Arautegia

Inprimatu

3/2018 DEKRETUA, urtarrilaren 23koa, lehendakariarena, Euskal Gizataldeekiko Harremanetarako Aholku Batzordeko kide bat izendatzeko dena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Dekretua
  • Organo arau-emailea: Lehendakaritza
  • Jadanekotasuna-egoera: Indargabetua

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 19
  • Hurrenkera-zk.: 445
  • Xedapen-zk.: 3
  • Xedapen-data: 2018/01/23
  • Argitaratze-data: 2018/01/26

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Instituzional

Testu legala

Lehendakariaren urriaren 21eko 21/2014 Dekretuaren bitartez, Euskal Gizataldeekiko Harremanetarako Aholku Batzordeko kideak izendatu ziren. Kide horiek batzordean ordezkatuta dauden erakundeek aldez aurretik aukeratu zituzten. Geroago, lehendakariaren otsailaren 23ko 6/2017 Dekretuaren bitartez, eguneratu egin ziren izendapenak.

Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak beste kide bat aukeratu du, urtarrilaren 9ko 2/2018 Dekretuaren bitartez kargutik kendutako kidea ordezkatzeko; beraz, bidezkoa da beste kide bat izendatzea ordezkatuari geratzen zaion agintaldirako.

Euskal gizataldeekiko harremanetarako organoak arautzen dituen apirilaren 11ko 234/1995 Dekretuaren 7. artikuluan ezarritakoaren arabera, hauxe