Beatriz Artolazabal Albeniz sailburuaren agurra

Beatriz Artolazabal Albeniz, Enplegu eta Gizarte Politeketako Sailburua

Ongi etorri Eusko Jaurlaritzaren Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailaren orri honetara. Bertan aurkituko duzun informazioa zure interesekoa izango dela espero dut.

Badira hiru gai bereziki garrantzitsuak pertsonak gizartean integratzeko eta gizarte honen kohesioari eusteko: enplegua, etxebizitza-politikak eta gizarte politikak.

Pertsonak dira gure ekintzen helburu. Pertsonei begira egiten dugu guk lan, beti ere balore batzuk mantenduz: konpromisoa, erantzukizun publikoa, solidaritatea, etika eta berdintasuna, kolaborazioa, efikazia eta efizientzia, edota gertutasuna, beste askoren artean.

Hiru arloetan ere, sail honen eskumena da herritarren premiei erantzun ahal izateko egin beharrekoa egitea: enplegua, diru-iturri modura eta gizartean parte hartzeko tresna modura; etxebizitza, norberaren bizi-proiektuak garatzeko oinarri modura; eta gizarte-politikak, besterik ez dagoenean gizakiaren duintasunari eusteko oinarri modura.

Eginkizun eta jarduera-arlo hauek dagozkigu: enplegu-politika, lan-harremanen arloko legeria gauzatzea, gizarte-zerbitzuak, pertsona ahulenentzako erabateko arreta, herritarrek etxebizitza eskuratzea, lana eta familia bateratzea eta zailtasun handienak dituzten taldeak laneratzea.

Enplegu- eta lan-politikan, helburu orokorra da sailaren eta LANBIDE Euskal Enplegu Zerbitzuaren baliabide guztiak enplegua sortzeko eta mantentzeko erabiltzea, betiere gizarte-elkarrizketa eta ekonomia- eta lan-arloko eragileekiko akordioak hartuz abiapuntu modura; eta, erabili nahi dira, gainera, batez ere, krisia dela-eta edo beste egoeraren bat dela-eta lanpostu bat lortzeko zailtasun gehien dituztenei laguntzeko.

Gizarte Politiken arloan, bi helburu hauek izango dute lehentasuna: herritarrek oinarrizko eta kalitateko gizarte-zerbitzuak edukitzeko duten eskubidea bermatzea (Gizarte Zerbitzuen Legea); eta gutxieneko errenten eta familientzako laguntzen politikari zutik eustea, hartara, Gizarteratzeko eta Diru Sarrerak Bermatzeko Legea eta Familiei Laguntzeko Legea erabiliz, txirotasunaren aurka borrokatu, gizakiaren duintasuna defendatu, eta Euskadiko gizartearen kohesioa manten dezagun

Eusko Jaurlaritzaren etxebizitza-politikak eta Eusko Jaurlaritzak dauzkan etxebizitzak ere, lehen-lehenik, krisiak eragindako larrialdiei erantzun bat emateko dira; baina, hori bai, egoera horietan egon gabe ere etxebizitza batera iristeko beste zailtasun batzuk dituzten beste kolektibo batzuk ahaztu gabe, horiek ere beharrezkoa baitute, beren bizi-proiektua aurrera eramateko.

Adeitasunez,

Beatriz Artolazabal Albeniz

Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailburua

Sailaren informazio gehiago