Arautegia

Inprimatu

276/2017 DEKRETUA, abenduren 19koa, Euskal Irrati Telebista erakunde publikoari Euskal Telebista SA sozietate anonimo publikoaren kapital-zabalkuntzan berriz partaidetza izateko baimena ematen diona.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Dekretua
  • Organo arau-emailea: Ogasun eta Ekonomia Saila; Kultura eta Hizkuntza Politika Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 244
  • Hurrenkera-zk.: 6211
  • Xedapen-zk.: 276
  • Xedapen-data: 2017/12/19
  • Argitaratze-data: 2017/12/26

Gaikako eremua

  • Gaia: Ogasun eta Ekonomía
  • Azpigaia: Ogasun

Testu legala

Euskadiko Ondareari buruzko Legearen testu bategina onartzen duen azaroaren 6ko 2/2007 Legegintzako Dekretuak hau ezartzen du 110. artikuluan: enpresa-ondarea osatzen duten ondasunak eta eskubideak eskuratzeko, aurretiaz, Jaurlaritzaren Kontseiluaren baimena beharko da, dekretu bidez emana; eta horretarako proposamena, berriz, ondareari buruzko eskumenak dituen sailburuak eta, zuzenean nahiz bitarteko erakunde baten bidez, sozietatea loturik duen edo loturik izango duen saileko buruak egin beharko dute, biek batera. Dekretua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da, eta ematen den egunetik aurrera izango du eragina.

Baltzuaren estatutuen arabera, sozietatearen helburua honako hau da: irudiak eta soinuak sortzea eta transmititzea, eta, zuzen-zuzenean edo aldez aurretik grabaturik, emisio erradioelektrikoen, uhinen edo kableen bidez transmititzea, herritar guztiei helarazteko, helburua informazioa, kultura, artea, aisialdia, mezu komertzialak eta publizitatea zabaltzea izanik, bai eta hezkuntza sistemei laguntzeko bitartekoa izatea ere, euskal kultura eta, batik bat, Euskara sustatzeko eta garatzeko.

Euskal Telebista SA sozietate anonimo publikoak, 2017ko abenduaren 7ko Batzar Orokor Unibertsal Ezohikoan, honako erabaki hau hartu zuen: ekitaldi honetan berriro kapital soziala gehitzea, kasu honetan, bostehun eta hirurogeita lau mila ehun eta laurogeita zortzi euro eta hirurogeita hamabost zentimo (564.188,75); horretarako, sei koma zero bat (6,01) euroko balio nominala duten laurogeita hamahiru mila zortziehun eta hirurogeita hamabost (93.875) akzio berri jaulkitzea, hurrenez hurren 8384669tik 8478543ra zenbakituak, biak barne.

Euskal Irrati Telebista erakunde publikoa da aipatu erakundearen akziodun bakarra; horrenbestez, sozietate horretan bazkide izateari dagozkion eskubideez baliatuko da, akzio berriak eskuratzeari buruzko erabakia hartzearren. Halaber, lehenengo paragrafoan azaldutakoarekin bat, Jaurlaritzaren Kontseiluaren baimena behar da akzio berriak eskuratzeko.

Azkenik, Lehendakariaren abenduaren 15eko 20/2012 Dekretuaren 10.2 artikuluan xedatutakoaren arabera, Euskal Irrati Telebista zuzenbide pribatuko ente publikoa Kultura eta Hizkuntza Politika Sailari atxikita dago.

Horren ondorioz, Ogasuna eta Ekonomiako sailburuaren eta Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuaren proposamenez, Gobernu Kontseiluak 2017ko abenduaren 19an egindako bilkuran aztertu eta onartu ondoren, hauxe

Euskal Irrati Telebista erakunde publikoak zabalkuntzaren % 100ean parte hartuko du. Hortaz, aipatutako kapital-zabalkuntzaren ondoren, Euskal Irrati Telebista erakunde publikoak honako partaidetza izango du: 50.956.043,43 eurokoa, 8.478.543 akzio berdinetan banatuta, bakoitzak 6,01 euroko balioa duela. Hau da, sozietatearen etorkizuneko kapitalaren % 100ari dagokion partaidetza.

Dekretu honek onartzen den egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteizen, 2017ko abenduaren 19an.

Lehendakaria,

IÑIGO URKULLU RENTERIA.

Ogasun eta Ekonomiako sailburua,

PEDRO MARÍA AZPIAZU URIARTE.

Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburua,

BINGEN ZUPIRIA GOROSTIDI.

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik