Kanpo Prebentzio Zerbitzuen Egiaztapena

Deskribapena



Gune honetan ondoko tramitea eta zerbitzuak atzitu daitezke:

  • Kanpo Prebentzio Zerbitzu enpresen baimena ematearen eta jarduera bertan behera uztearen tramitazioa telematikoa.
  • Expediente eta tramitatutako zerbitzu dokumentu guztien kontsulta eta jarraipena. 

Aldatze eta Berritzeak

31/1995 Legeak (azaroaren 8koak, laneko arriskuen prebentzioari buruzkoak) ezartzen du prebentzio-zerbitzu modura jarduten duten entitateak lan arloko agintaritzek baimendu behar dituztela, arlo horretan jardun dezaten.

Baimen hori eskuratzeko, bada, entitateek eskabide bat eta dokumentazio jakin bat aurkeztu behar dute. Eskabideak paperean aurkeztu behar dira, eta postaz bidaliko dira gero. Solaskideak adierazi du webgunean eskabide-eredu bat dagoela, baina oso zaharkituta dagoela; beraz, ez dago eredu normalizaturik. Eskabideek gutxieneko baldintza batzuk bete behar dituzte, eta baldintza horiek TIN/2504/2010 Aginduaren (irailaren 20koa, prebentzio-zerbitzuen araudia onartzen duen urtarrilaren 17ko 39/1997 Errege Dekretua garatzen duena) eranskinetan zehazten dira; honako hauei buruzkoak dira: prebentzio-zerbitzu gisa espezializatutako erakundeen akreditazioa, prebentzio-jardueren memoria eta enpresen prebentzio-sistemaren ikuskaritza egiteko baimena.

Entitateetan lan egiten duten goi-mailako teknikarien identifikazio-datuak jasotzen dira eskabideetan: izena, NANa, unibertsitateko prestakuntza eta laneko arriskuen prebentzioari lotutako prestakuntza. Solaskideak adierazi du, batzuetan, lan-kontratuak heltzen zaizkiela.

Legeak eskatzen duen dokumentazio guztia jaso ostean, Gobernuak txostenak eskatzen dizkie Osalani, laneko ikuskaritzari eta eskabidearen lurralde-eremuagatik ukituta dauden beste autonomia-erkidego batzuetako lan arloko agintaritzei. Entitateei espedientearen kopia oso bat bidaltzen zaie, paperean, posta bidez. Txostenak jasotzen direnean, baimena eman edo ez erabakitzen da.

Baimenduta dauden enpresek egoera horren berri eman behar diote Enplegu eta Gizarte Segurantza Ministerioari. Komunikazio hori bide telematikoen bidez egiten da, Ministerioaren SERPA aplikazioa erabiliz. Aplikazio horri esker, lan arloko agintaritzek baimenen berri eman dezakete; eta baimenduta dauden entitateek baimenaren inguruan izan diren aldaketak jakinarazi diezaiokete lan arloko agintaritzari. Normalean, eta solaskideak adierazi bezala, langileei, baliabide materialei eta prebentzio-zerbitzuak emango dizkieten enpresekin sinatzen dituzten hitzarmenei buruzko komunikazioak izaten dira. SERPAn dauden datuak enpresek sartzen dituzte. EAEn ez da derrigorrezkoa enpresek hori erabiltzea. Aplikazioa erabiltzen ez badute, komunikazioak paperen bidez egin behar dira. Dena den, solaskideak adierazi du gutxi direla paperen bidez egiten direnak.

SERPAn egindako kontsultak publikoak dira; hau da, edozeinek ikusi ditzake aplikazioan jasotzen diren datu horiek. Prebentzioaren arloan baimenduta dauden entitateak biltzen ditu aplikazioak. Enpresa horiek aplikazioan ikus daitezke eta, ondorioz, norbaitek beren zerbitzuak kontratatzeko aukera ematen du.


Kanpoko Prebentzio Zerbitzuen Akreditazioak

Ondorengo estekan EAE-n Ziurtatutako Kanpo Prebentzio Zerbitzuak eta Ikuskapen Entitateak bistaratu daitezke:

Ziurtatutako Kanpo Zerbitzuen Zerrenda (PDF, 140 KB)

Baimendutako Ikuskapen entitateen zerrenda (PDF, 69 KB)

Aplikatu beharreko araudia


Estatuaren araudia Araudi estatalera lotura

Erakundeak


Kudeatzen duen erakundea

  • Lana eta Justizia / Lan eta Gizarte Segurantza Sailburuordetza > Lan eta Gizarte Segurantza Zuzendaritza

Kontaktu-informazioa


Harremanetarako datuak

Telf.: 900 494 069

Posta-e: serpa@mitramiss.es

Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua

Tramitazio elektronikoan arazorik baduzu, erabiltzaileentzako arreta zentroaren telefonoa erabili dezakezu: 945 01 68 38

Kodea(k)

  • Aldatze eta Berritzeak: 0100201
  • Kanpoko Prebentzio Zerbitzuen Akreditazioak: 0607101

Eskabidea eta dokumentatzioa aurkeztea


  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Eskabidea eta dokumentatzioa aurkeztea


  1. Bete eta inprimatu itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa.
  3. Aurkeztu dokumentazio guztia adierazitako lekuren batean.
Eskabide-orria
  • I ERASKINA JARDUERAK (doc , 44.5 KB)
    II ERASKINA PERTSONA (doc , 73.5 KB)
    V ERASKINA AZPIKON (doc , 49.0 KB)