Gobernantza Publiko eta Autogobernu Saila

Igande honetan, urriak 14, OGP Euskadiko Ekintza Plana gauzatzeko lan-taldeetan parte hartzeko epea itxiko da

OGP Euskadiko lan-taldeak: 1. Kontuak ematea; 2. Open data eta linked data; 3. I-lab herritarren parte hartzea; 4. Open eskola; 5. Integritatea.

egilea: Pegip2020, 

Aurtengo apirilean Gobernu Irekiaren aldeko Aliantzak (Open Government Partnership – OGP) Tokiko Gobernuetarako Programan parte hartuko duten mundu osoko 20 eskualdeen artean Euskadi sartzea erabaki zuenez geroztik, pauso asko eman dira gobernu “irekiagoak, arduratsuagoak eta herritarrekiko sentiberatasun handiagoa dutenak” sustatuko dituzten mekanismoak ebaluatu eta garatzea helburu duen ekimen hau aurrera ateratzeko.

Foro erregularra sortu, Euskadin gobernu irekiaren arloan aurrera egiteko 2018-2020ko Ekintza Plana definitu eta foro irekiaren bidez egindako ekarpenak bildu ondoren, Planean zehaztutako konpromisoak gauzatzeko lan-taldeak eratzeko unea iritsi da.

Horretarako, OGP Euskadi bultzatu dugun erakundeen izenean, talde horietan parte hartzeko gonbidapena luzatu nahi diegu herritarrei -Planean zehaztutako konpromisoei lotutako taldeak dira-, gai bakoitzari buruzko herritarren ikuspegia, adituen ikuspegia eta erakundeen ikuspegia ordezkatu ahal izateko.

Hauexek dira eratuko diren 5 lan-taldeak, bakoitzaren deskribapen labur batekin eta horietan parte hartzeko moduarekin batera:

  • 1. Kontuak ematea agintaldiko planen bidez: Herritarrekin batera adostasunez eta lankidetzan prestatzea euskal erakundeentzat (autonomia-, foru- eta toki-mailakoak) agintaldiko konpromisoei buruzko informazioa argitaratzeko oinarrizko estandarra eta estandar aurreratua (zer, nola eta noiz; eta zer printzipiori lotuta), erakundearen lurralde-mailaren eta —udalen kasuan— tamainaren arabera parametrizagarria, honako alderdi hauek jasoko dituen jarraipen-metodoarenbidez: jarraipen-txostenak, herritarrekerrazulertzeko moduko jarraipen-adierazleen eta betetzeen bistaratzeen inguruko dataseten argitalpena; eta partaidetza eta komunikazio-plana, auditoretza sozial gisa. Talde honetan parte-hartzeko Jon Olaizaolarekin kontaktuan jarri behar da jon-olaizola@euskadi.eus posta elektronikoan.
  • 2. Open Data Euskadi eta Linked Open Data: Berrerabiltzaileek (unibertsitateko ikertzaileak barne) Euskadin eta herritarrek eskatutako datuen multzoak identifikatzea eta euskal administrazioek datu horiek normalizatu eta elkarrekin lotzea eta, horretarako, bistaratzeak eta erakunde arteko zerbitzu berriak garatzea. Talde honetan parte-hartzeko Koldobike Uriarterekin k-uriarte@euskadi.eus posta elektronikoan.
  • 3. Herritarren parte-hartzearen ilab-a Euskadin: Helburua da herritarren parte-hartzearen ilab-a sortzea Euskadin. Talde honetan parte-hartzeko Goizalde Atxutegirekin kontaktuan jarri behar da gatxutegi@innobasque.eus posta elektronikoan.
  • 4. Open Eskola, herritarrentzat irekitako eskola: Herritarrentzako eskola irekiaren eredu kontrastatua garatzea, Euskadiko topagune eta ikasgune gisa, gai publikoetan aktiboagoa den herritartasuna eta administrazio irekiago eta gardenagoa sustatzeko, parte-hartzearen kulturaren eta etengabeko hobekuntzarako erantzukidetzaren balio partekatuekin. Talde honetan parte-hartzeko Cesar Rodriguezekin kontaktuan jarri behar da cesarrodriguez@araba.eus posta elektronikoan.
  • 5. Integritatearen euskal sistema: helburua da oinarriak ezartzea euskal administrazioen integritate-sistema inplementatzeko, gure erakundeen azpiegitura etikoa sendotuko duena, eta, horretarako, integritatearen politika sustatzea, baina ezin izango da legezkotasuna betetzera mugatu, alegia, urrats irmoak eman beharko ditu erakunde-integritateko esparrua eraikitzeko eta eraginkorra izateko eta, era berean, herritarrek jasotzen dituzten zerbitzuen onerako administrazioaren etekina hobetuko duen kudeaketa publikoan jardunbide egokiak ezarri eta garatzeko. Talde honetan parte-hartzeko Haritz Ugarterekin kontaktuan jarri behar da hugarte@gipuzkoa.eus posta elektronikoan.

Taldeekin bat egiteko epe igandean amaituko da, urriak 14. Talde hauei buruzko informazio guztia OGPEuskadiren webgunean eskura daiteke.

Animatuko zara?