Bestelako finantza-tresnak

Euskadik zenbait finantza-tresna ditu, eta horien bidez, eguneratzeko laguntza eman nahi die enpresa txiki eta ertainei. Tresna horien artean, aipatzekoak dira arrisku-domua, garapen-kapitala, elkarrekiko bermea eta partaidetzazko kredituak.Eta halaber Eusko Jaurlaritzaren sailek eta Euskadin diharduten finantza-erakundeek finantza lankidetzarako elkarrekin sinatzen dituzten alorreko hitzarmenak, alor guztietako enpresa eta partikularrei finantzaketa hobariduna ematen dietenak.

Arrisku-domuko baltzuek 60,10 milioi eurotik gorako fondoak dituzte enpresa-egitasmoak finantzatzeko. Hona hemen baltzu aipagarrienak: Euskadiko Arrisku-Domuaren Eraentza, S.A., Seed Capìtal de Bizkaia S.A., Talde S.A. eta Hazibide.

Garapen-kapitaleko baltzuei dagokienez, baltzu bakarra dago, Socade S.A.: era aktiboan hartzen du parte enpresa ertainak garatzen eta bultzatzen; horretarako, finantza-babesak eskaintzen ditu eta laguntzak ematen ditu Euskadirako estrategikoak diren inbertsioetan.

Horrez gain, Euskadin dago Estatuko elkarrekiko berme-baltzurik garrantzitsuena,  Elkargi S.G.R.   Izan ere, 8.317tik gora enpresa bazkide ditu, 214,62 milioi euroko abalak gauzatu ditu 2003. urtean eta 622,38 milioi euroko arriskua du indarrean ekitaldiaren amaieran. Era berean, 1997. urtean EBS berria jarri zen abian, OINARRI. Batez ere, gizarte ekonomiaren sektorea du helburu: kooperatibak eta lan sozietate anonimoak. 2003ko abenduaren 31n, 1.226 bazkide zituen eta 26,99 milioi euroko abalak zituen gauzatuta.

Ezin da ahaztu, bestalde, Luzaro S.A., hau da, Euskadin ezarrita dauden ETEei partaidetzazko kredituak ematen dizkien Estatuko baltzu bakarra. Ekintza publikorako gehien erabiltzen den piezetakoa da eta epe luzeko zein korritu txikiko maileguak eskuratzeko aukera ematen die enpresariei. 2002. urtean, 14,6 milioi euroko maileguak eman ditu, horren ondorioz, ETEei 118,4 milioi euroko kredituak eman zaizkie bereziki hobaritutako baldintzetan.

Gaur egun finantza lankidetzarako indarrean dauden hitzarmenak honako alor hauei dagozkie:

  • Industria, Merkataritza, eta Turismoa (AFI, ADEFIN)
  • Nekazaritzako Elikagai Industriak (Egoki Programa)
  • Arrantza
  • Etxebizitza.

Hitzarmen hauek, merkatuak emandakoak baino baldintza hobeetan ETEei eta partikular onuradunei finantzaketa emateaz gain, kudeatzen ari diren sailek emandako interes tasetarako diru-laguntzak dakartzate beren baitan.

Azken eguneratzea: 2016/09/01