Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Bisita gidatuak Konsoni Lantegira, Euskadiko Industria Ondare Higigarriaren Gordailura.

Izena emateko orria: https://labur.eus/konsonilantegia2018

Helbide elektronikoa: konsonilantegia@gmail.com

Telefonoa: 681-213539

konsoniLantegia

Ostiralero, 2018ko irailaren eta abenduaren artean, Eusko Jaurlaritzaren Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak guztiontzat irekiko ditu Industria Ondare Higigarriaren Gordailuaren ateak. Gordailu hori, hain zuzen ere, Consonni lantegi zaharrean dago, Zorrotzaurren (Bilbo), itsasadarrean. Ekimen hau Industria Ondare eta Herri Lanen Euskal Elkartearekin batera egiten du Jaurlaritzak.

Konsoni Lantegia biltegi bat da, non Eusko Jaurlaritzaren Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak kultura ondare den industria material higigarria gordetzen duen. Bertara gerturatzen denak 2.000 pieza inguru aurkituko ditu: moto zaharrak, suhiltzaileen kamioiak, linotipiak eta inprentako materiala, meatze industriaren eta bere sektore osagarriaren aztarnak, aingurak, kaiko garabi bat, motorrak, prentsa hidraulikoak, maketak… Zerrenda zabal horrek bisitarien arreta piztuko du bai bere historia pertsonalaren zati bat delako, bai ezezaguna bezain txundigarria den kultura-ondarea aurkituko duelako.     

Joan den mendeko 80ko hamarkadan du jatorria, orduan birmoldaketa industrialak bazterrean utzi baitzuen gure industriaren zati handi bat. Urte haietan industria-makineria masiboki bildu zen, baina orain materialak tartekatuago jasotzen dira, gure industriak orain estabilitate handiagoa baitu eta ziklo berri bat ireki delako.