Arautegia

Inprimatu

134/2018 DEKRETUA, irailaren 18koa, zeinaren bidez behin betiko onartzen baita Laguardiako (Arabako Errioxa) eremu funtzionalaren lurralde-plan partzialaren 2. aldaketa, paisaiaren zehaztapenei buruzkoa.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Dekretua
  • Organo arau-emailea: Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 187
  • Hurrenkera-zk.: 4698
  • Xedapen-zk.: 134
  • Xedapen-data: 2018/09/18
  • Argitaratze-data: 2018/09/27

Gaikako eremua

  • Gaia: Ingurune naturala eta etxebizitza; Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Ingurumena; Hirigintza eta etxebizita; EAEko udalak

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu
  1. Abenduaren 28ko 271/2004 Dekretuak Laguardiako (Arabako Errioxa) eremu funtzionalaren lurralde-plan partziala behin betiko onartu zuen. Ondoren, irailaren 28ko 251/2010 Dekretuak aldatu egin zuen, nekazaritza-eraikinak eta upategiak arautzeari buruzko arloan. lurralde-plan partzial horrek antolamendu integrala ezartzen du eremu funtzional osoarentzat, eta udal-mugarte hauek hartzen ditu: Mañueta, Kripan, Eltziego, Bilar, Bastida, Laguardia, Lantziego, Lapuebla de Labarca, Leza, Moreda Araba, Navaridas, Oion, Samaniego, Eskuernaga eta Iekora.

  2. Aldaketa hau Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Saileko Lurralde Plangintza, Hirigintza eta Hiri Berroneratze Zuzendaritzak sustatu du, eta Laguardiako (Arabako Errioxa) eremu funtzionalaren lurralde-plan partzialean paisaiaren zehaztapenak txertatzea du helburu. Arlo Funtzionaleko paisaiaren kalitate-helburuak garatzen dituzten zehaztapen horiek lurralde-plan partzialean gomendio-izaerarekin txertatuko dira.

  3. Ingurumen eta Lurralde Politikako sailburuak 2016ko otsailaren 22an emandako Aginduaren bidez aldaketa hori funtsezkoa ez zela adieraztea xedatu zuenez, aldaketa hori izapidetzerakoan irailaren 9ko 206/2003 Dekretuan, aurreikusitako izapideak egin dira. Dekretu horretan arautu zen funtsezkoak ez diren Lurraldearen Antolamendurako Jarraibideen, Lurraldearen Zatiko Planen eta Lurraldearen Arloko Planen aldaketak onartzeko prozedura.

  4. lurralde-plan partzialaren aldaketa horrek antolamendu-arauak I. eranskin gisa eta abiazio zibilari buruzko berariazko sektore-araudia II. eranskin gisa hartzen ditu barne.

  5. Ingurumen-ebaluazio horrekin lotuta, 2017ko uztailaren 5eko ebazpen baten bidez, Ingurumen Administrazioaren zuzendariak aztertzen ari garen lurralde-plan partzialaren aldaketa puntualari buruzko ingurumen-txosten estrategikoa eman zuen. Horretan, azaldu zuen ez dela ingurumenaren gaineko inpaktu esanguratsurik aurreikusi, eta kontuan hartutako zenbait kontsiderazio nabarmendu zituen.

  6. Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Sailari dagokio planaren aldaketa hau behin betiko onartzea, Lurraldearen Antolamendurako Artezpideen, Lurraldearen Zatiko Planen eta Lurraldearen Arloko Planen funtsezkoak ez diren aldaketak onartzeko prozedura arautzen duen irailaren 9ko 206/2003 Dekretuaren 4.7 artikuluaren arabera.

    Ondorioz, Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitzako sailburuaren proposamenez, eta Gobernu Kontseiluak 2018ko irailaren 18an egindako bileran gaia aztertu eta onartu ondoren, honako hau

Dekretu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean jarriko da indarrean.

Vitoria-Gasteizen, 2018ko irailaren 18an.

Lehendakaria,

IÑIGO URKULLU RENTERIA.

Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitzako sailburua,

IGNACIO MARÍA ARRIOLA LÓPEZ.

134/2018 DEKRETUA, IRAILAREN 18KO I. ERANSKINA

ANTOLAMENDU-ARAUAK

(ANTOLAMENDU-ARAU HAUEK 3 ERANSKIN DITUZTE)

  1. Paisaiaren zehaztapen hauek gomendiozko xedapenak dira, eta Laguardiako (Arabako Errioxa) eremu funtzionalaren paisaia-kalitatearen helburuak garatzea du helburu.

  2. Paisaiaren zehaztapenak www.ingurumena.net Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Sailaren web-orrian eskuragarri dagoen Laguardiako paisaiaren katalogoan oinarrituta daude.

  1. Laguardiako eremu funtzionalean, hamabost paisaia-unitate daude. Paisaiaren aldetik, koherenteak dira, eta horien gainean egokia da paisaia babesteko, kudeatzeko eta antolatzeko araubidea ezartzea.

  2. Laguardiako eremu funtzionaleko 15 paisaia-unitateak honako hauek dira:

    1. Kantabriako eta Toloñoko mendilerroa.

    2. Sonsierrako zerealen estepa.

    3. Arabako Errioxako mahastiak.

    4. San Ginés, Uneba, Pilas eta Binasperi erreken multzoa.

    5. Lantziegoko mahasti eta olibadiaren pseudolandazabala.

    6. Ebroko terraza eta ezponden multzoa.

    7. Iekora, Gorrebusto eta Labraza erreken haran multzoa.

    8. Labrazako mendiak.

    9. Gatzaga Burandongo sakonunea.

    10. Ebro ibaia eta haren ibaiertzak.

    11. Laguardiako hirigunea eta hiri-ingurua.

    12. Bastidako hirigunea eta hiri-ingurua.

    1. Eltziegoko hirigunea eta hiri-ingurua.

    2. Oiongo hirigunea eta hiri-ingurua.

    3. «Casablanca» eta «Carrascal» industria-korridorea.

  3. Paisaia-unitateen muga I. eranskineko «Paisaia-unitateen mapa»ko grafikoetan dago jasota.

  1. Laguardiako eremu funtzionalean, paisaiaren interes bereziko 14 eremu identifikatu dira. Horietarako, gomendatzen da paisaiaren ekintza-planak egitea, paisaia babesteko, kudeatzeko eta antolatzeko jarduerak zehazteko.

  2. Eremu funtzionaleko paisaiaren interes bereziko eremuak hauek dira:

    1. Mendilerroko ikuspegi-esposizio handiko eremuak eta mugarriak.

    2. Laguardiako urmael eta hezeguneen multzoa.

    3. Ebro inguruko muino esanguratsuak.

    4. Ebroko itsaslabarrak eta harkaitzak.

    5. Labrazako harmailak.

    6. Landazabaleko matrizea.

    7. Zuhaitz-masa bereziak.

    8. Erreken korridore ekologikoak eta ikuspegiak.

    9. Aurkikuntza arkeologikoak biltzen dituen eremua.

    10. Herrietako ortuak.

    11. Erdigune sakabanatuak.

    12. Erdigune historikoak.

    1. Legar-hobiak eta harrobiak.

    2. Industrialdeak.

  3. Paisaiaren Interes Bereziko Eremuen mugak II. eranskineko «Paisaiaren Interes Bereziko Eremuen Mapa»ko grafikoetan jasota dago.

  1. Laguardiako eremu funtzionaleko paisaiaren babesa eta kontserbazioa bultzatzeko paisaiaren kalitate-helburuak hauek dira:

    1. Paisaiaren ingurumen-, kultura-, ikuspegi- eta pertzepzio-baloreak kontserbatzea.

    2. Hiriko garapenak paisaian sartzea, bereziki hiri-inguruetakoak eta sarbideetan oinarrituta daudenak.

    3. Landa-inguruko edo inguru ez hiritarreko lurzoruaren paisaia mantentzea, hobetzea eta lehengoratzea.

    4. Hiriko eta landako eremuen artean kontaktuan dauden zonetako paisaiak modu harmoniatsuan egituratzea.

    5. Paisaiaren degradazioak geraraztea eta berreskuratzea.

    6. Balioa ematea ingurumen-, kultura-, ikuspegi- eta pertzepzio-alderdiei.

    7. Berezko eta jatorrizko irudia erabat galdu duten zonetan, paisaia sortzea.

  2. Paisaia-kalitatearen helburu horiek paisaiaren zehaztapenetan garatu dira, eta, edozein kasutan, sektoreko hirigintza- eta lurralde-plangintzaren oinarrizko printzipioak biltzen dituzte.

  3. Paisaiaren kalitate-helburuak III. eranskineko «Paisaiaren kalitate-helburuen mapa» izenekoan daude mugatuta.

Laguardiako eremu funtzionaleko paisaiaren kalitate-helburuak lortzeko Paisaiaren Zehaztapenak jarduketa-eremu hauen inguruan daude sailkatuta:

  1. Paisaiaren ezaugarriei eta eremu funtzionaleko identitate-balioei buruzko zehaztapenak.

  2. Inguru fisikoaren eta erabileren arteko koherentziari eta sinergiei buruzko zehaztapenak.

  3. Hirigune historikoei eta landa- eta hiri-inguruaren trantsizioari buruzko zehaztapenak.

  4. Azpiegitura berriei eta paisaian eragin handia duten bestelako elementuei buruzko zehaztapenak.

  5. Lurzoru ez-urbanizagarriko eraikuntzak arautzeari buruzko zehaztapenak.

  6. Jarduera ekonomikoetarako lurzoruei buruzko zehaztapenak, batez ere industria-jarduerakoak.

  7. Paisaiaren ibilbide, bide eta behatokiei buruzko zehaztapenak.

  8. Kultura-ondareari buruzko zehaztapenak.

  9. Uraren baliabideari eta erreka eta ibaiertzen kudeaketari buruzko zehaztapenak.

  10. Herritarren parte-hartze aktiboa bultzatzeko tresnei buruzko zehaztapenak.

Hona hemen eremu funtzionaleko paisaiaren ezaugarriei eta balio bereizgarriei buruzko zehaztapenak:

  1. Landazabaleko landarediaren elementu berezi hauen kontserbazioa sustatzea:

    1. Laborantza-lursailak banatzen dituzten ezpondak eta oholesiak. Bereziki zainduko da elementu horiek ez erretzea. Esanguratsuenak «Landazabalaren matrize naturala» interes bereziko paisaia eremuan jasota daude.

    2. «Zuhaitz berezien masak» paisaia-interes bereziko eremuan sartutako basoak.

    3. Paisaia-unitateko zuhaizti eta zuhaitz isolatuak (gehienbat galeriako fruta-arbolak eta baso-zatiak): «San Ginés, Uneba, Pilas eta Binasperi erreken multzoa».

  2. Katalogoan ikuspegi-esposizio eremu gisa identifikatu den lekuetan, edozein elementu berriren kokagunea eta diseinua (morfologia, materialak eta koloreak) zaintzea.

  3. Saihestea, ahal den heinean, «Mendilerroko ikuspegi-esposizio handiko zona eta mugarriak» eta «Ebroko multzoko muino esanguratsuak» Paisaiaren Interes Bereziko Eremuetan egon daitekeen edozein eraikuntza eta azpiegitura berri.

  4. Antena igorgailuek, haririk gabeko seinaleak errepikatzeko antenek, haize-sorgailuek, goi-tentsioko dorreek eta horrelakoak bezalako azpiegitura puntualek ikuspegi-eremuetan, hondoetan edo mugarri nabarmenetan sortzen duten inpaktua gutxitzea. Horretarako, beharrezkoa izanez gero, horiek konpaktatzea erraztuko da. Era berean, antenen eta kontrol-eraikinen tratamendu estetikoa ziurtatuko da, ikuspegi-hondoetan hobeto integratzeko.

  5. Laborantza egungo basoko landarediaren eta mendilerroko sastrakadiaren gainean ez zabaltzea, eta mendilerroko magaletan abandonatutako laborantza-lursailen eboluzio ekologikoa bultzatzea. Horretarako, egungo baso-masetan sartuko dira, Katalogoan agertzen diren bezala.

  6. Ahultasun handiko lekuetan, saihestu edozein motatako eraikuntza, bereziki erreken korridoreetan eta, ezinbestekoak direnean, sartu behar bezala inguruan.

  7. Lurraldeko markaren irudia (Arabako Errioxako produktuak paisaiarekin lotzen dituena) sustatzea.

Hona hemen inguru fisikoaren eta erabileren arteko koherentziari eta sinergiei buruzko zehaztapenak:

  1. Saihestea, ahal den neurrian, lursailen pilaketa, bereziki «Landazabaleko matrize naturala» Paisaiaren Interes Bereziko Eremuan; eta, beharrezkoa bada, bide ematea, betiere honako hau aintzat hartuta:

    1. eremu funtzionalaren egitura osatzen duten ezaugarri bereizgarriak eta bereziak kontserbatzea eta berreskuratzea (harrizko hormak, ezpondak, fruta-arbolak eta abar).

    2. Zirrituen egitura berriaren diseinua, kontserbatzen diren eta sortu nahi diren elementuak biltzen dituztenak.

    3. Ordezkapen-loteak, bide-sarea eta drainatzeak inguruan sartzea.

    4. Elementu ezberdinen arteko lotura hobetzea: landaredia, bideak, uraren bideak eta abar (ikuspuntu orokorrean oinarrituta egongo da).

  2. Mailakatutako lurra kontserbatzea neurri hauen bidez:

    1. Lursailen egitura eta egitura hori osatzen duten elementuak (besteak beste, ezpondak, hormak eta bestelako mugak) mantentzea, batez ere «Labrazako harmailak» Paisaiaren Interes Bereziko Eremuan.

    2. Lursailak pilatzeko proiektuetan atzera egitea, eta horiek beharrezkotzat jotzen direnean, paisaiaren gainean duten eragina aztertzea, eraginak saihesteko, gutxiagotzeko edo arintzeko neurriak hartzeko.

  3. Sinergia positiboak sustatzea mahastizaintza eta olibozaintza jardueren artean eta paisaia-kalitatearen artean, eta, horrez gain, olibondoen presentzia sustatzea, eremu funtzionaleko ekialde-erdialdean.

  4. Hedapen-abeltzaintza sustatzea paisaia kontserbatzeko eta eraikitzeko elementu gisa.

  5. Mailaketak, eta kontserbazio- eta laborantza-lanak zuzenean bultzatzea maila-kurben lekuan, idortasunari, lurzoru motari eta maldei loturiko higadura-prozesuak saihesteko.

  6. Sasiesteparen mikroerliebea mantentzea irizpide orokor gisa, eta bereziki, Ebroren mendilerroaren eta harmailen arteko zonan.

  7. Lurren mugimenduak eta desmuntatzeak aztertzea nekazaritza-lursailetan. Horretarako, gutxienez, honako alderdi hauek hartuko dira kontuan:

    1. Desmuntatzearen edo lubeten gehienezko altuera

    2. Azalera-unitate bakoitzeko mugitutako lurraren gehienezko bolumena

    3. Landaredia-masa desagertzea eta

    4. Konpentsatzeko neurriak, hala badagokio.

Hirigune historikoei eta landa-ingurutik hiri-ingururako trantsizioari buruzko zehaztapenak honako hauek dira:

  1. Hirigune historikoetan, integratzeko arau erregulatzaileak hartzea birgaitze-lanei (fatxadak, morfologia, materialak eta koloreak), zoladura motei, hiriko altzariei, informazio-kartelei, publizitate-seinaleei eta bestelakoei dagokienez.

  2. Guneak garatzean, hainbat arau bultzatzea, hiriko eraikuntza eta jarduera berriek tipologia koherenteak eta gune bakoitzaren araberakoak erabiltzeko.

  3. Populazio trinkoei eustea, populazioen hazkuntza desordenatuari eutsiz. Horretarako, neurri hauek hartuko dira:

    1. Hiri-inguruaren eta landa-inguruaren artean muga argiak definitzea, hiri-inguruko eremuan erabilera nahasirik, gainjarririk eta desordenaturik egin gabe.

    2. Hiriko egituren lohiz betetzea ahalbidetzea, interstizioak betez, ahal denean. Saihestu egingo da, ahal denean, populazioen egungo mugez harago lurzoru urbanizagarri berriak sailkatzea.

    3. Lurralde-plan partzial (LPP) honekin bat hirigune finkatuen hazkunde konpaktu eredu baten bidez sustatu beharreko hiriguneetako ingurune perimetraletako garapen berriak paisaian integratzen direla bermatzea. Horrela, ehun etenak saihesten dira eta hiri-bilbearen hiri-garapen berriak artikulatzea errazten da.

    4. Hiriguneak diseinatzea zonako paisaia tradizionalaren «sormen» espirituarekin: trinkoak, nahiko trinkoak, funtzio anitzetakoak.

  4. Nukleoen soslai berezia mantentzea; hau da, herrien soslaian elizaren irudia eta harresiak nagusitzea. Saihestu egingo da errepideetatik ikusten den soslaia aldatzen duen edozein nabe, upeltegi edo eraikin egitea.

  5. Espazio ireki eta urbanizatuen arteko trantsizioari bide ematen dien hiriguneetarako sarbideak diseinatzea.

  6. Urbanizazioaren diseinu eta zaintza egokia zehaztea, hiri-errepideak hobeto integratzeko Laguardia, Bastida eta Oion herrietako kaleen egituran.

  7. Zona eta erabilera «naturalak» berreskuratzea; besteak beste, ortu tradizionalak, hiri-inguruko baso eremuak, errepide-ezpondak edo horiek zeharkatzen dituzten erreka-tarteak, horietan oinarrituta, berdeguneak eta aisialdi-guneak egituratzeko, «aisialdi produktiboaren» jarduerak sustatzeko. Horrenbestez, gomendatzen da lehentasunez zona horien ondoan jartzea hirigintza-lagapenerako lurzoruak.

  8. Berariazko hiri-inguruak izatea «urteko ardoaren» nabeak eta upeltegiak zehazteko, Laguardiako (Arabako Errioxa) LPParen 1. aldaketarekin bat etorriz.

  9. Herrien inguruetan sakabanatutako urteko ardoen hainbat upeltegiren eta nekazaritzarako naberen paisaia integratzeko proiektuak sustatzea.

  10. Hiriko inguru garbiak eta zainduak izatea.

Azpiegitura berriei eta landa-ingurutik hiri-ingururako trantsizioari buruzko zehaztapenak hauek dira:

  1. Bide-azpiegiturak paisaian hobeto integratzea sustatzea, trazadura zeharkatzen duen paisaiaren ezaugarrietara egokituta.

  2. Errepideen obren inguruan dauden ezponden eta abandonatutako eremuen tratamendua aurreikustea. Hala, bideen proiektu exekutiboetan, bermatu egingo da paisaiaren eta lurzoruaren iragazkortasuna eta jarraitutasuna.

  3. Lurzoru ez-urbanizagarrian baimendutako jarduketen (interes publikoko azpiegiturak eta ekipamenduak telebista-antenak edo errepikagailuak barne, baliabide naturalen ustiaketa, upeltegi handi eraiki berriak, eragin handiko nekazaritza-eraikuntzak) kokapenari eta diseinuari dagokienez, paisaian integratzen dela hartuko da kontuan. Eraikitako elementuei nahiz erantsitako eremu libreei aplikatu ahal izango zaie.

  4. Paisaiarekin bat ez datozen azpiegiturak paisaian sartzea. Ezponden, fabrikako obren eta bestelakoen gainean egingo dira jarduketak.

  5. Ura biltzeko putzuetan, gomendatzen da paisaian ezpondak tratatzea, bereziki birlandatzeko neurrien bidez.

  6. Paisaian sartzea Ebro ibaiaren ondoan dauden instalazioak. Zehazki:

    1. Baños de Ebroren parean dagoen zentral hidroelektriko txikia hobetzea, bereziki landare-elementuen bidez.

    2. Lapuebla de Labarcako ekialdean dagoen Hondakin-uren Araztegiak (HUA) paisaian duen eragina murriztea, landare-elementuen bitartez.

  7. Aldi baterako zabortegiak identifikatzea, zabortegi horiek hartutako eremuak eliminatzen eta lehengoratzen ahaleginduz. Gaur egun esanguratsuak dira Ebro ibarrean daudenak, Eltziego eta Lapuebla artean, Kripan eta Bilarren artean, Navaridas eta Laguardiaren artean, eta erreka-ibarretan.

Lurzoru ez-urbanizagarrian eraikuntzen araudiari buruzko zehaztapenak hauek dira:

  1. Estetikaren aldetik arautzea lurzoru ez-urbanizagarrian nekazaritza-eraikuntzak. Udal ordenantzen bidez arautuko dira, urteko ardoaren eta upeltegi handien artean bereiziz, Laguardiako (Arabako Errioxa) LPParen lehen aldaketaren definizioaren arabera.

  2. Okupazio edo afekzio itzulezina eraikinen bidez mugatzea paisaia balioagatik edo hauskortasungatik edo ikusmen hauskortasunagatik zein katalogatutako inguruetan. Horretarako, tentu handiz aukeratu behar da kokalekua eta berezitasun eta hauskortasun handiko inguruneak babestu.

  3. Kolore-sorta bat ezartzea paramentuetan eta estalkian, ahal bada, okre eta marroi kolorearen artean.

  4. Lehentasuna ematea eremu edo paisaia degradatuetan golf-zelaiak eraikitzeari. Hala, aisialdirako eta birsortzeko eginkizuna beteko du.

  5. Lurzoru ez-urbanizagarrian dauden ikuspegi-eragin handiko egungo eta etorkizuneko eraikuntza isolatuak paisaian txertatzeko azterlanak sustatzea.

Hauek dira jarduera ekonomikoetarako lurzoruei buruzko zehaztapenak, nagusiki jarduera industrialetarako:

  1. Jarduera ekonomiko berrien hirigintza-planetan sartzea irudia hobetzeko neurriak. Neurri horiek honako hauek hartuko dituzte kontuan:

    1. Aurretiaz zegoen topografia. Ahal den heinean, berdinketak, lur-mugimenduak, ezpondak eta abar saihestuz.

    2. Inguruaren arabera integratzea, antzekoagoa eginez edo imitatuz, edota eta kontraste eta osagarritasun berberari eutsiz.

  2. Industria-eremuen sendotasuna sustatzea, eta sendotze hori paisaiaren interes bereziko eremuen zerrendan jasotzea, zehazki, «Industria eremu» izenekoan.

  3. Zerrenda bat izatea, lagapen gisa, landareez edo poligonoen perimetroaren bidez naturalizatua, inguruko industria-eremuak eta nekazaritza-nabeak isolatuz, eta barnealdean, jalkinak erraztea industria-eremu berrien kalifikazioaren aurrean.

  4. Hirigintza eta estetika arloen kalitateko eremu gisa antolatutako poligonoak jartzea.

  5. Iekora (edo «Río Grande») errekaren ibilbidea garatzea, korridore berde gisa, sarreratik irteerara arte, Oionen poligono osoan zehar.

  6. Ikuspegiak ezkutatzeko jarduerak egitea (hesi berdeak eta abar) harrobiak ustiatzeko fasean.

Ibilbide, bide eta paisaia-behatokiei buruzko zehaztapenak honako hauek dira:

  1. Behatoki eta bideen sarea kudeatzea, herritarrek eta mota guztietako bisitariek paisaiarako sarbidea sustatzeko. Horretarako, honako neurri hauek hartuko dira:

    1. Eremu funtzionalean, paisaia ibilbidearen sare orokorra diseinatuko da, berariazko paisaiaren ekintza planean sartzeko.

    2. Saihestu egingo da turismoaren ondorioz paisaia hutsaltzea (pilaketengatik), baita hondakinak eta zaborrak erretzeko nahiz ugaritzeko arriskua eragitea ere.

      Naturagune babestuetan (NGB) kokatutako begiratokiek eta ibilbideek naturagune babestuetan aplikatu beharreko araudia bete beharko dute garatu ahal izateko.

  2. Bide eta behatokien ibilbideetan sartzea ondare-arloan interesa duten ondasunak eta lekuak, baita instalazio eta azpiegitura historikoak ere. Horien gainean, hainbat ibilbide tematiko egin ahal izango dira (karteletan eta zabaltzeko eskuliburuetan adieraziko dira). Honako hauek bereizi dira:

    1. Ekoizteko egitura zaharren ibilbidea: Hueserako dolarea, Iekorako dolarea eta elurtegia, errotak eta beste; horiek guztiak Iekora, Lantziego, Bilar eta Kripan herrien artean daude.

    2. Oliben eta abeltzaintza tradizionalaren kulturari buruzko ibilbide etnografikoa Oion, Lantziego eta Iekora udalerrietan.

    3. Mahastien ibilbide etnografikoa: interes arkitektonikoak dituzten dolareak, biltegiak eta upeltegiak; eremu funtzional osoari eragiten diote.

    4. Bastidako ibilbide arkeologikoa eta erlijiosoa: Santa Eulaliako nekropolia, baseliza (Virgen del Valleko), San Roque, San Vicente, San Juan Ortega eta San Andrés (Muga) komentuaren aurriak.

    5. Kantabriar mendilerroko mendi-oineko trikuharri eta menhirren ibilbide arkeologikoa.

  3. Mendi-ibilbideak, zikloturismoa edo ibilgailuen ibilbideak egiteko errepideak seinaleztatzea eta ezagutaraztea, eta paisaiei begiratzeko geldiuneak, adibidez honako hauek:

    A-2124 (Herrera mendateraino sartzeko tartea).

    A-3228 (Bilar, Kripan eta Meano arteko tartea).

    A-3216 (Lapuebla de Labarca eta Laguardia arteko tartea).

    A-3218 (Bilar eta Campillar arteko tartea).

    A-3220 (Bilar eta Lantziego arteko tartea).

    A-4208 (Eltziego eta Lapuebla de Labarca arteko tartea).

    A-4210 (Moreda Araba eta Labraza arteko tartea).

    A-3322 (Moreda Araba eta Barriobusto arteko tartea).

  4. Intereseko bideak babestea. Horietako batzuk dagoeneko daude jasota 1/2012 Arauak ezarritako «Ibilbide Berdeen Sarea» eta Arabako Foru Aldundiaren «Ferra Proiektua» direlakoan. Horien artean, honako hauek nabarmendu behar dira:

    1. Donejakue Bidea, eremu funtzionaletik igarotzean.

    2. Ibilbide Luzea (GR) GR-38, Oionetik Bernedoko mendateraino doan eskualdea zeharkatzen duena, eta GR-99, Ebro zeharkatzen duena Gimileotik Oioneraino; Inaziotar Bidea GR-120 eta Elvillarreko horren saihesbidea GR-120-2; eta OR1-Laguardiako aintzira-gunearen ibilbide berdea.

    3. Kantabria eta Toloño mendilerroa zeharkatzen duten bideak, ibilbideetan mendateen (Tabuérniga, Onzate, Ocio, Bergantzu, Recilla, Toro Ponterva, Cañada, Villafria eta Puerto Nuevo) ikuspegien potentzial handiko puntuak eta elementu kulturalak (gazteluen aurriak, Cueva de los Husos, Toloñoko gaztelua, San Tirso baseliza, San Cristobal, San Gines, Berberanako santutxoa eta Tabuerniga herri zaharraren aztarnak) sartuta.

    4. Labrazako mendien unitateko bideak, Corral Nuevoko Burdin Aroko kastroko ibilbideak, mendilerroko eskortak, erditzeko tokiak eta negutegiak, eta Dueñasko pinudia barne.

    5. Gaur egun zenbait udalerritan eta aldundian dauden ibilbideak; besteak beste, horietatik gertu dauden paisaiak eta leku interesgarriak bisitatzeko ibilbideak. Nagusiki honako hauek dira: Bastida San Gines baselizarekin lotzen duen ibilbidea, Bilar San Tirso baselizarekin lotzen duen ibilbidea, Eltziego San Roke baselizarekin lotzen duena, eta Iekora Bercijanako baselizarekin lotzen duena.

    6. Gatzaga Buradonetik doazen ibilbideak mendilerroan barrena sartzen dira, eta turismo arloan interes handia duten hainbat lekutara daramate: edertasun naturaleko paisaiak, baselizak, aurriak.

    7. Erromeriak zeharkatzen dituzten bideak eta balio handieneko baselizetaraino daramatenak.

  5. Ikuspegien aldetik potentzial handia duten lekuetan behatokiak bultzatzea, oro har, kanpandorreak eta herrietako «eguterak». Honako hauek nabarmentzen dira:

    1. Bastidako eliza nagusiko kanpandorrea.

    2. Laguardiako abade-dorrea eta herriko ingurua.

    3. Labrazako eliza eta harresiko perimetroa.

    4. Lapuebla de Labarcako egutera.

    5. Kripaneko egutera.

    6. Bilarreko solana.

    7. Lantziegoko egutera.

Kultura-ondarearen kudeaketari buruzko zehaztapenak honako hauek dira:

  1. Eremu funtzionaleko ondarezko elementu nagusiak identifikatzea eta kartografian jasotzea, elementu ezagunak nahiz arkitektura gutxiagoko elementuak barne (errotak, txabolak, iturriak, erditzeko, zubiak eta abar).

  2. Balioa ematea ondare kultural horri, baita horren inguruari ere, dagokion testuinguruan ulertu ahal izateko.

  3. Ondarearen elementuak kudeatzea, herritarren, eta, oro har, erabiltzaileen kulturaren aldetik behar bezala erabiltzeko, gozatzeko eta aberastasuna emateko.

  4. Ondare arkeologikoaren arloan, mendiaren oinaldean:

    1. «Aurkikuntza arkeologikoen multzoko eremua» Paisaiaren Interes Bereziko Eremuan sartutako mendilerroko mendiaren oinaldeko historiaurreko trikuharriak, menhirrak eta herriak.

    2. Ezkutuan dagoen ondarea (betiere seinaleak badaude) katalogatzea eta argi eta garbi identifikatzea. Ondare arkeologiko ikusgarria birgaitzea eta lehengoratzea, horietarako sarbideak behar bezala egokituz eta seinaleztatuz.

    3. Ibilbide bat egitea aurkikuntza arkeologiko nagusiak lotzeko.

Ur-baliabideari, eta erreken eta ibaiertzen kudeaketari buruzko zehazpenak hauek dira:

  1. Ibaiertzak eta ur-ibilguen ertzak berreskuratzeari dagokionez, gomendatzen da ibilguen ertzetako zona degradatu naturalak berreskuratzea eta egokitzea. Ekintza horien baitan sartuko dira, besteak beste, alderdi hauek:

    1. Ibaiertzeko landaredia berrekuratzea.

    2. Uraren jabari publikoa berreskuratzea galdu den kasuetan.

    3. Emari ekologikoak bermatzea.

    4. Uraren kalitate egokia bermatzea.

    5. Ibaiertzak zaintzea.

  2. Lurraldeko natura-ardatzak direnez, ibai-inguruneak babestea eta berroneratzea lehenetsiko da, beste erabilera onargarri batzuen aldean.

Herritarrek parte hartzeko tresnei buruzko zehaztapenak hauek dira:

  1. Herritarrek eremu funtzionalean parte hartzeko mekanismoak abian jartzea. Horretarako, herritarren inplikazioa bilatuko da, eremu publikoak eta paisaian eragina duten elementuak hobetzeko.

  2. Hainbat mekanismo bultzatzea lurra zaintzeko. Hala, elkarteek eta oro har herritarrek aukera izango dute natura, paisaia eta kultura ondarea kontserbatzeko.

  3. Ortuak zaintzeko esparruan:

    1. Hedatzeko kanpainen bidez, herritarren ortuen erabilera eta zaintza sustatzea.

    2. Herritarrak sentsibilizatzea eta trebatzea kalitateko ortuak, diseinuzkoak eta teknologia berriak bermatzeko, tailer, eskuliburu eta bestelakoen bidez. Ortu nagusiak «Herrietako ortuak» Paisaiaren Interes Bereziko Eremuetan sartuta daude.

    3. Gaur egun abandonatutako herrietako ortu tradizionalak berreskuratzea.

  4. Herritarrak sentsibilizatzea paisaian bat-batean hondakinak botatzeak paisaia degradatzea dakarrela.

Paisaiaren zehaztapenak dagozkien lurralde- eta hirigintza-plangintzako tresnen bidez aplikatu eta gauzatuko dira.

ANTOLAMENDU-ARAUAK. I. ERANSKINA

Paisaia-unitateen mapa

https://www.euskadi.eus/y22-bopvmap/eu?conf=BOPV/D_2018_PAISAIA/LAGUARDIA_mapak.json&lang=eu

ANTOLAMENDU-ARAUAK. II. ERANSKINA

Paisaiaren Interes Bereziko Eremuen mapa

https://www.euskadi.eus/y22-bopvmap/eu?conf=BOPV/D_2018_PAISAIA/LAGUARDIA_mapak.json&lang=eu

ANTOLAMENDU-ARAUAK. III. ERANSKINA

Paisaiaren kalitate-helburu orokorrak aplikatzen dituzten eremuen mapa

https://www.euskadi.eus/y22-bopvmap/eu?conf=BOPV/D_2018_PAISAIA/LAGUARDIA_mapak.json&lang=eu

134/2018 DEKRETUA, IRAILAREN 18KO II. ERANSKINA

ABIAZIO ZIBILAREN ARLOKO ARAUDIA

Lurraldearen antolamendurako zatiko planaren aldaketa aplikatu eta garatzeko tresnek indarreko ondoko berariazko arloko araudian ezarritakoa bete behar dute.

  1. Abiazio zibilaren alorrean, sektoreko organo eskudunak espresuki eskatuta, hau da araudia:

    1. Guardiako (Arabako Errioxa) eremu funtzionalari eragiten dioten Logroño-Agoncillo eta Vitoria-Gasteizko aireportuko zortasun aeronautikoko gune mugatzaileek ezartzen dute eraikinek (eta haien elementu guztiek, hala nola, antenek, tximistorratzek, tximiniek, aire girotuko ekipoek, igogailuen kaxek, kartelek, apaindurek, etab.), lurrazalaren eraldaketek edo objektu finkoek (zutoinek, antenek, aerosorgailuek eta horien palek, kartelek, etab.) itsasoaren mailaren gainean gehienez ere izan dezaketen altuera, bai eta errepideen eta burdinbideen galiboa ere, salbu eta Aireko Segurtasuneko Espainiako Agentziaren (AESA) iritziz segurtasuna arriskuan ipintzen ez bada edo aireontzien operazioen erregulartasunari eragiten ez bazaio, apirilaren 26ko 297/2013 Errege Dekretuak aldatutako otsailaren 24ko 584/1972 Dekretuan, zortasun aeronautikoei buruzkoa, jasotako salbuespenen arabera.

    2. Aerosorgailuen instalazioari dagokionez, haien altuera dela-eta (palak ere kontuan hartu behar dira altuera hori kalkulatzerakoan) bermatu behar da ez dutela hausten Logroño-Agoncillo eta Vitoria-Gasteizko aireportuetako zortasun aeronautikoari buruzko araudia. Gauza bera aplikatu behar da energia elektrikoa garraiatzeko lerroetarako, telekomunikazioen azpiegituretarako (telefono-antenak eta mikrouhin-loturak, kasurako), eta funtzionamenduagatik plataforma jasoetan kokatu behar diren beste egitura guztietarako. Hori guztia dela-eta, debekatu egiten da instalazio horiek eraikitzea, Aireko Segurtasuneko Espainiako Agentziak (AESA) aldez aurretik baimena espresuki eman ez badu.

    3. Apirilaren 26ko 297/2013 Errege Dekretuak aldatutako otsailaren 24ko 584/1972 Dekretuaren, zortasun aeronautikoei buruzkoa, 10. artikuluaren arabera, egungo idazkeran, hainbat jarduera mugatzen dituen zortasun-eremu batean geratzen da Logroño-Agoncillo eta Vitoria-Gasteizko aireportuetako zortasun aeronautikoen lurrazalaren gaineko proiekzio ortogonalean dagoen azalera. Horren babespean, Aireko Segurtasuneko Espainiako Agentziak (AESA) jarduerak debekatu, mugatu edo baldintzatu ahal izango ditu, aireko operazioentzako edo instalazio erradioelektrikoen funtzionamendu egokirako arriskutsuak badira. Aukera hori izango du ere jarduera horiek ezarri edo egiteko aukera ematen duten lurzoruaren erabilerei dagokienez, besteak beste:

      1. Turbulentziak eragin ditzaketen oztopoak eraikitzea dakarten edo eragiten duten jarduerak.

      2. Argien erabilera (proiektoreak eta laser-igorgailuak barne), arriskuak sor baditzakete eta nahasketak edo errakuntzak eragin baditzakete.

      3. Azalera handi eta oso islatzaileak behar dituzten jarduerak, itsualdiak eragin baditzakete.

      4. Aerodromoaren mugimendu-eremuko faunaren ekintzak areagotu ditzaketen jarduerak.

      5. Edozein jarduera, erradiazio-iturri ikusezinak ezartzea eragiten badu edo komunikazio, nabigazio eta zaintza aeronautikoko sistemen funtzionamenduan interferentziak sor ditzaketen edo horien gaineko eragin negatiboa izan dezaketen objektu finko edo mugikorren presentzia badakar.

      6. Kea, lainoa edo aireontzientzako arriskutsua den beste edozer fenomeno sortzen duten instalazioak ezartzea edo martxan jartzea dakarten edo eragiten duten jarduerak.

      7. Aireratzeko edo airean egoteko bitartekoak erabiltzea, kirol-jarduerak edo beste edozein motakoak egiteko.

    4. Kontraesana badago lurraldeko antolamendu-arauetan, edo antolamendu-arauen eta lurralde-planean jasotako planoen artean, zortasun aeronautikoek ezarritako mugek edo baldintzek lehentasuna izango dute plangintzan jasotako beste edozein neurriren aurretik.

    5. Laguardiako (Arabako Errioxa) eremu funtzionalerako ezarritako lurralde-antolamendua garatzeko egiten diren hirigintza- edo lurralde-planei eta horien aldaketei edo berrikuspenei buruzko txostena egin behar du Abiazio Zibileko Zuzendaritza Nagusiak Logroño-Agoncillo eta Vitoria-Gasteizko aireportuetako zortasun aeronautikoei eragiten dieten alorrei dagokienez, Interes Orokorreko Aireportuen eta zerbitzu-eremuen Antolamenduari buruzko eta apirilaren 26ko 297/2013 Errege Dekretuak aldatutako abenduaren 4ko 2591/1998 Errege Dekretuaren bigarren xedapen gehigarrian xedatutakoa betez. Horretarako, txostena eskatuko da plangintzaren edo izapide baliokidearen lehen onarpena egin baino lehen. Nahitaezko txosten hori eskatzen ez bada edo kontrako erantzuna jasotzen bada, ezingo da plangintzaren behin betiko onarpena egin estatuaren eskumenei dagokien alorretan

    6. Salbuespen bezala, onartu ahal izango dira Logroño-Agoncillo eta Vitoria-Gasteizko aireportuetako zortasun aeronautikoak errespetatzen ez dituzten jarduerak dituzten antolamendu-planak eta -tresnak, baldin eta AESAren iritziz (aireportuko kudeatzailearen edo aireko nabigazioaren zerbitzu-hornitzailearen aurreko txostenarekin) aireontzien segurtasuna eta operazioen erregulartasuna arriskuan jartzen ez badira, zortasun aeronautikoei buruzko 584/1972 Dekretuaren 29.5 artikuluan xedatutakoaren arabera, egungo idazkeran. Kasu honetan, Abiazio Zibilaren Zuzendaritza Nagusiari egindako txostenaren eskariarekin batera, azterlan aeronautikoa ere aurkeztu behar izango da.

    7. Guardiako (Arabako Errioxa) eremu funtzionalerako ezarritako lurralde-antolamendua garatzeko egiten diren plangintza-tresna guztiek beren araudietan jaso beharko dituzte arestian aipatutako xedapen guztiak (beharrezkoak izango dira aireportu-gaietan Estatuko araudiaren lehentasuna egiaztatzeko) eta, bereziki, Logroño-Agoncillo eta Vitoria-Gasteizko aireportuen Gidaplanaren xedapenak.

    8. Logroño-Agoncillo eta Vitoria-Gasteizko aireportuetako zortasun aeronautikoen eraginpeko eremu eta espazioetan, zeinahi eraikuntzaren, instalazioren (zutoinak, antenak, aerosorgailuak palak barne, eraikuntzarako behar diren bitartekoak eraikuntzarako garabiak eta antzekoak barne) edo landaketaren gauzatzeak Aireko Segurtasunaren Estatuko Agentziaren (AESA) aldez aurreko aldeko akordioa beharko du, apirilaren 26ko 297/2013 Errege Dekretuak aldatutako 584/1972 Dekretuaren 30. eta 31. artikuluen arabera.

    9. Salbuespen bezala, 584/1972 Dekretuaren 33. artikuluak egun duen idazkeraren arabera, baimendu ahal izango dira zortasun aeronautikoentzat ezarrita dauden mugak gainditzen dituzten eraikinak edo instalazioak, betiere egiaztatuta geratzen bada, AESAren aburuz, segurtasuna arriskuan jartzen ez dela, aireontzien operazioen erregulartasunari eragiten ez zaiola edo jarduera apantailamendu bat dela. Ondorio horietarako, jarduketa berrien sustatzaileek azterlan aeronautikoa aurkezteko aukera izango dute.

    10. Zortasun aeronautikoetan ez dauden eremuetan, lurrazalaren edo ur jurisdikzionalen itsas mailaren gainetik 100 metro edo gehiago altxatzen diren eraikinak edo egiturak eraikitzeko (posteak, antenak, aerosorgailuak -palak barne-, etab.) eta horiek eraikitzeko beharrezko bitartekoak instalatzeko (eraikuntza-garabiak eta antzekoak barne) beharrezkoa izango da Aireko Segurtasuneko Espainiako Agentziak (AESA) iritzia ematea, aireko operazioen segurtasunean duen eraginari dagokionez, zortasun aeronautikoei buruzko 584/1972 Dekretuaren 8. artikuluak egun duen idazkeran xedatzen duena betez.

    11. Baldin eta zortasun aeronautikoak direla-eta Guardiako (Arabako Errioxa) eremu funtzionalean aurreikusita dauden edo onar litezkeen eraikuntzak edo instalazioak gauzatu ezin badira, ez da kalte-ordainak pagatzeko inongo obligaziorik sortuko, ez Sustapen Ministerioarentzat, ez aireportuaren kudeatzailearentzat, ez aireko nabigazioko zerbitzu-hornitzailearentzat ere.

  2. Dokumentazio grafiko legez, jarraian daude jasota Logroño-Agoncillo eta Vitoria-Gasteizko aireportuetako zortasun aeronautikoen planoak:

    (Ikus .PDF)