Arautegia

Inprimatu

272/2017 DEKRETUA, abenduaren 19koa, kreditu-erakundeek eta Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioak etxebizitzaren eta lurzoruaren arloan duten finantza-lankidetzari buruzko Dekretua aldatzen duena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Dekretua
  • Organo arau-emailea: Ogasun eta Ekonomia Saila; Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 244
  • Hurrenkera-zk.: 6201
  • Xedapen-zk.: 272
  • Xedapen-data: 2017/12/19
  • Argitaratze-data: 2017/12/26

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua; Ogasun eta Ekonomía; Ingurune naturala eta etxebizitza
  • Azpigaia: Instituzional; Ekonomia; Gobernua eta herri administrazioa; Hirigintza eta etxebizita

Testu legala

2015eko abuztuaren 4an, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu zen uztailaren 21eko 146/2015 Dekretua, kreditu-erakundeen eta Euskal Autonomia Erkidegoaren arteko finantza-lankidetzari buruzkoa (etxebizitzaren eta lurzoruaren arloa).

Dekretu horretan, kreditu-erakundeek etxebizitzaren eta lurzoruaren arloko jardun babesgarrietarako ematen dituzten mailegu kualifikatuen interes-tasak ezarri ziren.

Dekretu horrek estaldura finantzarioa eman zion 2015-2016ko finantza-lankidetzarako hitzarmenari, eta eranskin gisa jasota dago. Hamabosgarren klausulan, ezartzen da hitzarmena 2016ko abenduaren 31ra arte egongo dela indarrean, eta 2015ean eta 2016an egindako eragiketak jasoko ditu.

Era berean, ezartzen da, adierazitako epea amaitutakoan, eta hitzarmena sinatu duen aldeetako edozeinek berariaz salatu ezean, hitzarmena osorik luzatuko dela, Interes-tasak. Komisioak eta bermeak izeneko 5.3 klausula izan ezik; izan ere, aldeen arteko akordioa behar da horretarako.

Alde batek ere ez duenez berariaz salatu, hitzarmenaren iraunaldia 2017ko abenduaren 31ra arte luzatu da, berariazko akordioa behar duen aipatutako klausula izan ezik, hitzarmenean erantsita dagoena. Eranskin hori izenpetzeak finantza-lankidetzaren dekretuko egungo interes-tasak aldatzea dakar.

Beraz, Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitzako sailburuaren eta Ogasun eta Ekonomiako sailburuaren proposamenez, eta Gobernu Kontseiluak 2017ko abenduaren 19an egindako bileran gaia aztertu eta onartu ondoren, hau

Artikulu hori aldatu egiten da, eta honela idatzita geratuko da:

  1. Jabetza osoan zein azalera eskubidean eraikitako babes publikoko etxebizitzak eta haien eranskinak erostea, betiere haien finantzazioa ez bada handiagoa eraikin, eraikuntza-unitate edo sustapen berean batera erosten diren etxebizitzaren tasazio-balioaren % 80 gehi atxikitako eranskinen tasazio-balioaren % 60 eta atxiki gabeko eranskinen tasazio-balioaren % 30 baino: gehieneko diferentzial aplikagarria oinarrizko 200 puntukoa izango da.

  2. Azalera eskubidean eraikitako babes publikoko etxebizitzen titularrek lurzoruaren jabetza erostea: gehieneko diferentzial aplikagarria oinarrizko 200 puntukoa izango da.

  3. Eraikinen eta etxebizitzen birgaikuntza, betiere haien finantzazioa, edozein administraziok emandako itzultzerik gabeko diru-laguntza guztiak kenduta, tasazio-balioaren % 80 baino gehiagokoa ez bada: gehieneko diferentzial aplikagarria oinarrizko 200 puntukoa izango da.

  4. Araubide orokorreko babes publikoko etxebizitza gisa kalifikatutako etxebizitza berriak salmentarako eta norberaren erabilerarako sustatzea (etxebizitza berrien sustapena eta birgaikuntzaren bidezko sustapena barne), betiere haien finantzazioa ez bada handiagoa etxebizitzen tasazio-balioaren % 80 gehi atxikitako eranskinen tasazio-balioaren % 60 eta atxiki gabeko eranskinen tasazio-balioaren % 30 baino: gehieneko diferentzial aplikagarria oinarrizko 250 puntukoa izango da, gehienez 4 urteko iraupena izango duten deskontu-lerroak barne.

  5. Sustapena, etxebizitza berriaren sustapena zein birgaitzearen bidezko sustapena barnean hartuta, babes publikoko etxebizitza gisa kalifikatutako etxebizitzak errentamenduan lagatzeko, baita etxebizitza librearen sustapena errentamendu babestuan jartzeko, betiere dagokien finantzaketak, edozein administraziok itzuli beharrik gabe emandako diru-laguntzak guztiak kenduta, etxebizitzen balio babesgarriaren % 80 eta lotutako eranskinen % 60 gainditzen ez badu, tasazio-balioaren % 80ko gehieneko mugarekin: gehieneko diferentzial aplikagarria oinarrizko 250 puntukoa izango da, gehienez 4 urteko iraupena izango duten deskontu-lerroak barne.

  6. Errentamendu babesturako diren etxebizitzak eskuratzea, betiere haien finantzazioa, edozein administraziok emandako itzultzerik gabeko diru-laguntza guztiak kenduta, tasazio-balioaren % 80 baino gehiagokoa ez bada: gehieneko diferentzial aplikagarria oinarrizko 250 puntukoa izango da.

  7. Zuzkidura-bizitokiak sustatzea eta eraikitzea, haien finantziazioa ez bada handiagoa tasazio balioaren % 80 baino: gehieneko diferentzial aplikagarria oinarrizko 250 puntukoa izango da.

  8. Lurzorua urbanizatzea, berehala eraikitzeko, kasuak kasu hura aurretiaz kostu bidez eskuratzea barnean hartuta, eta baita lurzorua kostu bidez eskuratzea ere edozein herri administrazioren menpeko lurzoru ondare publikoak eratzeko, betiere lehentasunez babes ofizialeko etxebizitzak sustatzera bideratuta: gehieneko diferentzial aplikagarria oinarrizko 250 puntukoa izango da.

  1. 2017ko urtarrilaren 1etik 2017ko martxoaren 31ra bitartean finantza-erakundeei eskatutako maileguak uztailaren 21eko 146/2015 Dekretuan finkatzen diren interes-tasen arabera emango dira, hala badagokio.

  2. 2017ko martxoaren 31ren ondoren finantza-erakundeei eskatutako maileguak dekretu honetan eta eranskinean finkatzen diren interes-tasen arabera emango dira.

Dekretu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean jarriko da indarrean.

Vitoria-Gasteizen, 2017ko abenduaren 19an.

Lehendakaria,

IÑIGO URKULLU RENTERIA.

Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitzako sailburua,

IGNACIO MARÍA ARRIOLA LÓPEZ.

Ogasun eta Ekonomiako sailburua,

PEDRO MARÍA AZPIAZU URIARTE.