Gobernantza Publiko eta Autogobernu Saila

Blogak, wikiak, foroak, newsletterrak eta inkestak

Sarrera

Eusko Jaurlaritzak herritarrekin elkarlana, parte-hartzea eta etengabeko harremana sustatzea du helburu estrategikoa. Ildo horretan, azpiegitura informatiko bat sortu da Sailek beraien beharrak modu azkar, malguan eta autonomoan bete ditzaten.

Tresnen ezaugarriak

Estandarretan oinarritutako tresnak

  1. BLOGA (WordPress) (Zer da blog bat?)
  2. WIKIA (MediaWiki) (Zer da Wiki bat?)
  3. FOROA (PHPBB) )(Zer da Foro bat?)
  4. ZERRENDA (edo Buletina) (PHPList) (¿Zer da Zerrenda bat?)
  5. INKESTAK (Limesurvey)

Berehalakotasuna, malgutasuna eta autogestioa

Ekimenanren arduradunek hurrengo aukerak izango dituzte:

  • Tresnak eskuragarri izatea denbora epe motzean (24/48 ordu, Web Zerbitzuaren oniritzia jaso ondoren)
  • Tresna beraien beharretara egokitzeko aukera (garapenak)
  • Tresnen moldaketa guztiak (garapenak) uztiapen ingurunera noiz eta nola pasatu erabakitzea.
  • Parte-hartzearen eredua zehaztea.

Eredu hau guztiz autogestionatua denez, ekimenaren arduradunak izango dute erantzukizun osoa hurrengo puntuetan:

  • Aplikazioaren funtzionamendua
  • Moldaketa guztiak(kodearen bertsioak, pluginak, etab.)
  • Aplikazioak uztiapen ingurunera eramatea eta garapen guztien probak.
  • EZ da tresnen laguntza tekniko edo funtzionalarik emango.

 Eskaerak nola egin

  1. Eskatzailea Web Zerbitzuarekin jarriko da harremanetan ekimenaren berri emateko eta horren helburua, gaia eta jasotzaileak zehazteko.
    Halaber, eskaera imprimakia beteko du eta Web Zerbitzuari bidaliko dio
  2. Web Zerbitzuak eskaera aztertuko du
  3. Eskaera onartzen bada, Web Zerbiztzua EJIEko PCI taldearekin jarriko da harremanetan hautatutako tresnari alta eman diezaioten.
  4. 24/48 ordutan, EJIEko PCI taldeak aplikazioaren sarbide datuak eta garatzaileentzako eskuliburua bidaliko die Web Zerbitzuari zein eskatzaileei.

Eskaera baliozkotzeko irizpideak

Web Zerbitzuak ekimena aztertuko du ondorengo irizpideak erabiliz:

  • Zehaztutako helburuak parte-hartzea edo/eta lankidetza sustatuko dute? (Buletinaren kasuan, helburu nagusia hedapena da)
  • Gai zehatz bati buruzko parte-hartze helburuak: parte-hartzea gai jakin bati buruzkoa da?
  • Jasotzaileak: kolektibo zehatz batentzat da?
  • Funtzionalitateak: Tresnarekin bat egiten dute?

Betekizunak: Diseinua, maketazioa eta estandarrak

  • Euskadi.eus-en logotipoak goiburuaren eskuineko aldean egon behar du.
  • Txantiloiak (theme-ak) W3C-k ezarritako estandarrekin bat egin behar dute: XHTML y CSS
  • Txantiloiak (theme-ak) WCAG 2.0 Erabilerraztasun jarraibeekin bar egin behar dute, AA mailan (aukeratutako aplikazioak arazoren emango balu helburu hori betetzean, Web Zerbitzuarekin bat aztertuko dira balizko alternatibak eta konponbideak)

    Erabilerraztasun betekizunei buruz gehiago jakiteko, irakurri Erabilerraztasuna Kudeatzeko Eusko Jaurlaritzaren Eredua