Arautegia

Inprimatu

18/2018 DEKRETUA, urriaren 29koa, Lehendakariarena, Memoriaren, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Institutuaren Zuzendaritza Kontseiluko kide bat aldatzeko dena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Dekretua
  • Organo arau-emailea: Lehendakaritza
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 212
  • Hurrenkera-zk.: 5431
  • Xedapen-zk.: 18
  • Xedapen-data: 2018/10/29
  • Argitaratze-data: 2018/11/05

Gaikako eremua

  • Gaia: Kultura eta Kirola; Administrazioaren antolamendua; Ogasun eta Ekonomía; Segurtasuna eta justizia
  • Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Ekonomia; Justizia

Testu legala

Irailaren 29ko 23/2015 Dekretuaren bitartez, Memoriaren, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Institutuaren Zuzendaritza Kontseilua osatzen duten kideak izendatu ziren, Memoriaren, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Institutua sortzeko azaroaren 27ko 4/2014 Legean ezarritakoaren arabera.

Geroago, Lehendakariaren ekainaren 30eko 18/2017 Dekretuaren eta abenduaren 15eko 30/2017 Dekretuaren bitartez, aldatu egin ziren Memoriaren, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Institutuaren Zuzendaritza Kontseiluko zenbait kide.

Memoriaren, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Institutua sortzeko azaroaren 27ko 4/2014 Legearen 8.2 artikuluaren arabera, artikulu horren 1. zenbakiko a) idatzi-zatitik d) idatzi-zatira arte (biak barne) aipatu diren Zuzendaritza Kontseiluko kideek beren izaerari eutsiko diote bakoitzak bere instituziokoa izaten jarraitzen badu, salbu eta hautatzeko eskumena duen organoak ordeztea erabakitzen badu.

Ildo horretan, Lehendakariaren irailaren 29ko 23/2015 Dekretuaren bitartez Zuzendaritza Kontseiluko kide izendatutako bat ordeztu egin da, hura hautatzeko eskumena duen organoaren erabakiz. Horrela, kide berri bat hautatu du Eusko Legebiltzarrak. Bidezkoa da beraz, horren izendapena legezko egitea.

Ondorioz, hauxe

Dekretu honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunean bertan izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteizen, 2018ko urriaren 29an.

Lehendakaria,

IÑIGO URKULLU RENTERIA.