Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Saila

Argitalpen-data: 2017/02/03

EAEko Elikagaien Segurtasuneko Ikerketarako Planaren ekintzak eta emaitzak zabaltzeko laburpen foiletoa argitaratu da

Euskal Autonomia Erkidegoko Elikagaien Segurtasuneko Ikerketarako Plan Eragilea 2011 eta 2016 urte bitartean garatu danekazaritzako elikagaien katean sardaitezkeen eta giza osasunean arazoak sor ditzaketen arriskuak antzematen, kontrolatzen eta horiei aurrea hartzen lagunduko duten ikerketa-proiektuen aldeko apustua egiteko eta horiei babesa emateko helbururarekin.

Ikerketa sendotzea, EAEn elikagaien segurtasunaren maila albait handiena izan dadin helburua lortzeko hainbat ekintza jarri dira martxan, plana indarrean egon den sei urteetan, eta laburbildutak daudela foileto honetan.

1. Elikagaien segurtasunaren arloko ikerketarako koordinazio mahaia sortzea, plana ezartzen dela bermatzeko.

2. Elikagaien segurtasunaren arloko ikerketarako sarbide publikoko plataforma garatzea.

3. 3,3 milioi eurorekin finantzatutako 80 ikerketa-proiektu abiaraztea.

4. Europako hiru saretan parte hartzea, elikakateko elikagaien segurtasunaren arloko ikerketa-erakunde publikoen arteko lankidetza sustatzeko.

5. Elikagaien segurtasunaren arloko proiektuen emaitzak zabaltzeko urteko jardunaldiak gauzatzea plan eragileko ezagutza eta ekintzak zabaltzeko