Arautegia
Inprimatu4/2018 DEKRETUA, urtarrilaren 16koa, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren sailetako eta Erakunde Autonomoetako lanpostuen zerrendak onartzen dituen Dekretua aldatzeko dena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Dekretua
- Organo arau-emailea: Gobernantza Publiko eta Autogobernu Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 14
- Hurrenkera-zk.: 284
- Xedapen-zk.: 4
- Xedapen-data: 2018/01/16
- Argitaratze-data: 2018/01/19
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua
- Azpigaia: Funtzio publikoa
Testu legala
Urriaren 14ko 226/1997 Dekretuaren bidez onetsi ziren karrerako funtzionarioei eta lan-kontratuko langileei gordetako lanpostuen zerrendak. Dekretu hori zenbaitetan aldatu izan da.
Administrazioaren barne-egitura antolatzeko baliabideak dira lanpostuen zerrendak. Beraz, indarrean dauden prozeduren arabera izapidetu ondoren, aldeko ebazpena jaso duten aldaketak lanpostuen zerrendetan sartu behar dira aldian-aldian, Euskal Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 6ko 6/1989 Legearen 18. artikuluan agindutakoa betetzeko.
Horren ondorioz, Gobernantza Publiko eta Autogobernu sailburuaren proposamenez, eta Gobernu Kontseiluak 2018ko urtarrilaren 16an egindako bilkuran proposamena aztertu eta onartu ondoren, honako hau
AZKEN XEDAPENETATIK LEHENENGOA. Errekurtsoak.
Dekretu honek administrazio-bidea agortzen du, eta, beraren aurka, aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Gobernu Kontseiluari, hilabeteko epean, dekretua argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzien salan, bi hileko epean, dekretua argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
AZKEN XEDAPENETATIK BIGARRENA. Indarrean jartzea.
Dekretu honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera izango ditu ondorioak.
Vitoria-Gasteizen, 2018ko urtarrilaren 16an.
Lehendakaria,
IÑIGO URKULLU RENTERIA.
Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburua,
JOSU IÑAKI ERKOREKA GERVASIO.
(Ikus .PDF)
Gaiarekin lotutako edukiak
Arauaren historia (4)
- Zuzendutakoa: 84/2018 DEKRETUA, ekainaren 5ekoa, zeinaren bidez Dekretu bat aldatzen baita, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren sailetako eta Erakunde Autonomoetako lanpostu-zerrendak onartzen dituena.
- Zuzendutakoa: 20/2018 DEKRETUA, otsailaren 20koa, zeinaren bidez aldatzen baita Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioko sailetako eta erakunde autonomoetako lanpostuen zerrendak onartzen dituen Dekretua.
- Zuzendutakoa: 54/2018 DEKRETUA, apirilaren 17koa, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren sailetako eta erakunde autonomoetako lanpostuen zerrendak onartzen dituen Dekretua aldatzeko dena.
- Zuzendutakoa: 67/2018 DEKRETUA, maiatzaren 8koa, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren sailetako eta Erakunde Autonomoetako lanpostuen zerrendak onartzen dituen Dekretua aldatzeko dena.