Gobernantza Publiko eta Autogobernu Saila

Eusko Jaurlaritzak onartu egin du 2018ko gardentasun-balantzea, bere onlineko gardentasun-eredua finkatuz

egilea: Pegip 2020, 

Pasaden asteartean, uztailak 9, Gobernu KontseiluakEuskal Autonomia Erkidegoko eta bere sektore publikoko administrazio orokorrean gardentasuna ezartzeko mailari buruzko 2018ko balantzea”. onartu egin zuen.

Laugarren urtez jarraian prestatu du HHABHZ - Herritarrak Hartzeko eta Administrazioa Berritzeko eta Hobetzeko Zuzendaritzak dokumentu hau eta, horrela, Eusko Jaurlaritzak 2015eko urtarrilaren 13an hartutako konpromisoa bete du; orduan, informazio publikora jotzeko arloan, publizitate aktiboaren arloan eta gardentasunaren eta gobernu onaren kulturaren aurrerapenean funtzionamendu-neurriak onetsi zituen, honela, Gardentasunari, informazio publikoa eskuratzeko bideari eta gobernu onari buruzko 19/2013 Legean ezarritakoa betetzea bermatuz.

Baina Eusko Jaurlaritzaren gardentasun ereduaren ezarpena aspalditik dator. Txostenak adierazten duenez, “Duela 10 urte Espainiako lurraldean ia ez zen entzuten gardentasunari buruz hitz egiten; bazirudien gardentasunarena Iparraldeko herrialdeetako demokrazien berezko balioa bat zela. Gaur egun, ordea, entitate publiko edo pribatu bakarra ere ez dago bere antolamenduaren balio gisa gardentasuna eta kontu-ematea publikoki aipatzen ez duena.”

Eusko Jaurlaritza bere gardentasun-eredua garatzen joan da, gobernu onerantz bideratutako tresna gisa, gauzak ongi egiteaz gainera, euskal gizartearentzat gauza onak egiten dituen gobernu baterantz.

Txosten honetan eredu horren ezarpenean egindako aurrerapenen laburpen bat ematen da, ezarritako antolamendu-ereduari, sustatzen duen lanaren kultura berriari eta garatutako kudeaketa-tresna berriei dagokienez, bai eta lantzen jarraitu beharreko ildoei ere, autokonplazentzian ez erortzeko eta eztabaida kritiko ez-eraikitzailearen inguruan gertatu eta antolamenduetan beti eragina izaten duten atzera-egiteak saihesteko, erronka handiak dakartzaten eta oso handinahiak diren aldaketak desazeleratze aldera.

Ezarritako ereduaren mugarritzat, txosten honek hauek hurrengoak nabarmentzen ditu:

  • Gobernu Planaren 15 adierazleen arteko baten gisara jasotzea
  • Nazioarteko gardentasun-adierazleetan liderra izatea
  • Gardentasuna 2020ko Gobernantza eta Berrikuntza Publikoko Plan Estrategikoaren ardatz gisa jasotzea
  • Gobernantza, Gardentasun eta Herritarren Partaidetzarako Erakunde arteko Batzordea
  • Informazio Publikoaren Sarbiderako Euskal Batzordea eratzea

Lanaren kultura berri baten inguruan, nabarmentzekoa da hiru funtsezko printzipiotan oinarritzen dela:

  1. Barruan gertatzen dena kanpotik ikusten da gauzak gertatzen diren une berean: Tramitagune bezalako herramintak txostenak, administrazio-egintzak…ematen diren une berean webgunean (Legegunea) argitaratzea ahalbidetzen du.
  2. Barrutik kanpoan gertatzen denari adi egon beharra dago (entzute aktiboa): Lan-ildo hori da batez ere Irekiari —gobernu irekiaren atariari— dagokiona, herritarren artean eztabaidatzeko Jaurlaritzak egiten dituen proposamenen bitartez, herritarren eskariak jasoz eta haiei erantzuna emanez, galdera eta erantzun parlamentarioak argitaratuz, albisteak iruzkinduz, ekitaldien berri emanez eta abar.
  3. Balio publikoa sortzen duten beste eragile aktibo batzuen aitorpena: Euskadin erakunde zibiko ugari daude, herritarrenak, honako esparru hauetan balio publikoa sortzea sustatzen dutenak: garapen ekonomikoa, kohesio soziala, ikaskuntza eta kultura, osasuna, ingurumenaren babesa eta herritartasun aktiboaren sustapena; erakunde zibiko horien jarduketan, izan ere, pertsonen eta kolektiboen ahalduntze-prozesuak aktibatzen. Balio publiko hori ikusgarri egiteko ekintzen artean Elkarlan Sarien deialdiak aipatu behar dira.

Eta azkenik, garatutako kudeketa-tresna berriei dagokionez, gardentasun-balantze honek hurrengoen analisia egiten du:

  • Gardena ataria: 2015 urtean garatuta, bertan argitaratutako informazioaren inguruan Transparencia Internacional España erakundeak autonomia-erkidegoen ebaluazioan (INCAU) emandako emaitza nabarmenak aipatu behar dira, Euskadik lehen postua lortuz azkenengo 3 rankingetan (2012, 2014, 2016).
  • Legegune eta tramitagune: Eusko Jaurlaritzan administrazio elektronikorako plataforma komun baten sorreran gertatu den aurrerapen handiak nabarmentzen du txostenak. Honen adierazle, Ernst&Young izen handiko nazioarteko kontsulta-etxeak Espainiako administrazio publikoen heldutasun digitalari buruz berriki eman duen txostenaren arabera, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legean eta Sektore Publikoaren Araubide Juridikoari buruzko 40/2015 Legean jasotako oinarrizko eskakizunen betetze maila aztertzen duena, Euskadi Estatuko liderra da administrazio digitalean. 
  • Argitalpenerako beste tresna batzuk: Funtzioak, entitateen organigramak, ordainsariak eta kargu publikoen katalogoaren ibilbide profesionala eta profila, etab.-ren inguruko informazioan hobekuntza nabarmenak egin dira 2016 urtetik hona.
  • OPEN DATA EUSKADI (leiho berri batean irekitzen da)ataria: Eusko Jaurlaritzak datos.gob.es webguneko katalogoan dataset gehien argitaratzen dituen datu-iturria izaten jarraitu du, 3.400 dataset baino gehiago baitauzka orain argitaratuta.
  • Informazio publikora iristeko sarbide eskubidea baliatzeko prozedura/informazio orokorreko postontziak: 2015 urtean ezarri zen, eta txostenak jasotzen duen bezala, urte horretatik informazio publikoa eskuratzeko jaso diren eskaeren kopurua oso txikia izan da beste autonomia-gobernu batzuek jasotzen dutenarekin erkatuta. Horren arrazoi nagusietako batzuk dira Zuzenean-ek eta bere Telegram mezularitza-zerbitzuak herritarrekin harremanean egoteko eskaintzen duen postontziak zerbitzu ona ematen dutela, eta herritarrek zailtasunak izaten dituztela identifikazio elektronikoa edukitzeko.
  • Euskal sektore publikoko beste entitate batzuen atariak eta tresna komunen erabilera (gardentasunaren betebeharrak betetzeari buruzko datuen bilakaera): nabarmen ikusten da 2018an zehar hobekuntza bat gertatu dela publizitate aktiboaren betebeharrak betetzeari dagokionez, eta EAEko sektore publikoko erakundeek ia guztiz bete dituztela.

Honetaz aparte, 2018ko balantze-txosten honek 2019rako erronkak aipatzen ditu ibilbide-orri gisa:

  • GARDENAren birdiseinatzea amaitzea, irudi berri bat, grafikoak eta bistaratzeak sartuz, informazio konplexuena ulertzen laguntzeko kontakizunekin eta abar.
  • OGP Euskadi 2018-2020 Planean ezarritako konpromisoen garapena betetzea, bereziki 1. konpromisoari —KONTUAK EMATEA agintaldiko planen bidez—, 2. konpromisoari —OPEN DATA EUSKADI eta LINKED OPEN DATA— eta 3. konpromisoari —Herritarren parte-hartzearen ILAB-a Euskadin— dagokienez, horiexek baitira Eusko Jaurlaritzak lideratzen dituenak, Lehendakaritzaren bidez eta Gobernantza Publiko eta Autogobernu Sailaren bidez.
  • Elkarlan 2019 Sarien deialdia, Euskadirako, herritarren parte-hartzerako berrikuntzaren ilaba bultzatzeko orientazio berriarekin.
  • Open Data Euskadi Sarien deialdi berria prestatzea. 2020an gauzatzekoa da deialdi hori, eta ukitutako zazpi euskal administrazioek datu irekiak berrerabiltzeko ideiak eta proiektuak aurkeztu ahalko dira. OGP Euskadi 2018-2020 Planeko 2. konpromisoarekin koherentzia izateko berrorientatu da.
  • Argitaratutako informazioaren irisgarritasunean, osotasunean eta gaurkotzean hobekuntzak egitea, batez ere planei eta haien ebaluazioari, dirulaguntzei eta abarrei dagokienez.
  • Datu pertsonalen tratamendu-jardueren erregistroa argitaratzea.
  • Gardentasun-adierazleen argitalpenean aurrera egitea. Gaur egun, hori ez da nahitaez bete beharrekoa oinarrizko legediaren arabera, baina betebehar hori araudi autonomikoetan eta nazioarteko erreferenteetan jaso dira, eta segur aski euskal araudian ere sartuko dira, Legebiltzarrean gaia izapidetzen ari baita.
  • Beste administrazio batzuk Open Data Euskadiren katalogoan federatu daitezen
  • Direktorio proiektua eta datu meteorologikoen irekitzea amaitzea, Open Data Euskadiren esparruan.
  • Irisgarritasunaren arloko hobekuntzak, euskal sektore publikoko entitate guztien informazio publikoa eskuratzeko eskubidea baliatu ahal izateko, eta azkartasuna haiek ebazterakoan
  • Tresna automatizatu bat erabiltzea, zeinak aukera emango baitu euskal sektore publikoko entitateek beren burua ebaluatzeko prozesu bat egon dadin, laginen kanpoko analisi batekin, horren bidez Gardentasunari buruzko Legean ezarritako publizitate aktiboko betebeharren betetze-maila ezagutzeko, bai ikuspuntu kualitatibotik, bai ikuspuntu kuantitatibotik ere; tresna horrek, halaber, aukera emango du hobekuntza-planak ezartzeko.

Irekian argitaratuta dagoen txosten hau irakurtzera gonbidatzen zaituztegu, Eusko Jaurlaritzan eta Euskadiko sektore publikoaren inguruko datu zehatzak ematen dituena, eta zenbait arlori buruz eman diren “aurrerapen sakonak” deskribatzen dituena: erakunde publikoek herritarrei online informazio zehatza eskaintzeko betebeharrari, argitaratzeko moduari, herritarrei informazio publikora jotzeko eskubidearen inguruan eskaintzen zaien bermeari, nazioarteko gardentasun-estandarren betearazpenari –besteak beste, Transparencia Internacional GKE-k ezarritakoak.

2018an, honako une garrantzitsu hau nabarmendu behar da ere: Euskadi Gobernu Irekiaren aldeko Nazioarteko Aliantzan (OGP) sartu izana, munduko beste 19 eskualderekin batera. Bertan sartu zen, Eusko Jaurlaritzaren, hiru foru-aldundien, hiru hiriburuetako udalen eta Innobasque Berrikuntzaren Euskal Agentziaren konpromisoari, lanari eta erakundeen arteko lankidetzari esker. Euskadiko baterako hautagaitzak plan bat prestatzera bultzatu zuen; hura prestatzen herritarrek ere parte hartu zuten. Planak bost konpromiso aurreikusten ditu:

  • Kontuak ematea mandatu-planen bidez
  • Open data Euskadi eta Linked open data
  • ILAB edo herritarren parte-hartzeari buruzko berrikuntzako laborategia.
  • Open Eskola (Herritarrentzat irekitako eskola).
  • Integritatearen euskal sistema.

Eta azken ondorio gisa, esan daiteke txostenean Eusko Jaurlaritzaren beraren gardentasun-ereduaren finkapena jaso dela, gobernu onerako tresna gisa, gauzak ondo egiten dituen eta euskal gizartearentzat gauza onak egiten dituen gobernurako. Nabarmendu behar da Gobernuaren autoexijentzia, argitaratutako informazioa “kalitatekoa, zehatza, osoa, eguneratua, testuinguruaren araberakoa, esanguratsua eta irekia izateko, eta berrerabili ahal izateko”.

“Euskal Autonomia Erkidegoko eta bere sektore publikoko administrazio orokorrean gardentasuna ezartzeko mailari buruzko 2018ko balantzea hemen jaitsi daiteke behera:

2018 BALANTZE-TXOSTENA: GARDENTASUNA EUSKADIN (PDF, 1 MB) (leiho berri batean irekitzen da)