Landetxe establezimenduen jarduera etetearen komunikazioa

 

Saila / Erakunde Autonomiaduna

Turismoa, Merkataritza eta Kontsumoa


Egitura atal kudeatzailea

Turismo eta Ostalaritza Zuzendaritza


Xedea

Administrazio turistikoari landetxe establezimenduen aldi baterako edo behin betiko itxialdia jakinaraztea.

Nahitaezkoa da jakinarazpen hori jarduera eten aurretik egitea.

Bederatzi hilabetetik gorako aldi baterako itxialdiei eta behin betiko itxialdiei behin betiko baja emango zaie erregistroan.

Nori Zuzendua

Trafiko turistikoari aldi baterako edo behin betiko ixten zaizkion landetxe eta/edo nekazaritza-turismoko establezimendu guztiak.

Araudia

 


Harremanak norekin

ARABAKO TURISMO ETA MERKATARITZA LURRALDE BULEGOA
Samaniego 2
01008 Vitoria-Gasteiz
Tel.: 945 01 70 55
E-maila:
turismo-araba@euskadi.eus

BIZKAIKO TURISMO ETA MERKATARITZA LURRALDE BULEGOA
Concha Jeneralaren kalea, 23
48010 Bilbao
Tel.: 944 03 14 78
E-maila:
turismo-bizkaia@euskadi.eus

GIPUZKOAKO TURISMO ETA MERKATARITZA LURRALDE BULEGOA
Easo, 10
20006 Donostia-San Sebastian
Tel.: 943 02 25 64
E-maila:
turismo-gipuzkoa@euskadi.eus

 

 

Erantsi beharreko agiriak
  • Bajaren komunikazioa.
  • Titularraren identifikazioa.

Dagokion tasa

---

Eskabideak Aurkezteko Epea

Urte osoan zehar.


Eskabideak aurkezteko lekua

Baimendutako erakundeak.

Dagokion lurralde-ordezkaritza.

Aurkeztu beharreko dokumentuak

Tramiteen deskripzioa

A): Baldin eta titularrak edo ordezkariak hasiera ematen badio baja-prozedurari, dagokion komunikazioaren bitartez:

  • Dokumentazioa Lurralde Ordezkaritzan aurkezten da.
  • Lurralde-ordezkaritzak, nahi izanez gero, 10 laneguneko epean dokumentazio osagarria aurkezteko eskatu diezaioke enpresari.
  • Teknikariak dokumentazioa aztertzen du, eta osatu gabe badago, interesdunari dokumentazio osagarria aurkezteko eskatzen dio.
  • Hala badagokio, bisita teknikoa egiten da, jarduera eten egin dela egiaztatzeko.
  • Administrariek baja (aldi baterakoa edo behin betikoa, interesdunak deklaratutakoaren arabera)  gauzatzen dute sistema informatikoan.
  • Aldi baterako edo behin betiko baja jakinarazteko gutuna prestatzen da, eta lurralde-ordezkariak sinatzen du.
  • Titularrari edo ordezkariari jakinarazten zaio.
  • Aldi baterako eteteko komunikazioan adierazitako epea igaro ondoren, bisita tekniko bat egiten da jarduera berriz ere hasi ote den egiaztatzeko.

1. Jarduera berriz hasi bada, teknikariak dagokion txostena egiten du, jarduera berriz hasi dela jasota.

  • Administrariek erregistroa aldatzen dute, jarduera berriz ere hasi dela jasotzeko.
  • Titularrari edo ordezkariari jakinarazten zaio (hiru hilabeteko epean, dokumentazio osagarriaren eskaera eginda, edo, eskaera egin ezean, bisita teknikoa eginda).

2. Jarduera berriz ere hasi ez bada, eta 9 hilabete baino gehiagoko etenaldia egiaztatu ondoren:

  • Administrariek baja gauzatzen dute sistema informatikoan.
  • Behin betiko baja jakinarazteko gutuna prestatzen da, eta lurralde-ordezkariak sinatzen du.
  • Titularrari edo ordezkariari jakinarazten zaio (bere helbidera gutuna bidaliz, eta, hala badagokio, EHAAn eta eragindako udalean argitaratuz), hiru hilabeteko epean, jardueraren etetea egiaztatu ondoren.

B): Baja administrazioak ofizioz hasitako prozedura baten emaitza baldin bada:

  • Teknikariak establezimendua aztertzen du, itxita dagoela egiaztatzen du, eta txosten bat egiten du.
  • Jardueraren behin betiko amaieraren ziurtasun nahikorik ez badago

   Titularrari edo ordezkariari jakinarazpena, establezimendua itxita dagoela egiaztaturik hiru hilabeteko epean, bidaltzen zaio (helbidera gutuna bidaliz, eta hala badagokio, EHAAn eta eragindako udalean argitaratuz), haren establezimenduari erregistroan aldi baterako baja eman zaiola adieraziz.

   Administrariek aldi baterako baja gauzatzen dute sistema informatikoan.

   Aldi baterako bajatik 9 hilabete baino gehiago igarotakoan, beste inspekzio berri bat egingo zaie establezimenduari:

  Establezimenduak jarduera berrasten badu, A.1 atalean deskribatutakoaren arabera ekingo da.

  Establezimenduak ez badu jarduera berrasten, titularrari edo ordezkariari jakinarazpena bidaltzen zaio (haren helbidera, eta, hala badagokio EHAAn eta eragindako udalean argitaratuz) establezimenduari erregistroan behin betiko baja eman zaiola adieraziz, lurralde-ordezkariak sinatua, eta erregistroan behin betiko baja gauzatzen da. Jakinarazpeneko, Epea jakinaraztekoa hiru hilabetekoa da, behin establezimendua itxita dagoela egiaztaturik.

  • Establezimenduko itxieraren eta jardueraren behin betiko amaieraren ziurtasun nahikoak badaude:

  titularrari edo ordezkariari jakinarazpena bidaltzen zaio (haren helbidera, eta, hala badagokio, EHAAn eta eragindako udalean argitaratuz) establezimenduari erregistroan behin betiko baja eman zaiola adieraziz, lurralde-ordezkariak sinatua, eta erregistroan behin betiko baja gauzatzen da. Jakinarazpeneko, Epea jakinaraztekoa hiru hilabetekoa da, behin establezimendua itxita dagoela egiaztaturik.

Hark guztiak, ondorioztatu ahal izan ziren erantzukizunei kalterik egin gabe, ITXIERA GUZTIA AURREZ KOMUNIKATU BEHAR DENEZ GERO, EZ KOMUNIKATZEAK ARAU-HAUSTE ZIGORGARRIA DAKAR


Egitura Atal Ebazlea

Lurralde-ordezkaria.


Ebazteko epea

Ikusi “Izapideen deskribapena”

Isilbidearen Ondorioak

Ez dagokio


Administrazio Bidearen Bukaera

Ebazpenak ez du administrazio bidea agortzen


Errekurtsoak / Erreklamazioa

Gorako errekurtsoa


Formularioak

Bajaren komunikazioa (landetxe)

Eskatutako dokumentazioa aurkezteko epea luzatzeko eskaera

Aurkeztu beharreko dokumentuak

Bestelako Agiriak

---


Oharrak

---

Abisua

Informazio hau orientagarri gisa bakarrik ematen da eta, beraz, honek ez ditu ordezkatzen ezta aldatzen ere prozedura administratiboak erregulatzen dituzten xedapen arautzaileak, eta, ondorioz, ezin ditu sortu berariazko Araudian jasota ez dauden eskubideak edota betebeharrak.


Azken aldaketa

10/01/2019