Museoentzako eta bildumentzako diru-laguntzak 2018.urtean

[mub_2018]

Deskribapena


Xedea

Zein jarduera motak diruz lagundu daitezke?

Diru-laguntza jaso ahal izango dute honako jarduera hauek, banaka edo aurreko zenbakian aurrerago zehaztutako jarduketa-ildoen barruko helburu zehatz erkidea duen programa baten barruan elkartuta, betiere ez badira sartzen Kultura eta Hizkuntza Politika Sailaren beste diru-laguntza programa batzuetan:

1.-Bildumak osatzen dituzten funts material eta immaterialen inbentarioa, katalogatzea eta/edo dokumentazio grafiko edo audiobisuala euskarri digitalean. Oro har, EMSIME informazio-sistema erabiliko da eta, interneten argitaratzen diren katalogazio-fitxak editatzean, bi hizkuntza ofizialak erabiliko dira. Salbuespen gisa, beste aplikazio informatiko batzuk ere erabili ahal izango dituzte funtsak katalogatzeko, baina arrazoiak emanez egiaztatu beharko dute EMSIME sistema erabiltzerik ez dagoela sistemaren datu-eredua ez delako egokia katalogatu beharreko funts motarako.

2.-Erakusketa finkoa eguneratzea haren diskurtsoaren edo espografiaren edukiei dagokienez; horren barruan sartzen da eduki osagarri hauek garatu eta ekoiztea: ikus-entzunezkoak, audiogidak edo funtsetara hobeto jo ahal izateko geletan jendeak erabiltzeko dauden bestelako dokumentu-baliabideak. Ez da eguneratze gisa hartuko panelak eta beste elementu museografiko batzuk berritzea diseinua edo edukiak aldatu gabe, eta beraz ezingo dira jarduera horiek diruz lagundu.

3.-Museoaren lurralde-eremuaren eta/edo gaiaren araberako aldi baterako erakusketak.

4.-Museoaren gai-eremuarekin zerikusia duten jarduera didaktikoak edo jolas- eta kultura-jarduerak. 

5.- Museoen bildumak osatzen duten ondare material eta immaterialari buruzko ikerketa-lanak edo gai-eremuari buruzkoak, horien emaitzak erakusketa-diskurtsora gehitzeko eta museoaren hezkuntza- eta zabalpen-programara txertatzeko helburuarekin. Agindu honen ondoreetarako, ez dira diruz lagun daitezkeen ikerketa-lantzat hartuko museoaren titularra den pertsonak edo erakundeak Euskal Ondare Kulturalari buruzko 7/1990 Legearen 45. edo 47. artikuluak aplikatuta nahitaez egin behar dituen esku-hartze arkeologikoak.

6.-Edizio- eta itzulpen-lanak, museoaren bildumei eta gai-eremuari buruzko zientzia- eta dibulgazio-edukiak, formatu digitalean gutxienez, argitaratzeko (katalogoak, monografiak, aldizkako argitalpenak, ikus-entzunezko eta multimediako produktuak).

7.-Kudeaketa hobetu eta berritzeko agiriak eta azterlanak egitea: Plan estrategikoak, plan zuzentzaileak, zerbitzu-gutunak, hartzaileei buruzko azterlanak, komunikazio eta marketin kulturaleko planak, museoaren barneko kudeaketari eta jarduera-programazioari begira emakumeen eta gizonen berdintasunaren aldeko aurretiko diagnostikoak eta neurrien plangintza.

8.-Museoaren webgunean orriak sortzea eta hura teknikoki hobetzea.

9.-Euskadiko Museoei buruzko 7/2006 Legearen 2.4 artikuluan ezarritako eginkizunak artikulu honetan adierazitako ildoetakoren baten barruan garatzen dituen beste edozein jarduera, betiere haren museo-izaera egoki justifikatzen badute eskabidearekin batera aurkeztutako proiektuan, kanpo gelditzen diren jarduerak salbuetsita.

Edonola ere, jarduera-ildo estrategiko hauetako batean eragina izan beharko dute :

a) Bilduma osatzen duten funtsak katalogatzea eta dokumentatzea.

b) Erakusketa finkoa berritzea eta aldi baterako erakusketak egitea.

c) Bakoitzaren gaiaren eta jarduketa-eremuaren araberako jarduera didaktikoak eta kultura zabaltzekoak diseinatu eta eskaintzea.

d) Museoak dituen gai eta jarduketa-eremuarekin lotutako ezagutza sortzea.

e) Museoaren kudeaketa hobetzea eta alor horretako berrikuntza sustatzea.

Baztertutako jarduerak:

Ez dira inola ere diruz laguntzeko moduko jardueratzat hartuko eta agindu honen xedetik salbuetsita geldituko dira honako jarduera hauek:

  • Higiezinak eta instalazio orokor iraunkorrak eskuratu, handitu, eraberritu, hobetu edo zaintzeko inbertsioak
  • Funtsak eskuratzeko eta horiek zaharberritzeko esku-hartzeak
  • Tokiko sustapen turistikoko esku-hartzeak
  • Museoko espazioak hirugarrenei alokatzean oinarritutako jarduera ekonomikoak; hirugarrenentzako ekitaldiak antolatzea; ostalaritza- eta ostatu-zerbitzuak eskaintzea
  • Merchandisingeko produktuak saltzeko jarduerak

Diruz lagun daitezkeen gastuak:

Diruz laguntzeko moduko gastutzat joko dira: diruz lagundutako jardueraren izaerari erantzuten diotenak eta deialdi honetan
ezarritako epean, emakida ebazpenean edo litezkeen aldaketetan egiten direnak. Diruz lagun daitezkeen gastuen eskuratze-kostua ez da, inola ere, merkatuko balioaren gainetikoa izan ahal izango.

Egindako gastutzat hartuko dira justifikatzeko epea amaitu aurretik egiazki ordaindu direnak.

Zeharkako kostuak, erakunde onuradunak diruz lagundutako jarduerari oro har onartutako kontabilitate-printzipioei eta arauei jarraikiz arrazoiz dagokion partean egozten badizkio baino ez dira diruz laguntzeko modukoak, eta, edozelan ere, jarduera egin egiten den aldiari badagozkio kostu horiek. Eskabidearekin batera aurkezten duten aurreikusitako gastuen aurrekontuan halakotzat jaso eta zenbatuta egon beharko dira horiek, nolanahi ere. Justifikatu ere egin beharko dituzte.

Diruz lagundutako jarduera egiten duten eremuak estetikoki edo funtzionalki egokitzeko lan txikiek eragindako gastu korronteak diruz laguntzeko modukoak izango dira, betiere proiektuan ezinbestekoak direla justifikatzen badute eta eskabidearekin aurkeztutako aurrekontuan adierazita badaude.

Honako gastu hauek, berriz, ez dira diruz lagunduko:

– BEZ kengarriaren zenbatekoa, baldin eta pertsona edo erakunde onuraduna zerga horren aitorpena egitera behartuta badago. Horrelakoetan, gastu gisa egotz daitekeen zenbatekoa egiaztagirien zerga-oinarriari dagokiona izango da.

– Higiezina eta instalazio orokor iraunkorrak handitu, hobetu, eraberritu edo zaintzea xedetzat duten ibilgetu materialeko inbertsioak diren gastuak.

– Langileen gastuak, diru-laguntzaren xede den jarduerari zuzenean ordurik egotzi ezean.


Eskatzaileak aurkeztutako aurrekontuak barne sartzen baditu diruz lagun ez daitezkeen gastuak, Balorazio Batzordeak kendu edo araztuko ditu diruz lagun daitezkeen gastuen aurrekontua zehazteko, zein diru-laguntzaren zenbatekoa kalkulatzeko oinarritzat hartuko dena.

Edozein kasutan, azaroaren 17ko 38/2003 Diru-laguntzei buruzko Lege Orokorreko 31. artikuluko aurreikuspenak errespetatu beharko dira.

Jarduera gauzatzeko epea:

Deialdi honetako diru-laguntzak jasotzen dituzten proiektuak 2018. urtean gauzatu behar dira, hasiera eta amaiera barne.

Aurrekontuko zuzkidura

700.000 euro

Prestazio ekonomikoa

Diru-laguntzen zenbatekoak eta mugak.

1.- Emango diren diru-laguntzek ez dute gaindituko egin beharreko proiektuaren aurrekontu osoaren % 90a.

2.- Edonola ere, proiektu bakoitzari gehienez 45.000 euro eslei dakizkioke.

3.- Onuradun bakoitzak bi proiektu eskatu ahal izango ditu, bakar bat gehienez ildo estrategiko bakoitzerako.

4.- Pertsona edo erakunde onuradun bakoitzaren diruz lagundutako proiektuen baturaren gehieneko zenbatekoa 90.000 eurokoa izango da.

  

Diru-laguntzak esleitzeko irizpideak.

a) Proiektuaren eduki teknikoaren interesa eta kalitatea, 0 eta 35 puntu bitartean. Osotara balioetsiko da honako azpi-irizpide hauek aintzat hartuta:

    • Jardueraren xehetasunen maila eta deskribapenaren eta plangintzaren barne-koherentzia. Gehienez, 25 puntu.
    • Berrikuntzara eta hobekuntzara bideratuta egotea, plangintzan garapen-prozesua eta jardueraren gauzatzea eta/edo emaitzak ebaluatzeko sistema bat txertatuz. Gehienez, 10 puntu.
 

b) Jarduerak edo museoaren programazioak kulturaren, hezkuntzaren, zientziaren eta gizartearen arloko beste eragile batzuekin duen lotura-maila, ingurunearekiko loturak sendotzeko eta haren eragina handitzeko. 10 puntu gehienez.

c) Diru-laguntzaren xede den proiektuak emakumeen eta gizonen arteko berdintasunaren alde zer eduki duen. Gehienez 5 puntu. Proiektuak baldintza hauetakoren bat bete beharko du; puntuazioa modulatu egingo da, gauzatzearen konplexutasunaren eta proposatutako edukiaren irismen potentzialaren arabera:

  • Jarduerak berak emakumeen eta gizonen arteko berdintasunaren aldeko ekintza positiboa egitea du xede nagusitzat.
  • Berdintasunari buruzko aurretiko diagnostikoa gauzatu beharreko xedeari eta jarduerei dagokienez.
  • Ikuspegi estereotipatuak desagerraraztea eta genero-rolak apurtzea sustatzen duen eduki teknikoa.
  • Diru-laguntza justifikatzeko aurkeztu beharreko jarduera-memorian proiektuarekin zerikusia duen pertsonei buruzko informazioa sexuaren arabera bereizteko konpromisoa.

d) Aurrekontuari dagokionez, xehetasun-maila eta arrazoizkotasuna gastuak jardueraren ezaugarrien arabera banakatzean, eta diru-sarrerei dagokienez, eskatutako diru-laguntza ez diren baliabide propioen eta besteenen proportzioa. 0 eta 25 puntu artean.

  • Aurrekontuaren xehetasun-maila eta arrazoizkotasuna jardueraren eduki eta irismenarekin lotuta: 0 eta 15 puntu artean. Eskala honen arabera emango dira:

Proportzionaltasun- eta arrazoizkotasun-maila jarduerari dagokionez

PUNTUAZIOA

Handia

(Kostuak zehatz-mehatz eta sistematikoki banakatu ditu, eta helburuen eta itxarondako emaitzen arabera arrazoitu eta zenbatu ditu, esate baterako, katalogatutako objektu kopurua, jolas- eta hezkuntza-jardueretako pax kopurua, dagokion hitzarmenaren araberako langileen gastuak, hornitzaileek aurkeztutako aurrekontuen arabera aurreikusitako unitateko kostuak...)

10etik gora 15 puntura arte

Ertaina

(Xehetasun-maila ez da sistematikoa baina bai nahikoa, ordea, aurreikusitako kostuak helburuen eta itxarondako emaitzen arabera arrazoizkoak direla jotzeko)

6tik gora 10 puntura arte

Ez-nahikoa

(Gastuak modu labur eta orokor batez azalduta daude, aurreikusitako kostuaren arrazoizkotasuna finkatu ahal izateko datu kuantitatibo zehatzak eman gabe)

0 eta 6 puntu artean (biak barne)

 

  • Eskatutako diru-laguntzatik kanpo eskatzailearen baliabide propioekin edo kanpokoekin finantzatutako ehunekoa. 10 puntu gehienez:

Baliabide propioak eta kanpoko beste batzuk

PUNTUAZIOA

% 10 edo gutxiago

0

>% 10-25

1 eta 2,5 puntu artean

>% 25-45

2,6 eta 4,5 puntu artean.

>% 45-65

4,6 eta 6,5 puntu artean.

>% 65-90

6,6 eta 9 puntu artean.

>% 90

10 puntu

 

e) Erakundearen oraintsuko jardunbideari, museoaren edo bildumaren 2017ko jarduera-planean aurreikusitako jardueren gauzatze-mailari eta kulturaren, zientziaren, gizartearen eta ekonomikoaren arloko eraginari dagokienez. 0 eta 25 puntu artean.

Laguntzak emateko prozedura.

Deialdi hau lehiaketa bidez ebatziko da. Beraz, esleipena egiteko, aurkeztutako eskariak erkatu eta lehentasunen arabera ordenatuko dira. Bakarrik emango zaie diru-laguntza irizpide horien arabera 60 puntu gutxienez lortu dituzten eskabideei.

 

Ordainketa-modua:


Ematen diren diru-laguntzak bi zatitan ordainduko zaizkie onuradunei:

a) Lehenengo ordainketan esleitutako diru-laguntzaren erdia emango zaie. Horretarako, hiru hilabeteko epea egongo da, diru-laguntza esleitzen duen ebazpena argitaratzen denetik.

b)  Bigarren ordainketa, 2019an emango zaie, lagundutako jarduketa eta haren benetako kostua justifikatu ondoren.

Nori dago zuzenduta


Euskadiko Museo eta Bildumen erregistroan inskribatutako museo edo bildumen titularrak.

Eskakizunak:

  • EAEko Administrazio Orokorra partaide den fundazioa ez izatea
  • Kapitalean Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorra partaide duten merkataritza-entitateak ez izatea.
  • Foru-aldundien titulartasuna duten museo edo bildumak ez izatea.
  • 2018rako Euskal Autonomia Erkidegoko Kultura eta Hizkuntza Politika sailari dagozkion aurrekontuetan ohiko gastuetarako diru-laguntza izendunak esleiturik dituzten museo eta bildumenak ere ez izatea.
  • Fundazio-ondarean edo gobernu-, administrazio- edo zuzendaritza-organoetan partaidetza nagusia banku-fundazioei, finantza-erakundei edo kreditu-erakundei dagokien entitatea ez izatea

Betekizunak

  • Eskabide-orriarekin batera, jarduerari buruzko dokumentazioa aurkeztu behar da: "Proiektuaren Datuak" inprimakia eta 2017. urteko jarduera-planari dagokion Memoria edo txostena.

  • Zerga-betebeharrak egunean ordainduta izatea
  • Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak egunean ordainduta izatea
  • Edozein administrazio edo erakunde publiko nahiz pribaturi helburu berbererako eskatutako diru-laguntza, laguntza, diru-sarrera edo bestelako baliabideen berri ematea. Halakoren bat lortuz gero, horren berri ere ematea.

  • Pertsona edo erakunde eskatzaileak ezingo dira onuradun izan 4/2005 Legea bete ezean (4/2005 Legea, otsailaren 18koa, Emakume eta Gizonen Berdintasunari buruzkoa).

  • Ezingo dira izan onuradun EAEko Administrazio Orokorrarekin diru-laguntzak itzultzearen ondoriozko obligazioak ordaintzeke dituztenak.
  • Indarrean dagoen araudian ezarritako baldintzak betetzea, azaroaren 17ko Diru-laguntzen 38/2003 Lege Orokorreko 13. artikuluan ezarritakoak barne hartuta.

Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • Kultura eta Hizkuntza Politika > Kultura eta Hizkuntza Politikako Sailburua

Ebazten duen erakundea

  • Kultura eta Hizkuntza Politika > Kultura Sailburuordetza

Kontaktu-informazioa


Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Kultura Ondarearen Zuzendaritza

Museoen Zentroa

945016929

945019470

Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua

Kodea

0037506

Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea


 

 

  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
  1. Bete eta inprimatu itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa.
  3. Aurkeztu dokumentazio guztia adierazitako lekuren batean.

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

Diru-laguntzak esleitzeko ebazpena eman eta jakinaraziko da SEI HILABETEKO epean, deialdiaren agindua indarrean jartzen denetik aurrera kontatuta. Ebazpen hori Eusko Jaurlaritzaren Egoitza Elektronikoko Iragarki-Taula Elektronikoan argitaratuko da, interesdunek horren berri izan dezaten.

Diru-laguntza emateko modua

Lehiaketa

Isilbidearen ondorioak

Gaitzetsiak

Hirugarrenaren datuen alta/aldaketa Ogasun eta Finantza Saileko erregistroan


Administrazioak laguntzak eta diru-laguntzak ordaindu ahal izateko, Eusko Jaurlaritzako Ogasun eta Finantza Saileko Kontrol Ekonomikoko Bulegoaren datu-basean sartuta egon beharko duzu.

  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Justifikazioa


Emandako diru-laguntzaren justifikazioa

  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Beste tramite batzuk