Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Saila

Lurzorua kutsatzea saihestu eta kutsatutakoa garbitzea

Deskribapena


Lurzoruen edukitzaile eta jabe diren pertsona fisikoen zein juridikoen oinarrizko betebeharra da lurzorua babestea, eta eginbehar horretan sartzen da lurzoruaren kalitatea ezagutu eta kontrolatzea, babeserako, berreskurapenerako eta kontrolerako eta jarraipenerako neurriak hartzea ere.

Xedea hauxe da: kutsatzaile izan daitezkeen jarduerak izan dituzten lurzoruetan etorkizunean egindako ekintzek pertsonen osasunerako eta ingurumenerako arriskuak ez izatea.


Lurzoruaren KALITATEaren deklarazioa eskatzea

Lurzoruaren kalitatearen deklarazioaren prozedura administrazio-prozedura bat da, eta horren bidez balioztatzen du Autonomia Erkidegoko ingurumen-organoak lurzorua uneko edo aurreikusitako erabilerarako egokia den, baimendutako entitate batek egindako lurzoruaren kalitatearen ikerketa-txostenen arabera. Horretarako, nahitaez, ezagutu egin behar da lurzoruan eta kaltetuta egon daitezkeen beste ingurune batzuetan dauden kutsatzaileen kontzentrazioa, eta ikerketa-fase bakoitzari dagozkion irizpideen arabera ebaluatu kontzentrazio hori.


Lurzorua erabiltzeko GAITASUNAren deklarazioa eskatzea

Lurzorua erabiltzeko gaitasunaren deklarazioaren prozedura administrazio-prozedura bat da, eta horren bidez balioztatzen du ingurumen-organoak industria-erabilerarako soilik balio duen lurzoruaren gaitasuna, lurzoruan egon den jarduera kutsatzeko ahalmen ertaina duen jarduera gisa sailkatuta badago, ondorengo kasuetan:

  • Kutsa dezakeen jarduera edo instalazio bat dagoen edo egon den lurzoru batean, jarduera bat jarri edo handitzea.
  • Lurzorua kutsa dezakeen jarduera edo instalazio bat behin betiko uztea.

Ondorio horietarako, industria-erabileratzat hartzen dira B-EBA B ebaluazioko balio adierazleak aplikatzen zaizkien erabilerak.

Nahitaez lurzoruaren egoeraren txosten bat lantzea eskatzen du horrek.


4/2015 Legearen 25.1 a artikuluaren salbuespena jakinaraztea

Salbuespena hiru baldintzatzaileren aldibereko betearazpenaren menpe egongo da:

  • Lurzoruak izan duen jarduera potentzialki kutsatzaile bezala sailkatuta egotea, Legearen II. eranskinean aipatutako baldintzen arabera.
  • Instalazioen etorkizuneko erabilerak industriala izaten jarraitzea, edo industrialaren parekoa, ekainaren 25eko 4/2015 Legearen arabera.
  • Jarduera etetean edo jarduera berri baten instalazioan, lur-mugimenduak edo zolarrien eliminazioa behar dituen ekintzarik egin behar ez izatea.

Erakundeak


Kudeatzen duen erakundea

  • Ingurumena, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza / Ingurumen Sailburuordetza > Ingurumen Administrazioaren Zuzendaritza

Ebazten duen erakundea

  • Ingurumena, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza > Ingurumen Sailburuordetza

Kontaktu-informazioa


Harremanetarako datuak

Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua

Tramitazio elektronikoan arazorik baduzu, erabiltzaileentzako arreta zentroaren telefonoa erabili dezakezu: 945 01 68 38

Kodea(k)

  • Lurzoruaren KALITATEaren deklarazioa eskatzea: 0120302
  • Lurzorua erabiltzeko GAITASUNAren deklarazioa eskatzea: 0120303
  • 4/2015 Legearen 25.1 a artikuluaren salbuespena jakinaraztea: 0120305

Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea


Izapidea oinarritzen duten txosten guztiak CD euskarrian (edo antzekoan) aurkeztuko dira (telematikoki izapidetzen bada izan ezik), argi identifikatuta. CDak txostenen atal guztiak bilduko ditu fitxategi bakarrean (memoria, eranskinak, planoak, etab.), kasuan kasuko ordenan. Hala ere, bere tamaina dela eta, baliteke fitxategi ezberdinetan banatu behar izatea, ondoren erabili ahal izateko.

Erabiltzen den formatu digitalak bide eman beharko dio ingurumen-organoari testua erraz irakurtzeko eta atzitzeko, irudi guztiak argi ikusteko eta dokumentua inprimatzeko, baita laborategiko txostenak ere.

Eskabide-orriara sartu hurrengo botoiaren bitartez.

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

6 hilabete

Beste tramite batzuk


Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea


  1. Bete eta inprimatu itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa.
  3. Aurkeztu dokumentazio guztia adierazitako lekuren batean.

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

3 hilabete

Beste tramite batzuk


Administrazioari komunikazio-egintza


Ereduen erabilera nahitaezkoa da, informazio gehigarria emateko ondoko eskakizunak saihesteko.

  • 1. eredua: Salbuespen-jakinarazpena: Interesdunak bete eta eman beharreko dokumentua da. Dokumentu hori lurzoruaren kalitatearen arloko adierazpen-prozeduren salbuespen-suposizioaren aldiberekotasunaren erantzukizunpeko adierazpena da.
  • 2. eredua: Jarduera baten instalaziorako edo lurzoru berria okupatzen duen jadanik existitzen den baten zabalkuntzarako salbuespen-jakinarazpenari buruzko Udalaren txostena: Txosten hori altetarako edo (lurzoru berria okupatzen duten) zabalkuntzetarako da soilik. Txosten honetan, interesdunak jakinarazi duen salbuespena egiaztatzen duen informazioa emango du udalak.
  • 3. eredua: Lurzorua Kutsa dezakeen Jarduera (ZKJ) etetearen kasurako salbuespen-jakinarazpenaren inguruko Udalaren txostena. Txosten hori ZKJ bat eteteko da soilik. Txosten honetan, interesdunak jakinarazi duen salbuespena egiaztatzen duen informazioa emango du udalak.

Komunikazioa kanal presentzialatik aurkeztu nahi baduzu, inprimakiak betetzeko bi aukera dituzu:

1. Aukera:

  1. Inprimakia ordenadorean bete
  2. datuak eta dokumentu beharrezkoek, Administrazioaren sistema informatikoan gorde,
  3. inprimakia inprimatu,
  4. eskuz bete eta sinatu,
  5. eta aipatutako lekuetan aurkeztu beharko duzu, inprimakiak aurkezteko deialdiak ezarritako epean.

2. Aukera:

  1. Inprimakia bete gabe inprimatu, eskuz bete eta sinatu,
  2. eta aipatutako lekuetan aurkeztu, inprimakiak aurkezteko deialdiak ezarritako epean,
  3. datuak eta dokumentu beharrezkoek, Administrazioaren sistema informatikoan gorde.
  • Aukera hau erabiliz, zure komunikazioa Administraziora heltzen denean dagoenekoz zure datuak tramitazio-bulegoaren eskutan egongo dira, horrela espedientearen tramitazioa erraztuz.
  • Administrazioak komunikazioen datuak hilabete batean gordeko ditu eta Administrazioak datu hoiek bakarrik erabiliko ditu baldin eta zuk paperezko komunikazioa goian aipatutako lekuetan epe barruan aurkezten duzun.

Ebazpena eta errekurtsoak


Beste tramite batzuk