Gobernantza Publiko eta Autogobernu Saila

OGP Euskadiko 5 konpromezurako taldeak Euskadiko zuzentasun eta etika publikoaren eredua elkarrekin sortzera gonbidatzen zaitu

egilea: Pegip 2020, 

Euskadiko erakundeek onartutako Gobernu Irekirako Aliantzako (OGP Euskadi) 2018-2020 Ekintza Planeko (leiho berri batean irekitzen da) konpromiso bat da erakundeen Zuzentasun eta Etika Publikoaren inguruan euskal eredu bat ezartzeko oinarriak jartzea. Honek euskal erakunde publikoetan erantzukizun politikoa duten pertsonen eta langileen jardunbide etikoak bultzatuko ditu, gizartearentzat eredu izateko balioko duena eta herritarrek beren erakundeetan duten konfidantza indartzen lagunduko duena.

Prebentzioan oinarritutako sistema bat da eta zerbitzu publikoan dihardutenen jarduera etikoa bultzatzeko asmoa duena, arau batzuen eta kontrolerako eta jarraipenerako tresna batzuen bitartez.
Helburu hauek ditu:

  • Herritarrek administrazioarengan eta bertako langileengan duten konfiantza berreskuratu eta areagotzea.
  • Administrazioa ordezkatzen duten pertsonek jokabide etiko eredugarriak izatea sustatzea, partekatzeko ditugun eta euskal gizarte bezala identifikatzen gaituzten printzipio eta balio etikoetan oinarrituta.
  • Administrazioaren errendimendua eta herritarrak jasotzen dituzten zerbitzuak hobetzea.


Herritarrekin eraiki eta kontrastatu nahi da eredu hori, eta horretarako, konpromisoaren lantaldeak, erakunde eta eragile ezberdinez osatuta dagoena, parte-hartze bidezko saio batzuk antolatuko ditu.

  • Bilbo: apirilaren 2an, 18:00 - 21:00. La Bolsa eraikina. Ganbara aretoa, 3.en solairua. (Pilota kalea, 10. 48005 Bilbo).
  • Vitoria- Gasteiz: apirilaren 3an, 17:30 - 20:30. Bibat Museoa (Aiztogile, 54. 01001 Vitoria-Gasteiz).
  • Donostia: apirilaren 4ean, 17:30 - 20:30. Aldundiko Jauregia (Gipuzkoa plaza, 1. 20004 Donostia).

Saioetara joan nahi baduzu izena ematea beharrezkoa da. Hemen esteka:

IZENA EMAN (leiho berri batean irekitzen da)

Era berean, nahiz eta saioetara etortzeko asmorik ez izan, galdetegi hau betetzea eskertuko genizuke Euskal Zuzentasun Sistemaren eredurako zuen lehen ekarpenak jaso ahal izateko. Martxoaren 29a arte bete daiteke:

GALDETEGIA (leiho berri batean irekitzen da)

Zure iritzia ezinbestekoa da zuzentasun eta etika publikoaren eredua elkarrekin sortzeko, etikaren inguruko zure kezkak jakiteko eta zein ekarpen egin ditzakezun jakiteko ereduaren ezarpenean eta hobekuntzan.

Konpromezu honi buruzko informazio guztia OGP Euskadi (leiho berri batean irekitzen da)-ko webgunean aurki dezakezu.