatzea, haren segimendua koordinatzea, gastuak xedatzeko eta obligazioak hartzeko eragiketak gauzatzea, eta, oro har, sailaren ekonomia eta aurrekontua kudeatzea. Orobat, erakunde autonomoen, zuzenbide pribatuko ente publikoen eta sailari atxikitako gainerako sozietate publikoen aurrekontu-proiektuak koordinatu beharko ditu, eta sailaren aurrekontuarekin bat datozela zaindu.

1. ATALA

FUNTZIO OROKORRAK

Saileko sailburuordeei dagokie, zuzenean eta hierarkian sailburuaren menpe, eskudantzia hauek erabiltzea:

  1. Kasuan kasuko jardun-arloari dagozkion kudeaketa-politikak zehaztea, helburu estrategikoak garatzea eta gizartean izandako eragina neurtzea.

  2. Sailburuordetzaren jarduerak antolatu eta zuzentzea, bai eta zuzendaritzenak eta sailburuordetzaren mendeko gainerako organo eta unitate administratiboenak ere, horretarako behar diren jarraibideak emanez.

  3. Sailburuordetzari dagokion jardun-eremuan, jardun-politikak prestatzea eta sailburuari horiek proposatzea eta laguntza teknikoa ematea.

  4. Harremanak izatea Europar Batasuneko, Estatuko, autonomia-erkidegoetako eta foru-aldundietako organoekin, bai eta tokiko entitate eskudunekin ere, bere jardun-eremuko gaiei dagokienez.

  5. Europako eta nazioarteko erakunde publiko nahiz pribatuekiko harremanak eta lankidetza sustatzea.

  6. Sailburuordetzaren zuzendaritza eta administrazio-unitateen antolaketa operatiboa proposatzea, betiere ezarritako antolaketa-irizpideen esparruan.

  7. Plan, programa eta jarduera garrantzitsuak sustatzea. Plan horien prestaketa-lana eta jarraipen-txostenak koordinatzea, dagozkien jardun-eremuetan.

  8. Hainbat sailburuordetzek proiektu edo prozedura batean batera jardun behar dutenean, sailburuordetza bakoitzak gainerakoekiko dituen jarduketak koordinatuko ditu, Jaurlaritzaren jarduketa politiko eta administratiboaren koherentzia zaintze aldera, hargatik eragotzi gabe Jaurlaritzak koordinazio-ekintza orokorra betetzea.

  9. Dagokion eskumen-arloan, azterlanak eta txostenak egitea eta horiek analizatzea, eta xedapen orokorren proiektuak proposatzea, ezarritako jardun-politikari jarraituz.

  10. Sailburuordetzaren mendeko zuzendariek emandako ebazpenen aurka aurkeztutako errekurtsoak ebaztea.

  11. Enpresekin, erakundeekin eta korporazioekin akordioak edo hitzarmenak izenpetzea, kasuan kasuko eskumena beste organo bati esleitu ez bazaio.

  12. Euskal Autonomia Erkidegoko aurrekontu orokorretan dagokien jardun-arloan esleitutako diru-laguntza izendunak ematea.

  1. Beren eskumenaren eremuan, zehatzeko ahalmena baliatzea, eta oso astuntzat tipifikatutako zehapenak ezartzea, non eta legeria sektorialak eskumen hori beste organo bati esleitzen ez dion.

  2. Beren jardun-eremuan sartutako espedienteen ondoriozko gastua baimentzea, non eta baimen hori ez den beste organo baten eskumena.

  3. Sailburuordetzaren arlo eta egitekoekin lotutako ondare-erantzukizuneko prozedurak ebaztea.

  4. Beren eskumeneko arloetan, eurak izango dira sailaren eta gainerako sailen arteko harremanetarako organoa. Eurak izango dira, halaber, gai material horren inguruan eratutako sailen arteko koordinazio-organoekiko harremanetarako organoa.

  5. Sailburuordetzak osatzen dituzten zuzendaritzek emandako egintza deuseztagarrien kaltegarritasuna deklaratzeko espedienteak ireki eta ebaztea.

  6. Sailburuordetzak osatzen dituzten zuzendaritzek emandako administrazio-egintza deusez eta deuseztagarriak ofizioz berrikusteko espedienteak ireki eta ebaztea.

  7. Ordenamendu juridikoak agintzen dien beste edozein egiteko, edo, orokorrean, Jaurlaritzako sailburuordeei dagozkienak.

Zuzendariei dagokie, zuzenean eta hierarkian dagokien sailburuordearen mende, edo sailburuaren mende Kabinete eta Komunikazioko zuzendariaren eta Zerbitzu zuzendariaren kasuan, honako eskudantzia orokor hauek baliatzea:

  1. Beren jardun-arloetan, kudeaketa publikoko politikak garatzea, eta egin beharreko jardunak zehaztea.

  2. Beren jarduera-arloei esleitutako helburuak zabaltzea, jarduerak eta ardurak esleituz, lortutakoa kontrolatuz eta kudeaketan behar diren zuzenketak ezarriz.

  3. Beren jardun-arloen antolamendu operatiboa proposatzea, eta barruko lan-sistemak zehaztea.

  4. Beren jardun-arloen jarduerak programatu, sustatu, zuzendu, koordinatu eta kontrolatzea.

  5. Prozedura batean hainbat zuzendaritzek parte hartzen dutenean, gainerako arloei dagokienez beren jardun-arloen jarduerak koordinatzea.

  6. Beren jardun-arloetan, arauak garatzeko proposamenak egitea.

  7. Zuzendaritzari dagozkion gaietarako diru-laguntzak emateko bideak proposatzea.

  8. Esleituak dituzten egitekoak gauzatzeko beharrezkoak diren administrazio-egintzak ematea.

  9. Beren eskumen-eremuan, zehatzeko ahalmena baliatzea, eta indarrean dagoen legeriari jarraikiz arintzat eta astuntzat tipifikatutako zehapenak ezartzea.

  10. Errekurtsoak ebaztea, indarreko legerian aurreikusitako kasuetan.

  11. Eskaini beharreko zerbitzu eta jarduerei dagozkien tasa eta prezio publikoak kudeatu, likidatu, administratu eta, borondatez ordaintzeko epean, kobratzea.

  12. Zuzendaritzaren arlo funtzionaletako irizpenak, txostenak eta azterlanak prestatzea.

  1. Informazio publikoa eskuratzeko eskubideari buruzko eskaerak ebaztea.

  2. Indarrean dagoen ordenamendu juridikoak agintzen dien beste edozein egiteko, edo, orokorrean, Jaurlaritzako zuzendariei dagozkienak.

    2. ATALA

    TEKNOLOGIA, BERRIKUNTZA ETA LEHIAKORTASUN SAILBURUORDETZA

  1. Teknologia, Berrikuntza eta Lehiakortasun Sailburuordetza Eusko Jaurlaritzaren organo bat da, eta, sailburuaren begiradapean, honako jardun-arlo hauek zuzendu eta koordinatzen ditu:

    1. Teknologia.

    2. Berrikuntza.

    3. Estrategia.

    4. Euskal gizartean, informazioaren eta ezagutzaren arloko gizartea sustatu eta garatzea, betiere alde batera utzi gabe administrazio eta gobernu elektronikoaren arloko jarduerak

    5. Enpresa-ekintzailetza.

  2. Teknologia, Berrikuntza eta Lehiakortasun Sailburuordetzaren mende daude, hierarkikoki, Teknologia eta Estrategia Zuzendaritza eta Ekintzailetzaren, Berrikuntzaren eta Informazio Gizartearen Zuzendaritza.

Teknologia eta Estrategia Zuzendaritzari dagokio, zuzenean eta hierarkian Teknologia, Berrikuntza eta Lehiakortasun Sailburuordetzaren mende, honako eskudantzia hauek baliatzea:

  1. Lehiakortasun-politikaren jarraibide eta orientazio estrategikoak proposatzea, eta plangintza-dokumentuak eta haien jarraipen-txostenak prestatzea eta ebaluatzea.

  2. Barneko kudeaketa-planak eta haien jarraipen-txostenak prestatzeko koordinazio-lanak egitea.

  3. Sailaren berezko arloen inguruko azterlanak, txostenak eta argitalpenak egitea, eta sailaren barruan eta sozietate publikoetan egiten direnak koordinatzea.

  4. Lehiakortasun-politikan eragina edo ondorioak dituzten plan sektorial edo orokorretan parte hartzea.

  5. Europar Batasuneko politikak eta, bereziki, lehiakortasun-politika prestatzeko eta aplikatzeko beharrezko diren koordinazio-neurriak gauzatzea, eta sailaren organoen eta Europar Batasuneko erakundeen arteko harremanak bideratzea, betiere beste organo batzuei dagozkien eskumenak errespetatuta.

  6. I+G+b arloan, oinarri teknologikoko enpresa berritzaileen sorkuntza babesteko eta finantzatzeko programak prestatu eta abian jartzea, bai eta teknologiaren arloko enpresa-ideia berritzaile eta intentsibo berriak lantzeko eta abian jartzeko prozesuari lotutako tutoretza-programak ere.

  7. Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzarako Planaren ondoriozko programak (Teknologia, Berrikuntza eta Lehiakortasun Sailburuordetzari dagozkionak) kudeatzea, eta programa horien ondoriozko jarduerak koordinatzea eraginpean hartutako sailekin.

  8. Zientzia- eta teknologia-politikari lotutako azpiegitura estrategiko teknologikoak eta berritzaileak EAEn sortzeko eta ezartzeko ekintzak sustatzea eta ekintza horietan parte hartzea.

  9. Industria-lehiakortasuna hobetzen lagunduko duen azpiegitura teknologiko eraginkor bat sortzeko eta finkatzeko programak prestatu eta gauzatzea.

  10. Ikerketa teknologikoko proiektuen azterketa, ebaluazio eta jarraipena egitea.

  11. Enpresen eta teknologia eskaintzen duten erakundeen arteko teknologia-transferentzia sustatzea.

  1. Lehiakortasun-planak garatzea, I+G+b hobetze aldera.

  2. Ikertzaileak prestatzeko, erakartzeko eta garatzeko jarduna bultzatzea.

  3. Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzarako Euskal Sarean dauden eragile zientifiko eta teknologikoekiko harremanetarako organo izatea, bai eta teknologiako eta berrikuntza teknologikoko erakunde-arteko topaketa-foroekiko harremanetarako organo ere.

Ekintzailetzaren, Berrikuntzaren eta Informazio Gizartearen Zuzendaritzari dagokio, zuzenean eta hierarkian Teknologia, Berrikuntza eta Lehiakortasun Sailburuordetzaren mende, honako eskudantzia hauek baliatzea:

  1. Enpresa-, antolamendu- eta negozio-berrikuntzaren arloan, jarduteko programak prestatu, gauzatu eta ebaluatzea.

  2. Enpresa-, antolamendu- eta negozio-berrikuntzaren arloan, sentsibilizazioko, dibulgazioko eta prestakuntzako planak egitea.

  3. Azterlan eta jardun-proposamenak prestatzea, helburu hartuta tresna berriak diseinatzea, antolamenduaren eta negozioen arloan enpresa-berrikuntza hobetzeko.

  4. Lehiakortasun-planak garatzea, enpresa-berrikuntzari dagokionez.

  5. Euskal gizartean informazioaren eta ezagutzaren gizartea garatzeko neurriak sustatzea, hargatik eragotzi gabe Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren beste organo batzuek administrazio eta gobernu elektronikoen eremuan dituzten eskumenak betetzea.

  6. Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzarako Euskal Sarean dauden eragile zientifiko-teknologikoekiko harremanetarako organo izatea, bai eta berrikuntza ez-teknologikoaren arloko erakunde arteko topaketa-foroekiko harremanetarako organo ere, non eta funtzio hori beste organoren bati esleitzen ez zaion.

  7. Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailak Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailarekin eta Hezkuntza Sailarekin harremanak ezartzeko organoa izatea, hain zuzen ere modu koordinatuan bultzatzeko enplegurako lanbide-heziketaren arloko jardunak eta enpresek lanbide-gaikuntzaren inguruan duten eskariaren eta prestakuntza-eskaintzaren arteko bateratze egokia.

  8. Enpresa-arloko ekintzailetza-kultura sustatzea, eta ekintzailetzarako prestakuntza eta, bereziki, ekintzaileen gaitasuna hobetzeko neurriak garatzea.

  9. Enpresa-ekimen berriak sustatzeko eta enpresak sortzeko laguntza- eta finantzaketa-programak prestatu eta gauzatzea.

  10. Enpresa-ideia berriak osatzeko eta abian jartzeko prozesurako tutoretza-programak prestatu eta koordinatzea, inplikatutako beste erakunde eta eragile batzuekin lankidetzan.

  11. Erakundeen arteko jarduerak gauzatzeko planak, azterlanak, txostenak eta proposamenak egitea, zuzendaritza honen eskumeneko gaietan.

    3. ATALA.

    INDUSTRIA SAILBURUORDETZA

  1. Industria Sailburuordetzak, sailburuaren zuzendaritzapean, honako jardun-arlo hauek zuzendu eta koordinatuko ditu:

    1. Industria-sustapena.

    2. Industria-antolamendua.

    3. Industria-administrazioa.

    4. Industria-segurtasuna.

    5. Instalazio erradioaktiboak.

    6. Energia.

    7. Meategiak.

    8. Nazioartekotzea.

  2. Industria Sailburuordetzak, dekretu honetako 6. artikuluan ezarritako eskudantzia orokorrak betetzeaz gainera, Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Saila ordezkatuko du, Estatuko birmoldatze-sektoreei lotutako organo edo batzordeetan.

  3. Energiaren Euskal Erakundea / Ente Vasco de la Energía (EEE/EVE) zuzenbide pribatuko erakunde publikoa sailari atxikita egonik, atxikipen horren ondoriozko eskumenak baliatuko ditu Industria Sailburuordetzak.

  4. Industria Sailburuordetzaren mende daude, hierarkikoki, Industria Garatzeko Zuzendaritza, Energiaren, Meategien eta Industria Administrazioaren Zuzendaritza eta Nazioartekotze Zuzendaritza.

Industria Garatzeko Zuzendaritzari dagokio, zuzenean eta hierarkian Industria Sailburuordetzaren mende, honako egiteko hauek betetzea:

  1. Industriaren inbertsioa, garapena, dibertsifikazioa eta lehiakortasuna helburu duten industriaren eremuko sektoreei eta enpresei zuzendutako finantza-tresnak eta laguntza-neurriak sustatzea.

  2. Atzerriko industria-inbertsioa sustatzea, balio erantsi handia duten eta enplegua sortzen duten proiektu bultzatzaileetan.

  3. Berrindustrializatzeko edo industria-arloan jardunak egiteko premia berezia duten Euskal Autonomia Erkidegoko eremuetan, industriaren sustapena eta antolamendua bultzatzea, beste erakunde eskudun batzuekin lankidetzan.

  4. Enpresetan, taldeetan edo sektoreetan, zuzenean edo zeharka, lehiakortasun-dimentsionamendu egokiagoa sustatzea, teknologiaren eta merkatuaren esparruko eskakizunen arabera.

  5. Enpresen arteko talde egonkorrak sortzen lagunduko duten programak, tresnak edo jardunak garatzea.

  6. Egoeraren araberako zailtasunak dituzten enpresei dagokienez, jarduteko programak eta proposamenak prestatzea eta, enpresa horiei, etorkizuna dutenean, bultzada ematea, lanpostuei eta industria-jarduera lehiakorrari eutsi diezaieten.

  7. Erakundeen arteko jarduerak gauzatzeko planak, azterlanak, txostenak eta proposamenak egitea, zuzendaritza honen eskumeneko gaietan.

  1. Energiaren, Meategien eta Industria Administrazioaren Zuzendaritzari dagokio, zuzenean eta hierarkian Industria Sailburuordetzaren mende, honako egiteko hauek betetzea:

    1. Industriako produktu, ekipo eta instalazioei buruzko araudiak betetzen direla egiaztatzeko kontrola eta jarraipena egitea, honako arlo hauetan bereziki:

      Produktu kimikoak biltegiratzea.

      Produktu kimikoekin gerta daitezkeen istripu larriak prebenitzea.

      Erregai gaseosoak biltegiratzea.

      Gasa jasotzen duten instalazioak.

      Transformazio-zentroak eta goi-tentsioko linea liberalizatuak.

      Behe-tentsioko instalazio elektrikoak.

      Jasogailuak (igogailuak, dorre-garabiak eta garabi mugigarri autopropultsatuak).

      Presioko ekipoak.

      Erregai likidoen instalazioak.

      Ibilgailuak.

      Suteen aurkako babes-instalazioak.

      Instalazio termikoak.

      Industria-segurtasunari buruzko arauak bete behar dituen beste edozein arlo.

    2. Industria Establezimenduen Erregistroarekin lotutako beste edozein jardun.

    3. Lurralde-ordezkaritzen jardunak koordinatzea, zuzendaritzak honako arlo hauetan egiten dituen jardunetan: metrologia; industria-kalitaterako eta -segurtasunerako azpiegitura; industria-jabetza; industria-produktu eta makinen segurtasuna kontrolatzea; industria-administrazioa; energia, eta meategiak.

    4. Honako hauek baimendu eta kontrolatzea: 2. eta 3. kategoriako instalazio erradioaktiboak; medikuntzako X izpiak; inguruneko erradiologia-ikuskapena, eta arlo horretan esleituta dituen beste egiteko guztiak, bai hala araututa dagoelako, bai Segurtasun Nuklearrerako Batzordeak hala agindu diolako, ezertan eragotzi gabe Osasun Sailak arlo horretan esleituta dituen eskumenak.

    5. Instalazio erradioaktiboen arloan aldez aurreko administrazio-baimena behar duten espediente guztiak kudeatu, izapidetu eta ebaztea.

    6. Energia-iturrien energia-erregimena, produkzioa, prospekzioa, sustapena eta aprobetxamendua.

    7. Energia berrien arloko ikerketa-planak aztertu eta presatzea.

    8. Energia kontserbatu eta aurreztea.

    9. Euskal Autonomia Erkidegoko, Estatuko eta Europako energia-plangintzan parte hartzea eta haren berri ematea.

    10. Euskal Autonomia Erkidegoko alor publikoan guztira kontsumitzen den energiaren oinarrizko erreferentzia-maila zehaztea, zeinaren gainean aplikatzen baitira energia-aurrezpenak eta efizientzia energetikoko hobekuntzak.

    11. Eraikin-inbentarioa egitea eta eguneratzea; neurri-unitate bakoitzeko energia-kontsumoa jasoko da inbentario horretan.

    12. Irailaren 22ko 178/2015 Dekretuan aurreikusitako helburuak lortzeko jarduketa-plan orokorra idaztea eta planaren jarraipen-txostenak egitea (178/2015 Dekretua, Euskal Autonomia Erkidegoko arlo publikoaren jasangarritasun energetikoari buruzkoa).

    1. EAEko administrazio publikoen jasangarritasun energetikoa bultzatzea.

    2. Hidrokarburoen arloan indarrean dagoen oinarrizko legerian aurreikusitako parte-hartze egitekoak betetzea.

    3. Meategietako jardueren eragina jasan duten naturaguneak leheneratzea, hargatik eragotzi gabe beste sail batzuek gai horretan esleituta dituzten eskumenak betetzea.

    4. Mineral-hobien eta gainerako erreserba geologiko eta geotermikoen meatze-erregimena, ikerketa eta aprobetxamendua.

    5. Klusterren politika (klusterrak sortzen direnetik) eta klusterren funtzionamendu-hitzarmenak eta haiekiko harremanak garatzea, eta klusterren plan estrategikoak eta jardunak sailaren politikekin eta arloekin koordinatzea.

    6. Energiaren, meategien, industria-administrazioaren eta industria-segurtasunaren arloan, dekretu honetan edo berau garatzen duten xedapenetan ezarritakoa aplikatu ondoren Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailaren lurralde-ordezkaritzei esleitu ez zaizkien funtzio guztiak betetzea.

  2. Energiaren, Meategien eta Industria Administrazioaren Zuzendaritzak honako hauei emango die beharrezkoa duten laguntza tekniko eta administratiboa: Industria Segurtasunerako Euskal Kontseiluari, Jasangarritasun Energetikoaren Batzordeari eta Euskadiko Agregakinen Mahaiari.

  1. Nazioartekotze Zuzendaritzari dagokio, zuzenean eta hierarkian Industria Sailburuordetzaren mende, honako egiteko hauek betetzea:

    1. Euskal enpresak nazioartekotzeko laguntza-sistema publikoa bultzatu eta sendotzea.

    2. Laguntza ematea euskal enpresak kanpoan ezartzeko.

    3. Enpresak nazioartekotzeko kooperazioa sustatzea, elkarte, partzuergo eta merkataritza-plataformen bidez.

    4. Nazioartekotze-plan estrategikoak diseinatu, garatu, gauzatu eta ebaluatzea.

    5. Nazioartekotzea helburu duten enpresetarako finantzabideak eta laguntza-neurriak sustatzea.

    6. Enpresak nazioartekotzearen arloko adituen prestakuntza babestu eta sustatzea.

    7. Nazioartekotzeko Euskal Partzuergoa koordinatu eta gidatzea, enpresen nazioartekotzeari lotutako eragile publiko guztien lan-plataforma den aldetik.

    8. Adimen lehiakorreko sistema bat garatzea, nazioartekotzeari buruzko erabakiak hartzeko.

    9. Euskal enpresei laguntzea erakunde multilateralek finantzatutako lizitazioetan parte hartzen.

    10. Euskal enpresen eskura jartzea atzerriko bulego-sarearen zerbitzuak, SPRIrekin lankidetzan.

    11. Euskal enpresen intereseko destino-herrialdeetan, erakunde publiko eta enpresa pribatuekin harremanak izateko sare bat sortzea.

  2. Nazioartekotze Zuzendaritzak beharrezkoa den laguntza tekniko eta administratiboa emango dio EAEko Nazioartekotze Batzordeari.

    4. ATALA

    NEKAZARITZAKO, ARRANTZAKO ETA ELIKAGAI POLITIKAKO SAILBURUORDETZA

  1. Nekazaritzako, Arrantzako eta Elikagai Politikako Sailburuordetzari dagokio, zuzenean eta hierarkian sailburuaren mende, honako jardun-arlo hauek zuzendu eta koordinatzea:

    1. Nekazaritza sustatu eta antolatzea.

    2. Nekazaritzako eta abeltzaintzako egiturak berritzea.

    3. Merkatuetan esku hartzea, Erakunde Ordaintzailearen eskumenen arloan.

    4. Erkidegoko ordainketak eta laguntzak.

    5. Landa-garapenerako programak kudeatzea, sailaren eskumenen arloan.

    6. Landa-garapenarekin eta nekazaritzako sektorearen izaera funtzioanitzarekin zerikusia duten politika eta arautegi europarrak garatu eta kudeatzea.

    7. Landa-garapenari buruzko ekimenak egiteko eskumena duten erakundeei proposamenak egitea, Landa Ingurunearen Garapenari buruzko apirilaren 8ko 10/1998 Legean aurreikusitako helburuekin lotuta, eta Landaberrin sortzen diren lantaldeen jarduerak sustatzea.

    8. Landaberrik jakinarazi behar dituen gaiak prestatu eta sustatzea, Landa Garapenari buruzko apirilaren 8ko 10/1988 Legearekin bat etorriz.

    9. Mahastizaintzaren antolamendua ea erregimena.

    10. Animaliak eta zoologia-guneak babesteko eta kontrolatzeko erregimena.

    11. Nekazaritzako ekoizleekin eta landa-garapenerako elkarteak sustatzea eta haiekin harremana izatea.

    12. Nekazaritzako eta arrantzako produktuen kalitatea eta bermea sustatu eta defendatzea.

    1. Nekazaritzako eta arrantzako produktuen jatorri-deitura eta kalitate- eta berme-bereizgarriak.

    2. Elikadura-segurtasuna sustatzea.

    3. Ehiza.

    4. Baso-antolamendua.

    5. Euskal Autonomia Erkidegoko uretako arrantza, itsaski-bilketa, akuikultura eta arrantza kontinentala antolatzea.

    6. Arrantza-egituren plangintza eta sustapena.

    7. Urpeko igeriketa profesionala.

    8. Arrantzaleen kofradiak, arrantzako erakunde profesionalak eta arrantzako ekoizleen elkarteak.

    9. Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailaren eskumenen barruan, arrantza-guneetako azpiegiturak eta zerbitzuak garatzea.

    10. Nekazaritzarako eta itsas arrantzarako prestakuntza. Nekazaritzarako eta itsas arrantzarako gaikuntza profesionala sustatzea. Kirol-nabigazioko irakaskuntza.

    11. Nekazaritza-, arrantza- eta elikagai-industriak sustatzea.

    12. Nekazaritza-, arrantza- eta elikadura-produktuak merkaturatzea.

    13. Enologia.

    14. Teknologiak ikertzea eta sustatzea, nekazaritza-, arrantza- eta elikagai-industrian.

    15. Elikagaien balio-katea egituratu eta sustatzea, ekoizpen primariotik gastronomiara.

  2. Nekazaritzako, Arrantzako eta Elikagai Politikako Sailburuordetzak bere gain hartuko ditu honako sozietate eta sektore publikoko fundazio hauek sailari atxikitzearen ondoriozko eskumenak: NEIKER, Nekazal Ikerketa eta Garapenerako Euskal Erakundea, A.B., Instituto Vasco de Investigación y Desarrollo Agrario, S.A.; Fundación HAZI Fundazioa, eta ELIKA Nekazaritzako Elikagaien Segurtasunerako Euskal Fundazioa - Fundación Vasca para la Seguridad Alimentaria.

  3. Nekazaritzako, Arrantzako eta Elikagai Politikako Sailburuordetzaren mende daude, hierarkikoki, Landaren eta Itsasertzaren Garapeneko eta Europar Politiketako Zuzendaritza, Nekazaritza eta Abeltzaintza Zuzendaritza, Arrantza eta Akuikultura Zuzendaritza eta Elikagaien Kalitate eta Industria Zuzendaritza.

  1. Landaren eta Itsasertzaren Garapeneko eta Europar Politiketako Zuzendaritzari dagokio, zuzenean eta hierarkian Nekazaritzako, Arrantzako eta Elikagai Politikako Sailburuordetzaren mende, honako eskudantzia hauek baliatzea:

    1. Landa Garapeneko Programa diseinatzea, Nekazaritza Politika Bateratuko bigarren zutabearen esparruan finantzatutako neurriekin lotuta, eta Europar Batasunaren helburuei eragiten dieten plan eta programak izapidetzea, sailak nekazaritza-, arrantza- eta elikagai-arloetan dituen berezko eskumenen barruan.

    2. Eusko Jaurlaritzaren esku-hartzea garatzeko koordinazio-neurriak hartzea, Europar Batasunaren nekazaritza-, arrantza- eta elikagai-arloetako arau eta politikak landu eta aplikatzean, betiere indarrean dauden hitzarmen eta arauen arabera.

    3. Landa Ingurunearen Garapenari buruzko apirilaren 8ko 10/1998 Legean xedatutakoaren ondorioz sailari dagozkion eskumenak bultzatu, gauzatu eta koordinatzea.

    4. Landa-garapeneko laguntza-programak prestatu eta koordinatzea, Europar Batasunaren arau eta ekimenen barruan.

    5. Eragile ekonomiko eta sozialek landa-garapeneko plan eta programetan parte hartzeko modua bultzatu eta garatzea.

    6. Landa-eremuen eta bertako biztanleen dibertsifikazioa eta garapen ekonomikoa sustatzea, landa-ingurunearen funtzio aniztasunari eutsiz.

    7. Landa-inguruetan, enpresa-ekimen berriak, enpresa txiki eta ertainen sorkuntza, elkarteen eraketa eta aukera-berdintasuna aldeztea.

    8. Landa-garapeneko elkarteak bultzatu eta koordinatzea, eragile ekonomiko eta sozialek landa-garapeneko jardunetan parte hartzeko tresna eta eskualde-erreferente diren aldetik.

    9. Nekazaritza-arloan prestakuntza ematea. Nekazaritza-arloan eta landa-inguruetan, lanbide-gaikuntza sustatzea eta, beste erakunde eta eragile batzuekin koordinatuta, lanbide-prestakuntzaren arloan jardunak bultzatzea, hain zuzen ere enplegua sortzeko eta enpresek lanbide-trebakuntzaren inguruan egindako eskariaren eta prestakuntza-eskaintzaren arteko integrazio egokia bultzatzeko.

    10. Hezkuntza Sailari nekazaritza- eta landa-gaietako prestakuntza arautuko ikasketa-programak proposatzea.

    11. EAEko landa-eremuan berrikuntza aldeztea.

    12. Enpresa-arloko ekintzailetza-kultura sustatzea nekazaritza- eta elikagai-sektoreetan, eta ekintzailetzarako prestakuntza eta, bereziki, ekintzaileen gaitasuna hobetzeko neurriak garatzea.

    1. Lana antolatzeko eredu berrien garapena proposatzea, informazioaren teknologia berriak aplikatuz, landa-inguruneko enpleguaren lan-baldintzak eta bizi-kalitatea hobetze aldera.

    2. Landa-ingurunean turismoa sustatzea, turismo-arloko eskumena duen sailarekin lankidetzan; horretarako, ekimen endogenoak, landa-turismoa eta nekazaritza- eta arrantza-jardueraren dibertsifikazio-ekimenak baliatzea.

    3. Erakunde publikoetarako jardun-programak prestatu, proposatu eta garatzea, arrantza-guneen gainbeherari aurre egiteko eta gune horiek Euskal Autonomia Erkidegoko gainerako guneen pareko garapen ekonomiko, sozial eta kulturalaren mailan jartzeko.

  2. Landaren eta Itsasertzaren Garapeneko eta Europar Politiketako Zuzendaritzak honako hauei emango die beharrezkoa den laguntza tekniko eta administratiboa: Landaberriri, Euskadiko Nekazaritza eta Elikagaigintzako Kontseiluari, Nekazaritza eta Elikadura Politikako Batzordeari eta Landa Garapenerako Kontseilu Aholku-emaileari.

  1. Nekazaritza eta Abeltzaintza Zuzendaritzari dagokio, zuzenean eta hierarkian Nekazaritzako, Arrantzako eta Elikagai Politikako Sailburuordetzaren mende, honako eskudantzia hauek baliatzea:

    1. Programak eta jarduerak prestatu eta koordinatzea, sustapenekoak barne, nekazaritzako ustiategien ekoizpen-egituren lehiakortasuna hobetzeko.

    2. Landare eta animalien ekoizpen eta osasunari buruzko programa eta jardunak eta ekoizpen bateratu eta ekologikoak prestatu eta koordinatzea, hargatik eragotzi gabe lurralde historikoen eskumenak.

    3. Nekazaritzako produktuen, prezioen eta konpentsazio-neurrien Merkatu Antolaketa Bateratuari buruz Europar Batasunak egiten dituen politiken jarraipena eta haien inguruko proposamenak egitea, Landaren eta Itsasertzaren Garapeneko eta Europar Politiketako Zuzendaritzarekin koordinaturik.

    4. Nekazaritza Politika Bateratuaren barruko kudeaketa-programak prestatu eta koordinatzea.

    5. Europar Batasuneko Nekazaritza Politika Bateratuak Euskal Autonomia Erkidegoan eragindako gastuen Erakunde Ordaintzailearen zuzendaritza-organoa izatea.

    6. Animaliak babesteko neurriak garatzea.

    7. Nekazaritzako eta abeltzaintzako merkatuetan esku hartzeko eta merkatuok arautzeko jarduna kudeatzea, ikuskatze-ahalmena baliatuz.

    8. Natura-baliabideen kutsadura saihestu edo gutxitzen duten laborantza-moduei buruzko programak prestatzea.

    9. Animalien osasun eta ongizateari buruzko erkidego-arauetan oinarritutako praktikak ezartzen laguntzea, eta animaliak identifikatzeko erregistroak eta animalia-trazabilitaterako sistema integralaren mendeko erregistroak kudeatzea.

    10. Hazien eta mintegiko landareen antolamendu, kontrol eta ekoizpenerako jarduerak gauzatzea.

    11. Araudian aurreikusitako baimenak ematea, nekazaritza- eta abeltzaintza-ekoizpenera bideratuta dauden genetikoki aldatutako organismoei dagokienez; hala ere, lurralde historikoen eskumenak errespetatu egingo dira.

    12. Eraldaketako nekazaritza-sozietateen eraketa, erregistroa eta kontrola kudeatzea, bai eta honako hauek kudeatzea ere: Nekazaritzako Ustiategien Erregistro Orokorra, Landa Errentamenduen Erregistro Berezia eta Euskadiko Ekoizpen Integratuko Operadoreen Erregistroa.

    1. Euskal Autonomia Erkidegoko nekazari-taldeak eta horien elkarteak aitortu, erregistroetan jaso eta sustatzea.

    2. Ehiza.

    3. Mahastizaintza.

    4. Pentsuen kontrol ofiziala egitea, honako fase hauetan: ekoizpen, eraldaketa, ontziratze, biltegiratze, garraio eta handizkako zein txikizkako merkaturatzean. Pentsuak merkaturatzeko beharrezkoak diren ziurtagiri eta agiriak ematea.

    5. Animalia-jatorriko azpiproduktuak kudeatzeko programak eta jarduerak egitea, dagozkien erakunde edo organoekin lankidetzan.

    6. Nekazaritzako eta abeltzaintzako hondakinen arloan, ekintzak garatu eta planifikatzea.

    7. Gizakien kontsumorako ez diren animalia-jatorriko azpiproduktuekin lan egiten duten establezimenduen, instalazioen eta garraio-enpresen erregistroa kudeatzea, bai eta animalien elikadura-sektoreko establezimendu eta operadoreen erregistroa eta zuzendaritzaren eskumeneko gainerako erregistro, errolda eta zerrendak ere.

    8. Animalien elikadura-segurtasuna sustatzea trazabilitate-sistemen arloan.

    9. Euskal Autonomia Erkidegoko bertako abere-arrazei buruzko ikerketa sustatu eta garatzea. Animalia-arrazak sustatzen dituzten elkarteen erregistroa kudeatzea, bai eta animalia-genetikako laborategien erregistroa ere.

    10. Animalien gaixotasunen aurkako borrokan dagozkion analitikak egiten direla kontrolatu eta kudeatzea.

    11. Nekazaritza eta Basozaintzako Lurralde Arloko Planean aurreikusitako jarduerak gauzatzea, lurralde-antolamenduaren arloko eskumena duen sailarekin lankidetzan.

    12. Emakume Nekazariaren Estatutuaren garapena bultzatzea.

    13. Nekazaritza Elikagai Katearen Kontrol Ofizialerako Plana garatu eta koordinatzea.

  2. Nekazaritza eta Abeltzaintza Zuzendaritzak honako hauei emango die beharrezkoa duten laguntza tekniko eta administratiboa: Landare Osasunaren Batzorde Tekniko Koordinatzaileari, Euskadiko Ekoizpen Integraturako Koordinazio Batzordeari, Euskadiko Animalien Elikadurarako Batzordeari, Ehizako Trofeoak Homologatzeko Batzordeari, Euskal Autonomia Erkidegoko Bertako Abere-arrazen Kontseiluari eta Euskadiko Abeltzaintza Arrazen Koordinazio Batzordeari.

  1. Arrantza eta Akuikultura Zuzendaritzari dagokio, zuzenean eta hierarkian Nekazaritzako, Arrantzako eta Elikagai Politikako Sailburuordetzaren mende, honako eskudantzia hauek baliatzea:

    1. Arrantzako enpresen lehiakortasuna hobetzeko diru-laguntzen dibertsifikaziora bideratutako programak diseinatu eta gauzatzea.

    2. Diru-laguntzen antolamendua proposatzea, eta esku-hartzeko eremu guztietan programa eta jarduerak prestatu eta gauzatzea, Europar Batasunaren araudiaren arabera.

    3. Itsas arrantza, itsaski, akuikultura eta arrantza kontinentaleko baliabideen ustiapenak antolatu, kudeatu eta sustatzea.

    4. Esperimentuzko proiektuak sustatu eta onestea arrantza, itsaski eta akuikulturan.

    5. Kirol-arrantza antolatu eta kudeatzea, eta dagozkion lizentziak ematea.

    6. Euskal Autonomia Erkidegoko arrantza-ontzidia babestu eta laguntzea premiazko egoera berezietan.

    7. Dagozkion neurriak kudeatu eta sustatzea, arrantza-sektorerako ezarritako tresna eta bermeei dagokienez, eta, bereziki, arrantzako eskubideak eta antzekoak taldeka erabiltzeari dagokionez.

    8. Arrantzaleen kofradiekin harremana izateko organoa izatea eta haien erregistroa kudeatzea, eta arrantzako erakunde profesionalekin eta arrantzako ekoizle-taldeekin harremana izateaz arduratzea.

    9. Arrantzako sektoreko behar eta zehaztapenetara egokitzen diren finantza-tresnak aztertu eta sustatzea.

    10. Itsaso eta Arrantzako Europako Funtsa aplikatzea Euskal Autonomia Erkidegoan, dagokion Jarraipen Batzordean EAE ordezkatuz.

    11. Itsas arrantzari buruzko martxoaren 13ko 6/1998 Legeak ezartzen dituen lizentziak, baimenak eta emakidak ematea, eta lege horrek jasotzen dituen erregistroak eta gainerako tresnak kudeatzea.

    12. Arrantza Ikuskaritzako Zerbitzua planifikatu eta zuzentzea, funtzionamendu eraginkorra duela bermatzeko beharrezkoak diren jarduerak gauzatuz.

    1. Portu edota itsasertzei buruzko sektore-araudiak arrantza-arloko administrazio eskudunari esleitzen dizkion txostenak egitea.

    2. Arrantza-guneetako azpiegitura eta zerbitzuak hobetzeko plan eta programak prestatu eta proposatzea.

    3. Itsas arrantzarako gaikuntza profesionala sustatzea.

    4. Nabigazio eta arrantzako prestakuntza. Arrantza-arloan lanbide-gaikuntza sustatzea eta, beste erakunde eta eragile batzuekin koordinatuta, lanbide-prestakuntzaren arloan jardunak bultzatzea, hain zuzen ere enplegua sortzeko eta enpresek lanbide-trebakuntzaren inguruan egindako eskariaren eta prestakuntza-eskaintzaren arteko integrazio egokia bultzatzeko.

    5. Hezkuntza Sailari arrantza-gaietako prestakuntza arautuko ikasketa-programak proposatzea.

    6. Enpresa-arloko ekintzailetza-kultura sustatzea arrantza-sektorean, eta ekintzailetzarako prestakuntza eta, bereziki, ekintzaileen gaitasuna hobetzeko neurriak garatzea.

    7. Kirol-nabigazioko titulazio eta irakaskuntzak antolatu eta kudeatzea.

    8. Urpeko igeriketa profesionala.

    9. Europar Batasuneko arau, plan eta programak garatzeko ezartzen diren batzorde eta kide anitzeko erakundeetan, saila ordezkatzea eta haren funtzioak betetzea, Arrantza eta Akuikultura Zuzendaritzari dagozkion gaietan.

    10. Arrantzaren hondakin eta errefusak minimizatzeko ekintzak planifikatu eta garatzea.

    11. Arrantza-sektoreko produktuen lehen merkaturatzean jarduten duten industrien inbertsioetarako, enpresa-kudeaketarako eta lehiakortasuna hobetzeko laguntza-programak prestatu eta gauzatzea, proiektu berrien garapena eta ezarpena sustatuz.

      1. Enpresa- edo sektore-ekimenei eta -proiektuei eskaintzen zaien aholkularitza babestea, arrantza-produktuen lehen merkaturatzea garatze aldera.

  2. Arrantza eta Akuikultura Zuzendaritzak beharrezkoa den laguntza tekniko eta administratiboa emango dio Arrantza-arloko Aholku Batzordeari.

  1. Elikagaien Kalitate eta Industriako Zuzendaritzari dagokio, zuzenean eta hierarkian Nekazaritzako, Arrantzako eta Elikagai Politikako Sailburuordetzaren mende, honako eskudantzia hauek baliatzea:

    1. Programak, planak, plan estrategiko eta sektorialak eta bestelako jarduerak prestatu eta gauzatzea, betiere helburu hartuta nekazaritza-, arrantza- eta elikagai-industrien lehiakortasuna hobetzea eta elikagaien balio-katea sustatzea ekoizpen primariotik gastronomiara.

    2. EAEko Nekazaritza eta Elikagai Industrien Erregistroa kudeatzea, bai eta haren barruan dauden erregistro eta errolda hauek ere: Ardo eta Edari Alkoholdunen Botilatzaileen eta Ontziratzaileen EAEko Erregistroa; EAEko nekazaritza-produktu eta elikagaien kontrol- eta ziurtapen-erakundeen Erregistroa; EAEko Artisautza Ekoizleen Erregistroa; eta EAEko Nekazaritza eta Elikagai Elkarteen Errolda. Horretaz gainera, zuzendaritzaren eskumeneko gainerako erregistro, errolda eta zerrendak kudeatzea.

    3. Nekazaritza-, arrantza- eta elikagai-sektoreetako produktuak eraldatzen eta merkaturatzen jarduten duten industrien inbertsioetarako, enpresa-kudeaketarako eta lehiakortasuna hobetzeko laguntza-programak prestatu eta gauzatzea, nekazaritza- eta elikagai-sektoreetako produktuen proiektu berrien garapena eta ezarpena sustatuz.

    4. Enpresa- edo sektore-ekimenei eta -proiektuei eskaintzen zaien aholkularitza babestea, nekazaritza- eta elikagai-produktuen merkaturatzea garatze aldera.

    5. Zuzendaritzaren berezko jardun-arloetan, Europar Batasunak eta nazioarteko beste erakunde batzuek burutzen dituzten jardueren ondoriozko programak idazten laguntzea eta programok gauzatzea, kasuan-kasuan kudeaketaren ardura duen agintaritzarekin lankidetzan.

    6. Finantzaketa-tresnak sustatzea nekazaritza-, arrantza eta elikagai-sektoreetako produktuak eraldatzen eta merkaturatzen dituzten industrietarako.

    7. Euskal Autonomia Erkidegoko nekazaritza-, arrantza- eta elikagai-produktuen informazioari, sustapenari eta publizitateari buruzko programak eta jardunak prestatu, kudeatu eta laguntzea, ekoizpen primariotik gastronomiara.

    8. Euskal nekazaritza-, arrantza- eta elikagai-sektoreen parte-hartzea sustatu eta kudeatzea azoketan, erakusketetan, merkataritza-ekimenetan eta promozioetan, bai Euskal Autonomia Erkidegoan, bai eta kanpoan ere.

    9. Nekazaritza-, arrantza- eta elikagai-sektoreetako industriek eraldatutako eta merkaturatutako produktuak dibertsifikatzeko eta sustatzeko laguntza-programak prestatu eta gauzatzea.

    10. Ardo eta edari alkoholdunen industrietan, praktika enologikoak sustatu eta kudeatzea, eta garapen enoturistiko jasangarria sustatzea.

    11. Nekazaritza-, arrantza- eta elikagai-industrietan asoziazionismoa, profesionaltasuna eta enpresa-lankidetza babesteko eta sustatzeko politikak eta, oro har, sektorea egituratzeko praktikak ezartzea, nekazaritzaren, arrantzaren eta elikagaien lanbide-arteko erakundeak barne hartuta.

    12. Lehenengo eta bigarren baso-eraldakuntzako industriak antolatu eta sustatzea.

    1. Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzarako Planaren barruan, nekazaritza-, elikagai- eta arrantza-arloetako I+G+b nahiz elikagai-produktuen osasun- eta kalitate-baldintzak planifikatu, programatu eta bultzatzea, arlo horretan hainbat jardun-ildo sustatuz eta kudeatuz, gainerako zuzendaritzekin lankidetzan, betiere haien eskumeneko esparruetan. Horrekin batera, elikagai-industriatik datozen hondakinak kudeatzea.

    2. Elikagai-segurtasunari eta elikagai iraunkorren ekoizpen eta kontsumoari buruzko ikerketa sustatu eta koordinatzea.

    3. Nekazaritza-, arrantza-, elikagai- eta gastronomia-ikerketako zentroen eta I+Gko zentroen arteko lankidetza zientifikoa sustatu eta sendotzea, Europar Batasunaren edo ikerketa finantzatzen duten beste erakunde batzuen programetan batera parte hartuz.

    4. Nekazaritza-, arrantza- eta elikagai-arloetan, ikertzaileen eta teknologoen prestakuntza sustatzea, eta arlo horietako eta ozeanografiako ikerketaren emaitzak ezagutaraztea, ekoizpen-sistema primarioetan eta eraldaketa-sistemetan aplika daitezen.

    5. Nekazaritza-, arrantza- eta elikagai-sektoreetako enpresekin lankidetza sustatzea, I+G+B proiektuak sortzeko.

    6. Elikagaien kontrol ofiziala egitea fase hauetan: ekoizpen, eraldaketa, ontziratze, biltegiratze, garraio eta handizkako zein txikizkako merkaturatzean.

    7. Elikagaien ekoizpen-katean nahiz kontsumoan eta elikagaien bermearekin lotutako gainerako alderdietan dauden arriskuen ebaluazioari buruzko azterketak egitea.

    8. Elikagai-krisien egoeretan jardun-prozedurak ezartzea, gaian parte hartzen duten sailekin eta organo eskudunekin koordinaturik.

    9. Erkidegoak zuzendaritzaren berezko gaietan egiten dituen jardunen ondoriozko programetan parte hartzea eta jardun horiek gauzatzen laguntzea.

    10. Nekazaritzako eta arrantzako produktuen jatorri-deiturak eta kalitate- eta berme-bereizgarriak ezarri eta kontrolatzea, sektoreko enpresek horiek erabiltzea sustatuz, dagozkion kontseilu arautzaileak eta kontrol eta kudeaketarako erakundeak sortuz eta kontrolatuz, eta Euskal Autonomia Erkidegoaz gaindiko kontseilu arautzaileetan parte hartuz.

    11. Arauak egokitzearekin loturiko jarduerak zuzentzea, nekazaritza-, arrantza- eta elikagai-ekoizpenaren kalitatearen ezaugarriak normalizatu, tipifikatu eta arautzeari dagokionez.

    12. Nekazaritza-, arrantza- eta elikagai-enpresei eta kontsumitzaileei zuzendutako sentsibilizazio-kanpainak sustatzea, elikagaien bermearekin zerikusia duten alderdiak eta elikagai-krisien egoeren aurreko jardun-prozedurak betetze aldera.

    13. Nekazaritza- eta elikagai-ekoizpenaren kalitatearen eta iruzur-kontrolaren aldeko jardunak planifikatu eta zuzentzea.

    14. Kontsumitzaileen elkarte eta elkarte profesionalekin lankidetzan aritzea, elikagaien ekoizpen-katean eta kontsumoan kalitatea kontrolatzen dela bermatze aldera.

  2. Elikagaien Kalitate eta Industriako Zuzendaritzak beharrezkoa den laguntza tekniko eta administratiboa emango die bai Baso Osasuneko Mahaiari, bai Nekazaritza eta Elikagaigintzako Berrikuntza Foroari.

    5. ATALA

    Azpiegitura eta Garraio Sailburuordetza

  1. Azpiegitura eta Garraio Sailburuordetzak, sailburuaren zuzendaritzapean, honako jardun-arlo hauek zuzendu eta koordinatuko ditu:

    1. Trenbideak.

    2. Bide-sarea.

    3. Lurreko, itsasoko, ibaiko eta kable bidezko garraioak.

    4. Aireportu eta heliportuak.

    5. Portuak eta itsas gaiak.

  2. Azpiegitura eta Garraio Sailburuordetzak honako egiteko hauek beteko ditu:

    1. Azpiegitura- eta garraio-arloetako arauak prestatzeko lanak sustatzea.

    2. Azpiegitura- eta garraio-arloa antolatu, itundu eta koordinatzeko tresnak diseinatu eta garatzea.

    3. Garraio-azpiegiturak antolatzeko politikak taxutzea.

    4. Agindua ematea garraioari eta azpiegiturei eragiten dieten jarduerak egiteko.

    5. Bere eskumen arloko baimenak eta ebazpenak ematea.

    6. Garraio- eta azpiegitura-arloko elkargune-foroetan parte hartzea.

    7. Koordinatzeko jarraibideak ezartzea, eta, hala badagokio, trenbide-operadoreen eta trenbide-garraioko azpiegituren kudeatzailearen arteko gatazkak konpontzea.

  3. Honako hauek sailari atxikitzearen ondoriozko eskumenak baliatuko ditu Azpiegitura eta Garraio Sailburuordetzak: Euskal Trenbide Sarea / Red Ferroviaria Vasca, eta sozietate publiko hauek: Eusko Trenbideak / Ferrocarriles Vascos, S.A.; Euskotren Participaciones, S.A.; Euskadiko Kirol Portua, S.A., eta Zumaiako Kirol Portua, S.A.

  4. Azpiegitura eta Garraio Sailburuordetzaren mende daude, hierarkikoki, honako hauek: Garraio Plangintzaren Zuzendaritza, Garraio Azpiegituren Zuzendaritza eta Portu eta Itsas Gaietako Zuzendaritza.

  1. Garraio Plangintzaren Zuzendaritzari dagokio, zuzenean eta hierarkian Azpiegitura eta Garraio Sailburuordetzaren mende, honako eskudantzia hauek baliatzea:

    1. Euskal Autonomia Erkidegoko Garraio Jasangarriaren Gida Plana prestatzea, garraio-arloan jarduera instituzional publiko eta pribatuentzako orientazio-tresna eta garraioa antolatzeko eta koordinatzeko tresna baita.

    2. Garraio-azpiegitura planifikatzeko eremuetako lurralde-plan sektorialak idatzi eta taxutzea, alde batera utzi gabe Euskal Autonomia Erkidegoko Trenbide Sarearen Lurralde Plan Sektorialari buruz eta Portuen Lurralde Plan Sektorialari buruz ondoko artikuluetan ezarritakoa.

    3. Aireko eta kable bidezko garraio-azpiegituren arloan jarduerak burutzeko beharrezkoak diren hirigintza-antolamenduko planak eta tresnak prestatzeko eta aldatzeko proposamenak egitea.

    4. Bidaiarien eta salgaien garraioa eta garraio horren ekintza laguntzaileak eta osagarriak planifikatu eta antolatzea.

    5. Euskal Autonomia Erkidegoaren eskumena den garraioen goi-ikuskapena egitea, kable bidezko garraioko instalazioen ikuskapena eta segurtasun-kontrola egitea eta, hala badagokio, instalazio horiek martxan jartzeko baimena ematea.

    6. Garraioa modernizatzeko planak egitea.

    7. Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioak garraio zerbitzuetarako emakida eta baimenak emateko dituen eskumenak baliatzea.

    8. Euskal Autonomia Erkidegoko garraiorako logistika-politikak garatzea, eta beste lurralde batzuekin plataforma bateratuak bultzatzea.

    9. Euskal Autonomia Erkidegoko Sare Intermodala eta garraiorako zentro eta oinarrizko eremuak antolatzea.

    10. Garraio lanean edo garraioaren jarduera lagungarri eta osagarrietan aritzeko lanbide-gaikuntza eskuratu, egiaztatu eta kontrolatzeari dagokionez Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazioak dituen eskumenak baliatzea, bai eta garraioko profesionalen prestakuntza jarduerak bere gain hartzea ere.

    11. Garraio-batzorde arbitralen inguruan Euskal Autonomia Erkidegoak dituen eskumenak baliatzea.

    12. Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazioak aire-garraioko eskumenak baliatzea, baldin eta eskumen horiek zerikusirik ez badute arlo horietan azpiegiturak egin, zuzendu, ikuskatu eta gauzatzearekin.

    1. Garraioaren eta garraio-azpiegituraren arloko ikerketa eta garapen teknologikoa bultzatzea.

    2. Euskal Autonomia Erkidegoak bide-azpiegituretan dituen eskumenak baliatzea, bai eta Lurralde Historikoen Legean eta Euskal Autonomia Erkidegoko Errepideen Plan Orokorra arautzen duen maiatzaren 30eko 2/1989 Legean ezarritako arauetatik datozenak ere. Horiei honako hauek erantsi behar zaizkie: Euskal Autonomia Erkidegoko Errepideen Plan Orokorrarekin zerikusia duten jarduerak, plan horren jarraipena, lurralde historikoetako foru-organoekiko harremana eta jardun horien guztiak aplikatzearen ondoriozko beste jarduera batzuk.

    1. Bizikleta-bideen eta bidegorrien planak prestatzea, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren eskumenen barruan.

    2. Euskadiko Garraio Agintaritzari laguntza teknikoa eta idazkaritza ematea.

    3. Zuzendaritzaren gaietan, araugintza-proiektuak prestatzea, Zerbitzu Zuzendaritzarekin batera.

    4. Beste administrazio batzuekin eta gainerako pertsona publiko nahiz pribatuekin zuzendaritzaren gaietan lankidetzarako egindako hitzarmen eta tresnen jarraipena egitea eta hitzarmen eta tresna horiek gauzatzea.

  2. Euskadiko Garraioaren Behatokiak, Garraio Plangintzaren Zuzendaritzari atxikita, urtarrilaren 20ko 11/2004 Dekretuak emandako egitekoak beteko ditu, dekretu horren bidez eratu baitzen Euskadiko Garraioaren Behatokia.

  3. Garraio Plangintzaren Zuzendaritzak bere gain hartuko du Eusko Trenbideak / Ferrocarriles Vascos, S.A. sozietate publikoaren administrazio-tutoretza, betiere Azpiegitura eta Garraio Sailburuordetzaren zuzendaritzapean eta haren jarraibideekin bat etorriz.

  1. Garraio Azpiegituren Zuzendaritzari dagokio, zuzenean eta hierarkian Azpiegitura eta Garraio Sailburuordetzaren mende, honako eskudantzia hauek baliatzea:

    1. Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioren eskumen den garraio-azpiegitura garatzeko eta mantentzeko inbertsioak planifikatu eta programatzea.

    2. Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioak garraio-azpiegituretako obrak prestatu, zuzendu, ikuskatu eta gauzatzeko dituen eskumen guztiak baliatzea, obra-proiektuak onartzeko eskumena barne dela.

    3. Garraio-azpiegituraren arloko jarduerak gauzatzeko beharrezkoak diren desjabetze-espedienteak izapidetzea, ezertan eragotzi gabe Gobernu Kontseiluak dituen eskumenak, eta lurralde-plangintzaren arloko eskumena duen zuzendaritzarekin lankidetzan.

    4. Bilboko Hiri Trenbideari dagokionez, Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazioaren eskumen diren proiektu, obra eta bestelako jardunak egitea.

    5. Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren eta gainontzeko lurralde administrazioen artean, garraio-azpiegiturei buruzko gaietan lankidetza eta koordinazio ekonomiko, tekniko eta administratiboa gauzatzeko bideak proposatu eta prestatzea.

    6. Euskal Autonomia Erkidegoko trenbide-sarearen Lurralde Plan Sektoriala idatzi eta proposatzea.

    7. Euskal Autonomia Erkidegoaren eskumeneko trenbideetako trenbide-pasaguneak jarri, aldatu eta kentzeari buruzko erabakiak hartzea.

    8. Lurreko garraioaren azpiegituraren arloko ikerketa eta garapen teknologikoa sustatzea.

    9. Saileko gainontzeko zuzendaritzek hala eskatuz gero, proiektuak ikuskatzeko bulego gisa jardutea eta obra-proiektuak erredaktatu eta zuzentzeko laguntza teknikoa ematea.

    10. Gainontzeko sailek eskatuz gero, eraikuntzakoak ez diren herri-lanen proiektuak eta kontratuak egiteko laguntza teknikoa ematea.

  2. Garraio Azpiegituren Zuzendaritzak bere gain hartuko du Euskal Trenbide Sarea / Red Ferroviaria Vasca sozietate publikoaren administrazio-tutoretza, betiere Azpiegitura eta Garraio Sailburuordetzaren zuzendaritzapean eta haren jarraibideekin bat etorriz.

Portu eta Itsas Gaietako Zuzendaritzari dagokio, zuzenean eta hierarkian Azpiegitura eta Garraio Sailburuordetzaren mende, honako eskudantzia hauek baliatzea:

  1. Portuetako Jabari Publikoa antolatzea, kudeatzea, ustiatzea eta mantentzea.

  2. Portu-agintaritzari dagozkion eskudantziak, Portu Jardueren Erregelamendua onartzen duen urriaren 21eko 236/1986 Dekretuarekin bat etorriz.

  3. Portuetako jabari publikoa babestea, eta, bereziki, jabari publikoaren emakidak eta baimenak eman, aldatu eta azkentzea, bai eta haiek zaindu eta ikuskatzea.

  4. Portutetako jabari publikoa planifikatzea, honako hauek idatziz eta proposatuz: Portuetako Lurralde Plan Sektoriala, plan bereziak eta portuetako jabari publikoa erabiltzeko planak.

  5. Portu-azpiegituretako jarduerak burutzeko beharrezkoak diren hirigintza-antolamenduko planak eta tresnak prestatzeko eta aldatzeko proposamenak egitea.

  6. Portu-eremuei eragiten dieten hirigintza- edo lurralde-antolamenduko tresnei buruzko txostenak ezagutaraztea (administrazio eskudunak egindako txostenak, hain zuzen).

  7. Autonomia-erkidegoaren titulartasuneko portu-azpiegituretan egindako inbertsioak eta mantentze-lanak planifikatu eta programatzea, bai eta portu-azpiegitura berriak planifikatu eta garatzea.

  8. Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren eskumen guztiak betetzea, portuetako obrak prestatu, zuzendu, ikuskatu eta gauzatzearekin lotutako arloan, obra-proiektuak onartzea barne dela. Nolanahi ere, zuzendaritzak Arrantza eta Akuikultura Zuzendaritzari laguntza eskatu ahal izango dio, arrantza-jarduerarekin lotutako zenbait ekipamendu gauzatzerakoan.

  9. Portu bakoitzaren zerbitzu- eta polizia-erregelamenduak prestatzea eta araudi hori betetzen dela egiaztatzea, eraginpean dauden administrazio eskudunekin koordinatuta.

  10. Indarrean dagoen araudian aurreikusten diren portu-zerbitzuak ematea, ordenamendu juridikoan arauturiko kudeaketaren bidez.

  11. Indarrean dagoen portuen arloko legerian ezarritako zergak eta izaera publikoko ondare-prestazioak kudeatu, likidatu, bildu eta ikuskatzea.

    Itsasoko, ibaiko eta barrualde ur nabigagarrietako garraioaren arloan Euskal Autonomia Erkidegoari dagozkion eskumenak baliatzea.

  12. Portu-garraioaren azpiegituraren arloan ikerketa eta garapen teknologikoa sustatzea.

  1. Desjabetzeko ahalmena baliatzea, zuzendaritzari dagozkion jardunak gauzatzeko, ezertan eragotzi gabe Gobernu Kontseiluaren eskumenak.

  2. Itsas garraioak Sare Intermodalen Sistemetan eta Garraioaren Gida Planean izan behar duen parte-hartzeari buruzko proposamena egitea.

  1. Honako plan hauek prestatzea: Barruko larrialdietako planak; Itsasoko barne-planak; EAEko portuetako ontzietatik datozen hondakinak biltzeko plana, eta Bermeoko portua babesteko plana. Onestea gure portuetako arrisku-instalazioetarako itsasoko barne-planak, portu-instalazioak babesteko planak eta ontzietatik datozen hondakinak biltzeko plana.

  2. Portuen arloko edozein eskumen, baldin eta espresuki ez badago atxikita beste administrazio-organo bati.

    1. Portu eta Itsas Gaietako Zuzendaritzak bere gain hartuko du Euskadiko Kirol Portua, S.A. eta Zumaiako Kirol Portua, S.A. sozietate publikoen administrazio-tutoretza, betiere Azpiegitura eta Garraio Sailburuordetzaren zuzendaritzapean eta haren jarraibideekin bat etorriz.

    2. Itsas Administrazioko Eskolak, Portu eta Itsas Gaietako Zuzendaritzari atxikita, azaroaren 5eko 616/1991 Dekretuak ematen dizkion egitekoak garatuko ditu.

  1. Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailaren lurralde-ordezkaritza bat izango da lurralde historiko bakoitzean, zuzenean eta hierarkian Zerbitzu zuzendariaren mende, baina, egitekoei dagokienez, arloaren arabera dagokion zuzendaritzaren mende. Lurralde-ordezkaritzek funtzio betearazleak izango ditu, sailaren eskumeneko gaietan, jarduteko dagokion lurraldearen barruan.

  2. Zerbitzu zuzendariari kontratazio-gaietan dagozkion ahalmenak gorabehera, lurralde-ordezkariek eskumena izango dute, indarrean den funts aurreratuen araubidearen barruan, beren lurralde-eremuan beharrezkoak diren funtzionamendu-gastuak onartzeko.

    LEHENENGO XEDAPEN GEHIGARRIA.. Ordezkapenak egiteko araubidea.

    Saileko sailburuordetza eta zuzendaritzetako titularren postuak bete gabe egonez gero, edo titularrok kanpoan edo gaixorik egonez gero, hierarkian gorago dagoen hurrengo organoko titularrak beteko ditu aipaturiko titularrei esleitutako egiteko eta eskumenak, betiere sailburuak bestelako berariazko erabakirik hartu ezean.

    BIGARREN XEDAPEN GEHIGARRIA. Diru-laguntzak emateko programak.

    Diru-laguntzak emateko programetako egitekoak saileko zenbait organori esleitu zitzaizkien, hala ezarrita baitzegoen Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen apirilaren 9ko 190/2013 Dekretuan eta Ingurumen eta Lurralde Politika Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen apirilaren 9ko 196/2013 Dekretuan. Aurrerantzean, berriz, dekretu honen aplikazioaren ondorioz eskumena duten organoei esleituko zaizkie egiteko horiek.

    HIRUGARREN XEDAPEN GEHIGARRIA. Arau-erreferentziak.

    Industria, Merkataritza eta Turismo Sailaren lurralde-bulegoen egitura organikoa eta funtzionala arautzen duen Industria, Merkataritza eta Turismoko sailburuaren 2006ko abenduaren 4ko Aginduan Industria, Merkataritza eta Turismoko lurralde-bulegoei buruz egiten diren aipamenak Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailaren lurralde-ordezkaritzei buruz egindakoak direla ulertu behar da, eta Industria, Merkataritza eta Turismo Sailaren lurralde-bulegoetako buruei buruz egindakoak Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Saileko lurralde-ordezkariei buruz egindakoak direla.

    Ulertu behar da, halaber, 2006ko abenduaren 4ko Aginduan Industria, Merkataritza eta Turismo Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen urriaren 11ko 284/2005 Dekretuari buruz egiten diren aipamenak dekretu honi buruz egindakoak direla.

Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailaren estatistika-organo espezifikoa sortzeko dekretua onesten ez den bitartean, indarrean jarraituko dute Industria, Nekazaritza eta Arrantza Sailaren Estatistika Organo Espezifikoa sortzen duen ekainaren 30eko 202/1996 Dekretuak eta Industria, Merkataritza eta Turismo Sailaren Estatistika Organo Espezifikoa sortu eta haren antolamendu eta funtzionamendua ezartzen duen urriaren 3ko 189/2006 Dekretuak. Hartara, sailaren jardun-arloei dagozkien estatistika-lanak beteko dira.

Indargabetuta geratzen dira Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen apirilaren 9ko 190/2013 Dekretua eta Ingurumen eta Lurralde Politika Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen apirilaren 9ko 196/2013 Dekretua, dekretu honetan jasotako antolamendu-arloei dagokienez.

AZKEN XEDAPENETATIK LEHENENGOA. Baso Osasuneko Mahaia sortzeko dekretua aldatzea.

Idazkera berria eman zaio Baso Osasuneko Mahaia sortu eta arautzen duen irailaren 7ko 231/2010 Dekretuaren 1. artikuluari, eta honela idatzita geratu da:

Baso Osasuneko Mahaia sortzen da, kide anitzeko organo gisa, Eusko Jaurlaritzaren Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Saileko Elikagaien Kalitate eta Industriako Zuzendaritzari atxikita. Atxikipen honek ez du esan nahi Mahaia sail horren egitura hierarkikoan barneratuko denik.

AZKEN XEDAPENENETATIK BIGARRENA. Indarrean jartzea.

Dekretu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean jarriko da indarrean.

Vitoria-Gasteizen, 2017ko apirilaren 11n.

Lehendakaria,

IÑIGO URKULLU RENTERIA.

Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburua,

MARÍA ARANZAZU TAPIA OTAEGUI.